«Noticias de arquitectura de España (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    10. lerroa: 10. lerroa:


    ==Izenburu osoa==
    ==Izenburu osoa==
    Noticias de los arquitectos y arquitectura de España desde su restauracion, por el excmo. señor d. Eugenio Llaguno Y Amirola, illustradas y acrecentadas con notas, adiciones y documentos por d. Juan Agustin Cean-Bermudez  
    Noticias de los arquitectos y arquitectura de España desde su restauracion, por el excmo. señor d. Eugenio Llaguno y Amirola, illustradas y acrecentadas con notas, adiciones y documentos por d. Juan Agustin Cean-Bermudez  


    ''Espainiako arkitektura eta arkitektoen berriak bere berrezapenatik, Eugenio Llaguno eta Amirola jaun txit bikaniak jarriak, eta Juan Agustin Cean-Bermudez jaunak oharrez, eranskinez eta dokumentuez ilustratuak eta osatuak.''
    ''Espainiako arkitektura eta arkitektoen berriak bere berrezapenatik, Eugenio Llaguno eta Amirola jaun txit bikaniak jarriak, eta Juan Agustin Cean-Bermudez jaunak oharrez, eranskinez eta dokumentuez ilustratuak eta osatuak.''
    25. lerroa: 25. lerroa:
    ''(2. atalean, 18. orrialdea)''
    ''(2. atalean, 18. orrialdea)''


    :Pascual Iturrizak, Mutrikun jaioa, Gipuzkoako Soraluzeko parrokiaren kapera nagusia marraztu zuen, 1541eko maiatzak 8an hain zuzen, eta kontzejuak onespenaz lanei ekin zien. Oso aurreratuta zegoela batzordekidek kexu agertu ziren, oso lan xeheak egiten ari zela eta azpitik ezin zirela ikusi, eta gimetria adituak eskatu zituen, herriaren artxibategiak dioenez, epaitzeko; hauek etorri eta egindako lana onartu zutela, kontzejuak lanak zaintzeko eskatu zion bikarioari, elizan beti zegoenez. Jakin behar da 1532 urtean Martin de Igarza maisuak, Martin Garcia de Igarzaren seme eta ikasleak, bere marrazkia aurkeztu zuen, baina herriak Iturrizarena aukeratu zuela; eta Pascual de Iturriza Juan de Alzuaren maisua izan zela, Soraluzeko eskribauaren aurrean emandako eskriturak erakusten duenez, bertan irakasteko baldintzak jasotzen direla. Herri honen eliza gotikoa da, tamaina onekoa, nave bakarrekoa eta harlanduez eraikia; eta kapera nagusian estukozko erretaula ederra dagoela, Ventura Rodriguez jaunak marraztua, bere bizitzan jasotzen den moduan. Iturriza 1563 urtean hil zen.
    :Pascual Iturrizak, Mutrikun jaioa, Gipuzkoako Soraluzeko parrokiaren kapera nagusia marraztu zuen, 1541eko maiatzak 8an hain zuzen, eta kontzejuak onespenaz lanei ekin zien. Oso aurreratuta zegoela batzordekidek kexu agertu ziren, oso lan xeheak egiten ari zela eta azpitik ezin zirela ikusi, eta gimetria adituak eskatu zituen, herriaren artxibategiak dioenez, epaitzeko; hauek etorri eta egindako lana onartu zutela, kontzejuak lanak zaintzeko eskatu zion bikarioari, elizan beti zegoenez. Jakin behar da 1532 urtean Martin de Igarza maisuak, Martin Garcia de Igarzaren seme eta ikasleak, bere marrazkia aurkeztu zuen, baina herriak Iturrizarena aukeratu zuela; eta Pascual de Iturriza Juan de Alzuaren maisua izan zela, Soraluzeko eskribauaren aurrean emandako eskriturak erakusten duenez, bertan irakasteko baldintzak jasotzen direla. Herri honen eliza gotikoa da, tamaina onekoa, nabe bakarrekoa eta harlanduez eraikia; eta kapera nagusian estukozko erretaula ederra dagoela, Ventura Rodriguez jaunak marraztua, bere bizitzan jasotzen den moduan. Iturriza 1563 urtean hil zen.





    Hauxe da oraingo bertsioa, 20:50, 30 martxoa 2020 data duena

    Noticias de arquitectura de España
    Noticias de arquitectura de España. Azala.jpg
    Egilea Eugenio Llaguno y Amirola
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1829
    Argitaletxea Erret Inprimategia
    Hiria Madrid


    Izenburu osoa

    Noticias de los arquitectos y arquitectura de España desde su restauracion, por el excmo. señor d. Eugenio Llaguno y Amirola, illustradas y acrecentadas con notas, adiciones y documentos por d. Juan Agustin Cean-Bermudez

    Espainiako arkitektura eta arkitektoen berriak bere berrezapenatik, Eugenio Llaguno eta Amirola jaun txit bikaniak jarriak, eta Juan Agustin Cean-Bermudez jaunak oharrez, eranskinez eta dokumentuez ilustratuak eta osatuak.


    Liburua zertan den

    Espainiako hiztegi arkitektonikoa da.

    Arkitektu ospetsuen bizitza eta lanak jasotzen ditu eta, honetaz gain, urtez urte Espainian egin ziren lan aipagarrienak.


    Soraluzeri buruzkoak

    (2. atalean, 18. orrialdea)

    Pascual Iturrizak, Mutrikun jaioa, Gipuzkoako Soraluzeko parrokiaren kapera nagusia marraztu zuen, 1541eko maiatzak 8an hain zuzen, eta kontzejuak onespenaz lanei ekin zien. Oso aurreratuta zegoela batzordekidek kexu agertu ziren, oso lan xeheak egiten ari zela eta azpitik ezin zirela ikusi, eta gimetria adituak eskatu zituen, herriaren artxibategiak dioenez, epaitzeko; hauek etorri eta egindako lana onartu zutela, kontzejuak lanak zaintzeko eskatu zion bikarioari, elizan beti zegoenez. Jakin behar da 1532 urtean Martin de Igarza maisuak, Martin Garcia de Igarzaren seme eta ikasleak, bere marrazkia aurkeztu zuen, baina herriak Iturrizarena aukeratu zuela; eta Pascual de Iturriza Juan de Alzuaren maisua izan zela, Soraluzeko eskribauaren aurrean emandako eskriturak erakusten duenez, bertan irakasteko baldintzak jasotzen direla. Herri honen eliza gotikoa da, tamaina onekoa, nabe bakarrekoa eta harlanduez eraikia; eta kapera nagusian estukozko erretaula ederra dagoela, Ventura Rodriguez jaunak marraztua, bere bizitzan jasotzen den moduan. Iturriza 1563 urtean hil zen.


    (3. atalean, 84. orrialdea)

    1689 urte berean Juan de Aranzetak eta Juan de Zalduak Gipuzkoako Soraluzeko udaletxerako marrazkiak egin zituzten. Aurrekoarena aukeratu zuten, eta honek burutu zuen, eta hogeta bederatzi mila hirurogetamabost erreal ordaindu zioten. Aipatutako etxea arkuen gainean eraikia dago, eta falta duen dotoreziak ederki asko erakusten du garai hartako arkitekturaren gain-behera. 1703an Aranzetak herri bereko elizaren dorrea altxatu zuen, lerdentasun handiagoa erakutsiz.


    Erreferentziak