«Elizaren patroiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 10 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik._Akuarela_zaharra.jpg | 400px | right]]
    [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik._Akuarela_zaharra.jpg | 500px | right]]

    ==Elizak eta patroiak==
    ==Elizak, "monastegiak" eta patroiak==
    Ertaroan, elizekin batera patroiak sortu ziren. Patroiak elizen sasijabeak ziren, eta hiltzerakoan semeren batek edo bestelako senide batek hartzen zuen patronatua.
    Ertaroan, eliza arruntez gain "monastegiak" izaten ziren. "Monastegi" esaten zieten sasijabe laikoa zuten elizei. Jabe hauek elizen patroiak izaten ziren, eta hamarrenak eta gainontzeko eliz zergak kobratzeaz gain bertako abadeak aukeratzen zituzten<ref>La fundación de la villa de Eibar: llegando a Villanueva, desde el Monasterio de San Andrés de Eibar y las Ferrerías del Ego, en el valle de Markina. Elena Barrena (Eibar 1346-1996. Ekarpen historikoak. Aportaciones históricas. 17-37 orrialdeak. Eibarko Udala & Eusko Ikaskuntza 1999).</ref>. Horietako bat Soraluzeko Santa Maria monastegia izan zen.

    Bi motako patroi ziten: eliza beraiek sortu eta ordaindu zutelako (''berezko patronatua''), edo erregeak izendatu zituelako (''patronato de realengo'').  
    Bi motako patroiak ziren: eliza beraiek sortu eta ordaindu zutenak (''berezko patronatua''), edo erregeak izendatuak (''patronato de realengo''). Lehen kasuan, patroia hiltzerakoan semeren batek edo bestelako senide batek hartzen zuen patronatua. Bigarrenean erregeak izendatzen zuen patroi berria, askotan aurrekoaren familiakoa.  

    Soraluzeko parrokiaren kasua bigarrena izan zen, erregeak eman edota kendu ahal izatekoa.
    Soraluzeko parrokiaren kasua bigarrena izan zen, erregeak eman edota kendu ahal izatekoa.
    25. lerroa: 25. lerroa:
    Eliza baten ekonomian lau alde elkartzen ziren, interes kontrajarriekin: patroia, abadeak, eliztarrak eta erregea.
    Eliza baten ekonomian lau alde elkartzen ziren, interes kontrajarriekin: patroia, abadeak, eliztarrak eta erregea.

    Patroiak, hamarrenei esker irabazi politak zituenez, irabazi hauek defendatu behar zituen. Horretarako, apaizei ahal den gutxien ordaindu behar zien, elizaren konpontzen edo zabaltzen ahal den gutxiago gastatu eta, azkenean, erregearekin ondo konpondu, patronatua bere eskuetan mantentzeko.
    Patroiak, hamarrenei esker irabazi politak zituenez, irabazi hauek defendatu behar zituen. Horretarako, apaizei ahal den gutxien ordaindu behar zien, elizaren konpontzen edo zabaltzen ahal den gutxiago gastatu eta, azkenean, erregearekin ondo konpondu, patronatua bere eskuetan mantentzeko. Ondo kudeatutako patronatu batek patroientzat hamarrekoen %50 eta %75 artekoa gordetzen zuen; dirutan edo garitan kopuru oso polita.

    Abadeek, berriz, beren onurak mantendu behar zituzten. Askotan, onura hauek agiri zaharretan ezarrita zeudenez, auziak izaten ziren kopuruak aldatzeko.
    Abadeek, berriz, beren onurak mantendu behar zituzten. Askotan, onura hauek agiri zaharretan ezarrita zeudenez, auziak izaten ziren kopuruak aldatzeko.
    32. lerroa: 32. lerroa:

    Azkenik, erregea zegoen. Hamarrenetan diru asko mugitzen zenez, erregeek patronatoak erabiltzeko interesa zuten. Hainbat aldiz ''pesquisas'' egin zituzten ''berezko patronatuak'' eskuratzeko: jatorrizko titulu edota agiriak agertu ezean

    ''patronato de realengo'' bihurtzen zituzten  
    ''patronato de realengo'' bihurtzen zituzten.

    ==Elizaren lehengo patroiak==
    ==Soraluzeko elizaren lehengo patroiak: Olasotarrak (ganboatarrak)==
    ''Riqueza y economía del País Vasco'' liburuan jasotzen duenez, Andoni de Astigarraga soraluzetarraren arabera 1215. urtean bazegoen eliza bat Soraluzen.
    ''Riqueza y economía del País Vasco'' liburuan jasotzen duenez, Andoni de Astigarraga soraluzetarraren arabera 1215. urtean bazegoen eliza bat Soraluzen.

    Hasiera batean, Soraluzeko elizaren patroia errege bera zen. Eta, beraz, Soraluzeko parrokia ''patronato de realengo'' zen.
    Hasiera batean, [[Santa Maria la Real eliza (eu)|Soraluzeko elizaren]] patroia errege bera zen. Eta, beraz, Soraluzeko parrokia ''patronato de realengo'' zen. Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olaso etxeko jauna zen Lopez de Ganboari eman zion patronatua.
     
    ===Olasotarrak (ganboatarrak)===
    Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olaso etxeko jauna zen Lopez de Ganboari eman zion patronatua.

    26 urte geroago, 1293.eko apirilak 3an, Gaztelako Antso IVak María González de Olasori berretsi zion patronato hau (eta Olaso, Eibar eta Errezilgoa).
    26 urte geroago, 1293.eko apirilak 3an, Gaztelako Antso IVak María González de Olasori berretsi zion patronato hau (eta Olaso, Eibar eta Errezilgoa).
    49. lerroa: 46. lerroa:
    Sancha de Zarauzekin ezkonduta, alaba bakarra izan zuten, Maria Lopez de Gamboa, etxea eta patronatoak jaso zituena.
    Sancha de Zarauzekin ezkonduta, alaba bakarra izan zuten, Maria Lopez de Gamboa, etxea eta patronatoak jaso zituena.

    ===Abendañotarrak===
     
    ==Abendañotarrak==
    ===Patroi berriak===
    Maria Lopez de Gamboa (1365-1410) Martin Ruiz de Avendañorekin ezkondu zen, Legutianoko jauna bera. Ordutik aurrera Avendañotarrak izan ziren Soraluzeko parrokiaren patroiak.
    Maria Lopez de Gamboa (1365-1410) Martin Ruiz de Avendañorekin ezkondu zen, Legutianoko jauna bera. Ordutik aurrera Avendañotarrak izan ziren Soraluzeko parrokiaren patroiak.

    1417.ean Juan II.ak berretsi zituen monastegi batzuen jabetza mariaren semeari, Fernando Ruiz de Gamboa y Avendaño, tartean Santa María de Placencia<ref>Vos confirmo los dichos monasterios de San Bartolomé de Olaso, y Santa María de Plasencia, San Andrés de Eibar, y San Martín de Zallorroa, con todos los labradores y mortuorios y rentas y seles y casas y caserías y heredamientos y montes y dehesas y derechos y diezmos, y todas las otras cosas a los dichos monasterios y a cada uno d'ellos pertenescidos (1417/08/20).</ref>:

    ::Olasoko San Bartolome, Soraluzeko Santa Maria, Eibarko San Andres eta Zallorroako San Martin monastegiak berresten dizkizut, laborari eta hilobi guztiekin, eta errenta, korta, etxe, baserri, jaraunspen, mendi eta dehesa eta eskubide eta hamarrenekin, eta aipatutako monastegienak diren beste gauza guztiekin.
    ::''Olasoko San Bartolome, Soraluzeko Santa Maria, Eibarko San Andres eta Zallorroako San Martin monastegiak berresten dizkizut, laborari eta hilobi guztiekin, eta errenta, korta, etxe, baserri, jaraunspen, mendi eta dehesa eta eskubide eta hamarrenekin, eta aipatutako monastegienak diren beste gauza guztiekin.''

    Soraluze hiribildua sortu eta gutxira, leinu guduak sortu ziren, ehun urte baino gehiago iraun zutenak. Olasoko etxekoak ganboatarrak ziren, eta Soraluzen errotutako beste familia kapareak, Loiola-Oinaz eta Irure (Untzueta) etxekoak, oinaztarrak. Beraz, elkarbizitza ez zen erreza izango.

    ===Abendañotarrak eta XV. mendeko eliza===
    ==Ganboatarrak XV. mendeko eliza==
    Soraluzen gero eta biztanle gehiago zenez, 1400. urte inguruan eliza berria eraiki behar izan zuten. Lanak ordaintzea patroiari egokitzen zitzaion, baina Avendaño jaunak ez omen zituen lanak ordaindu, herritarrek baizik.

    65. lerroa: 63. lerroa:

    ::''Eta diogu guk, azpian sinatzen dugunok, gutako bakoitza bertako eliztarra dela, Soraluzeko hiribilduko Gure Anderea Santa Maria la Real parroki eta bataio-eliza gu eta gure arbasoek eraikita izan zela, udal lur eta lekuan, erregearen baimenarekin, kanpoko inoren laguntza edo mesede barik, orain dela ehun eta berrogetamar urte gutxi gorabehera.''

    1488.ean soraluzetarrek Juan Lopez de Gamboa, elizaren patroia, salatu zuten; eta erregeak Juan de Ribera kapitaina bidali zuen auzia konpontzeko<ref>A don Juan de Ribera, capitán mayor de la frontera de Navarra, que vea los agravios que Juan López de Gamboa, señor del solar de Olaso, hace a los parroquianos y feligreses de la iglesia de Santa María de la villa de Placencia, (Guipúzcoa), la cual tiene ocupada, llamándola monasterio (Archivo General de Simancas 1488/12/04).</ref>

    78. lerroa: 78. lerroa:

    ===Patroiari diru eske===
    ===Patroiari diru eske===
    Ia hirurogei urte geroago, 1606. urtean, Diego de Avendaño zen Soraluzeko parrokiaren patroia. Orduan Soraluzeko Udalak Gipuzkoako korrejidoreari, Juan del Espinar lizentziatuari, parte hartzeko eskatu zion<ref>[[El atrio de la iglesia de Placencia (eu) | El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]. Ramiro Larrañaga (1987)</ref>. Korregidoreak azaldu zuenez, lanak 1588.tik geldi zeuden, eta zorrak oso handiak ziren. Gainera, Udalak ez zuen dirurik, [[1598ko izurritea (eu)|1598ko izurriteak]] sortutako kalteak oraindik konpontzeke zeuden eta. Elizaren burualdea bukatuta eta itxita bazen ere, sarrera aldeko hormak erdiraino altzata ziren. Egoera arriskutsua zen, haizearekin teilatuko olak erortzeko arriskua zegoelako; eta gainera, euri egunetan ez zegoen inolako babesik.
    Ia hirurogei urte geroago, 1606. urtean, Diego de Avendaño zen Soraluzeko parrokiaren patroia. Orduan Soraluzeko Udalak Gipuzkoako korrejidoreari, Juan del Espinar lizentziatuari, parte hartzeko eskatu zion<ref>[[El atrio de la iglesia de Placencia (eu) | El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]. Ramiro Larrañaga (1987)</ref>. Korregidoreak azaldu zuenez, lanak 1588.tik geldi zeuden, eta zorrak oso handiak ziren. Gainera, Udalak ez zuen dirurik, [[1598.eko izurritea (eu)|1598.eko izurriteak]] sortutako kalteak oraindik konpontzeke zeuden eta. Elizaren burualdea bukatuta eta itxita bazen ere, sarrera aldeko hormak erdiraino altzata ziren. Egoera arriskutsua zen, haizearekin teilatuko olak erortzeko arriskua zegoelako; eta gainera, euri egunetan ez zegoen inolako babesik.

    Ostera, Kalagorriko apezpikuak lanak bukatzeko aurrekontua egin zuen (hormak bukatu, gangak eraiki, teilatua eman, dorrea jaso...), baita eliza barrutik osatzeko ere (erretaula nagusia, apaingarriak, eliz jantziak...). Gainera, elizaren diru sarrerak eta Diego de Avendaño patroiak sakeleratzen zituenak ere aztertu zituen.

    102. lerroa: 102. lerroa:

    [[Fitxategi: Hondarribia._Ikuspegi_orokorra_(1640).jpg | thumb | left | 400px | Hondarribia Hendaiatik (1640)]]
    ==Hondarribiako parrokia==
    ==Hondarribiako parrokia==
    1638. urtean izandako setioan, frantsesek Hondarribia desegin zuten oso. Guztira 16.000 kanoi-bala erori ziren bertan. Kalterik gabeko etxerik ez zegoen, eta horietako asko erorita zeuden. Gaixo eta zaurituak bazter eta sotoetan etzanda zeuden. Ia ehun urte geroago herria ez zen lehengoratu oraindik, eta bertako elizak premia handiak zituen.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:41, 31 maiatza 2022 data duena

    Santa Maria la Real parrokia. Dorrea frontoitik. Akuarela zaharra.jpg

    Elizak, "monastegiak" eta patroiak

    Ertaroan, eliza arruntez gain "monastegiak" izaten ziren. "Monastegi" esaten zieten sasijabe laikoa zuten elizei. Jabe hauek elizen patroiak izaten ziren, eta hamarrenak eta gainontzeko eliz zergak kobratzeaz gain bertako abadeak aukeratzen zituzten[1]. Horietako bat Soraluzeko Santa Maria monastegia izan zen.

    Bi motako patroiak ziren: eliza beraiek sortu eta ordaindu zutenak (berezko patronatua), edo erregeak izendatuak (patronato de realengo). Lehen kasuan, patroia hiltzerakoan semeren batek edo bestelako senide batek hartzen zuen patronatua. Bigarrenean erregeak izendatzen zuen patroi berria, askotan aurrekoaren familiakoa.

    Soraluzeko parrokiaren kasua bigarrena izan zen, erregeak eman edota kendu ahal izatekoa.

    Eskumenak

    Patroiak kapareak edo nobleak izaten ziren, eta hainbat eskumen zituzten.

    Garrantzitsuena, hamarrenak kobratzeko eskubidea zen. Sasoi haietan, uzta jasotzerakoan nekazariek elizari ematen zioten hamarrena. Baina hamarrenak ez zituzten apaizek kobratzen, patroiak baizik. Honekin batera, baziren beste zerga txikiagoak ere, elizaren izenean haren patroiak kobratzen zituenak.

    Beste eskubide bat apaizak aurkeztearena zen. Hau da, eliza batek abade berria behar zuenean, patroiak aukeratzen edota onartzen zuen: patroiak abade berria aurkezten zuen, hortik izena. Eta askotan, patroiaren senidekoa izaten zen, familiako bigarren edota hirugarren semeak "kolokatzeko" modua.

    Eta ez da ahaztu behar patroiak elizan zuen kokapena: mezetara joaterakoan leku onenean jartzen ziren, eta hiltzerakoan aldarearen aurre aurrean lurperatzen zituzten, ohorezko tokian. Soraluzen ez zen halakorik gertatu, patroiak kanpokoak ziren eta.

    Betebeharrak

    Elizen patroiek betebeharrak ere bazuten. Alde batetik, elizaren abadeak ordaindu behar zituzten. Eliza bakoitzak apaiz edo abade kopuru finkoa zuen, onuradunak esaten zitzaienak. Eta izan zitekeen errazio osokoa edo erdikoak. Soraluzeko parrokian baziren lau onuradun errazio osokoak eta beste bi errazio erdikoak (hau da, besteen erdia kobratzen zutena).

    Honetaz gain, patroiek urteko kopurua eman behar zuten eliza mantentzeko. Eta, behar zenean, eliza konpontzeko edo zabaltzeko lanak beraiek ordaindu behar zituzten.

    Tirabira ekonomikoak

    Eliza baten ekonomian lau alde elkartzen ziren, interes kontrajarriekin: patroia, abadeak, eliztarrak eta erregea.

    Patroiak, hamarrenei esker irabazi politak zituenez, irabazi hauek defendatu behar zituen. Horretarako, apaizei ahal den gutxien ordaindu behar zien, elizaren konpontzen edo zabaltzen ahal den gutxiago gastatu eta, azkenean, erregearekin ondo konpondu, patronatua bere eskuetan mantentzeko. Ondo kudeatutako patronatu batek patroientzat hamarrekoen %50 eta %75 artekoa gordetzen zuen; dirutan edo garitan kopuru oso polita.

    Abadeek, berriz, beren onurak mantendu behar zituzten. Askotan, onura hauek agiri zaharretan ezarrita zeudenez, auziak izaten ziren kopuruak aldatzeko.

    Eliztarrek, eliza egoera onean eta herriaren proporzioan izateko, patroiaren kontra jotzen zuten, honek beharrezko lanak ordaintzeko.

    Azkenik, erregea zegoen. Hamarrenetan diru asko mugitzen zenez, erregeek patronatoak erabiltzeko interesa zuten. Hainbat aldiz pesquisas egin zituzten berezko patronatuak eskuratzeko: jatorrizko titulu edota agiriak agertu ezean patronato de realengo bihurtzen zituzten.

    Soraluzeko elizaren lehengo patroiak: Olasotarrak (ganboatarrak)

    Riqueza y economía del País Vasco liburuan jasotzen duenez, Andoni de Astigarraga soraluzetarraren arabera 1215. urtean bazegoen eliza bat Soraluzen.

    Hasiera batean, Soraluzeko elizaren patroia errege bera zen. Eta, beraz, Soraluzeko parrokia patronato de realengo zen. Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olaso etxeko jauna zen Lopez de Ganboari eman zion patronatua.

    26 urte geroago, 1293.eko apirilak 3an, Gaztelako Antso IVak María González de Olasori berretsi zion patronato hau (eta Olaso, Eibar eta Errezilgoa).

    Hurrengo mendean beste Juan Lopez de Gamboa zen Elgoibarko Olaso etxearen buruzagia, eta Soraluzeko Santa Maria, Elgoibarko San Bartolome, Eibarko San Andres... elizen patroia.

    Sancha de Zarauzekin ezkonduta, alaba bakarra izan zuten, Maria Lopez de Gamboa, etxea eta patronatoak jaso zituena.

    Abendañotarrak

    Patroi berriak

    Maria Lopez de Gamboa (1365-1410) Martin Ruiz de Avendañorekin ezkondu zen, Legutianoko jauna bera. Ordutik aurrera Avendañotarrak izan ziren Soraluzeko parrokiaren patroiak.

    1417.ean Juan II.ak berretsi zituen monastegi batzuen jabetza mariaren semeari, Fernando Ruiz de Gamboa y Avendaño, tartean Santa María de Placencia[2]:

    Olasoko San Bartolome, Soraluzeko Santa Maria, Eibarko San Andres eta Zallorroako San Martin monastegiak berresten dizkizut, laborari eta hilobi guztiekin, eta errenta, korta, etxe, baserri, jaraunspen, mendi eta dehesa eta eskubide eta hamarrenekin, eta aipatutako monastegienak diren beste gauza guztiekin.

    Soraluze hiribildua sortu eta gutxira, leinu guduak sortu ziren, ehun urte baino gehiago iraun zutenak. Olasoko etxekoak ganboatarrak ziren, eta Soraluzen errotutako beste familia kapareak, Loiola-Oinaz eta Irure (Untzueta) etxekoak, oinaztarrak. Beraz, elkarbizitza ez zen erreza izango.

    Abendañotarrak eta XV. mendeko eliza

    Soraluzen gero eta biztanle gehiago zenez, 1400. urte inguruan eliza berria eraiki behar izan zuten. Lanak ordaintzea patroiari egokitzen zitzaion, baina Avendaño jaunak ez omen zituen lanak ordaindu, herritarrek baizik.

    Halaxe esaten zuten ehun eta berrogei urte geroago, elizaren patroiaren kontra abiatu zuten auzian:

    Eta diogu guk, azpian sinatzen dugunok, gutako bakoitza bertako eliztarra dela, Soraluzeko hiribilduko Gure Anderea Santa Maria la Real parroki eta bataio-eliza gu eta gure arbasoek eraikita izan zela, udal lur eta lekuan, erregearen baimenarekin, kanpoko inoren laguntza edo mesede barik, orain dela ehun eta berrogetamar urte gutxi gorabehera.

    1488.ean soraluzetarrek Juan Lopez de Gamboa, elizaren patroia, salatu zuten; eta erregeak Juan de Ribera kapitaina bidali zuen auzia konpontzeko[3]

    Abendañotarrak eta XVI. mendeko eliza

    Lanen hasiera

    1532an Martin de Igarza maixuak eliza berriaren traza bat burutu zuen, eta 1541an Pascual de Iturrizak beste bat.

    Hasiera batean orduko patroiak lanetan lagundu ez zuenez, errekurtso ekonomikoak oso urriak ziren, eta 1542.eko dokumentu batzuen arabera eliztarrek konpromezua hartu zuten elizako lanetarako dirua mailegatzeko, eta lan berriak ez hasteko aurrekoak ordaindu artean. Beste dokumentu batzuen bitartez berriz, maiordomoek beren buruak maileguen zenbatekoa ordaintzera behartzen dituzte.

    1544. urterako kapera nagusia bukatuta zegoen, eta urte hartan bertan Domingo de Elorduy-k margotu zuen. Orduan lanak eten ziren diru berria lortu artean.

    Ehun eta hirurogei urte lehenago gertatu zen moduan, elizaren patroiak, Avendaño jaunak, ez zuen lagundu nahi eraikitze lanetan ordaintzeko. Soraluzeko Udalak auzia hasi zuen 1545. urtean, baina ezer gutxi lortu zuen.

    Patroiari diru eske

    Ia hirurogei urte geroago, 1606. urtean, Diego de Avendaño zen Soraluzeko parrokiaren patroia. Orduan Soraluzeko Udalak Gipuzkoako korrejidoreari, Juan del Espinar lizentziatuari, parte hartzeko eskatu zion[4]. Korregidoreak azaldu zuenez, lanak 1588.tik geldi zeuden, eta zorrak oso handiak ziren. Gainera, Udalak ez zuen dirurik, 1598.eko izurriteak sortutako kalteak oraindik konpontzeke zeuden eta. Elizaren burualdea bukatuta eta itxita bazen ere, sarrera aldeko hormak erdiraino altzata ziren. Egoera arriskutsua zen, haizearekin teilatuko olak erortzeko arriskua zegoelako; eta gainera, euri egunetan ez zegoen inolako babesik.

    Ostera, Kalagorriko apezpikuak lanak bukatzeko aurrekontua egin zuen (hormak bukatu, gangak eraiki, teilatua eman, dorrea jaso...), baita eliza barrutik osatzeko ere (erretaula nagusia, apaingarriak, eliz jantziak...). Gainera, elizaren diru sarrerak eta Diego de Avendaño patroiak sakeleratzen zituenak ere aztertu zituen.

    1607.an epaia eman zuten, patroiaren kontra. Honek hogeitamar urtetan "hamarrekoen" herena eman behar zion elizari, eraikitze lanetan erabiltzeko; eta honetaz gain abadeen soldatak eta mantenua lehengo moduan ordaindu behar zituen. Avendaño jauna kontra agertu zen, eta errekurtsoa aurkeztu zuen, baina alferrik izan zen: 1612 urtean behin betiko ebazpenak aurrekoa berrestu zuen eta.

    Lanen bukaera

    Korrejidorearen esku-hartzeari esker diru arazoak konpondu ziren. Hurrengo urteetan hormak bukatu ondoren, eliza goitik itxi zuten ganga gotikoez, eta teilatua jarri zuten azkenean.

    Hamarrenen herena lan guzti horiek egiteko heldu zen, eta gehiago ere: 1632-1636 urteetan alboetako habeartetan kaperak eraiki zituzten.

    Vista Alegreko markesak

    Josepho Manrique de Arana e Iraola Soraluzen jaio zen (1644). Aita Gasteizko jauntxoa zen, eta ama soraluzetarra.

    Militarra, 1685. urtean Carlos II. erregeak Villa Alegreko markesa izandatu zuen.

    Hil baino lehen (1711 edo 1713) Soraluzeko elizaren patronatua eman zioten baina, itxura denez, emakida gauzatu baino lehen hil zen.

    Orduan, 1713/03/28ko Erret Dekretu baten bidez, patronatoa José Manrique de Arana y Aranguren semeari aitortu zioten, "...patronato hura bere aitari, Jose Manrique y Arana jaunari, onartua izan zenez, beregan gauzatzeko erret titulua aipatutako zalditeri koronelari bidali zioten".

    Markes titulua diruz erosi zutenez, badaiteke patronatua ere bide beretik eskuratu izana.

    Hondarribia Hendaiatik (1640)

    Hondarribiako parrokia

    1638. urtean izandako setioan, frantsesek Hondarribia desegin zuten oso. Guztira 16.000 kanoi-bala erori ziren bertan. Kalterik gabeko etxerik ez zegoen, eta horietako asko erorita zeuden. Gaixo eta zaurituak bazter eta sotoetan etzanda zeuden. Ia ehun urte geroago herria ez zen lehengoratu oraindik, eta bertako elizak premia handiak zituen.

    Horregatik, José Manrique de Arana hiltzerakoan (1720), erregeak ez zion patronatoa honen semeari berretsi, baizik eta Hondarrabiako Santa Maria del Manzano parrokia-elizari eman, kobratutako hamarrenekin eliza konpontzeko. Eta Soraluzeko abadeak izendatzea ere Hondarribiako parrokiari zegokion[5]

    Soraluzeko parrokia eta udalak erabakiaren aurka agertu ziren, batez ere alde ekonomikoaz.

    Alde batetik, kobratutako hamarrenekin Soraluzeko parrokiaren gastuei aurre egin behar zitzaien: apaizak mantentzeko "kongrua", ornamentu berriak erosi, eliza bera mantendu eta konpondu... Hurrengo urteetan hainbat auzi izan ziren: 1728[6], 1741[7], 1747[8] eta 1761[9]. Ondorioz, 1734.ean epaileek hamarrenen laurdena bahitu zuten, eta 1747.ean oraindik ez zen askatu.

    Bigarren desadostasuna bi parrokien arteko hamarrenen banaketari zegokion[10].

    Behin auzia argituta, sistema honek ehun urte eta gehiago iraun zuen, 1837. urtera arte.

    Patroiak kitto!

    1837. urtean Estatuak hamarrenak bertan behera utzi zituen[11]. Haren ordez, Contribución de Culto y Clero izeneko zerga sortu zuen (1840/07/16) abadeen soldatak Estatuaren bidez ordaintzeko.

    Hamarrenak deseuztuta, elizen patroiak eta patronatoak ere desagertu ziren.

    Erreferentziak

    1. La fundación de la villa de Eibar: llegando a Villanueva, desde el Monasterio de San Andrés de Eibar y las Ferrerías del Ego, en el valle de Markina. Elena Barrena (Eibar 1346-1996. Ekarpen historikoak. Aportaciones históricas. 17-37 orrialdeak. Eibarko Udala & Eusko Ikaskuntza 1999).
    2. Vos confirmo los dichos monasterios de San Bartolomé de Olaso, y Santa María de Plasencia, San Andrés de Eibar, y San Martín de Zallorroa, con todos los labradores y mortuorios y rentas y seles y casas y caserías y heredamientos y montes y dehesas y derechos y diezmos, y todas las otras cosas a los dichos monasterios y a cada uno d'ellos pertenescidos (1417/08/20).
    3. A don Juan de Ribera, capitán mayor de la frontera de Navarra, que vea los agravios que Juan López de Gamboa, señor del solar de Olaso, hace a los parroquianos y feligreses de la iglesia de Santa María de la villa de Placencia, (Guipúzcoa), la cual tiene ocupada, llamándola monasterio (Archivo General de Simancas 1488/12/04).
    4. El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze. Ramiro Larrañaga (1987)
    5. Patronato de Placencia: Correspondencia referente a los aspirantes a las plazas que vacaban en la iglesia de Placencia (Hondarribiako Udal Artxibo Historikoa 1639-1820).
    6. Sobre reparos, ornamentos y congrua de la parroquial de Placencia, cuyo patronazgo tiene Fuenterrabía. El cabildo eclesiástico y secular de la villa de Placencia contra el cabildo eclesiástico de Fuenterrabía (Madrilgo Nazio Artxibo Historikoa. Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1728).
    7. Sobre la entrega del producto de los diezmos de dicho patronato que habían estado secuestrados desde 1734, así como sobre la reparación y ornamento de dicha iglesia. La villa de Placencia contra el cabildo eclesiástico de la ciudad de Fuenterrabía, patrono de la iglesia parroquial de Placencia (Madrilgo Nazio Artxibo Historikoa. Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1741-1747).
    8. Ejecutoria del pleito seguido en la Cámara de Castilla por Ignacio de Iraola, cura y beneficiado de la iglesia parroquial de Santa María de Placencia y Martín de Iraolabeitia, alcalde ordinario de la misma, contra el cabildo eclesiástico de Fuenterrabía, sobre el secuestro de la cuarta parte de los frutos del patronato de dicha iglesia (Madrilgo Nazio Artxibo Historikoa. Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1747).
    9. Sobre aumento de congrua, para la parroquia de Placencia, obras y otras cosas. Los presbíteros y beneficiados de la iglesia parroquial de Santa María la Real de Placencia, Guipuzcoa contra el cabildo eclesiástico de Fuenterrabía, patrono de dicha villa de Placencia y contra Agustín de Azcarate, vecino de Placencia (Madrilgo Nazio Artxibo Historikoa. Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1761).
    10. Patronato de Placencia: Pleito litigado entre el vicario y beneficiados de la iglesia parroquial de Fuenterrabía acerca de la proporción en que debían recibir los frutos procedentes de aquella iglesia que S. Majestad concedió al Cabildo de Fuenterrabía como indemnización de los perjuicios que tuvo en el sitio de 1638, por Real Cédula de 3 de diciembre de 1720 (Hondarribiako Udal Artxibo Historikoa 1639-1820).
    11. 1837/07/29ko Erret Dekretua: Se declaran suprimidas la práctica del diezmo y las primicias.