«Pinguinoak 433 (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    28. lerroa: 28. lerroa:


    [[Kategoria: SAPA]]
    [[Kategoria: SAPA]]
    [[Kategoria: Autogintza]]

    23:05, 9 urtarrila 2019(e)ko berrikuspena

    433 pinguinoa Portugaleten (Xavier Tomás 1978)

    433 seriea

    Tren hauek Espainiako trenbide zabaketako lehen automotoreak izan ziren[1].

    Trena bi kotxek osatzen zuten, bata traktorea eta atoan bestea (baina kabinaduna). Hasiera hasieratik ezizena jarri zieten: pinguinoak.

    Ez zuten denak batera eraiki, hiru alditan baizik. Lehen azpiseriea gerra aurrean eraiki zuten, 1934-1935 urteetan, Norte enpresarentzat. Bigarrena RENFEk eskatu zuen Madril-Avila-Segovia lerroa elektrifikatu zutenerako, eta 1943-1945 urteetan jarri zuten martxan. Eta hirugarrena 12 urte geroago.


    Hirugarren azpiseriea[2]

    Hirugarren azpiseriea Miranda de Ebro-Bilbao lerroa elektrifikatu zenean egin zuten (1956-1957).

    SECN[3] enpresak 15 unitate eraiki zituen, denak 1.500 voltiotakoak. CAFek kutxak eta bogieak egin zituen, CENEMESAk motoreak eta neurri-aparatoak, SAPAk, EISAk eta ADASAk kontrol eta balazta sistemak eta Navalek azken muntaia.

    1956 urtean 11 unitate bukatu zituzten eta 1957an gainontzeko lauak.

    Azken unitateak 1991 arte erabili ziren Bizkaian, Bilbao-Portugalete-Triano trenbidean hain zuzen.


    433 pinguinoa (hirugarren azpiseriea)

    SAPAren ekarpena

    Gorago aipatu den moduan, SAPAk kontrol sistemak eta balazta sistemak eraikitzen hartu zuen parte.


    Erreferentziak

    • RENFE: 301/338-339/378-379/393 "Pingüinos". Miquel Palou (M.A.F., Barcelona 1997).
    1. Trenbide metrikoan Ferrocarriles Vascongadosek 1927 urtean eskatu zituen Ganz automotoreak
    2. SAPA Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985). Vìctor Placencia Mendia (Andoaingo Udala 2012)
    3. Sociedad Española de Construcción Naval.