«José Sirvent Dargent (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 10 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
==Gerraurrekoak== | ==Gerraurrekoak== | ||
José Sirvent Dargent Málagan jaio zen, | José Sirvent Dargent Málagan jaio zen, 1899 urteko apirilak 22an. | ||
1919 urtean ikasketa militarrak bukatu zituen, Artilleria Akademian, teniente eta injeniari industriala aldi berean. Donostiara bidali zuten, eta 1920 urtean Marokora. Bi urte geroago, 1922an, bertan zegoela oso larri zauritu zuten. | |||
Sendatzerakoan, ingeniari-postua lortu zuen | Sendatzerakoan, ingeniari-buru postua lortu zuen [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|''The Placencia de las Armas Company Limited'']]-en, eta parte hartu zuen [[PACLren arma ekoizpena (eu)|enpresak sortutako kainoi eta osagai]] guztietan: obusak, kainoi antiaereoak, altzak eta itxiturak... Horietako batzuk Espainian lehen aldiz egin zituzten. | ||
Arma ekoizpenaz gain, 1931 urtean SECNek<ref>Sociedad Española de Construcción Naval, Vickers talde britaniarrarena, Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited bezela.</ref> [[La leona (eu)|''La leona'']] izeneko abiadura handiko lokomotora egin zuenean, osagai batzuk Soraluzeko lantegian egin ziren, José Sirvent-en ardurapean. | |||
Bizkor egin zuen aurrera, eta 1935 urtean [[Alejandro de Calonje (eu)|Alejandro de Calonje]] zuzendariak ahaldundu zuen atal batzuetarako. Eta hurrengo urterako zuzendariordea zen. | |||
18. lerroa: | 22. lerroa: | ||
Gerra sortu zenean, Soraluzeko fabrikan 8 kainoi antiaereo bikoitzak 40/40 montatzen ari ziren, Vickers lizentziarekin. Eibarko miliziano sozialistak Plazentziara etorri ziren, kainoi-fabrikara, ametralladoreak eta kainoiak hartzera, baita kamionetak blindatzera ere. Kainoi antiaereoak ere fronterako eraman zituzten, osorik zeudelakoan. Baina automatikoki tiro egiteko egokitzapena falta zitzaien, eta zuzendaritzatik ez zuten ezer esan. | Gerra sortu zenean, Soraluzeko fabrikan 8 kainoi antiaereo bikoitzak 40/40 montatzen ari ziren, Vickers lizentziarekin. Eibarko miliziano sozialistak Plazentziara etorri ziren, kainoi-fabrikara, ametralladoreak eta kainoiak hartzera, baita kamionetak blindatzera ere. Kainoi antiaereoak ere fronterako eraman zituzten, osorik zeudelakoan. Baina automatikoki tiro egiteko egokitzapena falta zitzaien, eta zuzendaritzatik ez zuten ezer esan. | ||
Irunera eraman zituzten kainoi horiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina Venancio Iñurrieta | Irunera eraman zituzten kainoi horiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina Venancio Iñurrieta zinegotziak<ref>Gero, Venanciok lau urte egin zituen preso espetxe frankistetan. [[Ozta ozta nator (eu)|''Zutik ozta ozta nator'']] liburuan bere eskutitzak jasota daude.</ref> egoera bideratzea lortu zuen, eta azkenean bere etxean atxilotuta geratzera behartu zuten. | ||
Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen Jose Sirvent militarra izendatu zuten zuzendari. | Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen Jose Sirvent militarra izendatu zuten zuzendari. | ||
27. lerroa: | 31. lerroa: | ||
==Bilbotik ihes== | ==Bilbotik ihes== | ||
Dena dela, José Sirvent-ek ez zuen denbora asko egin Sestaoko Navalean. | Dena dela, José Sirvent-ek ez zuen denbora asko egin Sestaoko Navalean. 1936eko urriak 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten egunean bertan, Bilbotik ihes egin zuen, ingelesen itsasontzi batean, frankisten bandora. | ||
Berak halaxe kontatzen zuen<ref>Archivo General Militar de Segovia. Hoja de Matriz de Servicios Sección 1ª Legajo S-2872.</ref>: | Berak halaxe kontatzen zuen<ref>Archivo General Militar de Segovia. Hoja de Matriz de Servicios Sección 1ª Legajo S-2872.</ref>: | ||
:Nire ihes saiakeran, aurretik saiatu nintzen atzerriko itsasontzian mozorrotuta, itzal handiko pertsonen laguntzarekin, baina forma horrek zekarren mila traba ikusita, porrota ekar zezakeen mila egoera pasa ostean lortu nuen. Zorionez lortutako pasaporte bati esker eta, noski, eskuratu zidanak ez zekien militarra nintzenik eta ez zituen ezagutzen Sestaoko lantegietan nire betebeharrak. Azkenean Bilbotik abiatu nintzen, zoriontsu, ''Escort'' izeneko destroyer ingelesean, larunbat batean, urriak | :Nire ihes saiakeran, aurretik saiatu nintzen atzerriko itsasontzian mozorrotuta, itzal handiko pertsonen laguntzarekin, baina forma horrek zekarren mila traba ikusita, porrota ekar zezakeen mila egoera pasa ostean lortu nuen. Zorionez lortutako pasaporte bati esker eta, noski, eskuratu zidanak ez zekien militarra nintzenik eta ez zituen ezagutzen Sestaoko lantegietan nire betebeharrak. Azkenean Bilbotik abiatu nintzen, zoriontsu, ''Escort'' izeneko destroyer ingelesean, larunbat batean, urriak 7eko goizeko 7retan hain zuzen. | ||
:Sestaoko lantegietan zaintza Soraluzekoa bezain zorrotza zen, edo gehiago, eta itsasontziaren irteera ordua goiztiarrari esker sahiestea lortu nuen. | :Sestaoko lantegietan zaintza Soraluzekoa bezain zorrotza zen, edo gehiago, eta itsasontziaren irteera ordua goiztiarrari esker sahiestea lortu nuen. | ||
:Zaintzen gintuen Lantegiko Batzordeko Ordezkaria gure goiko solairuan bizi zen, | :Zaintzen gintuen Lantegiko Batzordeko Ordezkaria gure goiko solairuan bizi zen, etxe berean, eta egunero laguntzen gintuen lantegietara, goiz eta arratsaldez. Bai berak eta bai lantegira eramaten gintuen inkautatutako automobilaren gidariak beste zereginik ez zuten, gu etengabe behatu eta gure lana zelatatu baizik. | ||
Behin beste aldean, artilleria kapitain moduan bateria baten agintea eman zioten, eta ipar kanpaina osoa egin zuen ( | Behin beste aldean, artilleria kapitain moduan bateria baten agintea eman zioten, eta ipar kanpaina osoa egin zuen (1937 urteko apirila-urria). Bukatzerakoan, eskualdeko gerrako industria-arduraduna izendatu zuten. | ||
==Gerra osteko ibilbide profesionala== | ==Gerra osteko ibilbide profesionala== | ||
Rafael Hernández aurki berrezarri zuten SAPAko zuzendari moduan. Eta José Sirvent, gerra bukatutakoan, SAPAko Bulego Teknikoaren zuzendariordea zen berriro. | Rafael Hernández aurki berrezarri zuten SAPAko zuzendari moduan. Eta José Sirvent, gerra bukatutakoan, SAPAko Bulego Teknikoaren zuzendariordea zen berriro. 1939 urtean Espainiako armadak mortero berri bat eskatu zuenean, José Sirvent izendatu zuten diseinatzeko arduraduna. | ||
1941 urtean Industria Institutu Nazionalaren (INI) sortzaileetako bat izan zen, eta ordutik aurrera bertan egin zuen ibilbidea: idazkari orokorra eta kontseilukoa (1941-1947), jerentea (1948-1963) eta lehendakaria jubilatu arte (1963-1969). INIn egindako 27 urtetan, erakundeak 70 enpresetan parte hartu zuen zuzenean, eta beste 55tan zeharka. Horregatik, José Sirvent-ek hainbat ardura gehiago izan zituen paraleloan, Ensidesa-rena edo Turismoko Erakunde Nazionala-rena<ref>Instituto Nacional de Turismo</ref>, esateko. | |||
Espainiako Korteetako prokuradorea ere izan zen, eta hainbat kondekorazio eman zioten: Itsas Meritoko Ordenaren Gurutze Handia ( | Espainiako Korteetako prokuradorea ere izan zen, eta hainbat kondekorazio eman zioten: Itsas Meritoko Ordenaren Gurutze Handia (1966), Merito Militarreko Ordenaren Gurutze Handia (1968) eta Merito Aeronautikoko Ordenaren Gurutze Handia (1969). | ||
Sinismen aldetik oso katolikoa zen, ''Asociación Nacional Católica de Propagandistas''-en (ACdP) kidea, eta Editorial Católicaren<ref>Beste batzuren artean, ''Ya'' egunkariaren argitaratzailea.</ref> lehendakaria izatera heldu zen. | Sinismen aldetik oso katolikoa zen, ''Asociación Nacional Católica de Propagandistas''-en (ACdP) kidea, eta Editorial Católicaren<ref>Beste batzuren artean, ''Ya'' egunkariaren argitaratzailea.</ref> lehendakaria izatera heldu zen. | ||
Madrilen hil zen, | Madrilen hil zen, 1971 urteko martxoak 12an, INIren ohorezko lehendakaria zela. | ||
64. lerroa: | 68. lerroa: | ||
* [[SAPA 1935-1985 (eu) | SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985)]]. Victor Placencia Mendia | * [[SAPA 1935-1985 (eu) | SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985)]]. Victor Placencia Mendia | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: Armagileak]] | ||
[[Kategoria: Militarrak]] | |||
[[Kategoria: PACL]] | |||
[[Kategoria: SAPA]] | [[Kategoria: SAPA]] | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:51, 26 ekaina 2020 data duena
José Sirvent Dargent | |
---|---|
Jaio | 1899 |
Hil | 1971 |
Profila | Enpresagizona Militarra |
Gerraurrekoak
José Sirvent Dargent Málagan jaio zen, 1899 urteko apirilak 22an.
1919 urtean ikasketa militarrak bukatu zituen, Artilleria Akademian, teniente eta injeniari industriala aldi berean. Donostiara bidali zuten, eta 1920 urtean Marokora. Bi urte geroago, 1922an, bertan zegoela oso larri zauritu zuten.
Sendatzerakoan, ingeniari-buru postua lortu zuen The Placencia de las Armas Company Limited-en, eta parte hartu zuen enpresak sortutako kainoi eta osagai guztietan: obusak, kainoi antiaereoak, altzak eta itxiturak... Horietako batzuk Espainian lehen aldiz egin zituzten.
Arma ekoizpenaz gain, 1931 urtean SECNek[1] La leona izeneko abiadura handiko lokomotora egin zuenean, osagai batzuk Soraluzeko lantegian egin ziren, José Sirvent-en ardurapean.
Bizkor egin zuen aurrera, eta 1935 urtean Alejandro de Calonje zuzendariak ahaldundu zuen atal batzuetarako. Eta hurrengo urterako zuzendariordea zen.
Gerra garaikoak
Gerra sortu zenean, Soraluzeko fabrikan 8 kainoi antiaereo bikoitzak 40/40 montatzen ari ziren, Vickers lizentziarekin. Eibarko miliziano sozialistak Plazentziara etorri ziren, kainoi-fabrikara, ametralladoreak eta kainoiak hartzera, baita kamionetak blindatzera ere. Kainoi antiaereoak ere fronterako eraman zituzten, osorik zeudelakoan. Baina automatikoki tiro egiteko egokitzapena falta zitzaien, eta zuzendaritzatik ez zuten ezer esan.
Irunera eraman zituzten kainoi horiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina Venancio Iñurrieta zinegotziak[2] egoera bideratzea lortu zuen, eta azkenean bere etxean atxilotuta geratzera behartu zuten.
Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen Jose Sirvent militarra izendatu zuten zuzendari.
Irailean, nazionalek Soraluze hartu behar zutela eta, milizianoek kainoi-fabrika hustu zuten. Eramateko moduan zegoena Sestaoko Navalera eraman zuten, baita langile asko ere, Jose Sirvent zuzendaria haien artean. Izan ere, Errepublikako ejertzitoaren artilleria piezarik ohikoenetako batzuk, Trubian ez ezik, Plazentziako SAPAn egiten ziren, eta Sestaon jarraitu zuten fabrikazio eta konponketa lanak egiten.
Erreketeak herrira sartu zirenean, José Sirvent-en etxean (eta beste askotan) lapurretan egin zuten.
Bilbotik ihes
Dena dela, José Sirvent-ek ez zuen denbora asko egin Sestaoko Navalean. 1936eko urriak 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten egunean bertan, Bilbotik ihes egin zuen, ingelesen itsasontzi batean, frankisten bandora.
Berak halaxe kontatzen zuen[3]:
- Nire ihes saiakeran, aurretik saiatu nintzen atzerriko itsasontzian mozorrotuta, itzal handiko pertsonen laguntzarekin, baina forma horrek zekarren mila traba ikusita, porrota ekar zezakeen mila egoera pasa ostean lortu nuen. Zorionez lortutako pasaporte bati esker eta, noski, eskuratu zidanak ez zekien militarra nintzenik eta ez zituen ezagutzen Sestaoko lantegietan nire betebeharrak. Azkenean Bilbotik abiatu nintzen, zoriontsu, Escort izeneko destroyer ingelesean, larunbat batean, urriak 7eko goizeko 7retan hain zuzen.
- Sestaoko lantegietan zaintza Soraluzekoa bezain zorrotza zen, edo gehiago, eta itsasontziaren irteera ordua goiztiarrari esker sahiestea lortu nuen.
- Zaintzen gintuen Lantegiko Batzordeko Ordezkaria gure goiko solairuan bizi zen, etxe berean, eta egunero laguntzen gintuen lantegietara, goiz eta arratsaldez. Bai berak eta bai lantegira eramaten gintuen inkautatutako automobilaren gidariak beste zereginik ez zuten, gu etengabe behatu eta gure lana zelatatu baizik.
Behin beste aldean, artilleria kapitain moduan bateria baten agintea eman zioten, eta ipar kanpaina osoa egin zuen (1937 urteko apirila-urria). Bukatzerakoan, eskualdeko gerrako industria-arduraduna izendatu zuten.
Gerra osteko ibilbide profesionala
Rafael Hernández aurki berrezarri zuten SAPAko zuzendari moduan. Eta José Sirvent, gerra bukatutakoan, SAPAko Bulego Teknikoaren zuzendariordea zen berriro. 1939 urtean Espainiako armadak mortero berri bat eskatu zuenean, José Sirvent izendatu zuten diseinatzeko arduraduna.
1941 urtean Industria Institutu Nazionalaren (INI) sortzaileetako bat izan zen, eta ordutik aurrera bertan egin zuen ibilbidea: idazkari orokorra eta kontseilukoa (1941-1947), jerentea (1948-1963) eta lehendakaria jubilatu arte (1963-1969). INIn egindako 27 urtetan, erakundeak 70 enpresetan parte hartu zuen zuzenean, eta beste 55tan zeharka. Horregatik, José Sirvent-ek hainbat ardura gehiago izan zituen paraleloan, Ensidesa-rena edo Turismoko Erakunde Nazionala-rena[4], esateko.
Espainiako Korteetako prokuradorea ere izan zen, eta hainbat kondekorazio eman zioten: Itsas Meritoko Ordenaren Gurutze Handia (1966), Merito Militarreko Ordenaren Gurutze Handia (1968) eta Merito Aeronautikoko Ordenaren Gurutze Handia (1969).
Sinismen aldetik oso katolikoa zen, Asociación Nacional Católica de Propagandistas-en (ACdP) kidea, eta Editorial Católicaren[5] lehendakaria izatera heldu zen.
Madrilen hil zen, 1971 urteko martxoak 12an, INIren ohorezko lehendakaria zela.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985). Victor Placencia Mendia
- ↑ Sociedad Española de Construcción Naval, Vickers talde britaniarrarena, Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited bezela.
- ↑ Gero, Venanciok lau urte egin zituen preso espetxe frankistetan. Zutik ozta ozta nator liburuan bere eskutitzak jasota daude.
- ↑ Archivo General Militar de Segovia. Hoja de Matriz de Servicios Sección 1ª Legajo S-2872.
- ↑ Instituto Nacional de Turismo
- ↑ Beste batzuren artean, Ya egunkariaren argitaratzailea.