«Erantzukizun Politikoen Legea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Erantzukizun Politikoen Legea<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).</ref>==
    ==Erantzukizun Politikoen Legea<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).</ref>==
    ===Zer zen===
    ===Zer zen===
    Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz ''Ley de Responsabilidades Políticas'') 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean.  
    Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz ''Ley de Responsabilidades Políticas'') 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean. Ez da nahastu behar 1940.ko [[Auzi Orokorra (eu)|Auzi Orokorraz]]<ref>Causa General.</ref>. Azken hau "gorrien agintaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzeko" zabaldu zen.


    Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.
    Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.
    Ez da nahastu behar [[Auzi Orokorra (eu)|Auzi Orokorraz]]<ref>Causa General.</ref>. Azken hau "gorrien agintaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzeko" zabaldu zen.


    ===Prozedurea===
    ===Prozedurea===
    256. lerroa: 254. lerroa:
    * [[Isiltasuna hausten (eu) | Isiltasuna hausten]]. Soraluze 1936 lan taldea (Soraluzeko Udala 2015).
    * [[Isiltasuna hausten (eu) | Isiltasuna hausten]]. Soraluze 1936 lan taldea (Soraluzeko Udala 2015).


    [[Kategoria: XX mendeko historia]]
    [[Kategoria: 1936.eko gerra]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:59, 26 urria 2021 data duena

    Erantzukizun Politikoen Legea[1]

    Zer zen

    Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz Ley de Responsabilidades Políticas) 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean. Ez da nahastu behar 1940.ko Auzi Orokorraz[2]. Azken hau "gorrien agintaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzeko" zabaldu zen.

    Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.

    Prozedurea

    Lehengo urratsa ikertuaren izenak Estatuaren Aldizkari Ofizialean (B.O.E.) argitaratzea zen, bertan espediente edo txostena zabaldu zela iragartzeko. Honetaz gain, informazioa eskatzen zen, bai jarduera politikoarena zein ondasunena. Bertan argitzen zenez, prozedurak aurrera egingo zuen naiz eta ikertua hil, kanpoan egon edo agertu ez.

    Txostenak osatuta, epaiketak izaten ziren, nahiko azkarrak. Bertan akusazioak kalifikatzen ziren (larriak, ez hain larriak, arinak edo ezer ez) eta epaiak ematen ziren. Gehienetan isunak (norberaren ondasunen araberakoak) eta kargu publikoaz arduratzeko gaitasungabetzeak ezartzen ziren, baina inoiz epai larriagoak ere izaten ziren (gogoratu behar da ordurako beste hainbat epai eman zirela, heriotz-zigorrak edota espetxe-zigorrak ezartzekoak).


    Eragina Soraluzen

    50 bat laguni zabaldu zioten espedientea, horietatik lau andrak zirela.

    39 laguni 1941/12/12ko BOEn espedientea zabaldu zieten[3]. Horietatik 29 lagunen epaia gordetzen da, eta ez da agiririk gainontzeko hamarrak epaitu zuten hala ez jakiteko.

    Karguak mota askotakoak izan ziren, baina kasu gehienetan behin eta berriz errepikatzen dira: erakunde bateko kidea izatea (EAJ, A. Sozialista, UGT, ELA-STV, Emakumeak), ideologia (ezkertiarra, abertzalea), 1936 urtean herriko zinegotzia izatea, gudari edo milizianoa izatea, gerra garaian armagintzan aritu izana (herrian edo kanpoan), nazionalak sartu zireneko herritik alde egin izana (Bizkaira, Asturiasera edo erbestera), 1934 iraultzan ibilitakoa...

    Epaiketak Iruñan izan ziren, eta 36 lagunenak gordetzen dira[4]. 35 horietatik, 28ri espedientea 1941/12/12an zabaldu zieten eta, itxura denez, gainontzeko zazpiek aurretik zabalduta izango zuten.

    35 epai hauetatik 5 lagun kargu guztietatik libre geratu ziren. Gainontzekoei, guztira, 28.525 pezetako isunak jarri zieten eta 59 urteko gaitasungabetzeak. Gainera, 10 urtetako erbestealdi bat (segururena aurretik ezarritakoa izango zen, zigortutakoa aspaldi kanpoan bizi zen eta). Dena dela, epaiak aztertuta argi ikusten da karguen eta isunen arteko erlazioa oso arina dela, izatekotan; baina isunak oso lotuta daudela norberen ondasunekin.


    Espedientatuak

    Izena Lanbidea Karguak Iritzia Zbk. Data Zigorra
    Ecenarro Querejeta, Andrés Armagilea EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa… eta gehiago.
    Aurretik 26 hilabete preso egondakoa.
    Ez hain larriak 310 1940/02/13 200 pta.
    Alday Igartua, Isaac Industri-gizona EAJ-PNVkoa, alde egindakoa… eta gehiago. Arinak 992 1941/06/06 3.000 pta.
    5 urteko gaitasungabetzea
    Barrenechea Arando-Arreche, Félix Udal idazkaria EAJ-PNVkoa, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa.
    Aurretik 3 hilabete t'erdi preso egondakoa.
    Ez hain larriak 1.130 1941/08/04 3.000 pta.
    8 urteko gaitasungabetzea
    Vergara Jauregui, Daniela (ez dator) Emakumeak taldeko lehendakaria… eta gehiago. Ez hain larriak 1.130 1941/08/04 1.000 pta.
    Bereicua Berraondo, Francisca Etxekoandrea Herritik alde egindakoa. Arinak 1.171 1941/08/27 300 pta.
    Andonegui Alberdi, Nicasio Zapataria Herritik alde egindakoa. Arinak 1.171 1941/08/27 500 pta.
    Muguruza Larrañaga, Francisca (ez dator) Herritik alde egindakoa. Ez hain larriak 1.289 1941/11/12 500 pta.
    Leturiondo Ariznavarreta, Esteban (ez dator) Izquierda Republicanakoa, alde egindakoa. Ez hain larriak 1.289 1941/11/12 1.000 pta.
    Argárate Azcárate, Florentino Doitzailea Ezkerrekoa, alde egindakoa. Arinak 1.473 1942/02/25 500 pta.
    Uriarte Artolazábal, Lucio Doitzailea A. Sozialistakoa, alde egindakoa. Ez hain larriak 1.478 1942/03/02 50 pta.
    Larrañaga Maiztegui, Aniceto Langilea Ezkerrekoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa. Arinak 1.480 1942/03/03 200 pta.
    Legaristi Vila, Lisardo Mekanikaria UGTkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. Larriak 1.481 1942/03/03 500 pts.
    Lete Oregui, Juan José Industri-gizona EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. Ez hain larriak 1.486 1942/03/04 8.000 pta.
    5 urteko gaitasungabetzea
    Alberdi Arregui, Lino Doitzailea EAJ-PNVkoa, zinegotzia, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1.489 1942/03/05 50 pta.
    Juaristi Gabilondo, Ricardo Armagilea EAJ-PNVkoa, zinegotzia, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1.489 1942/03/05 50 pta.
    Barrenechea Aguirrebeña, Sandalio (ez dator) UGTkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1.490 1942/03/05 750 pta.
    Astiazarán Ugalde, José María Langilea Izquierda Republicanakoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. Larriak 1.490 1942/03/05 1.000 pta.
    Leturiondo Ariznabarreta, Juan (ez dator) Izquierda Republicanakoa eta alde egindakoa. Arinak 1.490 1942/03/05 1.000 pta.
    Lascurain Ganuza, Timoteo (ez dator) EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Larriak 1.493 1942/03/06 100 pta.
    Castañares Larreategui, Andrés (ez dator) EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. Arinak 1.493 1942/03/06 150 pta.
    Alberdi Alberdi, Serapio (ez dator) UGTkoa, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Ez hain larriak 1.493 1942/03/06 2.500 pta.
    5 urteko gaitasungabetzea
    Esnal Aranceta, Fernando (ez dator) A. Sozialistakoa, milizianoa eta armagintza aritua. Larriak 1.494 1942/03/06 2.500 pta.
    10 urteko gaitasungabetzea
    Gabilondo Maiztegi, Ascensio (ez dator) EAJ-PNVkoa.
    Aurretik 8 hilabete t'erdi preso egondakoa.
    Arinak 1.494 1942/03/06 250 pta.
    Urtebeteko gaitasungabetzea
    Ariznabarreta Otalora, José (ez dator) EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa… eta gehiago. Larriak 1.494 1942/03/06 75 pta.
    10 urteko gaitasungabetzea
    Echaniz Beitia, Félix Langilea UGTkoa, milizianoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. Larriak 1.501 1942/03/11 100 pta
    10 urtetako desterrua, 150 km-tara
    Castañares Larreategui, Tiburcio Mekanikaria EAJ-PNVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. Larriak 1.502 1942/03/11 300 pta.
    10 urteko gaitasungabetzea
    Crucelegui Oregui, Guillermo Industri-gizona EAJ-PNVkoa. Arinak 1.506 1942/03/12 150 pta.
    Treviño Artiz, Lázaro Langilea EAJ-PNVkoa.
    Aurretik 8 hilabete t'erdi preso egondakoa.
    Ez hain larriak 1.508 1942/03/16 750 pta.
    5 urteko gaitasungabetzea
    Pagnon Nuere, Emilio Tornularia EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. Arinak 1.509 1942/03/16 200 pta.
    Basauri Lete, Pedro Igeltseroa EAJ-PNVkoa, gudaria, armagintzan aritua eta alde egindakoa. Ez hain larriak 1.519 1942/03/17 100 pta.
    Maiztegui Aguirrebeña, Hipólito Doitzailea EAJ-PNV eta ELA-STVkoa, armagintzan aritua, alde egindakoa eta 1934ko iraultzan ibilitakoa. Larriak 1.520 1942/03/17 250 pta.
    Pagnon Nuere, Eliseo Industri-gizona EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. --- 1.521 1942/03/17 Ezer ez
    Ariznavarreta Arizaga, Francisco Nekazaria Abertzalea. --- 1.524 1942/03/20 Ezer ez
    Lascurain Arano, Guillermo Armagilea Abertzalea. --- 1.525 1942/03/20 Ezer ez
    Ucín Aristi, Ignacio Mekanikaria EAJ-PNVkoa eta alde egindakoa. --- 1.526 1942/03/20 Ezer ez
    Igarzabal Olano, Julio Nekazaria EAJ-PNVkoa. --- 1.527 1942/03/20 Ezer ez
    Uriarte Artolazábal, Ignacio (ez dator) A. Sozialista eta UGTkoa, milizianoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta gehiago. Ezezagunak
    Alberdi Rodríguez, Cipriano (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Aragón García, Daniel (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Azcárate Bustinduy, Ulpiano (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Azcárate Ganuza, Felipe (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Castañares Larreategui, Evaristo (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Eibar Igarzabal, Pedro (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Galarraga Alday, Venancio (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Iriondo Arriola, Pedro María (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Larrañaga Larrañaga, Fernando (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Lascurain Ganuza, Alejandro (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Leturiondo Ariznavarreta, Evaristo (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Lizarralde Garmendia, Francisco (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Oroz Vázquez, Julio (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Uriarte Artolazábal, Simón (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Mayora Elostegui, José Doitzailea Ezezagunak. Ezezagunak
    Mayora Zubizarreta, Amparo (ez dator) Ezezagunak. Ezezagunak
    Bulado Torre, Ángel Postaria Ezezagunak. Ezezagunak


    Erreferentziak

    1. Erantzukizun Politikoen Legea. Wikipedia (euskaraz).
    2. Causa General.
    3. BOE (1941/12/12). Espedienteak zabaltzearen iragarkia.
    4. Epaiak (1940-1942). 35 lagunen epaiak, Iruñan emanak.