«Aittantxaboleta (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
Nahiz eta Osintxuko lurretan egon, oso toki maitea da soraluzetarrendako. | Nahiz eta Osintxuko lurretan egon, oso toki maitea da soraluzetarrendako. | ||
XX mende erdialdetik elkartea dago bertan, bazkide soraluzetar asko dituena. Hasieran bertako txabolak erabiltzen bazituzten ere, gerora | XX mende erdialdetik elkartea dago bertan, bazkide soraluzetar asko dituena. Hasieran bertako txabolak erabiltzen bazituzten ere, gerora eraikin ederra egin zuten, "Gure Borda" izenekoa. | ||
Elkartetik | Elkartetik bertatik bertara behatokia dago, mendebaldera begira: Udalaitz, Anboto, Krabelinatx... eta Soraluze! | ||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
''(handoago ikusteko, gainean sakatu)'' | ''(handoago ikusteko, gainean sakatu)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Aittantxaboleta._Gure_borda_elkartea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | ''Gure | Aittantxaboleta._Gure_borda_elkartea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | ''Gure Borda'' elkartea
(J.C. Astiazarán 2020) | ||
Aittantxaboleta._Txabolak_eta_elkartea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Txabolak eta elkartea
(J.C. Astiazarán 2020) | Aittantxaboleta._Txabolak_eta_elkartea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Txabolak eta elkartea
(J.C. Astiazarán 2020) | ||
Aittantxaboleta._Behatokia,_txabolak_eta_elkartea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Behatokia, txabolak eta elkartea
(J.C. Astiazarán 2020) | Aittantxaboleta._Behatokia,_txabolak_eta_elkartea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | Behatokia, txabolak eta elkartea
(J.C. Astiazarán 2020) | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
Izenak, berez, ''atsedenerako txabolak'' esan nahiko zuen<ref>Atsedena >> atsêna, Soraluzeko hizkeraz.</ref>. | Izenak, berez, ''atsedenerako txabolak'' esan nahiko zuen<ref>Atsedena >> atsêna, Soraluzeko hizkeraz.</ref>. | ||
XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten | XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena bilatzerakoan hiztegia erabili bazuten, ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten diote, ez Atsentxaboleta ezta Atsedentxaboleta. | ||
Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du. | Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du. | ||
61. lerroa: | 61. lerroa: | ||
==Istorioak== | ==Istorioak== | ||
XX mendearen erdialdean, opor gutxi zirenean eta kanpora irterzeko ohiturarikmez zegoenean, baziren soraluzerarrak orduko oporrak (astebete) Aittantxaboletan ematen zituztenak, | XX mendearen erdialdean, opor gutxi zirenean eta kanpora irterzeko ohiturarikmez zegoenean, baziren soraluzerarrak orduko oporrak (astebete) Aittantxaboletan ematen zituztenak, | ||
Bazen bertara heltzerakoan alkandora makila lize baten puntan jartzen zuena, Soraluzeko familiari ailegatu zirela esateko. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:18, 19 abuztua 2021 data duena
Historia
Nahiz eta Osintxuko lurretan egon, oso toki maitea da soraluzetarrendako.
XX mende erdialdetik elkartea dago bertan, bazkide soraluzetar asko dituena. Hasieran bertako txabolak erabiltzen bazituzten ere, gerora eraikin ederra egin zuten, "Gure Borda" izenekoa.
Elkartetik bertatik bertara behatokia dago, mendebaldera begira: Udalaitz, Anboto, Krabelinatx... eta Soraluze!
Irudiak
(handoago ikusteko, gainean sakatu)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Etimologia
Leku honen etimologia oso eztabaidatua izan da, eta oraindik da.
Aittantxaboleta
Osintxukoek Aittantxabolia (Hilari Gantxegi, 1991) eta Aittantxaboleta (Miren Gabilondo Agirrebeña, 2002; Sebastian Elizburu Gorrotxategi, 2003) esaten diote[1]. Gazteleraz ere, lekuari Aichanchabolas esaten zaio Soraluzen.
Soraluzen bazegoen Aita Domingo izeneko baserria, Sagarraga errekaren inguruan. Baserri honen txabola izan zitekeen, eta hortik izena; Soraluzeko beste baserri batzuk ere txabolak dituzte Osintxuko lurretan.
Honengatik, Euskaltzaindiaren irizpena Aitaren txabola jartzearen aldekoa izan da.
Atsentxaboleta/ Atsedentxaboleta
Izenak, berez, atsedenerako txabolak esan nahiko zuen[2].
XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena bilatzerakoan hiztegia erabili bazuten, ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten diote, ez Atsentxaboleta ezta Atsedentxaboleta.
Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du.
Artzaintxabolak
Artzainen txabolak edo artzainaren txabolak esan nahiko zuen.
Txabolen erabilera aldetik zentzua dauka... baina gogoratu behar da mendebaldeko euskaran[3] artzaina edo artzaia beharrean pastoria erabiltzen dela.
Beraz, ez du ematen oinarri nahikorik duenik.
Koskorreta
Txabola dagoen tontorrari Koskorreta esaten diote MTNEko mapetan.
Baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez da agertzen.
Istorioak
XX mendearen erdialdean, opor gutxi zirenean eta kanpora irterzeko ohiturarikmez zegoenean, baziren soraluzerarrak orduko oporrak (astebete) Aittantxaboletan ematen zituztenak,
Bazen bertara heltzerakoan alkandora makila lize baten puntan jartzen zuena, Soraluzeko familiari ailegatu zirela esateko.
Erreferentziak
- Atsedentxaboleta. Bergarako euskara.
- ↑ ahotsak.eus. Soraluze.
- ↑ Atsedena >> atsêna, Soraluzeko hizkeraz.
- ↑ Mendebaldeko euskara. Bizkaian, Araban eta Deba bailaran hitz egiten dena (garai batean bizkaiera ere esaten zitzaion).