«Teknologia: errobera giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
==Teknologiaren beharra== | ==Teknologiaren beharra== | ||
Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; gainera, euria ari zenean edota umeltasun handiko egunetan argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen. | |||
Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; | |||
Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. | Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Leonardo da Vinci asmatzaileak, bere ''Codex Atlanticus'' liburuan, erroberadun arma baten mekanismoa azaltzen du. | ||
[[Fitxategi: Errobera_giltza._Pistolarentzat_(1730).jpg | thumb | right | 300 px | Errobera-giltza pistolentzat (1730)]] | |||
==Errobera giltza== | |||
Dena dela, 1517. urtean Keifus izeneko erlojugileak errobera sistema asmatu zuen Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin. | |||
Sistema Europa guztian zabaldu zen, eta Soraluzera ere heldu zen. 1590 urtean Gregorio de Hernizketa armagilea hil zeneko ondasun zerrenda egin zutenean, bertan agertzen da ''...errobera giltza zahar bat...''<ref>''...una llave de rueda bieja...'' (sic)</ref>. | |||
== | ===Sistema=== | ||
Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen. | Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen. | ||
Giltza batekin malgukia tenkatzen zen eta, katua sakatzerakoan, malgukia askatzen zen, errobera birarazten eta harriak txinpartak sortzen zituen, almetxako polbora pizteko. | Giltza batekin malgukia tenkatzen zen eta, katua sakatzerakoan, malgukia askatzen zen, errobera birarazten eta harriak txinpartak sortzen zituen, almetxako polbora pizteko. | ||
Antzeko sistema asko sortu ziren, aldaera txikiekin: Bresciako giltza, Frantziako giltza, Portugaleko giltza, Ripolleko giltza, Tschinkeko giltza... | |||
[[Fitxategi: Mosketeak._Errobera-giltza.jpg | thumb | left | 350 px | Errobera-giltza]] | |||
===Abantailak=== | |||
Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta. | Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta. | ||
Dena dela, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehihiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen. | Gainera, zalditeriarentzat oso arma egokia zen: zaldunak, esku batekin zaldiaren aho-uhalak eusten zituen bitartean, bestearekin tiroa egin zezakeen. Hopni esker, Carlos V. enperadoreren ''zaldun beltzek''<ref>Zaldun beltzak edo Schwartze reiter-ak. Armadura beltza jantzita, ezpata, sastagaia eta bi pistola erabiltzen zituzten, azken hauek errobera giltzadunak.</ref> eraso sistema sofistikatua asmatu zuten: behin eta berriz etsaien aurka bizkor hurbildu, tiroa egin eta atzera arma berriro prestatzeko; benetako gurpil zoroa. | ||
===Puntu ahulak=== | |||
Dena dela, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. | |||
Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehihiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen. | |||
Arazo hauek oinoezkoentzat handiak baziren (mosketeak), zaldunentzat askoz handiagoak (pistoladunak). | Arazo hauek oinoezkoentzat handiak baziren (mosketeak), zaldunentzat askoz handiagoak (pistoladunak). | ||
[[Fitxategi: Mosketeak. | [[Fitxategi: Mosketeak._Erroberazkoa.jpg | thumb | center | 800 px | Errobera-mosketea]] | ||
==Erabilera== | ==Erabilera== | ||
Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean. | Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean. | ||
[[Teknologia: | ===Hasierako ospe txarra=== | ||
Argi-mukirik behar ez zuenez eta kerik botatzen ez zuenez, sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea. Horregatik, Habsburgoko Maximiliano I enperadoreak beren erabilera debekatu zuen Austrian (1517) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuan gero (1518). Hurrengo urtetan Italiako hainbat errepublikak gauza bera egin zuten. | |||
Eta Pedro de Salazar historiagileak, bere ''Alemaniako gerraren historia eta lehen zatia'' (1518) halaxe zioen: | |||
::''el Aleman arrojo la lança y apretó la llaue a un arcabuz que lleuaua deuaxo del braço y dio la pelota por los pechos al Italiano y lo derribó del cauallo muerto. Fue cosa fea y gran traicion y maldad quitarle la vida con semejante cautela, no se atreuiendo a combatir con armas.'' | |||
[[Fitxategi: Pistola._Erroberazkoa_(XVII_mendea).jpg | thumb | right | 400 px | Errobera-pistola (XVII mendea)]] | |||
===Erabilera orokortua=== | |||
Nahiz eta hasieran gutxietsia izan, erabilera aurki zabaldu zen. | |||
1566. urtean, esate baterako, Veneziako enbaxadoreak idatzi zuen Maximiliano II enperadoreak egundoko gudarostea bildu zuela turkoen aurka. Eta bertan 22.000 zaldun zeudela ''sajoien moduan arkabuztxoez<ref>Archibusetti.</ref> armatuta" eta, bakoitzak laupabost arma zeramanez, denon artean 100.000 tiro egin zezaketela, armak atzera kargatu behar arte<ref>''Tercios de Flandes: Pistolas / arcabuces-arcabucejos'' (Carlos Valenzuela Cordero 2017).</ref>. | |||
===Teknologi ordezkapena=== | |||
[[Teknologia: txispa giltza (eu)|Txispa giltzak]] baztertu zuen errobera giltza, baina ez luxuzko ehiza armetatik; oraindik XVIII mendean errobera giltzak asko erabili izan ziren, batez ere Europa erdialdean. Azkenak XIX mende hasierakoak dira. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:27, 5 apirila 2024 data duena
Errobera giltzak argi-mukia desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez.
Teknologiaren beharra
Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; gainera, euria ari zenean edota umeltasun handiko egunetan argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.
Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Leonardo da Vinci asmatzaileak, bere Codex Atlanticus liburuan, erroberadun arma baten mekanismoa azaltzen du.
Errobera giltza
Dena dela, 1517. urtean Keifus izeneko erlojugileak errobera sistema asmatu zuen Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.
Sistema Europa guztian zabaldu zen, eta Soraluzera ere heldu zen. 1590 urtean Gregorio de Hernizketa armagilea hil zeneko ondasun zerrenda egin zutenean, bertan agertzen da ...errobera giltza zahar bat...[1].
Sistema
Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen.
Giltza batekin malgukia tenkatzen zen eta, katua sakatzerakoan, malgukia askatzen zen, errobera birarazten eta harriak txinpartak sortzen zituen, almetxako polbora pizteko.
Antzeko sistema asko sortu ziren, aldaera txikiekin: Bresciako giltza, Frantziako giltza, Portugaleko giltza, Ripolleko giltza, Tschinkeko giltza...
Abantailak
Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta.
Gainera, zalditeriarentzat oso arma egokia zen: zaldunak, esku batekin zaldiaren aho-uhalak eusten zituen bitartean, bestearekin tiroa egin zezakeen. Hopni esker, Carlos V. enperadoreren zaldun beltzek[2] eraso sistema sofistikatua asmatu zuten: behin eta berriz etsaien aurka bizkor hurbildu, tiroa egin eta atzera arma berriro prestatzeko; benetako gurpil zoroa.
Puntu ahulak
Dena dela, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik.
Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehihiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.
Arazo hauek oinoezkoentzat handiak baziren (mosketeak), zaldunentzat askoz handiagoak (pistoladunak).
Erabilera
Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean.
Hasierako ospe txarra
Argi-mukirik behar ez zuenez eta kerik botatzen ez zuenez, sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea. Horregatik, Habsburgoko Maximiliano I enperadoreak beren erabilera debekatu zuen Austrian (1517) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuan gero (1518). Hurrengo urtetan Italiako hainbat errepublikak gauza bera egin zuten.
Eta Pedro de Salazar historiagileak, bere Alemaniako gerraren historia eta lehen zatia (1518) halaxe zioen:
- el Aleman arrojo la lança y apretó la llaue a un arcabuz que lleuaua deuaxo del braço y dio la pelota por los pechos al Italiano y lo derribó del cauallo muerto. Fue cosa fea y gran traicion y maldad quitarle la vida con semejante cautela, no se atreuiendo a combatir con armas.
Erabilera orokortua
Nahiz eta hasieran gutxietsia izan, erabilera aurki zabaldu zen.
1566. urtean, esate baterako, Veneziako enbaxadoreak idatzi zuen Maximiliano II enperadoreak egundoko gudarostea bildu zuela turkoen aurka. Eta bertan 22.000 zaldun zeudela sajoien moduan arkabuztxoez[3] armatuta" eta, bakoitzak laupabost arma zeramanez, denon artean 100.000 tiro egin zezaketela, armak atzera kargatu behar arte[4].
Teknologi ordezkapena
Txispa giltzak baztertu zuen errobera giltza, baina ez luxuzko ehiza armetatik; oraindik XVIII mendean errobera giltzak asko erabili izan ziren, batez ere Europa erdialdean. Azkenak XIX mende hasierakoak dira.
Erreferentziak
- Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales. Amo del Castillo.
- Inventario de bienes de un armero. Ramiro Larrañaga (Eusko Ikaskuntza 1988)