«Historia. Erregea jaun eta jabe (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Erabiltzaile berak tartean egindako 17 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Erdi Aroko bukaeran eta Berpizkunde garaian erregeak gero eta botere gehiago eskuratzen ari ziren, eta Gaztelako erregeak ez ziren salbuespena izan. | |||
Testuinguru honetan, XVI. hasiera oso gora beheratsua izan zen Gipuzkoan eta inguruetan. Nafarroako konkistarekin<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroako_konkista Nafarroako konkista]. Wikipedia (euskaraz).</ref> hasi zen (1511-1529), eta hurrengo urteetan Gipuzkoako hiribilduen arteko tirabirak (1517-1521) zein Gaztelako Komunitateen Gerrak<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Gaztelako_Komunitateen_Gerra Gaztelako Komunitateen Gerra]. Wikipedia (euskaraz).</ref> (1520-1522) nahastu ziren. Agian puntu gorena Acuña<ref>[https://dbe.rah.es/biografias/25303/cristobal-vazquez-de-acuna Cristóbal Vázquez de Acuña]. Espainiako Real Academia de la Historia.</ref> errejidorearen afera izan zen, probintziako hiriak elkarren kontra jarri zituena. | |||
Soraluzetarrak denetan agertu ziren: armak ekoizten, gizonak eta idiak hornitzen, Batzarretan botoa ematen... | |||
==Aurretik, ekonomia gora XVI. mende hasieran== | |||
Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Ekonomia gora XVI. mende hasieran (eu) | ''hemen'']] | |||
27. lerroa: | 33. lerroa: | ||
===Gaztela=== | ===Gaztela=== | ||
1469. urtean Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ziren. Biak ziren beraien erresumen oinordekoak. Honetaz gain, Fernando Gaztelako jauntxo garrantzitsuenetakoa zela eta, beraz, Gaztelako bere interesak zaintzen zituela. Hurrengo urteetan biak eskuratu zuten koroa, eta ibilbide | 1469. urtean Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ziren. Biak ziren beraien erresumen oinordekoak. Honetaz gain, Fernando Gaztelako jauntxo garrantzitsuenetakoa zela eta, beraz, Gaztelako bere interesak zaintzen zituela. Hurrengo urteetan biak eskuratu zuten koroa, borrokatan Isabelek (1475-1479, eta Soraluzeko Udalak [[Malmero zentrala (eu)|Igareta]] errotaren erdia saldu behar izan zuen borroka ordaintzeko) eta zuzenean Fernandok (1479). Ostean, ibilbide luze eta oparoa egin zuten (Granadako erresuma hartu, Amerika aurkitu eta konkista hasi…) | ||
1504. urtean Gaztelako Isabel erregina hil zen. Fernando Gaztelako erregeordea izan zen beraien alaba Joana, erregina berria, bertaratu arte (1504-1506). Joana etorri zenean, Felipe bere senarrarekin batera Gaztelako erregina-erregeak koroatu zuten (aurretik Isabel eta Fernando koroatu zituzten moduan). | 1504. urtean Gaztelako Isabel erregina hil zen. Fernando Gaztelako erregeordea izan zen beraien alaba Joana, erregina berria, bertaratu arte (1504-1506). Joana etorri zenean, Felipe bere senarrarekin batera Gaztelako erregina-erregeak koroatu zuten (aurretik Isabel eta Fernando koroatu zituzten moduan). | ||
36. lerroa: | 42. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Nafarroa._Gerra_zibila_(1451-1464).png | thumb | right | 300px | Nafarroa konkista aurretik. Gerra zibila (1451-1564)]] | [[Fitxategi: Nafarroa._Gerra_zibila_(1451-1464).png | thumb | right | 300px | Nafarroa konkista aurretik. Gerra zibila (1451-1564)]] | ||
===Nafarroa=== | ===Nafarroa=== | ||
Gipuzkoan oinaztar eta ganboatarren moduan, Nafarroako nobleak ere agramontarren eta beaumondarren artean zatituta zeuden. Eta erregeen egoera kolokan zegoen askotan. Ahulezia honen ondorioz, XV. mendean gerra zibila izan zen (1451-1464), eta Gaztelaren eragina gero eta handiagoa zen. | Gipuzkoan oinaztar eta ganboatarren moduan, Nafarroako nobleak ere agramontarren eta beaumondarren artean zatituta zeuden. Eta erregeen egoera kolokan zegoen askotan. Ahulezia honen ondorioz, XV. mendean gerra zibila izan zen (1451-1464), eta Gaztelaren eragina gero eta handiagoa zen. | ||
97. lerroa: | 104. lerroa: | ||
Halako batean, 1519.ko urtarrilean hil zen Maximiliano I enperadorea, Carlosen aitona. Eta ekainean Carlos aukeratu zuten enperadore berria. | Halako batean, 1519.ko urtarrilean hil zen Maximiliano I enperadorea, Carlosen aitona. Eta ekainean Carlos aukeratu zuten enperadore berria. | ||
==Istiluak nonahi ( | |||
==Istiluak nonahi (1519-1521)== | |||
===Valentziako germaniak=== | |||
Valentziak ere nobleen eta hiritarren arteko tirabirak oso gogorrak ziren. Nobleek hiriaren aginteaz jabetzea nahi zuten, eta hiritarrek ez zuten onartzen. | |||
1519. urtean, Valentziako hirian izurria zabaldu zenez, noble gehienek alde egin zuten herrietako beren jauregietara. Orduan hiritarrek boterea hartu, eta nobleen aurka hasi ziren. Oldarraldia beste hirietara zabaldu zen: Sagunto, Alzira, Xativa... | |||
===Gaztelako Komunitateen Gerra=== | ===Gaztelako Komunitateen Gerra=== | ||
Alemaniara joateko dirua behar zuenez, 1520.eko otsailean Carlosek Santiago de Compostelan Korteak deitu zituen. Bertaratutako prokueadoreek ezetz esan zioten diru eskaerari. Carlosek segituan Korte berriak Coruñan deitu eta orduan dirua lortu zuen. | Alemaniara joateko dirua behar zuenez, 1520.eko otsailean Carlosek Santiago de Compostelan Korteak deitu zituen. Bertaratutako prokueadoreek ezetz esan zioten diru eskaerari. Carlosek segituan Korte berriak Coruñan deitu eta orduan dirua lortu zuen. | ||
106. lerroa: | 119. lerroa: | ||
Hadriano kardinala, hilabete hauetan, oldarraldiari indarra kentzen saiatu zen, eta ahal zuen lagun gehien biltzen. | Hadriano kardinala, hilabete hauetan, oldarraldiari indarra kentzen saiatu zen, eta ahal zuen lagun gehien biltzen. | ||
Egoera nahasia aprobetxatu nahian, Eibarko bi merkatari (Juan Ybáñez de Elexalde eskribaua eta y Juan Martínez de Ysasi, Ysasiko dorre eta olaren jabea) Gaztela alderaabiatu ziren, 325 eskopeta, pika eta koseleteekin, komuneroei saltzeko asmoz. Harreman hauengatik, agian, Eibar komuneroen alde lerratu zen. | |||
[[Fitxategi: Usarragako_Batzar_Nagusiak.jpg | thumb | left | 400px | Gipuzkoako Batzar Nagusi berezia Usarragan]] | [[Fitxategi: Usarragako_Batzar_Nagusiak.jpg | thumb | left | 400px | Gipuzkoako Batzar Nagusi berezia Usarragan]] | ||
===Gipuzkoako haserraldiak=== | ===Gipuzkoako haserraldiak=== | ||
1520.eko udabarrian, Ordiziako Batzar Nagusian, hiribilduen arteko gatazka agerian geratu zen. Aitzakia, Oiartzungo bailarak Ermandade alkatea izango zuen ala ez. Errenderiak ezetz, eta harekin batera Donostia eta Hondarribia, eta Hernani, | 1520.eko udabarrian, Ordiziako Batzar Nagusian, hiribilduen arteko gatazka agerian geratu zen. Aitzakia, Oiartzungo bailarak Ermandade alkatea izango zuen ala ez. Errenderiak ezetz, eta harekin batera Donostia eta Hondarribia, eta Hernani, Zestoa, Arrasate eta Mutriku. Baina gainontzeko ordezkariek, Tolosa buruan zutela, Ermandade Alkatetza berria onartu zuten. | ||
1520 ekainak 30an Batzar Orokorra izan zen. Hiribildu batzuk Ahaide Nagusien alde agertu baziren ere, besteek erregearen alde egin zuten, tartean Soraluze. Talde hau, gero, "erregezalea" agertu zen. | |||
Bitartean, 1520/04/04an Hadriano kardenalak Gutierrez de Quijada bidali zuen Gipuzkoara korrejidore gisa. Gipuzkoak baina ez zuen militarrik nahi, zuzenbide gizona baizik, eta halaxe eskatu zion kardenalari irailak 13an, Basarteko Batzar Nagusi berezian (Batzar bereziak egiteko beste tokia Usarraga izaten zen). | Bitartean, 1520/04/04an Hadriano kardenalak Gutierrez de Quijada bidali zuen Gipuzkoara korrejidore gisa. Gipuzkoak baina ez zuen militarrik nahi, zuzenbide gizona baizik, eta halaxe eskatu zion kardenalari irailak 13an, Basarteko Batzar Nagusi berezian (Batzar bereziak egiteko beste tokia Usarraga izaten zen). | ||
Ordurako Komunitateak armak erosten hasiak ziren Gipuzkoan (Arrasaten, esateko), eta salerosketa | Ordurako Komunitateak armak erosten hasiak ziren Gipuzkoan (Arrasaten, esateko), eta salerosketa hauekin harreman politikoak ere lotu zituzten. | ||
Honen | Honen aurrean Burgoseko Juntak, Komunitateetan sartu ez zen gutxienetakoak, Gipuzkoako Probintzia (eta udalerri bakoitza) inbitatu zuen erregearekin bat egiteko<ref>Información remitida por la Junta de Burgos a la provincia de Guipuzcoa, sobre los sucesos acaecidos al salir Carlos I de España, y petición para que esté a punto para defender los intereses de la Corona (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/09/13-18).</ref>. Aurki Briviescatik etorri zen erregearen agindua, ildo berekoa, Tordesillaseko Juntari inolako kasurik ez egiteko<ref>Carta real desautorizando la actuación de la Junta Comunera de Tordesillas, y apercibiendo a la Provincia haga caso omiso a los mandamientos y requerimientos realizados por la citada Junta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/10/31).</ref>. | ||
Hala ere, herri batzuk komuneroen alde agertu ziren, eta mugatik Gaztelara deituak izan ziren soldaduen eta artilleriaren mugimendua oztopatuko zutela iragarri zuten. | Hala ere, herri batzuk komuneroen alde agertu ziren, eta mugatik Gaztelara deituak izan ziren soldaduen eta artilleriaren mugimendua oztopatuko zutela iragarri zuten. | ||
===Gaztelako Komunitateen Gerra Euskal Herrian=== | ===Gaztelako Komunitateen Gerra Euskal Herrian=== | ||
126. lerroa: | 141. lerroa: | ||
Araban bazen Pedro Lopez de Ayala kaparea, botere handikoa, eta Probintziarekin, korrejidorearekin, beste kapareekin, bere menpekoekin eta bere familiarekin etengabeko liskarretan ibilitakoa. 1520.eko irailean komuneroekin bat egin zuen, eta hauek Burgosetik itsasorainoko kapitain orokorra izendatu zuten<ref>Capitán general como hasta aqui lo haveys seydo del Condado de Vizcaya e provincias de Guipúzcoa e Álava e de las cibdades de Vitoria e Logroño e Calahorra e Santo Domingo de la Calzada e de las siete Merindades de Castilla Vieja e de todas las otras cibdades, villas e logares e merindades e tierras e bailes que caen y están desde la cibdad de Burgos hasta la mar.</ref>. | Araban bazen Pedro Lopez de Ayala kaparea, botere handikoa, eta Probintziarekin, korrejidorearekin, beste kapareekin, bere menpekoekin eta bere familiarekin etengabeko liskarretan ibilitakoa. 1520.eko irailean komuneroekin bat egin zuen, eta hauek Burgosetik itsasorainoko kapitain orokorra izendatu zuten<ref>Capitán general como hasta aqui lo haveys seydo del Condado de Vizcaya e provincias de Guipúzcoa e Álava e de las cibdades de Vitoria e Logroño e Calahorra e Santo Domingo de la Calzada e de las siete Merindades de Castilla Vieja e de todas las otras cibdades, villas e logares e merindades e tierras e bailes que caen y están desde la cibdad de Burgos hasta la mar.</ref>. | ||
Eta, Gipuzkoako giroaz jabetuta, Tordesillaseko Juntak bere aldeko korrejidorea izendatu zuen. | |||
===Cristobal Vazquez de Acuñaren etorrera=== | |||
Gipuzkoako giroa lasaitzeko, eta Komunitateei lagunak kentzeko asmoz, azaroak 11an Hadriano kardinalak Gutierrez de Quijada korrejidorea ordezkatu zuen; izendatutako korrejidore berria, Cristobal Vazquez de Acuña. Eta gainera, Gipuzkoako soldadurik ez zituztela bertatik mugiaraziko berretsi zuen<ref>Medina de Rioseco. Real cédula comunicando el nombramiento del Licenciado Acuña para el cargo de Corregidor y prometiendo que no se enviará a otras partes gente armada de la provincia, si no es con voluntad de su Junta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/11/11).</ref>. | |||
Acuñak eskarmentua zuen, hamar urte lehenago postu bera bete zuela Bizkaian (1506-1507) zein Gipuzkoan (1507-1509) inolako arazo barik. Eta azken urtean komuneroen kontra aritu zen Gaztelan (1519-1520). | |||
Azaroaren hasieran, izandatu baino lehen, Cristobal Vazquez de Acuña Gipuzkoan zegoen. Soldaduen eta artilleriaren mugimenduak errazteaz gain, Tordesillaseko Juntak izendatutako korrejidoreari aurrea hartu nahi zion. | |||
[[Fitxategi: Acuña_korrejidorearen_kasua._Mapa.png | thumb | center | 600px | Acuña korrejidorearen aldeko eta kontrakoak (Iago Irixoa 2006)]] | [[Fitxategi: Acuña_korrejidorearen_kasua._Mapa.png | thumb | center | 600px | Acuña korrejidorearen aldeko eta kontrakoak (Iago Irixoa 2006)]] | ||
===Soraluze Carlos I.ren alde=== | ===Soraluze Carlos I.ren alde=== | ||
Cristobal Vazquez de Acuñak ez zuen lortu herri guztien onespena, izendapena Gipuzkoako foruen araberakoa ez zelakoan. Gainera, foruen etsaia eta errege agintearen aldeko sutsua ikusten zuten. Batzar Nagusia egin zuten Hernanin, 1520.eko abendutik 1521.eko otsaila arte, eta Gipuzkoako hiribildu gehienek hartu zuten parte: mendebaldeko kostaldekoak (Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria), Urola bailarakoak (Zestoa,Azpeitia, Azkoitia, Urretxu), Oria bailarakoak (Tolosa, Ordizia, Segura), Eibar, Arrasate, Hernani, Oiartzun eta Areriako Alkatetza Nagusia (Lazkao, Olaberria, Ezkioga, Itsaso, Arriaran, Zumarraga eta Gabiria). Eta soldaduak biltzen hasi ziren. | |||
Cristobal Vazquez de Acuñak ez zuen lortu herri guztien onespena. | |||
Hiribilduen gutxienak, berriz, izendapena onartu zuen: Gipuzkoako ekialdeko kostaldekoek (Zarautz, Orio, Donostia, Errenteria, Hondarribia), Debarroko gehienek (Elgoibar, Soraluze, Elgeta, Bergara eta Gatzaga), Saiatzeko Alkatetza Nagusiak (Bidania, Goiatz, Errezil, Beizama eta Aia) eta Aiztondoko Alkatetza Nagusia (Asteasu, Larraul, Sorabilla, Urnieta era Astigarraga). Hiribildu hauek Donostiako Batzarra osatu zuten. | Hiribilduen gutxienak, berriz, izendapena onartu zuen: Gipuzkoako ekialdeko kostaldekoek (Zarautz, Orio, Donostia, Errenteria, Hondarribia), Debarroko gehienek (Elgoibar, Soraluze, Elgeta, Bergara eta Gatzaga), Saiatzeko Alkatetza Nagusiak (Bidania, Goiatz, Errezil, Beizama eta Aia) eta Aiztondoko Alkatetza Nagusia (Asteasu, Larraul, Sorabilla, Urnieta era Astigarraga). Hiribildu hauek Donostiako Batzarra osatu zuten. | ||
Banaketa honen | Banaketa honen azpian beste arrazoiak ziren, korrejidore berriaren izendapena aitzakia besterik ez zen izan. Hiribildu batzuk Gaztelako Komunitateak begi onez ikusten zituzten, eta ez zuten onartu nahi Carlos I.aren erregeordeak izendatutako korrejidorerik, nahiz eta horretarako foruak aitzakitzat hartu; eta Cristobal Vazquez de Acuña onartu zuten herriek, berriz, Carlos I.aren alde egiten ari zeuden, nahiz eta izendapena foruen kontra izan. | ||
Hernaniko Batzarrak Acuñari agindu zion Gipuzkoatik irtetzeko, eta honek komuneroekin bat egitea aurpegiratu zion Batzarrari. Harrotuta, abenduak 7an Acuñak foruak bertan behera utzi zituen, "desegokiro erabiltzeagatik", eta Gabon egunean (1520/12/24) herri "matxinoei" alkateak izendatzeko eta Batzarretara joateko eskubideak kendu zizkien, eta taldeburuei heriotz zigorra ezarri. | |||
[[Fitxategi: Acuña_korrejidorearen_afera._Soldaduak.jpg | thumb | left | 400px | Soldaduak borrokarako prest]] | [[Fitxategi: Acuña_korrejidorearen_afera._Soldaduak.jpg | thumb | left | 400px | Soldaduak borrokarako prest]] | ||
===Borrokak, Euskal Herrian=== | ===Borrokak, Euskal Herrian=== | ||
1520/10/31an Uttechteko Hadrianok, nahikoa indarrak bildu zituelakoan, komuneroen aurkako borrokatan hasi zen. 1521.eko urtarrilan Busgosen komuneroek porrot egin zuten. | 1520/10/31an Uttechteko Hadrianok, nahikoa indarrak bildu zituelakoan, Gaztelakk komuneroen aurkako borrokatan hasi zen. 1521.eko urtarrilan Busgosen komuneroek porrot egin zuten. | ||
Pedro Lopez de | Araban, berriz, Pedro Lopez de Ayalak bakartuta ikusi zuen bere burua, eta elkarrizketatan hasi zen, baina… lehengo lepotik burua: Hondarribiatik zetozen soldadu eta artilleria oztopatu, Gasteiz setiatu… | ||
Gipuzkoan ere ez zen giro. Bi taldeen arteko borrokak izan ziren, etxeak erre, basoak bota… 1521.eko urtarrilak 4ean Erret Kontseiluak erregearen aldeko | Gipuzkoan ere ez zen giro. Bi taldeen arteko borrokak izan ziren: hilketak, etxeak erre, basoak bota… 1521.eko urtarrilak 4ean Erret Kontseiluak erregearen aldeko hiribilduak (Soraluze barne) baimendu zituen Acuñaren kontra zeudenen bortizkeriari indarrez aurre egiteko<ref>Provisión Real de Consejo, dando permiso y facultad a las villas que se mencionan de la provincia de Guipúzcoa para resistir a los pueblos que se oponian al recibimiento del Licenciado Acuña como Corregidor de ella, en lamfor a que se expresa (Simancaseko Erret Artxiboa 1521/01/04).</ref>, eta soldaduak bialdu ere, Hernaniko Batzarraren aldekoek Bergara, Elgoibar edota Donostia erretzeko beldurra zela eta. | ||
Nafarroako | Nafarroako erregeordea zen Naxerako dukeak parte hartu behar izan zuen bakea lortzeko. Aurretik Iñigo de Loiola bidali zuen, eta gero bera pasa zen Nafarroatkk Gipuzkoara. Elkarrizketak hasteko Hernaniko Batzarrekoek Cristobal Vazquez de Acuñak alde egiteko eskatu zuten, eta urtarrilean bertan erregeordeak korrejidore berria izendatu zuen. Azkenean, apirilean bi taldeek behin betiko ituna izenpetu zuten. Soraluzeko ordezkaria Domingo de Acundia izan zen. | ||
Dena dela, erregearen aldeko egin zuten hiribilduak erregearen onespena irabazi zuten, eta hurrengo urteetan ondo aprobetxatu ere; Donostiak eta Soraluzek, batez ere. | |||
===Nafarroako hirugarren kontraerasoa, arrakastatsua=== | ===Nafarroako hirugarren kontraerasoa, arrakastatsua=== | ||
157. lerroa: | 181. lerroa: | ||
==Carlos erregea irabazle (1521-1524)== | ==Carlos I.a erregea irabazle (1521-1524)== | ||
[[Fitxategi: Gaztelako_Komunitateen_Gerra._Villalar.jpg | thumb | right | 400px | Villalar borrokaren biharamuna]] | [[Fitxategi: Gaztelako_Komunitateen_Gerra._Villalar.jpg | thumb | right | 400px | Villalar borrokaren biharamuna]] | ||
===Garaipenak lotzen=== | ===Garaipenak lotzen=== | ||
184. lerroa: | 208. lerroa: | ||
Utrechteko Hadriano kardinala Gasteizen zela, 1522.eko urtarrilak 22an Erromatik berria hartu zuen, Aita Santua aukeratua izan zela. Martxoan irten zen Erromara, eta hurrengo urtean hil zen (1523/09/14). | Utrechteko Hadriano kardinala Gasteizen zela, 1522.eko urtarrilak 22an Erromatik berria hartu zuen, Aita Santua aukeratua izan zela. Martxoan irten zen Erromara, eta hurrengo urtean hil zen (1523/09/14). | ||
1523.ean Carlos I.aren gudarosteek Valentziako germanien azken hondarrak garaitu eta zapaldu zituzten. | |||
1523.eko udazkenean (urriak 23tik abenduak 23a arte) Gipuzkoak soldadu saldo bat bidali zituen Nafarroara, hainbat herrietakoak (Soraluze tartean). Abendutik aurrera bigarren saldoa bidali zuen. | |||
1523.eko udan zubia eraiki zuten Donostia inguruan, armadak Bidasoa zeharkatzeko. Eta irailak 22an erregeak Gipuzkoako korrejidoreari agindu zion peoiak eta idiak eskuratzeko, berak ordainduko zituela eta. Korrejidoreak 439 idi pare eskatu zizkion probintziari, eta 120 peoi. Zehazki, Soraluzeko Udalari 12 idi eskatu zizkion, baina peoirik ez. Agindua bete ezean, mila dukateko isuna izango zen, eta zinegotziak betiko erbesteratuak izateko mehatxua zuten. | 1523.eko udan zubia eraiki zuten Donostia inguruan, armadak Bidasoa zeharkatzeko. Eta irailak 22an erregeak Gipuzkoako korrejidoreari agindu zion peoiak eta idiak eskuratzeko, berak ordainduko zituela eta. Korrejidoreak 439 idi pare eskatu zizkion probintziari, eta 120 peoi. Zehazki, Soraluzeko Udalari 12 idi eskatu zizkion, baina peoirik ez. Agindua bete ezean, mila dukateko isuna izango zen, eta zinegotziak betiko erbesteratuak izateko mehatxua zuten. | ||
190. lerroa: | 218. lerroa: | ||
Azkenean, Hondarribia eta Donibane Garazi 1524.ko apirilean erori ziren gaztelarren eskuetan. | Azkenean, Hondarribia eta Donibane Garazi 1524.ko apirilean erori ziren gaztelarren eskuetan. | ||
==Ondorioak eta galderak== | ==Ondorioak eta galderak== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 23:40, 21 martxoa 2023 data duena
Erdi Aroko bukaeran eta Berpizkunde garaian erregeak gero eta botere gehiago eskuratzen ari ziren, eta Gaztelako erregeak ez ziren salbuespena izan.
Testuinguru honetan, XVI. hasiera oso gora beheratsua izan zen Gipuzkoan eta inguruetan. Nafarroako konkistarekin[1] hasi zen (1511-1529), eta hurrengo urteetan Gipuzkoako hiribilduen arteko tirabirak (1517-1521) zein Gaztelako Komunitateen Gerrak[2] (1520-1522) nahastu ziren. Agian puntu gorena Acuña[3] errejidorearen afera izan zen, probintziako hiriak elkarren kontra jarri zituena.
Soraluzetarrak denetan agertu ziren: armak ekoizten, gizonak eta idiak hornitzen, Batzarretan botoa ematen...
Aurretik, ekonomia gora XVI. mende hasieran
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
XVI. mende hasierako egoera
Orduko gizartea
Erdi Aroko azken mendeetan gizartea irauli egin zen. Gipuzkoan hiribildu eta kapareen arteko borroka Europa osoan ematen ari zenaren ispilua besterik ez zen. Lau indar ari ziren bere tokia egiten.
Kapare eta jauntxoek beren estatus ekonomikoa zein giza maila gorde nahi zuten; horretarako aspaldiko diru iturriak babestu behar zituzten (nekazaritza eta abelzaintzatik zetozenak) eta berriak eskuratu, bere agintea herri eta hirietara zabalduz.
Hiritarrek, aldiz, kapareen bidegabekeriengatik aske bizitzea nahi zuten, eta beraien diru iturriak babestu: burgesia, ofizioak, industria, zerbitzuak… Ondorioz, hirien eta nobleen arteko tentsio eta borrokak gero eta handiagoak ziren.
Erregeek botere gehiago nahi zuten, eta egoera erabili zuten nobleak zein hiritarrak babestuz, komeni ahala.
Azkenik, nekazariak zeuden. Zeharo zapalduta, noizean behin altzatzen ziren kapareen aurka.
Gipuzkoa
XVI. mende hasieran, Gaztelako nobleekin alderatuta, Gipuzkoako jauntxoen egoera eta eragina askoz ahulagoak ziren. Gainera, Joana I.a Gaztelako erreginak jauntxoei batzartzea galerazi zien, foruen kontrakoa zelakoan (1516).
Baina ordurako hiribilduen artean bi ikuspuntu kontrajarriak nabarmendu ziren, eta bi talde ere sortu.
Alde batetik, hazten ari ziren hiribilduak (Soraluze barne) Batzar Nagusietako ordezkaritza eguneratu nahi zuten, hiribildu bakoitzak zituen "suak" biztanle kopuruari egokituz. Talde honen burua Donostia zen. Bigarren taldeak, Tolosa buru zuela, ordezkaritza mantentzearen aldekoa zen, inolako egokitzapenik gabe.
Honetaz gain, bazegoen Gipuzkoaren autonomia azpimarratzeko nahia edota beharra, azken urteetan erregeek (eta haien ordezkariek, korrejidoreek) Gipuzkoako foruak zehatz mehatz errespetatzen ez zituztelako.
Gaztela
1469. urtean Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ziren. Biak ziren beraien erresumen oinordekoak. Honetaz gain, Fernando Gaztelako jauntxo garrantzitsuenetakoa zela eta, beraz, Gaztelako bere interesak zaintzen zituela. Hurrengo urteetan biak eskuratu zuten koroa, borrokatan Isabelek (1475-1479, eta Soraluzeko Udalak Igareta errotaren erdia saldu behar izan zuen borroka ordaintzeko) eta zuzenean Fernandok (1479). Ostean, ibilbide luze eta oparoa egin zuten (Granadako erresuma hartu, Amerika aurkitu eta konkista hasi…)
1504. urtean Gaztelako Isabel erregina hil zen. Fernando Gaztelako erregeordea izan zen beraien alaba Joana, erregina berria, bertaratu arte (1504-1506). Joana etorri zenean, Felipe bere senarrarekin batera Gaztelako erregina-erregeak koroatu zuten (aurretik Isabel eta Fernando koroatu zituzten moduan).
Baina urte berean Felipe "Ederra" hil zen (1506) eta, Joanaren buru osasuna zalantzakoa izanik (Joana "Zoroa" esan zioten gero), Fernando deitu zuten atzera. Fernandok alaba Tordesillasen giltzapetu zuen eta Cisneros kardinala Gaztelako erregeorde izendatu zuen.
Bitartean Fernando, Aragoiko erregea zen aldetik, Italian ari zen buru belarri, frantsesen aurka. 1504. urtean Napoli erresumatik egotzi zituen eta beretzat hartu. Honek areagotu zuen Frantziako presioa Pirineotako mugetan.
Nafarroa
Gipuzkoan oinaztar eta ganboatarren moduan, Nafarroako nobleak ere agramontarren eta beaumondarren artean zatituta zeuden. Eta erregeen egoera kolokan zegoen askotan. Ahulezia honen ondorioz, XV. mendean gerra zibila izan zen (1451-1464), eta Gaztelaren eragina gero eta handiagoa zen.
1494. urtean Aragoiko Fernandok Nafarroako jauntxo handi bati, Luis de Beaumont-eri, bere ondasun guztiak erosi zizkion; modu honean Nafarroako kapare handienetakoa bilakatu zen, eta bertako politikan eragin handia irabazi zuen.
Gaztelako Isabelengandik alargundu ostean (1504), Fernando Germana de Foix-ekin ezkondu zen (1505). Gaston de Foix bere koinatuak Nafarroak erregetzat bere burua hartzen zuenez, Fernandok Nafarroa jomugan jarri zuen.
Nafarroako inbasioa, kontraerasoa eta Belateko kainoiak (1512-1515)
Gaztela eta Leongo Isabel erregina hil zenean, alaba Joana zen oinordekoa. Felipe senarrarekin aritu bazen ere, azken hau hiltzerakoan buruko gaixotasuna larritu egin zen. Orduan Aragoiko Fernando II.k, bere aitak, Gaztela eta Leongo erregeordetza hartu zuen.
Nafarroako Erresuman gauza ez ziren batere argiak. Agramondarren eta beaumondarren arteko gerra zibilak gaztelarren eta aragotarren esku hartzea eragin zuen, Gaztelako gudaroste bat bertan ezarria zen, eta errege-erreginak behin eta berriz aldatzen ziren.
1512. urtearen hasieran Vargas lizentziatuak Francisco de Vadillo bidali zuen Debarrora, armak erosteko. Eta honek Soraluzeko eta Eibarko Juan de Loiola, Martin de Uberso, Martinez de Isasi eta Sanchez de Ibarra lonbardagileekin 627.200 marabeditako kontratuak egin zituen. Honetaz gain burdina eta polbora erosi zuen, besteak beste Juan Ibañez de Loiola soraluzetarraren burdinolan.
Eta 1512.eko uztailak 21a, arma guzti hauekin mugan zain zeuden Albako dukearen gaztelar gudarosteek eta aragoiarrek eraso egin, eta bi hilabeteetan erresuma osorik hartu zuen (irailak 10).
1512.eko urrian bertan, Nafarroako Katalina erreginak eta Joanes erregeak kontraerasoa jo zuten; hala ere, porrot egin zuten. Abenduan atzera egiterakoan, Belate inguruan soldadu saldo bat atzean geratu zen, beren kainoi eta guzti (bertsioaren arabera, alemaniar landsknechteak, nafar-gaskoiak edota frantsesak ziren). Gipuzkoako oinaztar talde bat (ahaide nagusien talde batekoak, Fernando Katolikoa Nafarroako konkistan laguntzen ari zirela) erasotu eta garaitu zituzten, kainoiak eskuratuz[4]. Hurengo urtean (1513) Joana Gaztelakoak harrapatutako hamabi kanoiak gehitu zizkion Gipuzkoako armarriari[5].
1515.eko ekainak 11an, berriz, Albako dukeak Nafarroa Gaztelako erresumara pasa zuen, Fernando Katolikoaren izenean.
Arazoak korapilatzen (1516-1520)
Erregeordeak eta erregeak
Fernando Katolikoa 1516.eko urtarrilan hil zen, erresuma bakoitzeko erregeordea izendatuz Carlos biloba Flandriatik etorri artean (Joana erregina ez omen zegoen burutik oso sano eta).
Orduan anabasa hasi zen: erresuma batzuk Carlos onartu zuten errege moduan, beste batzuk Joana bere ama eta azkenek ama-semeak elkarrekin.
Nafarroako biharren kontraerasoa eta okupazioa bermatzea
Egoera nahasia aprobetxatuz, nafar erregeak erasora pasa ziren, baina alferrik, atzera bota zituzten berriro eta.
Orduan, Gaztela eta Leongo erregeordea zen Cisneros kardenalak Nafarroako gotorlekuak birrantolatu zituen: aurka aritu zirenak eraisteko agindu zuen, beste batzuk konpondu eta, azkenik, berriak eraiki zituen. Lan horietan Pedro de Placencia soraluzetarra nabarmendu zenbesteak beste Hastategi tontorrean Fortaleza del Peñón de San Juan de Santa María izenekoa eraikiz (Chateau Pignon).
Gipuzkoako tirabirak
1517.eko batzarretan, Hernanin izandakoak, botoen gaia berriro piztu zen: banaketa berria ezarri (auzotar kopuruaren araberakoa), ala orduko banaketa mantendu (betiko fogeren araberakoa). Lehenaren alde hazten ari ziren hiribilduak zeuden (Donostia eta beste batzuk), eta bigarrenaren alde egoera egonkorragoa zutenak (Tolosa buruan). Soraluze ez zen nabarmendu.
Azkenean, betiko fogeren araberako boto banaketa mantentzearen aldekoek irabazi zuten (Tolosako taldekoek), baina zatiketa iraunkorra sortu zen hiribilduen artean.
Soldaduak Nafarroara joateko
Nafarroan soldaduak behar omen zirela eta 1518.eko ekainaren hasieran deialdia egin zuten, herri bakoitzak honenbeste gizon Donostiara edota Hondarribira bidaltzeko, 500 guztira. Soraluzek bost bialdu zituen, helmugara ekainak 13 heldu zirela. 18an erregeak agindu zuen soldaduen soldata berak ordainduko zuela.
Gutxira bigarren deialdia izan zen, eta Soraluzek beste bost lagun bidali zituen, ekainak 26an heldu zirela. Azkenean, uztailak 4an etxera bialdu zituzten denak.
Carlosen etorrera
Bitartean, 1517.eko irailean Carlos Asturiasera heldu zen, eta hurrengo lau urteetan erresuma guztiak korritu zituen, errege moduan onartua izateko… amarekin batera asmotan.
Arazo hauetaz gain, berak arazo berriak sortu zituen, atzerritik ekarritako laguntzaileei posturik onenak eman zizkielako. Aukera hauek galdura, Gaztelako kapareak kontra jarri zitzaizkion.
Halako batean, 1519.ko urtarrilean hil zen Maximiliano I enperadorea, Carlosen aitona. Eta ekainean Carlos aukeratu zuten enperadore berria.
Istiluak nonahi (1519-1521)
Valentziako germaniak
Valentziak ere nobleen eta hiritarren arteko tirabirak oso gogorrak ziren. Nobleek hiriaren aginteaz jabetzea nahi zuten, eta hiritarrek ez zuten onartzen.
1519. urtean, Valentziako hirian izurria zabaldu zenez, noble gehienek alde egin zuten herrietako beren jauregietara. Orduan hiritarrek boterea hartu, eta nobleen aurka hasi ziren. Oldarraldia beste hirietara zabaldu zen: Sagunto, Alzira, Xativa...
Gaztelako Komunitateen Gerra
Alemaniara joateko dirua behar zuenez, 1520.eko otsailean Carlosek Santiago de Compostelan Korteak deitu zituen. Bertaratutako prokueadoreek ezetz esan zioten diru eskaerari. Carlosek segituan Korte berriak Coruñan deitu eta orduan dirua lortu zuen.
Orduan Carlos Alemaniara joan zen, enperadore koroatu izateko. Utrechteko Hadriano kardinala izendatu zuen erregeorde.
Carlosen diru eskaerek hirien haserrea piztu zuten, inoiz bueltatutako prokuradoreak hil zituztela. Toledon hasi zen oldarraldia, apirilean 15ean, Joana erreginaren alde eta Carlos I erregetzat arbuiatuz. Aurki, hainbat hiri bildu zitzaion eta Elkarte Santua sortu zuten. Orokorrean, arrakasta izan zuten bi Gaztelatan eta Leonen, baina Estremadura, Andaluzia, Galizia eta Kantauriko itsasertzean ez.
Hadriano kardinala, hilabete hauetan, oldarraldiari indarra kentzen saiatu zen, eta ahal zuen lagun gehien biltzen.
Egoera nahasia aprobetxatu nahian, Eibarko bi merkatari (Juan Ybáñez de Elexalde eskribaua eta y Juan Martínez de Ysasi, Ysasiko dorre eta olaren jabea) Gaztela alderaabiatu ziren, 325 eskopeta, pika eta koseleteekin, komuneroei saltzeko asmoz. Harreman hauengatik, agian, Eibar komuneroen alde lerratu zen.
Gipuzkoako haserraldiak
1520.eko udabarrian, Ordiziako Batzar Nagusian, hiribilduen arteko gatazka agerian geratu zen. Aitzakia, Oiartzungo bailarak Ermandade alkatea izango zuen ala ez. Errenderiak ezetz, eta harekin batera Donostia eta Hondarribia, eta Hernani, Zestoa, Arrasate eta Mutriku. Baina gainontzeko ordezkariek, Tolosa buruan zutela, Ermandade Alkatetza berria onartu zuten.
1520 ekainak 30an Batzar Orokorra izan zen. Hiribildu batzuk Ahaide Nagusien alde agertu baziren ere, besteek erregearen alde egin zuten, tartean Soraluze. Talde hau, gero, "erregezalea" agertu zen.
Bitartean, 1520/04/04an Hadriano kardenalak Gutierrez de Quijada bidali zuen Gipuzkoara korrejidore gisa. Gipuzkoak baina ez zuen militarrik nahi, zuzenbide gizona baizik, eta halaxe eskatu zion kardenalari irailak 13an, Basarteko Batzar Nagusi berezian (Batzar bereziak egiteko beste tokia Usarraga izaten zen).
Ordurako Komunitateak armak erosten hasiak ziren Gipuzkoan (Arrasaten, esateko), eta salerosketa hauekin harreman politikoak ere lotu zituzten.
Honen aurrean Burgoseko Juntak, Komunitateetan sartu ez zen gutxienetakoak, Gipuzkoako Probintzia (eta udalerri bakoitza) inbitatu zuen erregearekin bat egiteko[6]. Aurki Briviescatik etorri zen erregearen agindua, ildo berekoa, Tordesillaseko Juntari inolako kasurik ez egiteko[7].
Hala ere, herri batzuk komuneroen alde agertu ziren, eta mugatik Gaztelara deituak izan ziren soldaduen eta artilleriaren mugimendua oztopatuko zutela iragarri zuten.
Gaztelako Komunitateen Gerra Euskal Herrian
Oldartutako Komunitateak mugimendua zabaldu nahi zuten, eskualde berriak bilduz.
Araban bazen Pedro Lopez de Ayala kaparea, botere handikoa, eta Probintziarekin, korrejidorearekin, beste kapareekin, bere menpekoekin eta bere familiarekin etengabeko liskarretan ibilitakoa. 1520.eko irailean komuneroekin bat egin zuen, eta hauek Burgosetik itsasorainoko kapitain orokorra izendatu zuten[8].
Eta, Gipuzkoako giroaz jabetuta, Tordesillaseko Juntak bere aldeko korrejidorea izendatu zuen.
Cristobal Vazquez de Acuñaren etorrera
Gipuzkoako giroa lasaitzeko, eta Komunitateei lagunak kentzeko asmoz, azaroak 11an Hadriano kardinalak Gutierrez de Quijada korrejidorea ordezkatu zuen; izendatutako korrejidore berria, Cristobal Vazquez de Acuña. Eta gainera, Gipuzkoako soldadurik ez zituztela bertatik mugiaraziko berretsi zuen[9].
Acuñak eskarmentua zuen, hamar urte lehenago postu bera bete zuela Bizkaian (1506-1507) zein Gipuzkoan (1507-1509) inolako arazo barik. Eta azken urtean komuneroen kontra aritu zen Gaztelan (1519-1520).
Azaroaren hasieran, izandatu baino lehen, Cristobal Vazquez de Acuña Gipuzkoan zegoen. Soldaduen eta artilleriaren mugimenduak errazteaz gain, Tordesillaseko Juntak izendatutako korrejidoreari aurrea hartu nahi zion.
Soraluze Carlos I.ren alde
Cristobal Vazquez de Acuñak ez zuen lortu herri guztien onespena, izendapena Gipuzkoako foruen araberakoa ez zelakoan. Gainera, foruen etsaia eta errege agintearen aldeko sutsua ikusten zuten. Batzar Nagusia egin zuten Hernanin, 1520.eko abendutik 1521.eko otsaila arte, eta Gipuzkoako hiribildu gehienek hartu zuten parte: mendebaldeko kostaldekoak (Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria), Urola bailarakoak (Zestoa,Azpeitia, Azkoitia, Urretxu), Oria bailarakoak (Tolosa, Ordizia, Segura), Eibar, Arrasate, Hernani, Oiartzun eta Areriako Alkatetza Nagusia (Lazkao, Olaberria, Ezkioga, Itsaso, Arriaran, Zumarraga eta Gabiria). Eta soldaduak biltzen hasi ziren.
Hiribilduen gutxienak, berriz, izendapena onartu zuen: Gipuzkoako ekialdeko kostaldekoek (Zarautz, Orio, Donostia, Errenteria, Hondarribia), Debarroko gehienek (Elgoibar, Soraluze, Elgeta, Bergara eta Gatzaga), Saiatzeko Alkatetza Nagusiak (Bidania, Goiatz, Errezil, Beizama eta Aia) eta Aiztondoko Alkatetza Nagusia (Asteasu, Larraul, Sorabilla, Urnieta era Astigarraga). Hiribildu hauek Donostiako Batzarra osatu zuten.
Banaketa honen azpian beste arrazoiak ziren, korrejidore berriaren izendapena aitzakia besterik ez zen izan. Hiribildu batzuk Gaztelako Komunitateak begi onez ikusten zituzten, eta ez zuten onartu nahi Carlos I.aren erregeordeak izendatutako korrejidorerik, nahiz eta horretarako foruak aitzakitzat hartu; eta Cristobal Vazquez de Acuña onartu zuten herriek, berriz, Carlos I.aren alde egiten ari zeuden, nahiz eta izendapena foruen kontra izan.
Hernaniko Batzarrak Acuñari agindu zion Gipuzkoatik irtetzeko, eta honek komuneroekin bat egitea aurpegiratu zion Batzarrari. Harrotuta, abenduak 7an Acuñak foruak bertan behera utzi zituen, "desegokiro erabiltzeagatik", eta Gabon egunean (1520/12/24) herri "matxinoei" alkateak izendatzeko eta Batzarretara joateko eskubideak kendu zizkien, eta taldeburuei heriotz zigorra ezarri.
Borrokak, Euskal Herrian
1520/10/31an Uttechteko Hadrianok, nahikoa indarrak bildu zituelakoan, Gaztelakk komuneroen aurkako borrokatan hasi zen. 1521.eko urtarrilan Busgosen komuneroek porrot egin zuten.
Araban, berriz, Pedro Lopez de Ayalak bakartuta ikusi zuen bere burua, eta elkarrizketatan hasi zen, baina… lehengo lepotik burua: Hondarribiatik zetozen soldadu eta artilleria oztopatu, Gasteiz setiatu…
Gipuzkoan ere ez zen giro. Bi taldeen arteko borrokak izan ziren: hilketak, etxeak erre, basoak bota… 1521.eko urtarrilak 4ean Erret Kontseiluak erregearen aldeko hiribilduak (Soraluze barne) baimendu zituen Acuñaren kontra zeudenen bortizkeriari indarrez aurre egiteko[10], eta soldaduak bialdu ere, Hernaniko Batzarraren aldekoek Bergara, Elgoibar edota Donostia erretzeko beldurra zela eta.
Nafarroako erregeordea zen Naxerako dukeak parte hartu behar izan zuen bakea lortzeko. Aurretik Iñigo de Loiola bidali zuen, eta gero bera pasa zen Nafarroatkk Gipuzkoara. Elkarrizketak hasteko Hernaniko Batzarrekoek Cristobal Vazquez de Acuñak alde egiteko eskatu zuten, eta urtarrilean bertan erregeordeak korrejidore berria izendatu zuen. Azkenean, apirilean bi taldeek behin betiko ituna izenpetu zuten. Soraluzeko ordezkaria Domingo de Acundia izan zen.
Dena dela, erregearen aldeko egin zuten hiribilduak erregearen onespena irabazi zuten, eta hurrengo urteetan ondo aprobetxatu ere; Donostiak eta Soraluzek, batez ere.
Nafarroako hirugarren kontraerasoa, arrakastatsua
Bitartean, Komunitateen Gerra zela eta, gaztelarrek 2.000 bat soldadu atera zituzten Nafarroatik.
Orduan, Nafarroako Enrike II.ak eta Frantziako Frantzisko I.ak gudaroste bat antolatu zuten Nafarroa berreskuratzeko. 1521.eko maiatzak 10ean Donibane Garazi hartu zuten, altzamendua Nafarroa osora zabaltzen zen bitartean. Hamabost egunetan erresuma osoaz jabetu ziren atzera eta, azkenean, Logroño setiatu zuten maiatzak 25ean.
Carlos I.a erregea irabazle (1521-1524)
Garaipenak lotzen
1521.eko apirilak 23an erregearen gudarosteak komuneroak garaitu zituen Villalar-en. Eta hurrengo egunetan beren hiru buruzagi ezagunenak hil zituzten: Padilla, Bravo eta Maldonado.
Araban ere gauzak okertu ziren komuneroentzat. Apirilan bertan Pedro Lopez de Ayala garaitua izan zen Betoñon (edo Miñano Nagusian), eta Portugal aldera ihes egin behar izan zuen.
Orduan, Villalarren irabazi ostean eta Arabako bidea zabalik, 10.000 gizoneko gudarostea Logroñora abiatu zen eta ekainak 10ean askatu zuten.
Jarraian, Nafarroan ostera sartu eta ekainak 30an nafarrak eta frantsesak garaitu zituzten Noainen. Ostean, Nafarroa osoaz jabetu ziren.
Iruñean sartu eta gero, Iñigo de Marquina artilleriarako erret maiordomoak Juan de Ondarça armagile soraluzetarrari armak eskatu zizkion, gero Lizarra, Iruña eta Tuterako gotorlekuetara bidaltzeko.
Ekainak 26an Carlos I.ak Gipuzkoari eskertu zizkion bidalitako gudariak, eta Frantziara zihoan gudarostea laguntzeko eskatu zion.
Nafarroako laugarren kontraerasoa
1521.eko udazkenean, frantsesen laguntzaz, Enrike II.ak kontraerasoa jo zuen, eta Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaiko iparraldea eta Hondarribia hartu zituen.
Gipuzkoan diru kontuak
Beste aldetik, eta Gipuzkoa baketuta, diru arazoak konpondu behar ziren: Nafarroako errregeordeak egindako gastuenak, hain zuzen. Erregearen aldeko herriek ez zuten begi onez ikusi beraiek ere gastu hauek ordaindu beharra, eta pare bat aldiz erreklamatu zuten[11][12].
Azken ostikadak
Gaztelako Komunitateen Gerra 1522.eko otsailean bukatu zen, Toledok amore eman zuenean.
Gaztelarrek Nafarroa ia osoa hartu zuten atzera ere. Amaiur 1522.eko uztailak 19an garaitu zuten.
Utrechteko Hadriano kardinala Gasteizen zela, 1522.eko urtarrilak 22an Erromatik berria hartu zuen, Aita Santua aukeratua izan zela. Martxoan irten zen Erromara, eta hurrengo urtean hil zen (1523/09/14).
1523.ean Carlos I.aren gudarosteek Valentziako germanien azken hondarrak garaitu eta zapaldu zituzten.
1523.eko udazkenean (urriak 23tik abenduak 23a arte) Gipuzkoak soldadu saldo bat bidali zituen Nafarroara, hainbat herrietakoak (Soraluze tartean). Abendutik aurrera bigarren saldoa bidali zuen.
1523.eko udan zubia eraiki zuten Donostia inguruan, armadak Bidasoa zeharkatzeko. Eta irailak 22an erregeak Gipuzkoako korrejidoreari agindu zion peoiak eta idiak eskuratzeko, berak ordainduko zituela eta. Korrejidoreak 439 idi pare eskatu zizkion probintziari, eta 120 peoi. Zehazki, Soraluzeko Udalari 12 idi eskatu zizkion, baina peoirik ez. Agindua bete ezean, mila dukateko isuna izango zen, eta zinegotziak betiko erbesteratuak izateko mehatxua zuten.
Urriak 17an erregeak agindu zuen Beltran de la Cueba, Gipuzkoako Gerra kapitainari, Frantzian sartzeko zubiarekin, eta bidean Oiartzun eta eskualdean kalterik ez sortzeko... baina biharamunean, eskatutako idi eta peoi guztiak heldu ez zirenez, Merino Nagusiari eskatu zion herri guztiak bisitatzeko eta falta zirenak isuna eta erbesteratzeak egiteko. Urriak 19an ez ziren heldu oraindik. Soraluzek bidali zituen ala ez, ez dakigu.
Azkenean, Hondarribia eta Donibane Garazi 1524.ko apirilean erori ziren gaztelarren eskuetan.
Ondorioak eta galderak
1481.ekoak dira Soraluzeko armagintzaren lehen aipamenak, baina XVI mende hasieran ez zen nabarmentzen, beste herri batzuk ere aipatzen dira suzko armatan: Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate.
Baina 1542. urtean, Acuña afera gertatu eta 20 urtetara, Carlos I.ak Francisco de Roxas artilleria kapitaina bidali zuen arma ekoizpena zaintzeko, eta honek Soraluze aukeratu zuen egoitza.
Aukera honetan eragina izan al zuen 1520-1521 urtetan Soraluzek erregearen alde egin izanak? Edo, behin Arrasatek eta Eibarrek komuneroekin lerrokatu eta gero, Soraluzek nahita hautatu zuen erregearen aldea, aukera hor ikusi zuelako?
Erreferentziak
- Gipuzkoa, “so color de Comunidad”: conflicto político y constitución provincial a inicios del siglo XVI. Iago Irixoa Cortes (Donostia 2006).
- ↑ Nafarroako konkista. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Gaztelako Komunitateen Gerra. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Cristóbal Vázquez de Acuña. Espainiako Real Academia de la Historia.
- ↑ Belateko gudua. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ 1979.ean Gipuzkoako Foru Aldundiak kanoiak kendu zituen armarritik Nafarroarekin harreman onak izateko.
- ↑ Información remitida por la Junta de Burgos a la provincia de Guipuzcoa, sobre los sucesos acaecidos al salir Carlos I de España, y petición para que esté a punto para defender los intereses de la Corona (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/09/13-18).
- ↑ Carta real desautorizando la actuación de la Junta Comunera de Tordesillas, y apercibiendo a la Provincia haga caso omiso a los mandamientos y requerimientos realizados por la citada Junta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/10/31).
- ↑ Capitán general como hasta aqui lo haveys seydo del Condado de Vizcaya e provincias de Guipúzcoa e Álava e de las cibdades de Vitoria e Logroño e Calahorra e Santo Domingo de la Calzada e de las siete Merindades de Castilla Vieja e de todas las otras cibdades, villas e logares e merindades e tierras e bailes que caen y están desde la cibdad de Burgos hasta la mar.
- ↑ Medina de Rioseco. Real cédula comunicando el nombramiento del Licenciado Acuña para el cargo de Corregidor y prometiendo que no se enviará a otras partes gente armada de la provincia, si no es con voluntad de su Junta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/11/11).
- ↑ Provisión Real de Consejo, dando permiso y facultad a las villas que se mencionan de la provincia de Guipúzcoa para resistir a los pueblos que se oponian al recibimiento del Licenciado Acuña como Corregidor de ella, en lamfor a que se expresa (Simancaseko Erret Artxiboa 1521/01/04).
- ↑ Apelación de las villas de San Sebastián, Bergara, Elgoibar, Fuenterrabía, Rentería, Salinas de Añana, Elgueta, Placencia de las Armas, Orio, Zarauz, y alcaldía de Sayaz, de los repartimientos que mandó hacer el virrey de Navarra, cuando fue a pacificar los territorios que ocupaba el licenciado Acuña (Gaztelako Erret Kontseilua 1521).
- ↑ Las villas de San Sebastián, Fuenterrabía, Bergara, Elgoibar, Rentería, Salinas de Leniz, Elgueta, Placencia de las Armas, Orio, Zarauz, y la Alcaldía de Sayaz, apelan de los repartimientos realizados para el pago de los salarios de hombres de armas, y de los gastos que se han ocasionado por la convocatoria realizada por las villas de Tolosa, Segura, Azpeitia, Mondragon, Villafranca, Hernani, Azcoitia, Cestona, Deba, Motrico, Zumaya, Guetaria, Eibar, Tierra de Oyarzun, Villarreal de Urrechua, y Alcaldías de Areria, y de Aiztondo (Gaztelako Erret Kontseilua 1521).