«Mendizabal industrialdea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    21. lerroa: 21. lerroa:
                 43.167535,-2.405879: 43.167696,-2.406016: 43.167925,-2.406102
                 43.167535,-2.405879: 43.167696,-2.406016: 43.167925,-2.406102
                 ~Mendizabal industrialdea~ ~yellow~ ~4~yellow;
                 ~Mendizabal industrialdea~ ~yellow~ ~4~yellow;
       |zoom =    16 | height = 600 | type = earth
       |zoom =    15 | height = 600 | type = earth
    }}
    }}



    18:01, 30 abendua 2018(e)ko berrikuspena

    Kokapena eta azalera

    Deba ibaiaren eskumaldean dago, Bergarako sarreran, Elektrika eta Irukurutzetako errotondaren parean.


    Eraikinak 4.600 m2
    Bide, parking eta berdeguneak 2.000 m2
    Guztira 6.600 m2


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Industrialdea modu ordenatuan eraiki zuten, 1970. hamarkadan. Errepidearekin lotzeko zubia egin zioten.

    Atzeko pabiloietara heltzeko oso bide estua dago, ibaiaren ertzetik eta boladizoan. Honek kamioien irisgarritasuna asko mugatzen du, zabaleran zein gehienezko pisuan; gehien bat furgonetak eta kamionetak bakarrik pasatzen ahal dira.

    Industrialdea luzatzeko planak izan dira, fondoan beste pabiloi bat eraikiz. Baina irisgarritasuna arazoak direla, eta eskaera eskasa zenez, bertan behera geratu da plana.

    Sahiesbidetik behera zetozen gidariek hainbat urteetan industrialdearen zubia erabili izan dute bertan buelta hartzeko eta herrira sartzeko. 2018 urtean Irukurutzetako errotonda zabaldu zutenetik ez da maniobra arriskutsu hau egiteko premiarik.

    Gaur egun, industrialdeari Mendizabal izena ematen zaion, bertan dagoen enpresa handiarena hain zuzen.


    Bertako industriak

    Gaur egun pabiloi gehienak hutsik daude. Bi enpresa geratzen dira industrialdean:

    • Carmelo Mendizabal S.L.[1]. Torlojugintza.
    • Exclusivas Direna. Edarien banaketa.


    Erreferentziak

    1. Carmelo Mendizabal. Site ofiziala.