«María Garcia de Uribarri (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Beste erabiltzaile batek tartean egindako 2 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Pertsona (eu) | {{Pertsona (eu) | ||
| izena = Maria Garcia de Uribarri | | izena = Maria Garcia de Uribarri | ||
| irudia = | | irudia = Uribarri_dorretxea._Ikuspegi_orokorra_(1572).png | ||
| jaio = Soraluze | | jaio = Soraluze, 15.. | ||
| hil = Soraluze | | hil = Soraluze, 15.. | ||
| profila = Arma saltzailea | | profila = Arma saltzailea | ||
}} | }} | ||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
Honen semea, [[Juan Garcia de Uribarri (eu)|Juan Garcia de Uribarri]] "gaztea", herriko eskribaua eta alkatea izateaz gain, arma salerosketan ere aritu zen, familiaren ondarea haziz. | Honen semea, [[Juan Garcia de Uribarri (eu)|Juan Garcia de Uribarri]] "gaztea", herriko eskribaua eta alkatea izateaz gain, arma salerosketan ere aritu zen, familiaren ondarea haziz. | ||
Maria Soraluzen jaio zen, aitak eraikitako [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri]] jauregian, hain zuen. | Maria Soraluzen jaio zen, aitak eraikitako [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri]] jauregian, hain zuen. Alaba bakarra izan zen, ezkontza barrukoa behintzat<ref>Jakin badakigu aitak gutxienez sasiko beste alaba bat izan zuela, Azkoitian.</ref>. | ||
Maria Garcia de Uribarri Martin Churrucarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten: Francisca (1564) eta Maria García (1566). Gizona, Martin Churruca, 1592 urtean hil zen. | |||
==Arma merkataria== | ==Arma merkataria== | ||
1558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak [[Errabal kalea (eu)|Errabaleko]] [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri dorretxearen]] goiko solairuak alokatu zizkion Mariaren aitari, Juan Garcia de Uribarri jaunari, armak aztertu eta gordetzeko. Eta modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortu ziren<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze. Monografía histórica]].</ref> | |||
Juan Garcia de Uribarri 1559 urtean hil zenean, alabak hartu zuen lekukoa; lehenik eta behin, aitak Sevillara bidalitako 140 arkabuz saldu zituen, eta urte hartan bertan beste 101 arkabuz gehiago saldu zituen. | |||
Hurrengo urteetan negozioetan jarraitu omen zen, bost urte geroago (1564/02/23) Pedro Pérez de Arteaga jaunak auzia jarri zion eta, 116 erreal eskatuz. Eta 1569 urtean [[Ibaizabal errota (eu)|Ibaizabal errota]] Juan de Churruca-ri alokatu zion. | Hurrengo urteetan negozioetan jarraitu omen zen, bost urte geroago (1564/02/23) Pedro Pérez de Arteaga jaunak auzia jarri zion eta, 116 erreal eskatuz. Eta 1569 urtean [[Ibaizabal errota (eu)|Ibaizabal errota]] Juan de Churruca-ri alokatu zion. | ||
Urte batzuk geroago, 1573 urtean, ''Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia'' izenekoa sortu zen. Jauregi osoa erosi zuten, Erregetxe zaharra bihurtuz, baina ez dakigu oraindik Maria bizirik zen ala ez. Erregetxe berria zabaldu artean (1809) bertan egon zen armen biltegi eta azterketa tokia. | |||
Urte batzuk geroago, | |||
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
[[Kategoria: Armagileak]] | [[Kategoria: Armagileak]] | ||
[[Kategoria: Merkatariak]] | |||
[[Kategoria: Andrak]] | [[Kategoria: Andrak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:38, 12 uztaila 2021 data duena
Maria Garcia de Uribarri | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 15.. |
Hil | Soraluze, 15.. |
Profila | Arma saltzailea |
Familia bizitza
Uribarri familia Arrasatekoa zen. Mariaren aittaitta, Juan Garcia de Uribarri "zaharra", Soraluzera etorri zen XV mende bukaeran, eta diru asko egin zuen armen salerosketan. 1491ko amillaramenduan[1] Soraluzeko gizon aberatsena agertzen zen.
Honen semea, Juan Garcia de Uribarri "gaztea", herriko eskribaua eta alkatea izateaz gain, arma salerosketan ere aritu zen, familiaren ondarea haziz.
Maria Soraluzen jaio zen, aitak eraikitako Uribarri jauregian, hain zuen. Alaba bakarra izan zen, ezkontza barrukoa behintzat[2].
Maria Garcia de Uribarri Martin Churrucarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten: Francisca (1564) eta Maria García (1566). Gizona, Martin Churruca, 1592 urtean hil zen.
Arma merkataria
1558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarri dorretxearen goiko solairuak alokatu zizkion Mariaren aitari, Juan Garcia de Uribarri jaunari, armak aztertu eta gordetzeko. Eta modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortu ziren[3]
Juan Garcia de Uribarri 1559 urtean hil zenean, alabak hartu zuen lekukoa; lehenik eta behin, aitak Sevillara bidalitako 140 arkabuz saldu zituen, eta urte hartan bertan beste 101 arkabuz gehiago saldu zituen.
Hurrengo urteetan negozioetan jarraitu omen zen, bost urte geroago (1564/02/23) Pedro Pérez de Arteaga jaunak auzia jarri zion eta, 116 erreal eskatuz. Eta 1569 urtean Ibaizabal errota Juan de Churruca-ri alokatu zion.
Urte batzuk geroago, 1573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa sortu zen. Jauregi osoa erosi zuten, Erregetxe zaharra bihurtuz, baina ez dakigu oraindik Maria bizirik zen ala ez. Erregetxe berria zabaldu artean (1809) bertan egon zen armen biltegi eta azterketa tokia.
Beste andra merkatariak
Mariaz gain, garai hartan beste andrakume ere aritzen ziren armagintza salmentetan: Estibariz de Ysasi andereak, esateko, edo Marina Pérez de Arreguia, Andres Ybáñez de Yrure jaunaren alarguna.
Ez bakarrik armetan. 1570 urtean Andrés de Arizaga jaunak Deban burdina itsasoratu zuen, Sevillan saltzeko. Itsasontziak heldu baino lehen hil egin zen, eta María Martínez de Irure alargunak Sevillan zuten ordezkariari jarraibideak eman zizkion, burniaren kargu egiteko.
Edo inbertsore moduan, maileguak ematen edota negozioan parte hartzen: dirua uzten zien merkatari bati, honek salgaiak erosteko eta saltzeko, “irabaziak edo galerak erdibana” egiteko. 1579 urtean Domenja de Aguirrek 30 dukat utzi zizkien Juan Ibáñez de Armendiari, hiru urtetarako.
Erreferentziak
- ↑ Amillaramendua, jabe eta ondare zerrenda, zergak esleitzeko erabiltzen zena.
- ↑ Jakin badakigu aitak gutxienez sasiko beste alaba bat izan zuela, Azkoitian.
- ↑ Soraluze. Monografía histórica.