«Basil Zaharoff (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten)
    2. lerroa: 2. lerroa:
      | izena  = Basil Zaharoff
      | izena  = Basil Zaharoff
      | irudia  = Basil_Zaharoff._Erretratua.jpg
      | irudia  = Basil_Zaharoff._Erretratua.jpg
      | jaio    = Muğla, 1849
      | jaio    = Muğla (Turkia), 1849
      | hil    = Monako, 1936
      | hil    = Monako, 1936
      | profila = Arma saltzailea
      | profila = Arma saltzailea
    15. lerroa: 15. lerroa:

    [[Fitxategi: Basil_Zaharoff._Maxim_metrailadorea.gif | thumb | left | 400px | Zaharoff Maxim metrailadoreaz]]
    ==Bizitza==
    ==Bizitza==
    Turkiar Inperioan jaioa (Muğla, 1849), Vasil Zaharyas izenarekin. Gerora Zacharias Basileios bilakatu zen, eta azkenean Basil Zaharoff izena hartu zuen.

    Gaztea zela Turkiatik Greziara pasa eta, kasualitatez, arma saleroskeran hasi zen, Nordenfelt etxerako lehen eta Vickers-erako gero. Garai hartan Balkanetan ez zegoen girorik, eta herri guztiak ahalmden arma modernoenak nahi zituzten, bada ezpada ere. Basil Zaharoff karrera oparoa egin zuen denetik saltzen zuela: fusilak, kainoiak, urazpikoak… horretarako beharrezko liskarrak sortzen edo hauspotzen, eta "eskupeko" oparoak erabiliz. "Zaharoff sistema" esaten zitzaion.

    32. lerroa: 32. lerroa:
    Azken urteak Frantziako "Côte d'Azur" delakoan eman zituen. Orduan ere Montecarloko kasinoa erosi zuen, gain beheran zegoena, eta aurrera atera zuen (berak inoiz ez omen zuen jokatu). 1936 urtean hil zen, Monakon bertan.

    Saltzaile moduan, aparta izan zen: "eskupekoak", xantaiak, prentsa-kanpainak, sabotaiak… denetatik erabili izan zituen saltzeko. Herrialdeen arteko mesfidanfzak sortzen eta hazten zituen, bi aldeei armak saltzeko gero. Gerrak ere sortu omen zituen, negozioa hazteko.
    Saltzaile moduan, aparta izan zen: "eskupekoak" edota xantaiak politiko eta militarrak erosteko, prentsa-kanpainak iritzi publikoa berotzeko, sabotaiak konkurrentziari aurre egiteko… bide guztiak zilegi zituen saltzeko. Herrialdeen arteko mesfidanfzak sortzen eta hauspotzen zituen, bi aldeei armak saltzeko gero; gerrak ere sortu omen zituen, negozioaren onerako.

    [[Fitxategi: Fabrika_zaharra._Ikuspegi_orokorra_(Julen_Zabaleta).jpg | thumb | left | 300px | Fabrika zaharra (Julen Zabaleta)]]
    ==Soraluze: ''S.A. Euscalduna''ren erosketa==
    ==Soraluze: ''S.A. Euscalduna''ren erosketa==
    1886 urtean ''Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresak Basil Zaharoff Espainiara bidali zuen, ganorazko arma lantegi bat begiz jotzeko. Orduko onenetakoa, Soraluzeko [[S.A. Euscalduna (eu)|''S.A. Euscalduna'']], bigarren karlistadaren ostean kili-kolo zegoen. Lantegiak kalte garrantzitsuak izan zituen, eta Estatuarengandik kalte-ordainak jasotzeko auziak porrotean bukatu zuten<ref>[[Gaceta de Madrid. Epaitegiak (eu)#Errege Kontseilua: epaiak | Errege Kontseilua: epaiak]]. 25.000 arma kobratzekoa (1878/06/07) eta gerra kalte-ordainak jasotzekoa (1880/11/10).</ref>. Eskaerak, gainera, behera egin zuten. Ondorioz, enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Basil Zaharoff Soraluzeraino etorri zen lantegia bertatik bertara aztertzeko eta, ikusitakoa gustatu zaionez, erosketa gomendatu zuen.  

    Orduan ''Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresak ''The Placencia de las Armas Company Limited'' sortu zuen, Londresen bertan. Eta Málagako ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' erabili zuen bitartekari ''S.A. Euscalduna'' lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek ''The Placencia de las Armas Company Limited''-eri ''Euscalduna'' lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.
    Orduan ''Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresak [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|''The Placencia de las Armas Company Limited'']] sortu zuen, Londresen bertan, bi zuzendarirekin: Basil Zaharoff eta Siegmund Loew. Eta Málagako ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' erabili zuen bitartekari ''S.A. Euscalduna'' lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek ''The Placencia de las Armas Company Limited''-eri ''Euscalduna'' lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.

    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Fret (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).
    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen: [[Compañía Anónima Placencia de las Armas (eu)|''Compañía Anónima Placencia de las Armas'']]. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Fret (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).

    [[Fitxategi: Fabrika_zaharra._Ikuspegi_orokorra_(Julen_Zabaleta).jpg | thumb | left | 300px | Fabrika zaharra (Julen Zabaleta)]]
    ==Soraluze: ''Compañía Anónima Placencia de las Armas''-en zuzendaria==
    ==Soraluze: ''Compañía Anónima Placencia de las Armas''-en zuzendaria==
    1896 urtean, Basil Zaharoff Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresaren zuzendaria izendatu zuten<ref>[https://firstworldwarhiddenhistory.wordpress.com/2015/07/22/munitions-8-the-munitions-8-the-strange-and-unendearing-story-of-basil-zaharoff/ The strange and unendearing story of Basil Zaharoff]. First World War Hidden History (2015/07/15).</ref>. Nahiz eta Madrilen lan egin eta bizi (bertan zeuden erosleak, era bertan bizi zen bere "andrea"), pentsatzekoa da Soraluzera maiz etorriko zela.
    1896. urtean Nordenfelt-ek Basil Zaharoff ''The Placencia de las Armas Company Limited'' zein ''Compañía Anónima Placencia de las Armas'' enpresaren zuzendaria izendatu zuen<ref>[https://firstworldwarhiddenhistory.wordpress.com/2015/07/22/munitions-8-the-munitions-8-the-strange-and-unendearing-story-of-basil-zaharoff/ The strange and unendearing story of Basil Zaharoff]. First World War Hidden History (2015/07/15).</ref>. Nahiz eta Madrilen lan egin eta bizi (bertan zeuden erosleak, era bertan bizi zen bere "andrea"), pentsatzekoa da Soraluzera maiz etorriko zela.

    Baina ez zen nahikoa. Irabaziak pilatzen ari zen bitartean, Vickers-en akzioak erosteari ekin zion, jabe nagusia bihurtu arte. Orduan, 1914-1918 urteetan Maxim-Vickers-Armstrong enprdsaren zuzendari eta lehedakaria izan zen. Besteak beste, bere azpian zeuden Londreseko ''The Placencia de las Armas Company Limited'' zein Espainiako ''Compañía Anónima Placencia de las Armas''.
    Baina ez zen nahikoa. Irabaziak pilatzen ari zen bitartean, Vickers-en akzioak erosteari ekin zion, jabe nagusia bihurtu arte. Orduan, 1914-1918 urteetan Maxim-Vickers-Armstrong enpresaren zuzendari eta lehendakaria izan zen. Besteak beste, bere azpian zeuden Londreseko ''The Placencia de las Armas Company Limited'' zein Espainiako ''Compañía Anónima Placencia de las Armas''.

    [[Fitxategi: Gaceta_de_Madrid_1853.jpg | thumb | center | 400px | Gaceta de Madrid, eskaera zuzenekin]]
    ==Soraluze: Kontratu zuzenak==
    ==Soraluze: Kontratu zuzenak==
    Eroskeria saihesteko, eta ahal zen erosketa hobeak eta merkeenak egiteko, Espainiako legeak estatua behartzen zuen erosketa garrantzitsuak enkante publikoen bidez egiteko. Baina… salbuespena baziren 1852eko otsailak 27ko errege-dekretuaren 10. artikuluan jasotzen zirenak.

    Nordenfelt-ek Soraluzeko lantegia erosi (1886) eta hiru urterara Gerrako ministeritzak eta Marinako ministeritzak artikulu horretan agertzen den 10. salbuespenaz baliatu ziren Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresari eskaera zuzenak egiten hasteko. Eta hurrengo hogei urte baino gehiagotan (1889-1910), ez ziren gutxi izan: ia 400 kainoi<ref>10 mm.-tako 15 kainoi Garcia Lomas sistemakoak, lehorreratzeko 75 mm.-tako 12 Vickers kainoi, kanpainarako 75 mm.-tako 20 Vickers kainoi, Marinarako 57 mm.-tako 166 Nordenfelt kainoi, plaza eta itsasetzeko 57 mm.-tako 16 Nordenfelt kainoi, kanpainarako 57 mm.-tako 16 Nordenfelt kainoi, kainonerako 57 mm.-tako 10 Nordenfelt kainoi, Marinarako 28 Nordenfelt kainoi, Marinarako 42 mm.-tako 8 Sarmiento kainoi, Marinarako 37 mm.-tako 72 Maxim kainoi automatiko, 14 Hontoria kainoi... </ref> 20 urtetan, gehi osagarriak, muntaiak eta munizioak (milaka eta milaka proiektil). Eta honetaz gain, metrailadoreak eta beste arma txikiagoak<ref>[[Gaceta de Madrid. CAPA (eu)#Erosketa zuzenak | Gaceta de Madrid]]. Erosketa zuzenak egiteko erret aginduak.</ref>.
    Nordenfelt-ek Soraluzeko lantegia erosi (1886) eta hiru urterara Gerrako ministeritzak eta Marinako ministeritzak artikulu horretan agertzen den 10. salbuespenaz baliatu ziren Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresari eskaera zuzenak egiten hasteko. Eta hurrengo hogei urte baino gehiagotan (1889-1910), ez ziren gutxi izan: ia 400 kainoi<ref>10 mm.-tako 15 kainoi Garcia Lomas sistemakoak, lehorreratzeko 75 mm.-tako 12 Vickers kainoi, kanpainarako 75 mm.-tako 20 Vickers kainoi, Marinarako 57 mm.-tako 166 Nordenfelt kainoi, plaza eta itsasetzeko 57 mm.-tako 16 Nordenfelt kainoi, kanpainarako 57 mm.-tako 16 Nordenfelt kainoi, kainonerako 57 mm.-tako 10 Nordenfelt kainoi, Marinarako 28 Nordenfelt kainoi, Marinarako 42 mm.-tako 8 Sarmiento kainoi, Marinarako 37 mm.-tako 72 Maxim kainoi automatiko, 14 Hontoria kainoi... </ref> 20 urtetan, gehi osagarriak, muntaiak eta munizioak (milaka eta milaka proiektil). Eta honetaz gain, metrailadoreak eta beste arma txikiagoak<ref>[[Gaceta de Madrid. PACL (eu)#Erosketa zuzenak | Gaceta de Madrid]]. Erosketa zuzenak egiteko erret aginduak.</ref>.

    Eta, zergatik arrakasta hau? Gogoratu behar da ordurako Basil Zaharoff María del Pilar de Muguiro y Beruete andrearekin bazebilela (gerora ezkondu ziren), eta andre hau bazen inor: Francisco Borbón y Borbón Espainiako infantearen emaztea, Alderdi Kontserbadorearen senatore eta puntako politiko baten alaba, Segismundo Moreten iloba (Alderdi Liberalaren burua eta lehen ministroa)... Madrilgo Kortean antolatua zuen sarearekin, eta eskupekoekin, kontratu guzti horiek lortu zituen.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 19:04, 30 abendua 2023 data duena

    Basil Zaharoff
    Basil Zaharoff. Erretratua.jpg
    Jaio Muğla (Turkia), 1849
    Hil Monako, 1936
    Profila Arma saltzailea

    Inoiz izan den arma salerosle garrantsitzuena, XIX-XX mendean aritu zena.

    Ezizenez, "heriotzaren merkataria" eta "Europako gizon misteriotsua" esaten zioten.

    Soraluzerekin izan zituen harremanak ez ziren nolanahikoak. Lehenik eta behin, bera izan zen tratularia Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresa ingelesak S.A. Euscalduna erosi zuenean. Gero, Compañia Anónima Placencia de las Armas zuzendu zuen 1896 urtetik aurrera. Azkenik, Madrilen zeuzkan harreman eta eroskeri sareak erabili zituen, Compañia Anónima Placencia de las Armas enpresak urtero urtero kontratu zuzenak eskuratzeko, enkante publikotik pasa gabe.

    Bizitza

    Turkiar Inperioan jaioa (Muğla, 1849), Vasil Zaharyas izenarekin. Gerora Zacharias Basileios bilakatu zen, eta azkenean Basil Zaharoff izena hartu zuen.

    Zaharoff Maxim metrailadoreaz

    Gaztea zela Turkiatik Greziara pasa eta, kasualitatez, arma saleroskeran hasi zen, Nordenfelt etxerako lehen eta Vickers-erako gero. Garai hartan Balkanetan ez zegoen girorik, eta herri guztiak ahalmden arma modernoenak nahi zituzten, bada ezpada ere. Basil Zaharoff karrera oparoa egin zuen denetik saltzen zuela: fusilak, kainoiak, urazpikoak… horretarako beharrezko liskarrak sortzen edo hauspotzen, eta "eskupeko" oparoak erabiliz. "Zaharoff sistema" esaten zitzaion.

    Balkanetan bakarrik ez: Erdiko Europan, Hego Amerikan, Italia eta Espainian. Azken honetan, lehen lanetako bat Nordenfelt-entzat bertako arma lantegia erostea izan zen: Soraluzeko, La Euscalduna. Beste lan bat Isaac Peral-en urpekaria saboteatzea izan zen, eta lortu zuen: nahiz eta azterketa guztiak gainditu, Espainiak Peral-en urpekaria alboratu zuen… Nordenfelt-enak erosteko.

    Urteekin Nordenfelt enpresa Maxim-Nordenfelt bihurtu zen, eta geroago Vickers-ek erosi zuen. Urte hauetan guztietan Basil Zaharoffek aurrera egin zuen, gero eta diru gehiago irabazten, %5 eta %10 arteko komisioak kobratzen zituela. Irabazi gehienak Vickers-eko akzioak erosteko erabili zituen, eta azkenean bertako jabe nagusia eta zuzendari bilakatu zen.

    Maria Pilar de Muguiro eta Basil Zaharoff

    Urrezko garaia Lehen Mundu Gerrarekin etorri zen, aliatuen hornitzaile nagusia bihurtu zenean. Dirua bakarrik ez, tituluak eta domina ugari eman zizkioten.

    Estatu Batuetan ezkondu zen, eta alargundu gero. Espainiako María del Pilar de Muguiro y Beruete andrea ezagutu zuenean (1894), berarekin zeharo maitemindu zen. Andra hau Francisco de Borbón Espainiako infante batekin ezkonduta izatea ez zen oztopoa elkarrekin bizi izateko. Senarra hil zenean ezkondu ziren (1924), baina Maria del Pilar 18 hilabeteetara hil zen.

    Azken urteak Frantziako "Côte d'Azur" delakoan eman zituen. Orduan ere Montecarloko kasinoa erosi zuen, gain beheran zegoena, eta aurrera atera zuen (berak inoiz ez omen zuen jokatu). 1936 urtean hil zen, Monakon bertan.

    Saltzaile moduan, aparta izan zen: "eskupekoak" edota xantaiak politiko eta militarrak erosteko, prentsa-kanpainak iritzi publikoa berotzeko, sabotaiak konkurrentziari aurre egiteko… bide guztiak zilegi zituen saltzeko. Herrialdeen arteko mesfidanfzak sortzen eta hauspotzen zituen, bi aldeei armak saltzeko gero; gerrak ere sortu omen zituen, negozioaren onerako.

    Soraluze: S.A. Euscaldunaren erosketa

    1886 urtean Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresak Basil Zaharoff Espainiara bidali zuen, ganorazko arma lantegi bat begiz jotzeko. Orduko onenetakoa, Soraluzeko S.A. Euscalduna, bigarren karlistadaren ostean kili-kolo zegoen. Lantegiak kalte garrantzitsuak izan zituen, eta Estatuarengandik kalte-ordainak jasotzeko auziak porrotean bukatu zuten[1]. Eskaerak, gainera, behera egin zuten. Ondorioz, enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Basil Zaharoff Soraluzeraino etorri zen lantegia bertatik bertara aztertzeko eta, ikusitakoa gustatu zaionez, erosketa gomendatu zuen.

    Orduan Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresak The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuen, Londresen bertan, bi zuzendarirekin: Basil Zaharoff eta Siegmund Loew. Eta Málagako Hijos de Manuel Agustín Heredia erabili zuen bitartekari S.A. Euscalduna lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek The Placencia de las Armas Company Limited-eri Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.

    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen: Compañía Anónima Placencia de las Armas. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Fret (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).

    Fabrika zaharra (Julen Zabaleta)

    Soraluze: Compañía Anónima Placencia de las Armas-en zuzendaria

    1896. urtean Nordenfelt-ek Basil Zaharoff The Placencia de las Armas Company Limited zein Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresaren zuzendaria izendatu zuen[2]. Nahiz eta Madrilen lan egin eta bizi (bertan zeuden erosleak, era bertan bizi zen bere "andrea"), pentsatzekoa da Soraluzera maiz etorriko zela.

    Baina ez zen nahikoa. Irabaziak pilatzen ari zen bitartean, Vickers-en akzioak erosteari ekin zion, jabe nagusia bihurtu arte. Orduan, 1914-1918 urteetan Maxim-Vickers-Armstrong enpresaren zuzendari eta lehendakaria izan zen. Besteak beste, bere azpian zeuden Londreseko The Placencia de las Armas Company Limited zein Espainiako Compañía Anónima Placencia de las Armas.

    Gaceta de Madrid, eskaera zuzenekin

    Soraluze: Kontratu zuzenak

    Eroskeria saihesteko, eta ahal zen erosketa hobeak eta merkeenak egiteko, Espainiako legeak estatua behartzen zuen erosketa garrantzitsuak enkante publikoen bidez egiteko. Baina… salbuespena baziren 1852eko otsailak 27ko errege-dekretuaren 10. artikuluan jasotzen zirenak.

    Nordenfelt-ek Soraluzeko lantegia erosi (1886) eta hiru urterara Gerrako ministeritzak eta Marinako ministeritzak artikulu horretan agertzen den 10. salbuespenaz baliatu ziren Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresari eskaera zuzenak egiten hasteko. Eta hurrengo hogei urte baino gehiagotan (1889-1910), ez ziren gutxi izan: ia 400 kainoi[3] 20 urtetan, gehi osagarriak, muntaiak eta munizioak (milaka eta milaka proiektil). Eta honetaz gain, metrailadoreak eta beste arma txikiagoak[4].

    Eta, zergatik arrakasta hau? Gogoratu behar da ordurako Basil Zaharoff María del Pilar de Muguiro y Beruete andrearekin bazebilela (gerora ezkondu ziren), eta andre hau bazen inor: Francisco Borbón y Borbón Espainiako infantearen emaztea, Alderdi Kontserbadorearen senatore eta puntako politiko baten alaba, Segismundo Moreten iloba (Alderdi Liberalaren burua eta lehen ministroa)... Madrilgo Kortean antolatua zuen sarearekin, eta eskupekoekin, kontratu guzti horiek lortu zituen.

    Kontrakoak ere izan zituen: erosteko prozedurak zuzenak ez zirela, eta saldutako material guztia lehen mailakoa ez zela (Kubako gerran argi ikusi zenez) Marinako ofizial juridiko batek Gobernua salatu zuen, eta ehundaka ofizialen babesa lortu. Alferrik baina, Zaharoffen eragina urrutira heltzen zen, eta salatari guztiak Marinatik botatzea lortu zuen.

    Basil Zaharoff eta Basil Bazaroff

    Literatura eta zineman

    Nahiz eta izkutuan geratu nahi, Basil Zaharoff-en ospea aurki zabaldu zen, eta ez onerako!

    Hainbat liburu eta filmetan antzeko pertsonaiak agertu izan dira. Esateko, Belarri hautsia (1937) Tintin-en komikian Basil Bazaroff arma saltzailea agertzen da, eta Jumanji (1995) filmean ehiztaria Zaharoff-en oinarrituta dago.

    Bestetik, Orson Welles-en Mr. Arkadin (1955) filmak zein Gervasio Posadas-en El mercader de la muerte (2020) eleberriak Basil Zaharoff-en bizitza dute ardatz.

    Erreferentziak

    1. Errege Kontseilua: epaiak. 25.000 arma kobratzekoa (1878/06/07) eta gerra kalte-ordainak jasotzekoa (1880/11/10).
    2. The strange and unendearing story of Basil Zaharoff. First World War Hidden History (2015/07/15).
    3. 10 mm.-tako 15 kainoi Garcia Lomas sistemakoak, lehorreratzeko 75 mm.-tako 12 Vickers kainoi, kanpainarako 75 mm.-tako 20 Vickers kainoi, Marinarako 57 mm.-tako 166 Nordenfelt kainoi, plaza eta itsasetzeko 57 mm.-tako 16 Nordenfelt kainoi, kanpainarako 57 mm.-tako 16 Nordenfelt kainoi, kainonerako 57 mm.-tako 10 Nordenfelt kainoi, Marinarako 28 Nordenfelt kainoi, Marinarako 42 mm.-tako 8 Sarmiento kainoi, Marinarako 37 mm.-tako 72 Maxim kainoi automatiko, 14 Hontoria kainoi...
    4. Gaceta de Madrid. Erosketa zuzenak egiteko erret aginduak.