«Thornycroft lurrin-kamioia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    7. lerroa: 7. lerroa:
    beste 2 Tn eraman zezakeen. Ikatz biltegia beteta (760 kg) 60 km egin zezakeen... behar zuen ura hornitu eta gero.
    beste 2 Tn eraman zezakeen. Ikatz biltegia beteta (760 kg) 60 km egin zezakeen... behar zuen ura hornitu eta gero.

    ==Propaganda==
    1905. urtean ''Compañía Anónima de Placencia de las Armas''-ek iragarkia jarri zuen Espainian argitaratu zen lehengo ''Tratado práctico de automóviles''-ean<ref>[http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000097603&page=1 Tratado práctico de automóviles]. Guillermo Ortega Agulla eta Ricardo Goytre Bejarano. Imprenta y Litografía de Bernardo Rodríguez (Madrid 1905)</ref>. ''Lurrin-gurdia'' esaten zitzaion produktuari.

    Hurrengo urtean beste iragarkia jarri zuten ''El Día'' egunkarian, 1906.eko abuztuak 21an.

    [[Fitxategi: CAPA._Iragarkia_(Tratado_práctico_de_automóviles_1905).jpg | thumb | center | 400px | Iragarki hau 1905 urtean agertu zen, Espainian argitaratutako lehen ''Tratado práctico de automóviles''-ean]]

    16:01, 14 otsaila 2019(e)ko berrikuspena

    Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean

    Lurrin-gurdia

    1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko[2].

    Lurrin-motorra compound motakoa zen, eta bi zilindro zituen, bata presio altukoa era bestea presio gutxikoa, biak 12 baretako lurrinez elikatuak. 550 rpm-tan (minutuko birak) 35 CV ematen zituen, eta bi abiada zituen: orduko 6,5 eta 10,5 km. Gehienezko zama 4 Tn-koa zen, eta atoian beste 2 Tn eraman zezakeen. Ikatz biltegia beteta (760 kg) 60 km egin zezakeen... behar zuen ura hornitu eta gero.

    Propaganda

    1905. urtean Compañía Anónima de Placencia de las Armas-ek iragarkia jarri zuen Espainian argitaratu zen lehengo Tratado práctico de automóviles-ean[3]. Lurrin-gurdia esaten zitzaion produktuari.

    Hurrengo urtean beste iragarkia jarri zuten El Día egunkarian, 1906.eko abuztuak 21an.

    Iragarki hau 1905 urtean agertu zen, Espainian argitaratutako lehen Tratado práctico de automóviles-ean

    Espainiako Armadari egindako eskaintza

    1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Bertan, ezaugarri eta prestazioak azaltzeaz gain, Soraluzeko lantegian eraikitako S.A. motako unitatea eskura jartzen zion. Unitate honen katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen[4].

    1907. urteko azaroan Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.

    Autogintzako etorkizuna

    Sarrera nagusia: Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)

    Nahiz eta autogintzan egindako lehen saiakera arrakastatsua ez izan, hogetabost urte geroago The Placencia de las Armas Company Limited berriro ekin zion autogintzari, kasu honetan ibilgailu industrialen motorrak, diferentzialak eta abiadura kutxak ekoizten.

    Erreferentziak

    1. Ingelesez, The Placencia de las Armas Company Limited.
    2. El automóvil en España - Atlas Ilustrado (29 orrialdea). Egile askoren artean (Editorial Susaeta 2014)
    3. Tratado práctico de automóviles. Guillermo Ortega Agulla eta Ricardo Goytre Bejarano. Imprenta y Litografía de Bernardo Rodríguez (Madrid 1905)
    4. Iturria: Manuel Lage Marco.