«Andres Ezenarro (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Gerardo Ezenarro ''Urzelai'' | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = Irun | hil = Soraluze, 1584 | profila = Musikagilea }} ==Bizit...)
     
    No edit summary
    3. lerroa: 3. lerroa:
      | irudia  = Argazkirik_ez.jpg
      | irudia  = Argazkirik_ez.jpg
      | jaio    = Irun
      | jaio    = Irun
      | hil    = Soraluze, 1584
      | hil    = Soraluze
      | profila = Musikagilea
      | profila = Musikagilea
    }}
    }}

    20:09, 13 martxoa 2019(e)ko berrikuspena

    Gerardo Ezenarro Urzelai
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Irun
    Hil Soraluze
    Profila Musikagilea


    Bizitza

    Irunen jaio zen, baina Soraluzera etorri zen bizitzera.

    Musikagilea zen afizioz, eta Aratusteetako Batzokiaren konpartsarako hainbat abesti egin zituen. Honetaz gain, abesti zaharrak ere bildu zituen.

    Soraluzen hil zen.


    Musikagilea

    Andres Ezenarro da Gerra Zibila baino lehen herrian egiten ziren Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, Arraunlariak, Sorgiñak, Sudango Sultana, Zapatariak, Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu zituen.

    Honetaz gain, kutsu politikoa zitue beste kantak ere egin zituen: Gure Karlos erregeaz, Hau da barregarria...


    Biltzailea

    Resurrección María de Azkue Soraluzetik pasa zenean abesti zaharren bila, Ander Ezenarrori Zeruko erregiña abestia hartu zion. Gero, Cancionero Popular Vasco-n argitaratu zuen, Isabel Kerejetari hartutako beste hiru abestirekin. Bai Isabel Kerejeta baita Andres Ezenarro Irunekoak ziren, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituzten Azkuerekin egon zirenerako.

    Urte batzuk geroago, Ander Ezenarrok bi abesti bidali zizkion José Ariztimuño Aitzol-i, honek bere bilduman gorde zituenak: Aita San Migel Iurretako eta Isabel Kerejetari hartutako Etorri nintzanian.


    Oroitzapenak

    Ahotsak izeneko proiektuan, Anderren bi seme elkarrizketatu zuten, Gerardo[1] eta Jaio[2].


    Erreferentziak