«Sexu delituak. Aro Modernoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 4 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Sexu_delituak._Bikotea_ohean_(Alamy).jpg | right | 400px]] | |||
==Lege eta arauak== | ==Lege eta arauak== | ||
Nahiz eta garai hartan Gipuzkoa Gaztelako erresumaren parte izan, ez ziren Gaztelako Partidak aplikatzen, baizik eta bertako Ordenantza Koadernoa. Lehen bertsioa 1397.ean egin zuten, eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz eguneratu zuten. | Nahiz eta garai hartan Gipuzkoa Gaztelako erresumaren parte izan, ez ziren Gaztelako Partidak aplikatzen, baizik eta bertako Ordenantza Koadernoa. Lehen bertsioa 1397.ean egin zuten, eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz eguneratu zuten. | ||
19. lerroa: | 21. lerroa: | ||
Bi izaten ziren zigor motak: biktimarekin ezkontzea edo galdutakoarengatik kalte-ordainak ematea. Bestela, ondasunen erdiko isuna edo zigorkadak eta bost urte erbestean. | Bi izaten ziren zigor motak: biktimarekin ezkontzea edo galdutakoarengatik kalte-ordainak ematea. Bestela, ondasunen erdiko isuna edo zigorkadak eta bost urte erbestean. | ||
==Bortxaketak Soraluzen== | ==Bortxaketak Soraluzen== | ||
Agirietan bi kasu garbi agertzen dira: Lucia de Fano eta Manuela de Olavarria. Bata XVI. mendekoa eta XIX.koa bestea. | Agirietan bi kasu garbi agertzen dira: Lucia de Fano eta Manuela de Olavarria. Bata XVI. mendekoa eta XIX.koa bestea. | ||
37. lerroa: | 39. lerroa: | ||
Honetaz gain, 121 urteko epean (1684-1805) badira zortzi kasu "kalteak" aipatzen dituztenak, esateko Angela de Galarrazak Pedro de Zabaletaren aurka jo zuenean 1684.ean<ref>Angela de Galarraza, contra Pedro de Zabaleta, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre estupro, dote, daños y reconocimiento de una criatura (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1684-1685).</ref>. Zortziak Gipuzkoako epaitegietan aurkeztu zirenez, eta ez Soraluzeko alkatearen aurrean, agian estupro soila baino larriagoak izango ziren. | Honetaz gain, 121 urteko epean (1684-1805) badira zortzi kasu "kalteak" aipatzen dituztenak, esateko Angela de Galarrazak Pedro de Zabaletaren aurka jo zuenean 1684.ean<ref>Angela de Galarraza, contra Pedro de Zabaleta, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre estupro, dote, daños y reconocimiento de una criatura (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1684-1685).</ref>. Zortziak Gipuzkoako epaitegietan aurkeztu zirenez, eta ez Soraluzeko alkatearen aurrean, agian estupro soila baino larriagoak izango ziren. | ||
==Estuproak Soraluzen== | ==Estuproak Soraluzen== | ||
67. lerroa: | 70. lerroa: | ||
72 emakume agertzen dira agirietan. Horietatik, 54 Soraluzen bizi ziren (47 kasuetan halaxe agertzen da agirietan, eta beste 9tan ez da ezer esaten, baina auzia Soraluzen zabaltzen da). Gainontzeko 16ak inguruko herrietakoak dira: Eibar (5), Elgoibar (4), Bergara (2), Elgeta (2), Azkoitia (1), Deba (1) eta Oñati (1). Azken kasu hauetan, gizonezkoa Soraluzekoa izanik, auzia Soraluzen (ere) zabaltzen zen. | 72 emakume agertzen dira agirietan. Horietatik, 54 Soraluzen bizi ziren (47 kasuetan halaxe agertzen da agirietan, eta beste 9tan ez da ezer esaten, baina auzia Soraluzen zabaltzen da). Gainontzeko 16ak inguruko herrietakoak dira: Eibar (5), Elgoibar (4), Bergara (2), Elgeta (2), Azkoitia (1), Deba (1) eta Oñati (1). Azken kasu hauetan, gizonezkoa Soraluzekoa izanik, auzia Soraluzen (ere) zabaltzen zen. | ||
Adinari dagokionez, 33 adingabe<ref>Sasoi hartan 25 urte baino gazteagoak adingabeak ziren. Nahiz eta agian gehiago izan, adingabeentzat hartu izan dira halaxe jasota dagoenean edota ordezkariak dituztenak.</ref> agertzen dira, guztien %46a, ia erdia. Alde handia dago gizonezkoekin (adingabeak %12a dira). | Adinari dagokionez, 33 adingabe<ref>Sasoi hartan 25 urte baino gazteagoak adingabeak ziren. Nahiz eta agian gehiago izan, adingabeentzat hartu izan dira halaxe jasota dagoenean edota ordezkariak dituztenak.</ref> agertzen dira, guztien %46a, ia erdia. Alde handia dago gizonezkoekin (adingabeak %12a dira). Kasu hauetan, orokorrean aita arduratzen zen alaba ordezkatzen (24 kasu), ama askoz gutxiagotan (5 kasu, aita falta zenean) eta, inoiz, bestelako zaintzaile bat ("curador", kasu bakarra). | ||
Egoera zibilari dagokionez, ezkon hitza egon zen guztietan emakumezkoa (eta gizonezkoa, noski) ezkontzeko moduan izan behar zen; hau da, ezkongabea edo alarguna. Hala ere, 7 emakumezko ezkongabe agertzen dira (eta beste bat "dontzeila"), eta beste zazpi alarguna. Gainontzekoek ez dute zehazten. | |||
Emakumezko bakarraren lanbidea ezagutzen dugu, Josefa de Eguren, neskamea. Etxeko semeak hardundu omen zuen, besteak beste zordundutako soldatak eskatu zituen eta<ref>Demanda de Josefa de Eguren, criada, contra Javier y Lorenzo de Muxica, hijo y padre, vecinos de la villa de Placencia, sobre soldadas, derechos de preñez, parto y lactancia de criatura (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1752/10/12).</ref>. | Emakumezko bakarraren lanbidea ezagutzen dugu, Josefa de Eguren, neskamea. Etxeko semeak hardundu omen zuen, besteak beste zordundutako soldatak eskatu zituen eta<ref>Demanda de Josefa de Eguren, criada, contra Javier y Lorenzo de Muxica, hijo y padre, vecinos de la villa de Placencia, sobre soldadas, derechos de preñez, parto y lactancia de criatura (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1752/10/12).</ref>. | ||
76. lerroa: | 79. lerroa: | ||
75 gizonezko agertz en dira afirieran. Horietatik 72 Soraluzen bizi ziren (66 kasuetan halaxe agertzen da agirietan, eta beste 6tan ez da ezer esaten, baina auzia Soraluzen zabaltzen da). Gainontzeko 2ak Bergarakoa eta Eskoriatzakoak ziren, hurrenez hurren. | 75 gizonezko agertz en dira afirieran. Horietatik 72 Soraluzen bizi ziren (66 kasuetan halaxe agertzen da agirietan, eta beste 6tan ez da ezer esaten, baina auzia Soraluzen zabaltzen da). Gainontzeko 2ak Bergarakoa eta Eskoriatzakoak ziren, hurrenez hurren. | ||
Adinari dagokionez, 9 adingabe agertzen dira, guztien %12a. Alde handia dago emakumezkoekin (adingabeak %46a dira). | Adinari dagokionez, 9 adingabe agertzen dira, guztien %12a. Alde handia dago emakumezkoekin (adingabeak %46a dira). Kasu hauetan, hirutan aita agertzen da semearen ordezkari, eta beste batean zaintzale bat; gainontzekoetan ez da zehazten. | ||
Egoera zibilari dagokionez, ezkon hitza egon zen guztietan gizonezkoa (eta emakumezkoa, noski) ezkontzeko moduan izan behar zen; hau da, ezkongabea edo alarguna. Hala ere, 16 gizonezko ezkongabe agertzen dira (eta beste bat "mancebo"), eta beste alargun bat. Gainontzekoek ez dute zehazten. | |||
Lanbide gutxi batzuk ezagutzen ditugu, batzuk oso nabarmenak (Juan Garcia de Uribarri eskribaua<ref>Indemnización por estupro, solicitud de la dote y de los alimentos por haber alimentado a una hija de ambos durante 9 años. María de Urquizu, vecina de Azcoitia, contra Juan García de Uribarri, escribano del Rey y del Número, vecino de Placencia (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1542-1544).</ref>, Domingo Abad de Argarate abadea<ref>Demanda de Catalina de Aguleta, vecina de la villa de Elgueta, contra Domingo Abad de Argarate, presbítero y vecino de la villa de Placencia, para que le pague las crianzas y alimentos del hijo que hubo entre ambos, Andrés, en razón de 20 ducados por año (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1615/10/01 - 1615/10/06).</ref> eta Manuel de Berraondo medikua <ref>Manuel de Berraondo, padre de Agustina de Berraondo, contra Tomás de Aguirre, médico de la villa, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre pago de daños por estupro y tener una criatura (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1792-1793).</ref>) eta langile arruntak besteak (Bartolomé de Arluciaga armagilea, Sebastian de Aranguren armagilea<ref>Querella de Gabriela de Garagarza, soltera, contra Sebastián de Aranguren, limador, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1782/01/18).</ref> eta Pedro harakina<ref>Querella de Josefa de Echezarreta, viuda de Domingo de Zavala, madre y curadora de Bernarda de Zavala, contra Pedro, cortador de carnes, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1788/08/06).</ref>). | Lanbide gutxi batzuk ezagutzen ditugu, batzuk oso nabarmenak (Juan Garcia de Uribarri eskribaua<ref>Indemnización por estupro, solicitud de la dote y de los alimentos por haber alimentado a una hija de ambos durante 9 años. María de Urquizu, vecina de Azcoitia, contra Juan García de Uribarri, escribano del Rey y del Número, vecino de Placencia (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1542-1544).</ref>, Domingo Abad de Argarate abadea<ref>Demanda de Catalina de Aguleta, vecina de la villa de Elgueta, contra Domingo Abad de Argarate, presbítero y vecino de la villa de Placencia, para que le pague las crianzas y alimentos del hijo que hubo entre ambos, Andrés, en razón de 20 ducados por año (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1615/10/01 - 1615/10/06).</ref> eta Manuel de Berraondo medikua <ref>Manuel de Berraondo, padre de Agustina de Berraondo, contra Tomás de Aguirre, médico de la villa, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre pago de daños por estupro y tener una criatura (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1792-1793).</ref>) eta langile arruntak besteak (Bartolomé de Arluciaga armagilea, Sebastian de Aranguren armagilea<ref>Querella de Gabriela de Garagarza, soltera, contra Sebastián de Aranguren, limador, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1782/01/18).</ref> eta Pedro harakina<ref>Querella de Josefa de Echezarreta, viuda de Domingo de Zavala, madre y curadora de Bernarda de Zavala, contra Pedro, cortador de carnes, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1788/08/06).</ref>). |
Hauxe da oraingo bertsioa, 00:17, 3 abendua 2021 data duena
Lege eta arauak
Nahiz eta garai hartan Gipuzkoa Gaztelako erresumaren parte izan, ez ziren Gaztelako Partidak aplikatzen, baizik eta bertako Ordenantza Koadernoa. Lehen bertsioa 1397.ean egin zuten, eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz eguneratu zuten.
Sexu delitoak, beti gizonak andreari egindakoak, bi motakoak izan zitezkeen: bortxaketa (indarrez) eta estuproa (engainuz).
Bortxaketak
Gipuzkoako Ordenantza Koadernoak jasotzen duenez, bortxaketa heriotzarekin zigortuta zegoen: "Berakin larrua jotzeko neska birjina edo ezkondua edo bestelako emakume, edozein dela ere, bortxatzen duena hil dezaten"[1].
Atal honetan kontutan hartzen den bakarra gizonezko eta emakumezkoen genitalak batzea da; hau da, sarketa. Emakumearen egoerak (birjina, ezkongabea, ezkondua, alarguna…) edo moralak (teorian behintzat) ez dute eraginik aurrikusirako zigorrean: heriotza beti. Gaztelan, berriz, zigorra andrearen egoeraren araberakoa zen eta muturreko kasuetan (andrea prostituta zenean) ez zegoen deliturik.
Ez Gipuzkoan, ezta Gaztelan ere, ez zen kontutan hartzen bestelako bortxaketak: emakumezkoak gizona, gizonezkoak gizona, aho edo uzki bortxaketak…
Estuproak
Sasoi hartan estuproa emakumezkoa larrua jotzeko engainuz edota lausenguz konbentzitzea zen. Ez Gipuzkoan ezta Gaztelan ez zen delitutzat hartzen, baina berataz hainbat auzi eman zuten epaileek.
Hiru kasu agertzen dira, batzutan nahastuta: emakume birjinarekin (adingabea gehienetan) engainuak erabiltzea, emakume alargunarekin lausenguak erabiltzea eta norberaren nagusitasunaz baliatzea.
Bi izaten ziren zigor motak: biktimarekin ezkontzea edo galdutakoarengatik kalte-ordainak ematea. Bestela, ondasunen erdiko isuna edo zigorkadak eta bost urte erbestean.
Bortxaketak Soraluzen
Agirietan bi kasu garbi agertzen dira: Lucia de Fano eta Manuela de Olavarria. Bata XVI. mendekoa eta XIX.koa bestea.
Lucia de Fano
1567.ean Lucia de Fano y Larrazabalek, Soraluzen bizi zenak, Sancho de Menchaca salatu zuen. Luciaren arabera, Sanchok bere efxera eraman zuen eta han bortxatu zuen birjinatasuna kenduz[2].
Manuela Maria de Olavarria
1825.ean, Juan Maria Irigoyen Garate soraluzetarrak hamar urte t'erdiko Manuela Maria de Olavarria neskatoa bortxatzen saiatu omen zuen.
Juan Mariak berrogei urte zituen, eta Maria Eusebia Ansolarekin ezkonduta zegoen (1807). Bi seme izan zituzten, Antonio Leon (1809) eta Jose Ygnacio Nazario (1814). Lanbidez Soraluzeko Erret Lantegiaren giltzagile maisua zen.
Herriko alkateak auzia zabaldu nahi zion, bortxaketarengatik, baina Artilleriako Epaitegiak aurka agertu zen, salaketa eta auzi hori berari zegokiolakoan[3]. Itxura denez, azkenean gaia Soraluzeko alkatearen azpikoa zela erabaki zuten, hurrengo urtean honek Juan Maria de Irigoyeni auzia zabaldu zion eta[4].
Balizko beste kasu batzuk
Estupro izenarekin badaude kasu batzuk bortxaketa ezkutatu dezaketenak. Esate baterako, 1613.ean bi gizonezkok, Juan de Aretak eta Martin de Goenecheak, Francisca de Egozarekin larrua jo zutenekoa[5].
Honetaz gain, 121 urteko epean (1684-1805) badira zortzi kasu "kalteak" aipatzen dituztenak, esateko Angela de Galarrazak Pedro de Zabaletaren aurka jo zuenean 1684.ean[6]. Zortziak Gipuzkoako epaitegietan aurkeztu zirenez, eta ez Soraluzeko alkatearen aurrean, agian estupro soila baino larriagoak izango ziren.
Estuproak Soraluzen
Ezkon hitzak, estuproak eta haurdunaldiak
Soraluzeko agiriak aztertuta, hiru begi horiek oso kate esanguratsua osatzen dute: aurretik neskaren borondarea ezkkn hitzez bereganatu, gero larrutan egin eta azkenean, askotan, umea etortzen zen. Adibidez, 1699.ean Maria de Lasaldek, Maria Ignacia de Aguinagaren amak, Domjngo de Aguirreri jarri zion demanda[7]
Auzi agirietan, 72 kasutan estuproaz ari dira (62 kasutan bere izenez zuzenean deitzen, eta gainontzeko 10etan aurrekoak zein ostekoak aipatzen). Horietatik, 41 alditan ezkkn hitzak egon ziren aurretik, eta 25tan neska haurdun geratu zen.
Auzien ostekoak: zigorrak eta helegiteak
Gorago esan denez, bi izaten ziren jarritako zigorrak: kalte-ordainak ordaindu edo ezkondu.
Kalte-ordainei dagokionez, kasu bakarra jasota dago Soraluzen: epaileak Antonio de Goenecheak Magdalena de Orbegozori 100 dukat ordaintzera zigortu zuen, ezkon hitza emateagatik (eta ezkondu baino lehen larrua jotzeagatik). Ez zuen ordainketa egin, eta Magdalenak auzia jarri zion[8]
Beste kasu batean, Ana Joaquina de Orozcok Bartolome de Arluciaga salatu zuen ezkon hitza eman ziolako, larurzn jo zutelako eta haurdun geratu zelako[9]. Itxura denez, elkarrekin ezkontzera zigortu zuten, baina Bartolomek ez zuen nahi izan, eta berriro salatu zuen[10].
Beste aukera bat helegitea jartzea zen. 1715.ean Francisca de Zuloetak Juan Bautista de Barrenechea adingabea salatu zuen, eta Jose de Beriztain zaintzaileak helegitea jarri zuen[11]. 1741.ean, Jose de Zigaranek Josefa de Lazcanorekin larrua jo omen zuen, biak adingabekoak izanik. Domingo de Lazcano aitak auzia ezarri zion[12], baina Agustin de Soroetak, Jose de Zigaranen arduradunak, helegitea jarri zuen[13]. Eta bost urte geroago, 1746.ean, gauza bera egin zuen Bartolome de Lecuonak, Francisco de Aldazavalek jarritako auziaren aurka[14].
Azkenik, erantzun errezena ihes egitea izaten zen, Baltasar de Lasurtegui moduan[15].
Datu basearen azterketa
Erabilitako datuak
Soraluzeri buruzko 78 erregistroko datu basea dago, 1542-1826 tarteko urteei dagozkiola. Hau da, XVI. mendekoak (5), XVII.koak (16), XVIII.koak (52) eta XIX.koak (5).
Lau dira agirien iturriak: Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa (57), Eibarko Udal Artxibo Historikoa (3), Gipuzkoako Artxibo Orokorra (16) eta Real Cancillería de Valladolid (2).
Agiri gehienak kasu bakarrekoak dira (72), eta beste 3 kasuri bina agiri dagozkie.
Emakumezkoak
72 emakume agertzen dira agirietan. Horietatik, 54 Soraluzen bizi ziren (47 kasuetan halaxe agertzen da agirietan, eta beste 9tan ez da ezer esaten, baina auzia Soraluzen zabaltzen da). Gainontzeko 16ak inguruko herrietakoak dira: Eibar (5), Elgoibar (4), Bergara (2), Elgeta (2), Azkoitia (1), Deba (1) eta Oñati (1). Azken kasu hauetan, gizonezkoa Soraluzekoa izanik, auzia Soraluzen (ere) zabaltzen zen.
Adinari dagokionez, 33 adingabe[16] agertzen dira, guztien %46a, ia erdia. Alde handia dago gizonezkoekin (adingabeak %12a dira). Kasu hauetan, orokorrean aita arduratzen zen alaba ordezkatzen (24 kasu), ama askoz gutxiagotan (5 kasu, aita falta zenean) eta, inoiz, bestelako zaintzaile bat ("curador", kasu bakarra).
Egoera zibilari dagokionez, ezkon hitza egon zen guztietan emakumezkoa (eta gizonezkoa, noski) ezkontzeko moduan izan behar zen; hau da, ezkongabea edo alarguna. Hala ere, 7 emakumezko ezkongabe agertzen dira (eta beste bat "dontzeila"), eta beste zazpi alarguna. Gainontzekoek ez dute zehazten.
Emakumezko bakarraren lanbidea ezagutzen dugu, Josefa de Eguren, neskamea. Etxeko semeak hardundu omen zuen, besteak beste zordundutako soldatak eskatu zituen eta[17].
Gizonezkoak
75 gizonezko agertz en dira afirieran. Horietatik 72 Soraluzen bizi ziren (66 kasuetan halaxe agertzen da agirietan, eta beste 6tan ez da ezer esaten, baina auzia Soraluzen zabaltzen da). Gainontzeko 2ak Bergarakoa eta Eskoriatzakoak ziren, hurrenez hurren.
Adinari dagokionez, 9 adingabe agertzen dira, guztien %12a. Alde handia dago emakumezkoekin (adingabeak %46a dira). Kasu hauetan, hirutan aita agertzen da semearen ordezkari, eta beste batean zaintzale bat; gainontzekoetan ez da zehazten.
Egoera zibilari dagokionez, ezkon hitza egon zen guztietan gizonezkoa (eta emakumezkoa, noski) ezkontzeko moduan izan behar zen; hau da, ezkongabea edo alarguna. Hala ere, 16 gizonezko ezkongabe agertzen dira (eta beste bat "mancebo"), eta beste alargun bat. Gainontzekoek ez dute zehazten.
Lanbide gutxi batzuk ezagutzen ditugu, batzuk oso nabarmenak (Juan Garcia de Uribarri eskribaua[18], Domingo Abad de Argarate abadea[19] eta Manuel de Berraondo medikua [20]) eta langile arruntak besteak (Bartolomé de Arluciaga armagilea, Sebastian de Aranguren armagilea[21] eta Pedro harakina[22]).
Soraluzeko Udala
Soraluzeko Udalak, batzutan, herri akusazioaren rola jotzen zuen, Lucas de Zavaletaren aurka 1660.ean egin zuen bezela[23]. Bigarren kasua 1825. urteko bortxaketarena izan zen, Manuela Maria de Olavarriarena.
Baina inoiz salatua ere izaten zen, 1577.ean Juana de Mendiolak egin zuen moduan[24]
Erreferentziak
- La sexualidad no consentida. Legislación y justicia en Gipuzkoa (siglos XVI-XVIII). Milagros Álvarez Urcelay (Euskal Herriko Unibertsitatea).
- ↑ “Item qualquiera que forçare moça virgen o casada o otra mujer qualquier que sea para se echar con ella que lo maten por ello” (Gipuzkoako Ermandadearen Ordenantza Koadernoa 1397).
- ↑ Lucía de Fano y Larrazabal, contra Sancho de Menchaca, ambos vecinos de Placencia. Acusar al demandado de llevarla por la fuerza a su casa y allí estuprarla y quitarla su virginidad (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1567-1568).
- ↑ Expediente relativo a la competencia suscitada entre el Alcalde de Placencia y el Juzgado de Artillería, sobre el conocimiento de una causa formada por el primero contra un maestro armero por violación (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1825).
- ↑ Auto de oficio contra Juan María de Irigoyen, maestro llavero de la Real Fábrica de Armas de Chispa de la villa de Placencia, por haber intentado violar a Manuela María de Olavarria, niña de diez años y medio (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1826/01/11).
- ↑ Pleito criminal de Francisco y Francisca de Egoza, padre e hija, contra Juan de Areta y Martín de Goenechea, por estupro (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1631/05/05).
- ↑ Angela de Galarraza, contra Pedro de Zabaleta, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre estupro, dote, daños y reconocimiento de una criatura (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1684-1685).
- ↑ Querella de María de Lasalde, viuda de José de Aguinaga, madre legítima de María Ignacia de Aguinaga, contra Domingo de Aguirre, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1699/10/27).
- ↑ Demanda de Magdalena de Orbegozo contra Antonio de Goenechea, vecinos de la villa de Placencia, sobre la paga de 100 ducados de vellón por fe y palabra de casamiento (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1715/10/23).
- ↑ Querella de Ana Joaquina de Orozco contra Batolomé de Arluciaga, solteros, naturales de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1781/03/21).
- ↑ Auto de oficio contra Bartolomé de Arluciaga, limador de cañones, vecino de la villa de Placencia, por negarse a recibir las bendiciones nupciales (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1781/07/31).
- ↑ Apelación de José de Beriztain, curador de Juan Bautista de Barrenechea, vecino de Soraluze-Placencia de las Armas, contra Francisca de Zuloeta, vecina de Elgoibar, sobre estupro (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1725-1727).
- ↑ Querella de Domingo de Lazcano, padre y legítimo administrador de Josefa de Lazcano, contra José de Zigaran, vecinos de la villa de Placencia, por estupro (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1741/07/11).
- ↑ Apelación de Agustín de Soroeta, curador de José de Zigaran, contra Domingo de Lazcano, padre de Josefa de Lazcano, vecinos de Soraluze - Placencia de las Armas, sobre estupro (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1741-1742).
- ↑ *Apelación de Bartolomé de Lecuona, padre de Joaquín de Lecuona, contra Francisco de Aldazaval, curador de Josefa de Madinabeitia, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre estupro y daños (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1746-1749).
- ↑ Querella de Isabel de Aurrechea, viuda, contra Baltasar de Lasurtegui, menor, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento y fuga (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1718/10/11).
- ↑ Sasoi hartan 25 urte baino gazteagoak adingabeak ziren. Nahiz eta agian gehiago izan, adingabeentzat hartu izan dira halaxe jasota dagoenean edota ordezkariak dituztenak.
- ↑ Demanda de Josefa de Eguren, criada, contra Javier y Lorenzo de Muxica, hijo y padre, vecinos de la villa de Placencia, sobre soldadas, derechos de preñez, parto y lactancia de criatura (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1752/10/12).
- ↑ Indemnización por estupro, solicitud de la dote y de los alimentos por haber alimentado a una hija de ambos durante 9 años. María de Urquizu, vecina de Azcoitia, contra Juan García de Uribarri, escribano del Rey y del Número, vecino de Placencia (Real Audiencia y Chancillería de Valladolid 1542-1544).
- ↑ Demanda de Catalina de Aguleta, vecina de la villa de Elgueta, contra Domingo Abad de Argarate, presbítero y vecino de la villa de Placencia, para que le pague las crianzas y alimentos del hijo que hubo entre ambos, Andrés, en razón de 20 ducados por año (Eibarko Udal Artxibo Historikoa 1615/10/01 - 1615/10/06).
- ↑ Manuel de Berraondo, padre de Agustina de Berraondo, contra Tomás de Aguirre, médico de la villa, vecinos de Soraluze-Placencia de las Armas, sobre pago de daños por estupro y tener una criatura (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1792-1793).
- ↑ Querella de Gabriela de Garagarza, soltera, contra Sebastián de Aranguren, limador, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1782/01/18).
- ↑ Querella de Josefa de Echezarreta, viuda de Domingo de Zavala, madre y curadora de Bernarda de Zavala, contra Pedro, cortador de carnes, vecinos de la villa de Placencia, por palabra de casamiento, estupro y embarazo (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1788/08/06).
- ↑ Querella de oficio contra Lucas de Zavaleta, vecino de la villa de Placencia, por estupro (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1660/08/02).
- ↑ Pedimento de Juana de Mendiola contra el concejo de la villa de Placencia de las Armas, sobre estupro (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1577 ).