«Sancho Sanchez de Mendiola (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 9 ekarpen ez dira erakusten) | |||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
==Gipuzkoako merio nagusia== | ==Gipuzkoako merio nagusia== | ||
Sancho Sanchez de Mendiola, izenak adierazten duenez, Soraluzeko Mendiola baserrian jaiotakoa zen. | Sancho Sanchez de Mendiola, izenak adierazten duenez, Soraluzeko Mendiola baserrian jaiotakoa zen. Betidanik Mendiola oso baserri garrantzitsua eta aberatsa izan da, bertakoak kapareak eta herriko jauntxoak zirela. | ||
1489. urtean Gipuzkoako orduko merio nagusia<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Merio Merio]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, Domenjon de Andia tolosarra<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Domenj%C3%B3n_Gonzalez Domenjón de Andia]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, Zumaian hil zen, bertan egiten ari ziren Batzar Nagusietan parte hartzen ari zela. Orduan, familiaren posizioarengatik eta ezaugarri pertsonalengatik, Gaztelako Isabel I.ak Gipuzkoako merio nagusi berria izendatu zuen: Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra. | |||
Aginte handiko postua zen; aurreko merioarengatik esaten zen: ''Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia'' | Aginte handiko postua zen; aurreko merioarengatik esaten zen: ''Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia''. Hurrengo urteetan Sancho Sanchez de Mendiola arduratu zen Gipuzkoako epaile zein zerga-biltzailearen lanez, eta inoiz zeregin militarrez ere. | ||
==Juan Perez de Ubillaren kontrako auzia== | ==Juan Perez de Ubillaren kontrako auzia== | ||
Juan Perez de Ubilla | [[Fitxategi: Bombarda_(Pko_XV_mendea).jpg | thumb | right | 250px | XV. mendeko bombarda (Pko)]] | ||
1489. urtean Martin Sanchez de Ibarra armagileak Juan Perez de Ubilla auzitan jarri zuen, biak ala biak Eibarko "gizon prestuak" zirela<ref>Gizon prestuak edo ''homes onrados''. Garai batean boteretsu eta aberatsak izendatzeko modua.</ref> . | |||
Martin Sanchez de Ibarra lonbardagina<ref>Lonbardagina. Lonbardak (kañoiak) egiten dituena.</ref> zen, agian 1482.ean Medina Sidonia dukearen aginduz bi lonbarda egin zituena<ref>Bi lonbardak Debaraino eramateko 80 idi pare erabili zuten.</ref>. | |||
Juan Perez de Ubilla, berriz, merkatari ospetsua zen, inoiz auzitan ibilitakoa; batzutan bera demandan<ref>''Ejecutoria del pleito litigado por Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar (Guipúzcoa), con Tomás Traves, inglés, estante en Bilbao (Vizcaya), y Juan de Ibarra, sobre el cobro indebido de ciertos aranceles'' (1525).</ref> eta bestetan salatua<ref>''Ejecutoria del pleito litigado por Martín García de Licona, vecino de Deba (Gipuzkoa), con Juan Pérez de Ubilla, vecino de Markina (Bizkaia), sobre el pago de deudas'' (1519).</ref>. Izen bereko Juan Pérez de Ubilla eskribauaren osaba ere izan zen. | |||
XV. mende bukaeran elkarrekin tirabirak izan zituzten, eta 1489. urtean Martin Sanchez de Ibarrak azpijoko maltzurra asmatu zuen merkatariaren aurka. | |||
Lekukotasun faltsuaz akusatuta, zigorra ezarri zioten: aho guztian bost hagiñetik bat | Bazen Eibarren ''Txakel'' esaten zioten Mendaroko morroia. Martin Sanchez-ek dirua eta gauzak agindu zizkion ''Txakel''i beronek gezurra esateko Hermandadeko korrejidoreari eta Eibarko alkateari: Juan de Ubilla-k urrezko 6 dukat eman zizkiola eta beste 40 agindu, ''Txakel''ek Martin Sanchez de Ibarra hiltzeko. | ||
[[Fitxategi: Ertaroko_haginlaria.jpg | thumb | left | 200px | Ertaroko haginlaria]] | |||
Epaiketan, egia esan behar zuela zin egin eta gero, ''Txakel''ek hitzartutako gezurra esan zuen, Juan Perez de Ubillak dirua eman ziola Martin Sanchez de Ibarea hiltzeagatik, alegia. Baina kontraesanetan erori zen eta azkenean egia aitortu behar izan zuen. | |||
Lekukotasun faltsuaz akusatuta, zigorra ezarri zioten: aho guztian bost hagiñetik bat ateratzeko, eta ondasunak be kentzeko, Hermandadeko kutxarako. | |||
Zigorra Elgoibarko rolluan edo pikotan ezarri behar zen, Gipuzkoako merioaren aurrean; hau da, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarraren aurrean. Baina ezartzeko orduan Sancho Sánchez de Mendiola merioak ''Txakel''az erruki zen, eta hagin bakarra etara eta gero joaten laga zion. | Zigorra Elgoibarko rolluan edo pikotan ezarri behar zen, Gipuzkoako merioaren aurrean; hau da, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarraren aurrean. Baina ezartzeko orduan Sancho Sánchez de Mendiola merioak ''Txakel''az erruki zen, eta hagin bakarra etara eta gero joaten laga zion. | ||
30. lerroa: | 36. lerroa: | ||
==Sancho Sanchez de Mendiolaren aurkako auzia== | ==Sancho Sanchez de Mendiolaren aurkako auzia== | ||
Juan Perez de Ubilla ez zen batere konforme gertatukoarekin. | Juan Perez de Ubilla ez zen batere konforme geratu gertatukoarekin. | ||
Eta epaia betetzeko arduradunaren | [[Fitxategi: Alzola_jauregia._Elgoibar_(Carlos_Pérez_2018).jpg | thumb | right | 300 px | Elgoibarko pikota Alzola jauregiaren aurrean zegoen (Carlos Perez Olozaga 2018)]] | ||
Eta epaia betetzeko arduradunaren kontra jotzea erabaki zuen; merioaren aurka, alegia. 1491. urtean, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra postua laga berritan, auzitan sartu zuen, prebarikazioa egotzita<ref>''Ejecutoria del pleito criminal sobre acusar al demandado de no haber cumplido la sentencia en la que se condenó a Chaquel de Mendaro a que se le sacase un diente de cada cinco por haber testificado en falso cuando dijo que el demandante le había ofrecido dinero para matar a Martín Sánchez de Ibarra, Lombardero.'' <br> ''Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar, contra Sancho Sánchez de Mendiola, Merino que fue de la provincia de Guipuzcoa, vecino de Placencia.'' Real Audiencia y Chancillería de Valladolid (1491).</ref>. Demandan bertan adierazten zuenez, “''contando sobre los dientes del dicho Chaquel, le deviera faser sacar más de cinco e aún seys dientes''”. | |||
Azkenian, txarto irten zen bakarra ''Txakel'' morroia izan zen, nahiz eta "gizon prestuen" | Azkenian, txarto irten zen bakarra ''Txakel'' morroia izan zen, nahiz eta "gizon prestuen" eskuetan txontxongiloa baino besterik ez izan. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:52, 25 urtarrila 2023 data duena
Sancho Sanchez de Mendiola | |
---|---|
Jaio | XV. mendea |
Hil | XVI. mendea |
Profila | Politikaria |
Gipuzkoako merio nagusia
Sancho Sanchez de Mendiola, izenak adierazten duenez, Soraluzeko Mendiola baserrian jaiotakoa zen. Betidanik Mendiola oso baserri garrantzitsua eta aberatsa izan da, bertakoak kapareak eta herriko jauntxoak zirela.
1489. urtean Gipuzkoako orduko merio nagusia[1], Domenjon de Andia tolosarra[2], Zumaian hil zen, bertan egiten ari ziren Batzar Nagusietan parte hartzen ari zela. Orduan, familiaren posizioarengatik eta ezaugarri pertsonalengatik, Gaztelako Isabel I.ak Gipuzkoako merio nagusi berria izendatu zuen: Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra.
Aginte handiko postua zen; aurreko merioarengatik esaten zen: Domenjon de Andia, Gipuzkoako erregia. Hurrengo urteetan Sancho Sanchez de Mendiola arduratu zen Gipuzkoako epaile zein zerga-biltzailearen lanez, eta inoiz zeregin militarrez ere.
Juan Perez de Ubillaren kontrako auzia
1489. urtean Martin Sanchez de Ibarra armagileak Juan Perez de Ubilla auzitan jarri zuen, biak ala biak Eibarko "gizon prestuak" zirela[3] .
Martin Sanchez de Ibarra lonbardagina[4] zen, agian 1482.ean Medina Sidonia dukearen aginduz bi lonbarda egin zituena[5].
Juan Perez de Ubilla, berriz, merkatari ospetsua zen, inoiz auzitan ibilitakoa; batzutan bera demandan[6] eta bestetan salatua[7]. Izen bereko Juan Pérez de Ubilla eskribauaren osaba ere izan zen.
XV. mende bukaeran elkarrekin tirabirak izan zituzten, eta 1489. urtean Martin Sanchez de Ibarrak azpijoko maltzurra asmatu zuen merkatariaren aurka.
Bazen Eibarren Txakel esaten zioten Mendaroko morroia. Martin Sanchez-ek dirua eta gauzak agindu zizkion Txakeli beronek gezurra esateko Hermandadeko korrejidoreari eta Eibarko alkateari: Juan de Ubilla-k urrezko 6 dukat eman zizkiola eta beste 40 agindu, Txakelek Martin Sanchez de Ibarra hiltzeko.
Epaiketan, egia esan behar zuela zin egin eta gero, Txakelek hitzartutako gezurra esan zuen, Juan Perez de Ubillak dirua eman ziola Martin Sanchez de Ibarea hiltzeagatik, alegia. Baina kontraesanetan erori zen eta azkenean egia aitortu behar izan zuen.
Lekukotasun faltsuaz akusatuta, zigorra ezarri zioten: aho guztian bost hagiñetik bat ateratzeko, eta ondasunak be kentzeko, Hermandadeko kutxarako.
Zigorra Elgoibarko rolluan edo pikotan ezarri behar zen, Gipuzkoako merioaren aurrean; hau da, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarraren aurrean. Baina ezartzeko orduan Sancho Sánchez de Mendiola merioak Txakelaz erruki zen, eta hagin bakarra etara eta gero joaten laga zion.
Sancho Sanchez de Mendiolaren aurkako auzia
Juan Perez de Ubilla ez zen batere konforme geratu gertatukoarekin.
Eta epaia betetzeko arduradunaren kontra jotzea erabaki zuen; merioaren aurka, alegia. 1491. urtean, Sancho Sanchez de Mendiola soraluzetarra postua laga berritan, auzitan sartu zuen, prebarikazioa egotzita[8]. Demandan bertan adierazten zuenez, “contando sobre los dientes del dicho Chaquel, le deviera faser sacar más de cinco e aún seys dientes”.
Azkenian, txarto irten zen bakarra Txakel morroia izan zen, nahiz eta "gizon prestuen" eskuetan txontxongiloa baino besterik ez izan.
Erreferentziak
- Eibarko Efemeridiak. Kronika Historikua 1936rarte. Nerea Areta Azpiri (Ego Ibarra 2003).
- ↑ Merio. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Domenjón de Andia. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Gizon prestuak edo homes onrados. Garai batean boteretsu eta aberatsak izendatzeko modua.
- ↑ Lonbardagina. Lonbardak (kañoiak) egiten dituena.
- ↑ Bi lonbardak Debaraino eramateko 80 idi pare erabili zuten.
- ↑ Ejecutoria del pleito litigado por Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar (Guipúzcoa), con Tomás Traves, inglés, estante en Bilbao (Vizcaya), y Juan de Ibarra, sobre el cobro indebido de ciertos aranceles (1525).
- ↑ Ejecutoria del pleito litigado por Martín García de Licona, vecino de Deba (Gipuzkoa), con Juan Pérez de Ubilla, vecino de Markina (Bizkaia), sobre el pago de deudas (1519).
- ↑ Ejecutoria del pleito criminal sobre acusar al demandado de no haber cumplido la sentencia en la que se condenó a Chaquel de Mendaro a que se le sacase un diente de cada cinco por haber testificado en falso cuando dijo que el demandante le había ofrecido dinero para matar a Martín Sánchez de Ibarra, Lombardero.
Juan Pérez de Ubilla, vecino de Eibar, contra Sancho Sánchez de Mendiola, Merino que fue de la provincia de Guipuzcoa, vecino de Placencia. Real Audiencia y Chancillería de Valladolid (1491).