«Erret Lantegien IV. mendeurrena. Ospakizunak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 4 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Programa._IV_mendeurrena_(Soraluzeko_Udala_1973)._Azala_(euskaraz).jpg | thumb | right | 300px | IV. mendeurreko programa ( | [[Fitxategi: Programa._IV_mendeurrena_(Soraluzeko_Udala_1973)._Azala_(euskaraz).jpg | thumb | right | 300px | IV. mendeurreko programa (euskarazko azala)]] | ||
==Erret Lantegien IV. mendeurrena== | ==Erret Lantegien IV. mendeurrena== | ||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian: ''Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan'' (hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya). | XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian: ''Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan'' (hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya). | ||
Eta | Eta XVI. mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 1561ean. | ||
===Behin behineko Erret Lantegia=== | ===Behin behineko Erret Lantegia=== | ||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Programa._IV_mendeurrena_(Soraluzeko_Udala_1973)._Azala_(gazteleraz).jpg | thumb | left | 200px | IV. mendeurreko programa ( | [[Fitxategi: Programa._IV_mendeurrena_(Soraluzeko_Udala_1973)._Azala_(gazteleraz).jpg | thumb | left | 200px | IV. mendeurreko programa (gaztelerazko azala)]] | ||
==Ospakizunak== | ==Ospakizunak== | ||
IV. mendeurrena ospatzeko, urte hartako herriko jaien programa "osatzea" erabaki zuten. | IV. mendeurrena ospatzeko, urte hartako herriko jaien programa "osatzea" erabaki zuten. | ||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
Alde batetik, jaien aurreko astean lau hitzaldi antolatu zituzten, bi euskaraz eta beste biak gazteleraz. Honetaz gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu zituzten: umeen euskal jaia, zinema, bertsolariak, euskal liburu eta diskoen azoka... | Alde batetik, jaien aurreko astean lau hitzaldi antolatu zituzten, bi euskaraz eta beste biak gazteleraz. Honetaz gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu zituzten: umeen euskal jaia, zinema, bertsolariak, euskal liburu eta diskoen azoka... | ||
===Jai egitarau berezia=== | |||
Urte hartako jaien egitarau arruntaz gain (ikusteko, sakatu [[Media: Programa_de_fiestas_(Soraluzeko_Udala_1973).pdf| ''hemen'']]), ekitaldi hauetako programa propioa banatu zuten ([[Media: Programa._IV_mendeurrena_(Soraluzeko_Udala_1973).pdf|''hemen'']]). | Urte hartako jaien egitarau arruntaz gain (ikusteko, sakatu [[Media: Programa_de_fiestas_(Soraluzeko_Udala_1973).pdf| ''hemen'']]), ekitaldi hauetako programa propioa banatu zuten ([[Media: Programa._IV_mendeurrena_(Soraluzeko_Udala_1973).pdf|''hemen'']]). | ||
Euskaraz eta gazteleraz ateratzeaz gain, modu batean edo bestean tolesterakoan euskarazko azala ala erderazkoa geratzen zen aurrean... baina inprimategitik denak gaztelerazko azala aurrean zutela irten ziren. | |||
Azalak Debako Arte Eskola Experimentalaren<ref>1970. urtean sortu zen, Debako ''Fundacion Ostolaza''ren egoitza izandakoan. Ikasle batzuk Soraluzekoak izan zituen.</ref> ikasleek diseinatu zituzten. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:22, 22 martxoa 2022 data duena
Erret Lantegien IV. mendeurrena
Aurrekariak
XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian: Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan (hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya).
Eta XVI. mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 1561ean.
Behin behineko Erret Lantegia
1558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarri dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz. Uribarri dorretxe hau Juan Garcia de Uribarri jaunak eraiki zuen, XVI mendearen hasieran. Arrasatearra jaiotzez eta, Soraluzeko eskribaua izateaz gain, industri eta komertzio gizona izan zen.
Sorrera ofiziala
Elkar-lan honen ugaritze eta zabaltasunak antolakizun berriak eskatzen zituen, eta, orduan, armagintzan ari ziren guztiak beren borondatez bildurik, hobekuntzen bila, elkargo finkatuago bat erabaki zuten eta Felipe II.aren garaian hemendik sortu zen, 1573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.
Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.
Errege-etxe honetan ez zen armarik egiten, biltegi ofiziala zen. Funtzionarioek armen eskaerak banatzen zituzten inguruko armagileen artean. Lana bukatu eta gero, armagileek bertara eramaten zituzten, arterketa pasatzeko. Produktua onartuta, bertan gordetzen zen behar zen lekuetara bialdu baino lehen. Bidalketa hau gurdiz egiten zen, Alzolaraino. Hemendik Debaraino alatan jeisten zen (gabarra modukoak ziren) eta hortik aurrera itsasoz
Bilakaera eta bukaera
Gorabeherak gorabehera, Soraluzeko Erret Lantegiek ia hirurehun urte iraun zuten.
Alboko herriek Soraluzetik eraman nahi zutela (Eibar, Bilbao, Gasteiz...), gerrek egitura eta azpiegitura osoa suntsitu zituztela (Frantziako Konbentzooaren Gerra, Espainiako Independentzia Gerra, Lehen Karlistada...), bilakaera teknologikoa jarraitu ezina (batez ere XVIIImende bukaeratik aurrera: kartutxoen sorrera, atzerakarga, mekanizatua vs. forja), arrazoi asko pilatu ziren aurka, eta azkenean, 1.865.eko urtarrilak 13ko eta martxoak 8ko Erret Aginduek Soraluzeko Erret Lantegiak bertan behera utzi zituzten.
Ospakizunak
IV. mendeurrena ospatzeko, urte hartako herriko jaien programa "osatzea" erabaki zuten.
Alde batetik, jaien aurreko astean lau hitzaldi antolatu zituzten, bi euskaraz eta beste biak gazteleraz. Honetaz gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu zituzten: umeen euskal jaia, zinema, bertsolariak, euskal liburu eta diskoen azoka...
Jai egitarau berezia
Urte hartako jaien egitarau arruntaz gain (ikusteko, sakatu hemen), ekitaldi hauetako programa propioa banatu zuten (hemen).
Euskaraz eta gazteleraz ateratzeaz gain, modu batean edo bestean tolesterakoan euskarazko azala ala erderazkoa geratzen zen aurrean... baina inprimategitik denak gaztelerazko azala aurrean zutela irten ziren.
Azalak Debako Arte Eskola Experimentalaren[1] ikasleek diseinatu zituzten.
Hitzaldiak
4 hitzaldiak Frontoiko Soraluce zineman izan ziren, arratsaldeko 8 t'erditan (Busca Isusirena salbu, 5 t'erditan azken hau).
Harma egintza Euskal Herrian
Eguna: Uztailak 19, osteguna.
Gaiak: Susko armen eboluzioa. Armagintzaren lehen berriak Euskal Herrian. Ofizioak eta gremioak. Produzioa eta kalitatea.
Hizlaria (euskaraz): Juan San Martin. Euskalzaina, euskerazko literatura eta saio egilea, baita gazteleraz kondaira eta etnografiazko ikasketak eginik ditu.
Euskal Harmagile Elkateak
Eguna: Uztailak 20, ostirala.
Gaiak: Burni industriari buruz, gertakizun bereziak. Elkarteen egiturak, batez ere arma lantegieri, suzko eta zurieri buruz Real Compañìa Guipuzcoana de Caracas. Bere laguntza teknikaren aldetik. Sortu arazi zuen Fábricas Asturianas delakoa. Napoleonen guda. Gremioen eta ordainketaren egiturak XIX.go mendean. Lege zaharren haustea. Armagileak erabiltzen zituzten jantziak eta tresnak.
Hizlaria (gazteleraz): Ramiro Larrañaga. Placencia de las Armas (1970) eta Un guipuzcoano desconocido, Ramón de Gorosta (1973) liburuen egilea. Boletin de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del Paìs, Correo Español, Soraluzeko Jaien egitarauetan eta Eibar aldizkarian laguntzaile.
Gipuzkoako elkarte edo soziedade gastronomikoak
Eguna: Uztailak 21, larunbata.
Gaiak: Gaurko egunetan Gipuzkoan asko zabaldu dira honelako elkarteak. Busca Isusi zabalkunde honi buruz mintzatuko da, elkarte hoien sorrera, hazkunde eta berak dituzten helburuak.
Hizlaria (gazteleraz): J.M. Busca Isusi.
Aro berrian mola moldatzen zen Euskal herria
Eguna: Uztailak 23, astelehena.
Gaiak: Anaiarte handien sorrera eta ahide nagusien jeistea. -Herrien hazkundea. Salerosketaren askatasuna, taldeko burrukeri buruz Amerikatako lurraldeen aurkitzea alde batetik Euskal herrian bizitzeko erak aldatu egiten ditu abesti zaharrak eta ahozko literaturak gure egunak arte iraun du. Olak, euskal industria herrikoiak. Oñatiko unibersitatea sortzen da (1540). Soraluzen sortzen da gudako (suzko eta zurien) armen lantegia (1573).
Hizlaria (euskaraz): Leopoldo Etxeberria. Aldizkari batzuetako laguntzaile, adibidez Zeruko argia eta abar.
Bestelakoak
Arma zaharren erakusketa
Egunak: Uztailak 21etik (larunbata) 26ra (asteazkena).
Tokia: Jose Marìa del Moral ikastetxea[2].
Euskal kantaldia
Eguna: Uztailak 21 (larunbata).
Parte-hartzaileak: Mikel Laboa, J. M. Zabala, H. Arze (txalaparta) eta J. A. Arze (olerkiak).
III Haurren Euskal Jaia
Eguna: Uztailak 22, igandea.
Nafarroako lau haroak[3]
Eguna: Uztailak 22 (igandea), arratsaldez eta gauez.
Caro Baroja anaien film bat. Nafarroako ohitura zaharrak eta folklorearen arlorik berezicnak agertzen ditu erdi galduak, galzorian edo lastcr galtzeko arriskuan daudenak, batez ere: Erronkariko gaztagintza, Ezkako almadiak, Leitzako haizkoragileak, Iturengo yoaleak, abarkagintza, kaikuak, mutil-dantza etab.
Bertso saioa
Eguna: Uztailak 24 (astelehena).
Parte-hartzaileak: Mattin, Gorrotxategi, Agirre, Egileor, Lizaso eta Lazkano.
Euskal liburu eta diskoen azoka
Egunak: Uztailak 25 (asteazkena) eta 26 (osteguna).