«Matinerren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 9 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Carlos_VI._Erretratua.jpg | thumb | right | 300px | Carlos VI, Montemolingo kontea]]
    ==''Matinerren'' gerra: hasiera==
    ==''Matinerren'' gerra: hasiera==
    [[Fitxategi: Carlos_VI._Erretratua.jpg | thumb | right | 300px | Carlos VI, Montemolingo kontea]]
    Lehen karlistada (1833-1839) karlisten porrotarekin bukatu zen.
    Lehen karlistada (1833-1840) karlisten porrotarekin bukatu zen.

    1845.ean Carlos Maria Isidrok<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Karlos_Maria_Isidro_Borboikoa Karlos Maria Isidro Borboikoa]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, karlisten CarlosV.a erregeak, abdikatu zuen eta koroa seme zaharrenak hartu zuen, Carlos Luis Borboiko eta Bragantzakoa<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Karlos_Luis_Borboikoa Karlos Luis Borboiko eta Bragantzakoa]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, Carlos VI.a moduan ezagutua. Errege titulua baino, gehiago erabili izan zuen ''Montemolingo kontea'' izena.
    1845.ean Carlos Maria Isidrok<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Karlos_Maria_Isidro_Borboikoa Karlos Maria Isidro Borboikoa]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, karlisten Carlos V.a erregeak, abdikatu zuen eta koroa seme zaharrenak hartu zuen, Carlos Luis Borboiko eta Bragantzakoa<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Karlos_Luis_Borboikoa Karlos Luis Borboiko eta Bragantzakoa]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, Carlos VI.a moduan ezagutua. Errege titulua baino, gehiago erabili izan zuen ''Montemolingo kontea'' izena.

    Espainia ahulduta zegoen, eta bertako politikan Frantzia eta Britainia Handia eskua hartzen ari ziren. Frantziako erregea, Orleanseko Luis Felipe, Espainiako Isabel II.aren aldekoa zen, eta mugak zein inguruko karlistak zaintzen zituen, zer gerta ere. Ingalaterran Lord Palmerson zen lehen ministroa, Espainian eragin nahi zuela karlistak bultzatuz.
    Espainia oso ahulduta zegoen, eta bertako politikan Frantzia eta Britainia Handia eskua hartzen ari ziren. Frantziako erregea, Orleanseko Luis Felipe, Espainiako Isabel II.aren aldekoa zen, eta mugak zein inguruko karlistak zaintzen zituen, zer gerta ere. Ingalaterran Lord Palmerson zen lehen ministroa, Espainian eragin nahi zuela karlistak bultzatuz.

    1846.eko amaieran Carlosek gerraren aldeko manifestua argitaratu zuen, ''Carlos VI eta konstituzioa'' aldarrikatuz ''Bakea eta Foruak'' beharrean. Gero, Londresera joan zen eta handik gutxira ''Matinerren'' Gerra<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Matinerren_Gerra Matinerren Gerra]. Wikipedia (euskaraz)</ref> (1846-1849) hasi zen, Euskal Herritik kanpo Bigarren Karlistaldia bezala ezaguna.

    Gerra 1846ko irailean Katalunian hasi zen, eta Galiziara ere zabaldu zen. Baina Euskal Herrira, berriz, oraindik ez.
    Gerra 1846ko irailean Katalunian hasi, eta Galiziara ere zabaldu zen. Baina momentu hartan ez zen Euskal Herrira oraindik heldu.

    Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, eta hainbat ekintza egin armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe: 2.000 gerrillari ari ziren 40.000 soldaduren aurka.
    Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, eta hainbat ekintza burutu armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe: 2.000 gerrillari ari ziren 40.000 soldaduren aurka.

    18. lerroa: 19. lerroa:
    1848ko otsailean iraultza izan zen Frantzian, eta erregea kendu zuten, Bigarrengo Errepublika ezarriz. Hurrengo hilabetetan egoera ez zen normaldu, eta Frantziako begi guztiak Parisera begira zeuden.
    1848ko otsailean iraultza izan zen Frantzian, eta erregea kendu zuten, Bigarrengo Errepublika ezarriz. Hurrengo hilabetetan egoera ez zen normaldu, eta Frantziako begi guztiak Parisera begira zeuden.

    Uztailak 26an ''La España'' egunkariaren Baionako korrespontsalak gauza bera esaten zuen, jende guztia Parisen berrien zain zegoela, agintariek ez zieten kasu handirik egiten karlisteei ("montemolinistak"), hauek aurrera eta atzera hasi zirela eta hurrengo egunetan Euskal Herritik Espainian sartzeko asmoa zutela zabaldu zela: buruzagi batzuek zaldia eskuratu zuten!<ref>La España (1848/06/30).</ref>.
    Uztailak 26an ''La España'' egunkariaren Baionako korrespontsalak gauza bera esaten zuen, jende guztia Parisen berrien zain zegoela. Eta agintariek ez zietenez kasu handirik egiten karlisteei ("montemolinistak"), hauek aurrera eta atzera hasi zirela, eta hurrengo egunetan Hego Euskal Herrian hirugarren frontra zabaltzeko asmoa zutela zabaldu zela: ordurako buruzagi batzuek zaldia eskuratu zuten eta!<ref>La España (1848/06/30).</ref>.
     
    Gerora Joaquin Julian Altzaa jeneralari hartutako paperetan agertu zenez, karlistek hiru ekintza burutu behar zuten Gipuzkoan. Lehena, Tolosaz jabetu (eta bertan gordetzen ziren probintziaren diruez), pilota partida garrantzitsua zela aprobetxatuz; bigarrena, Soraluzeko arma lantegia hartu, fusilak eskuratzeko; eta hirugarrena Hernaniko Santa Barbara gotorlekuaz jabetu, bertako ofizial baten laguntzaz<ref>La España (1848/07/01).</ref>.

    ===Ekainak 27koak===
    ===Ekainak 27koak===
    Ekainak 27eko iluntzean hainbat karlista bildu zen Oñatin. Kantu eta berotasun artean, taldea osatu zuten. Madrilgo egunkari baten arabera<ref>El Heraldo (1848/07/02).</ref>: Saturnino izeneko ofizial karlista ohia, Martin Arburu abade eta karlista sutsua, Donostian preso izan dena azpilanak egiteagatik, honen iloba bat, Gasteizko Esteban de Larrañaga ofizial karlista ohia...  
    Ekainak 27eko iluntzean hainbat karlista bildu zen Oñatin. Kantu eta berotasun artean, taldea osatu zuten. Madrilgo egunkari baten arabera<ref>El Heraldo (1848/07/02).</ref>: Saturnino Ramirez ebanista eta izeneko ofizial karlista ohia, Martin Arburu abade eta karlista sutsua, Donostian preso izan zena azpilanak egiteagatik, honen iloba bat, Gasteizko Esteban de Larrañaga ofizial karlista ohia...  

    ===Ekainak 28koak===
    ===Ekainak 28koak===
    Biharamunean, egunsentiko bostetan, talde hau Osintxun agertu zen Soraluzerako bidean, bertako lantegietan armak eskuratzeko asmoarekin.  
    Biharamunean, egunsentiko bostetan, talde hau Osintxun agertu zen Soraluzerako bidean, bertako lantegietan armak eskuratzeko asmoarekin.  

    Ordurako 50 bat gizoneko taldea osatua zuten. Madrilgo prentsak zabaldu zuenez<ref>El católico (1848/06/30), El popular (1848/07/01).
    Ordurako 40 edo 50 gizoneko taldea osatua zuten, Saturnino Ramirez ebanista buru zutela. Talde osaketari buruzko bertsio asko daude, baina hasieran Madrilgo prentsak zabaldu zuenez<ref>El católico (1848/06/30), El popular (1848/07/01).</ref>, 14 Oñatikoak ziren, Soraluzeko beste 12, Bergarako 6 eta 11 Arrasatekoak, herriko alprojenak omen. Hauetaz gain bi abade, Oñatiko Beltran izeneko bat, ''txapeltxarrien''<ref>Sic. Txapeltxuriak agian?</ref> ofizial bat, Arrasateko Echagibel anaiak, karlista ofizial ohiak...
    </ref>, 14 Oñatikoak ziren, Soraluzeko beste 12, Bergarako 6 eta beste 11 Arrasatekoak, herriko alprojenak. Hauetaz gain bi abade, Oñatiko Beltran izeneko bat, txapeltxarrien<ref>Sic. Txapeltxuriak agian?</ref> ofizial bat, Arrasateko Echagibel anaiak, karlista ofizial ohiak...
    "Konstituzioa eta Carlos VI" aldarrikatu ostean, Soraluzeko bidean bertako bi guardia zibil eta beste bi artillero preso hartu omen zituzten, baina ihes egiterakoan askatu behar izan zituzten.

    Berria jakiterakoan, Soraluzeko alkatea etabertako epaileak herritar batzuk bildu zituzten eta atzetik irten zitzaien, baina alferrik, ordurako karlistek Elosua aldera jo izan zuten, eta handik Deskarga aldera. Ez zuten herritan inolako laguntzarik lortu.
    Osintxun "Konstituzioa eta Carlos VI" aldarrikatu ostean, Soraluzeko bidean bertako bi guardia zibil eta beste bi artillero preso hartu omen zituzten, baina ihes egiterakoan askatu behar izan zituzten.

    Arrasaldeko bostetan Gasteiztik abiatu zen infanteria batailoi bat, eta zaldizko batzuk ere, Bergara eta Oñati artean banatzeko eta matxinoak akabatzeko nonnahi. Tolosatik ere soldaduak eta goardia zibilak abiatu ziren. Indar guzti hauen buruan Iturbe jenerala zegoen.
    Berria Soraluzera heldu zenean, Erret Lantegiko zuzendariak defentsa antolatzen hasi zen; bitartean, Soraluzeko alkateak eta epaileak herritar batzuk bildu zituzten eta matxinoei atzetik irten zitzaien, baina alferrik, ordurako karlistek Elosua aldera jo izan zutelako, ihes. Bidean ez omen zuten inongo herritan inolako laguntzarik lortu (beti Madrilgo egunkarien arabera).
     
    Arrasaldeko bostetan Gasteiztik abiatu zen infanteria batailoi bat, zaldizko batzuk lagunduta1111, Bergara eta Oñati artean banatzeko eta matxinoak akabatzeko nonnahi. Tolosatik ere soldaduak eta goardia zibilak abiatu ziren. Indar guzti hauen buruan Iturbe jenerala zegoen.

    ===Ekainak 29koak===
    ===Ekainak 29koak===
    Egunsentian irten ziren Gasteiztik Agurain, Kanpetzu, Arana eta beste hainbat tokitara miñoien destakamendu bat, beste bat guardia zibilena, eta zaldizko batzuk. Bere aldetik, Arabako Aldundia miñoien taldea beste 100 gizonekin osatzeko lanetan ari zen.

    Bergara inguruan zazpi guardia zibileko talde batek matxinoak topa zituen baserri batean. Elkarri tiroka egin ostean, matxinoek Deskarga aldera jo zuten. Guardia zibilez gain, atzetik jarraitzen zitzaien Bergara, Elgoibar eta beste herrietako herritarrak, agintariek emandako armez hornituta. Honetaz gain, agintariek zaintzaile-taldeak eratu zituzten herrietan.
    Bergara inguruan zazpi guardia zibileko talde batek matxinoak topa zituen baserri batean. Elkarri tiroka egin ostean, matxinoek Deskarga aldera jo zuten. Guardia zibilez gain, atzetik jarraitzen zitzaien Soraluze, Bergara, Elgoibar eta beste herrietako herritarrak, agintariek emandako armez hornituta. Herrietan, berriz, agintariek zaintzaile-taldeak eratu zituzten.

    Matxino batzuk Arantzazuko mendietara joan ziren aterpe bila, baina Felipe Jauregi mikeleteen buruzagia (Jauregi ''artzaia''ren iloba) gertutik ibili zen eta, borroka labur baten ostean, bost matxino atxilotu zituen eta beste bat hilik suertatu zen.
    Matxino batzuk Arantzazuko mendietan sartu ziren aterpe bila, baina Felipe Jauregi mikeleteen buruzagia (Jauregi ''artzaia''ren iloba) gertutik ibili zen eta, borroka labur baten ostean, bost matxino atxilotu zituen eta beste bat hilik suertatu zen.

    Iluntzean bost matxinatuk amore eman zuten Oñatin, eta barkamena eskatu zioten Baskongadetako kapitain orokorrari.  
    Iluntzean bost matxinatuk amore eman zuten Oñatin, eta barkamena eskatu zioten Baskongadetako kapitain orokorrari.  

    ''La España'' egunkariaren arabera, hamar matxino irten ziren Arrasatetik etaegun honetan bost harrapatu zituzten (Arantzazukoak?) eta beste bostak barkamena eskatu zuten (Oñatikoak?).
    Matxinadaren porrota erakusteko, ''La España'' egunkariaren arabera, hamar matxino irten ziren Arrasatetik eta egun honetan bost harrapatu zituzten (Arantzazukoak?) eta beste bostak barkamena eskatu zuten (Oñatikoak?).

    ===Ekainak 30ekoak===
    ===Ekainak 30ekoak===
    Biharamunean, ekainak 30an, beste hamaika matxinok amore eman zuten Gasteizen, barkamena eskatuz<ref>El Heraldo (1848/07/02).</ref>.
    Biharamunean, ekainak 30an, beste hamaika matxinok amore eman zuten Gasteizen, barkamena eskatuz<ref>El Heraldo (1848/07/02).</ref>.
    Ordurako Bergaran auzia zabaldua zuten.

    ===Uztailak 2koak===
    ===Uztailak 2koak===
    ''La España'' egunkariak, besteak beste, eguneko berrien laburpena bertsotan ematen zuen egunero. Uzrailak 2koan Soraluze aipatzen zen<ref>La España (1848/07/02)</ref>:
    ''La España'' egunkariak, besteak beste, eguneko berrien laburpena bertsotan ematen zuen egunero. Uztailak 2koan Soraluze aipatzen zen<ref>La España (1848/07/02)</ref>:

    ::{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left"  
    ::{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left"  
    59. lerroa: 63. lerroa:
    || Gaur Soraluzen altxatu dute <br> halako ikurrin eroria, <br> ingelesaren oniritziaz<ref>Lord Palmerson.</ref>, <br> Hogeita hamarrek, berriek diotenez, <br> Eta beste batzuk gehiago... egia esateko.

    |}
    |}
    ===Soraluzetarrak errugabetzen===
    Hurrengo egunetan hainbat idazki agertu ziren Madrilgo zein beste lekuetako egunkarietan, matxinatuen artean soraluzetarrik izan ez zela aldarrikatzeko.
    Pedro de Egurenek halaxe idatzi zuen<ref>Diario constitucional de Palma (1848/07/19).</ref>:
    :''Partida Soraluzetik atera dela ziurtatzen dutenean egunkariek albiste nahasiak txertatzen dituzte, Soraluzetik inor ez zelakowwww irten partida hura indartzeko, Bergarako epaitegian osatzen ari den auzitik aterako den bezala. Zalapartariak agertu zirenean, Soraluzetik gazte batzuk atera zitzaien atzetik, armak eskutan. Hemen bakea besterik ez da desiratzen, bertako biztanleek, denak armaginak izanik, badakitelako hura gabe ezin dutela lanik izan, eta gaur egun lan ugari dutela, gobernuak fabrika honi eman dion aparteko bultzadari esker, eta prest daude matxinada nahi duten guztiak ahal bezain laster jazartzeko. Egia eta biztanle hoien intereseen alde komeni da izan diren okerrak zuzentzea, jende langile honen zintzotasun eta leialtasunari buruzko ideia eskasez albiste horiek argitaratzean egindakoak.''
    Eta bergaratar batek bidalitako beste batean<ref>El Clamor Público (1848/07/23)</ref>:
    :''Egia da aldarria Bergara eta Soraluzeren artean egin zutela, baina egileak Oñatitik irtendako hamasei, Arrasatetik zortzi, Antzuolatik bi, Bergaratik bat eta Zumarragatik etorritako zazpi izan ziren, eta denen buruzagia Oñatiko Ramirez zen.''

    [[Fitxategi: Joaquín_Julián_Altzaa._Erretratua.jpg | thumb | left | 300px | Joaquin Julian Altzaa jenerala]]
    [[Fitxategi: Joaquín_Julián_Altzaa._Erretratua.jpg | thumb | left | 300px | Joaquin Julian Altzaa jenerala]]
    ==''Matinerren'' gerra: Euskal Herrikoak==
    ==''Matinerren'' gerra: Euskal Herrikoak==
    1848.ko udan karlistek beste partida batzuk antolatu zituzten Euskal Herrian, baina arrakasta gutxirekin.  
    Karlistek Gipuzkoan antolatutako hiru ekintzek porrot egin zuten: Tolosan ez zuten ezer lortu, Soraluzekoa ez zen ondo bukatu eta Hernanikoan ere ez zuten arrakastarik izan.
     
    Gipuzkoaz gain, 1848.ko uda hartan karlistek beste partida batzuk antolatu zituzten Nafarroan, baina hemen ere arrakasta gutxirekin.  

    Ekainak 27an Iruñean jakin zen Erro xantreak (izen bereko jeneral karlistaren anaia) alde egin zuela; Zubiri brigadierra Frantziatik etorri zela eta, partida osatuta, Erro ibarran armak biltzen ari zela; eta Karraskal aldean beste partida bat agertu zela.
    Ekainak 27an Iruñean jakin zen Erro xantreak (izen bereko jeneral karlistaren anaia) alde egin zuela; Zubiri brigadier karlista Frantziatik etorri zela eta, partida osatuta, Erro ibarran armak biltzen ari zela; eta Karraskal aldean beste partida bat agertu zela.

    Ondorioz, soldaduak gotorlekueran biltzeko agindu zuten, eta herritan atxilotuta zeudenak Iruñera ekartzeko. Gainera, setio egoera iragarri zuten eta Sanferminak bertan behera laga zituzten.
    Ondorioz, soldaduak gotorlekuetan biltzeko agindu zuten, eta herrietan atxilotutakoak Iruñera ekartzeko. Gainera, setio egoera iragarri zuten eta Sanferminak bertan behera laga.

    Ekainak 29an, Ortigosa brigadierra Lizarratik zioen Riezun berrogei gizoneko partida agertu zela, bi buruzagiekin, eta pattarra erosi eta ordaindu ostean Jaitz<ref>Salinas de Oro, Nafarroa.</ref> aldera jo zutela, mugarako bidean seguru asko.

    73. lerroa: 90. lerroa:
    Gareseko buruzagiak, bere aldetik, bertako eta inguruko hainbat gazte desagertu zirela, dudarik gabe partidaren bat osatzeko asmoz. Gareseko hamar gazte atxilotu zituztela. Iruñatik ere esan zuten bertako zein Obanoseko eta Huarteko gazte batzuk desagertu zirela, Frantziara joateko arma era munizioen bila.

    Matxinadaren aurkakoa izanda ere, Joaquin Julian Altzaa jenerala<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Joaqu%C3%ADn_Juli%C3%A1n_Altzaa Joaquín Julián Alrzaa]. Wikipedia (euskaraz).</ref> Gipuzkoara etorri zen matxinoak gidatzeko asmoarekin, baina Antonio Urbiztondok preso hartu eta zuzenean fusilatu zuen, Zaldibian, uztailak 3an.
    Matxinadaren aurkakoa izanda ere, Joaquin Julian Altzaa jenerala<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Joaqu%C3%ADn_Juli%C3%A1n_Altzaa Joaquín Julián Alrzaa]. Wikipedia (euskaraz).</ref> Gipuzkoara etorri zen matxinoak gidatzeko asmoarekin, baina uztailak 2an Antonio Urbiztondo karlista ohiak Ataun inguruan preso hartu, zekarren dokumentazioaz jabetu eta biharamunean (uztailak 3) zuzenean fusilatu zuen, Zaldibian. Dokumentazioak balio handia zuen, besteak beste buruzagi karlistentzako aginteak Irun, Donostia, Hernani, Pasaia, Tolosa, Bergara eta Soraluze erasotzeko<ref>El Clamor Público (1848/07/21).</ref>.

    Alzaa jeneralaren erailkerarekin itzali zen gerraren garra Euskal Herrian.
    Alzaa jeneralaren erailketarekin itzali zen gerraren garra Euskal Herrian.

    81. lerroa: 98. lerroa:
    1848. urtea oso txarra izan zen matxinatuentzat. Euskal Herriko porrotaz gain, Narváezek kontrolatu zuen matxinada Galizian, eta Fernando Fernández de Córdovak, bertoko kapitain jenerala zenak, kataluniarrak menderatu zituen.

    Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei, eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Guztira, gudan 3.000 eta 10,000 hildako artean izan ziren.
    Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlistak atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei, eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Guztira, gudan 3.000 eta 10,000 hildako artean izan ziren.

    87. lerroa: 104. lerroa:

    [[Kategoria: XIX. mendeko historia]]
    [[Kategoria: XIX. mendeko historia]]
    [[Kategoria: Karlistak]]
    [[Kategoria: Karlismoa]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 01:32, 26 urtarrila 2022 data duena

    Carlos VI, Montemolingo kontea

    Matinerren gerra: hasiera

    Lehen karlistada (1833-1839) karlisten porrotarekin bukatu zen.

    1845.ean Carlos Maria Isidrok[1], karlisten Carlos V.a erregeak, abdikatu zuen eta koroa seme zaharrenak hartu zuen, Carlos Luis Borboiko eta Bragantzakoa[2], Carlos VI.a moduan ezagutua. Errege titulua baino, gehiago erabili izan zuen Montemolingo kontea izena.

    Espainia oso ahulduta zegoen, eta bertako politikan Frantzia eta Britainia Handia eskua hartzen ari ziren. Frantziako erregea, Orleanseko Luis Felipe, Espainiako Isabel II.aren aldekoa zen, eta mugak zein inguruko karlistak zaintzen zituen, zer gerta ere. Ingalaterran Lord Palmerson zen lehen ministroa, Espainian eragin nahi zuela karlistak bultzatuz.

    1846.eko amaieran Carlosek gerraren aldeko manifestua argitaratu zuen, Carlos VI eta konstituzioa aldarrikatuz Bakea eta Foruak beharrean. Gero, Londresera joan zen eta handik gutxira Matinerren Gerra[3] (1846-1849) hasi zen, Euskal Herritik kanpo Bigarren Karlistaldia bezala ezaguna.

    Gerra 1846ko irailean Katalunian hasi, eta Galiziara ere zabaldu zen. Baina momentu hartan ez zen Euskal Herrira oraindik heldu.

    Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, eta hainbat ekintza burutu armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe: 2.000 gerrillari ari ziren 40.000 soldaduren aurka.

    1848ko Soraluze inguruko gertakizunak

    Zurrumurruak

    1848ko otsailean iraultza izan zen Frantzian, eta erregea kendu zuten, Bigarrengo Errepublika ezarriz. Hurrengo hilabetetan egoera ez zen normaldu, eta Frantziako begi guztiak Parisera begira zeuden.

    Uztailak 26an La España egunkariaren Baionako korrespontsalak gauza bera esaten zuen, jende guztia Parisen berrien zain zegoela. Eta agintariek ez zietenez kasu handirik egiten karlisteei ("montemolinistak"), hauek aurrera eta atzera hasi zirela, eta hurrengo egunetan Hego Euskal Herrian hirugarren frontra zabaltzeko asmoa zutela zabaldu zela: ordurako buruzagi batzuek zaldia eskuratu zuten eta![4].

    Gerora Joaquin Julian Altzaa jeneralari hartutako paperetan agertu zenez, karlistek hiru ekintza burutu behar zuten Gipuzkoan. Lehena, Tolosaz jabetu (eta bertan gordetzen ziren probintziaren diruez), pilota partida garrantzitsua zela aprobetxatuz; bigarrena, Soraluzeko arma lantegia hartu, fusilak eskuratzeko; eta hirugarrena Hernaniko Santa Barbara gotorlekuaz jabetu, bertako ofizial baten laguntzaz[5].

    Ekainak 27koak

    Ekainak 27eko iluntzean hainbat karlista bildu zen Oñatin. Kantu eta berotasun artean, taldea osatu zuten. Madrilgo egunkari baten arabera[6]: Saturnino Ramirez ebanista eta izeneko ofizial karlista ohia, Martin Arburu abade eta karlista sutsua, Donostian preso izan zena azpilanak egiteagatik, honen iloba bat, Gasteizko Esteban de Larrañaga ofizial karlista ohia...

    Ekainak 28koak

    Biharamunean, egunsentiko bostetan, talde hau Osintxun agertu zen Soraluzerako bidean, bertako lantegietan armak eskuratzeko asmoarekin.

    Ordurako 40 edo 50 gizoneko taldea osatua zuten, Saturnino Ramirez ebanista buru zutela. Talde osaketari buruzko bertsio asko daude, baina hasieran Madrilgo prentsak zabaldu zuenez[7], 14 Oñatikoak ziren, Soraluzeko beste 12, Bergarako 6 eta 11 Arrasatekoak, herriko alprojenak omen. Hauetaz gain bi abade, Oñatiko Beltran izeneko bat, txapeltxarrien[8] ofizial bat, Arrasateko Echagibel anaiak, karlista ofizial ohiak...

    Osintxun "Konstituzioa eta Carlos VI" aldarrikatu ostean, Soraluzeko bidean bertako bi guardia zibil eta beste bi artillero preso hartu omen zituzten, baina ihes egiterakoan askatu behar izan zituzten.

    Berria Soraluzera heldu zenean, Erret Lantegiko zuzendariak defentsa antolatzen hasi zen; bitartean, Soraluzeko alkateak eta epaileak herritar batzuk bildu zituzten eta matxinoei atzetik irten zitzaien, baina alferrik, ordurako karlistek Elosua aldera jo izan zutelako, ihes. Bidean ez omen zuten inongo herritan inolako laguntzarik lortu (beti Madrilgo egunkarien arabera).

    Arrasaldeko bostetan Gasteiztik abiatu zen infanteria batailoi bat, zaldizko batzuk lagunduta1111, Bergara eta Oñati artean banatzeko eta matxinoak akabatzeko nonnahi. Tolosatik ere soldaduak eta goardia zibilak abiatu ziren. Indar guzti hauen buruan Iturbe jenerala zegoen.

    Ekainak 29koak

    Egunsentian irten ziren Gasteiztik Agurain, Kanpetzu, Arana eta beste hainbat tokitara miñoien destakamendu bat, beste bat guardia zibilena, eta zaldizko batzuk. Bere aldetik, Arabako Aldundia miñoien taldea beste 100 gizonekin osatzeko lanetan ari zen.

    Bergara inguruan zazpi guardia zibileko talde batek matxinoak topa zituen baserri batean. Elkarri tiroka egin ostean, matxinoek Deskarga aldera jo zuten. Guardia zibilez gain, atzetik jarraitzen zitzaien Soraluze, Bergara, Elgoibar eta beste herrietako herritarrak, agintariek emandako armez hornituta. Herrietan, berriz, agintariek zaintzaile-taldeak eratu zituzten.

    Matxino batzuk Arantzazuko mendietan sartu ziren aterpe bila, baina Felipe Jauregi mikeleteen buruzagia (Jauregi artzaiaren iloba) gertutik ibili zen eta, borroka labur baten ostean, bost matxino atxilotu zituen eta beste bat hilik suertatu zen.

    Iluntzean bost matxinatuk amore eman zuten Oñatin, eta barkamena eskatu zioten Baskongadetako kapitain orokorrari.

    Matxinadaren porrota erakusteko, La España egunkariaren arabera, hamar matxino irten ziren Arrasatetik eta egun honetan bost harrapatu zituzten (Arantzazukoak?) eta beste bostak barkamena eskatu zuten (Oñatikoak?).

    Ekainak 30ekoak

    Biharamunean, ekainak 30an, beste hamaika matxinok amore eman zuten Gasteizen, barkamena eskatuz[9].

    Ordurako Bergaran auzia zabaldua zuten.

    Uztailak 2koak

    La España egunkariak, besteak beste, eguneko berrien laburpena bertsotan ematen zuen egunero. Uztailak 2koan Soraluze aipatzen zen[10]:

    Jatorrizko letra Euskaraz
    Hoy que han alzado en Placencia
    cierto abatido estandarte,
    del inglés con anuencia,
    Treinta, según dice el parte,
    y algunos más... en conciencia.
    Gaur Soraluzen altxatu dute
    halako ikurrin eroria,
    ingelesaren oniritziaz[11],
    Hogeita hamarrek, berriek diotenez,
    Eta beste batzuk gehiago... egia esateko.

    Soraluzetarrak errugabetzen

    Hurrengo egunetan hainbat idazki agertu ziren Madrilgo zein beste lekuetako egunkarietan, matxinatuen artean soraluzetarrik izan ez zela aldarrikatzeko.

    Pedro de Egurenek halaxe idatzi zuen[12]:

    Partida Soraluzetik atera dela ziurtatzen dutenean egunkariek albiste nahasiak txertatzen dituzte, Soraluzetik inor ez zelakowwww irten partida hura indartzeko, Bergarako epaitegian osatzen ari den auzitik aterako den bezala. Zalapartariak agertu zirenean, Soraluzetik gazte batzuk atera zitzaien atzetik, armak eskutan. Hemen bakea besterik ez da desiratzen, bertako biztanleek, denak armaginak izanik, badakitelako hura gabe ezin dutela lanik izan, eta gaur egun lan ugari dutela, gobernuak fabrika honi eman dion aparteko bultzadari esker, eta prest daude matxinada nahi duten guztiak ahal bezain laster jazartzeko. Egia eta biztanle hoien intereseen alde komeni da izan diren okerrak zuzentzea, jende langile honen zintzotasun eta leialtasunari buruzko ideia eskasez albiste horiek argitaratzean egindakoak.

    Eta bergaratar batek bidalitako beste batean[13]:

    Egia da aldarria Bergara eta Soraluzeren artean egin zutela, baina egileak Oñatitik irtendako hamasei, Arrasatetik zortzi, Antzuolatik bi, Bergaratik bat eta Zumarragatik etorritako zazpi izan ziren, eta denen buruzagia Oñatiko Ramirez zen.

    Joaquin Julian Altzaa jenerala

    Matinerren gerra: Euskal Herrikoak

    Karlistek Gipuzkoan antolatutako hiru ekintzek porrot egin zuten: Tolosan ez zuten ezer lortu, Soraluzekoa ez zen ondo bukatu eta Hernanikoan ere ez zuten arrakastarik izan.

    Gipuzkoaz gain, 1848.ko uda hartan karlistek beste partida batzuk antolatu zituzten Nafarroan, baina hemen ere arrakasta gutxirekin.

    Ekainak 27an Iruñean jakin zen Erro xantreak (izen bereko jeneral karlistaren anaia) alde egin zuela; Zubiri brigadier karlista Frantziatik etorri zela eta, partida osatuta, Erro ibarran armak biltzen ari zela; eta Karraskal aldean beste partida bat agertu zela.

    Ondorioz, soldaduak gotorlekuetan biltzeko agindu zuten, eta herrietan atxilotutakoak Iruñera ekartzeko. Gainera, setio egoera iragarri zuten eta Sanferminak bertan behera laga.

    Ekainak 29an, Ortigosa brigadierra Lizarratik zioen Riezun berrogei gizoneko partida agertu zela, bi buruzagiekin, eta pattarra erosi eta ordaindu ostean Jaitz[14] aldera jo zutela, mugarako bidean seguru asko.

    Gareseko buruzagiak, bere aldetik, bertako eta inguruko hainbat gazte desagertu zirela, dudarik gabe partidaren bat osatzeko asmoz. Gareseko hamar gazte atxilotu zituztela. Iruñatik ere esan zuten bertako zein Obanoseko eta Huarteko gazte batzuk desagertu zirela, Frantziara joateko arma era munizioen bila.

    Matxinadaren aurkakoa izanda ere, Joaquin Julian Altzaa jenerala[15] Gipuzkoara etorri zen matxinoak gidatzeko asmoarekin, baina uztailak 2an Antonio Urbiztondo karlista ohiak Ataun inguruan preso hartu, zekarren dokumentazioaz jabetu eta biharamunean (uztailak 3) zuzenean fusilatu zuen, Zaldibian. Dokumentazioak balio handia zuen, besteak beste buruzagi karlistentzako aginteak Irun, Donostia, Hernani, Pasaia, Tolosa, Bergara eta Soraluze erasotzeko[16].

    Alzaa jeneralaren erailketarekin itzali zen gerraren garra Euskal Herrian.

    Matinerren gerra: bukaera

    1848. urtea oso txarra izan zen matxinatuentzat. Euskal Herriko porrotaz gain, Narváezek kontrolatu zuen matxinada Galizian, eta Fernando Fernández de Córdovak, bertoko kapitain jenerala zenak, kataluniarrak menderatu zituen.

    Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlistak atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei, eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Guztira, gudan 3.000 eta 10,000 hildako artean izan ziren.

    Erreferentziak

    1. Karlos Maria Isidro Borboikoa. Wikipedia (euskaraz).
    2. Karlos Luis Borboiko eta Bragantzakoa. Wikipedia (euskaraz).
    3. Matinerren Gerra. Wikipedia (euskaraz)
    4. La España (1848/06/30).
    5. La España (1848/07/01).
    6. El Heraldo (1848/07/02).
    7. El católico (1848/06/30), El popular (1848/07/01).
    8. Sic. Txapeltxuriak agian?
    9. El Heraldo (1848/07/02).
    10. La España (1848/07/02)
    11. Lord Palmerson.
    12. Diario constitucional de Palma (1848/07/19).
    13. El Clamor Público (1848/07/23)
    14. Salinas de Oro, Nafarroa.
    15. Joaquín Julián Alrzaa. Wikipedia (euskaraz).
    16. El Clamor Público (1848/07/21).