«Teknologia: suharri giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    Teknologia: txispa giltza (eu)» orrira birzuzendua)
    Etiketa: Birbideratze berria
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 7 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Teknologia: errobera giltza (eu)|Errobera giltzaren]] moduan, suharri giltzak argi-mukiaren premia desagertarazten du, baina sistema askos fidagarriago batekin.
    #BIRZUZENDU [[Teknologia: txispa giltza (eu)]]
     
     
    [[Fitxategi: Fusil_zaharra_03_(giltza).jpg | thumb | center | 600px | Soraluzen egindako txispa-fusila: giltza (XIX mendea)]]
    ==Teknologiaren beharra==
    Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.
     
    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.
     
    Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.
     
     
    ==Suharri-sistema==
    Txinparta-giltza batek suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko<ref>Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.</ref>.
     
    Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak ''rastillo'' izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, Mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa<ref>Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.</ref> zabalduz.
     
    Suharriak ''rastrilloa'' jotzerakoan txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
     
    Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
     
     
    [[Fitxategi: Mosketeak._Marin_Le_Bourgeoys.jpg | thumb | left | 200px | Marin le Bourgeoys]]
    ==Marin le Bourgeoys-en hobekuntza==
    Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: ''segurua''. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.
     
    Behin almetxa ''rastrillo''az itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.
     
    Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.
     
     
    ==Erabilera==
    Suharri giltzak moskete eta pistoletan erabili ziren. beste teknologiekin batera, mosketeak txispa-fusilak bilakatu zituzten.
     
     
    ==Erreferentziak==
    * [http://amodelcastillo.blogspot.com.es/2014/05/y-los-mosquetes-aun-mas-letales.html Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales]. Amo del Castillo.


    [[Kategoria: Armagintza]]
    [[Kategoria: Armagintza]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 15:47, 5 apirila 2024 data duena

    Hona birzuzenduta dago: