«Udala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 33 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
== | [[Fitxategi: Udaletxea._Ikuspegi_orokorra_(Garikoitz_Estornés_Zubizarreta_1991).jpg | thumb | right | 400px | Udaletxea (Garikoitz Estornés 1991)]] | ||
==Foru garaia: 1343tik 1845 arte== | |||
Soraluzeko Udala ia 500 urteetan Foruen arabera antolatu da. Hala ere, antolaketa hau ez da gauza finkoa izan, hainbat aldaketa eta bilakaera izan zituen. Lau aro nabarmen daitezke: hasierako urteak (1343-1499), 1499 ordenantzak (1499-1695), milaristena (1695-1766) eta herritar arruntak sartu zirenekoa (1766-1845). | |||
===Hasierako urteak (1343-1499)=== | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Foru garaia (1343-1499) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
Soraluze zaharrak alkateak izan zituen hiribildua sortu baino lehen: lau urte aurretik (1339) Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa agertzen da eta. | |||
Placencia de Soraluze hiribildua 1343 urtean sortu zen, Alfonso XI erregeak hiri-bildua antolatzeko agindu zuenean. Logroñoko Forua eman zion lege gisa, eta bertan hiru kargu aipatzen dira: epailea (''merino''), alkateak eta borreroa (''sayón''). Kargu hauek ez zituzten biztanleek aukeratzen, erregeak baizik; edo, hobeto esateko, bere ordezkoak. | |||
Bost urte geroago Alfonso XI-k hiribilduei emandako foruak egokitu eta hobetu zituen (Ordenamiento de Alcalá, 1348), besteak beste herritarrei alkatea aukeratzeko askubidea aitortu zielako. | |||
Herritar guztien batzarrari "Udal Orokorra" esaten zioten, eta "udalkide" bertaratutakoei. Udalkidea izateko gizona izan behar zen, 30 urte baino gehiagokoa eta kaparea<ref>Noblea edo ''hidalgo''. "Bizi guztiko soraluzetar guztiei kaparetasuna berez aitortzen zitzaien, baina kanpotarrek frogatu behar zuten (abokatua, ziurtagiriak...).</ref>. | |||
Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko. Ordezkari multzo honi "Udal Itxia" esaten zioten. | |||
Sistema | ===Sistema zaharra (1499-1695)=== | ||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Foru garaia (1499-1695) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
1499ko ordenantzen jasotzen zuten sistema hau. Aspaldikoa zela esaten zuten eta, beraz, 1499 baino lehenagotik. | |||
Bost pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoreak. Honetaz gain, erabaki garrantzitsuenak herri-bileretan hartzen ziren: Udal Orokorrak<ref>Ayuntamiento General.</ref>. Izendapenak egiteko Udal Orokorra urtean behin izaten zen, San Miguel egunean, irailak 29an. | |||
Zortzi hautesle izaten ziren, eta urte batekoek hurrengo urtekoak izendatzen zituztenez, oso bizkor sistema endogamikoa egin zen: Udala familia bakar batzuen eskutan geratu zen, gainontzeko udalkideen haserrea piztuz. | |||
== | ===Milaristen errejimendua (1695-1766)=== | ||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Foru garaia (1695-1766) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
Sistema guztiei zabaltzeko asmoz, 1695.eko ordenantza berriak egin ziren. Alde batetik denok izan zitezkeen hautesle eta hautagai (den denak ez, 30 urtetik gorako gizon kapare guztiak baizik), baina baldintza berri bat ezarri zuten: partaide izateko milarista<ref>Soraluzen etxe edo baserri baten jabea.</ref> izan behar zen; modu honetan hautesle kopurua asko murriztu zen, aberatsenak bakarrik geratu ziren. Eta beste aldetik "Errejimendua" ezarri zen; hau da, gero eta erabaki gehiago hautetsien eskutan uzten ziren<ref>''Regidor'' gazteleraz, agintari euskaraz.</ref>, Udal Orokorrari eskumenak kenduz. | |||
Hautetsiak aukeratzeko sistema bitxia izaten zen. Hasieran, udalkideek kapare zerrenda egokitzen zuten. Gero, guztien artean lau hautesle zozketatzen ziren. Lau hautesle hauek kargu bakoitzeko izen bana proposatzen zuten, eta kargua lau izenen arteko zozketaz aukeratzen zen. | |||
Sistema hau oso itxia zen, Agustín de Azcárate herriko eskribauak osatutako 1746ko erroldan 46 milarista agertzen dira (25 kalean eta 21 baserrietan), 153 ez-milarista (103 kalean eta 50 baserrietan) eta 108 kanpotar. Udalan parte hartu dezaketenak gizonen %15a dira, eta andrak eta gizon gazteak kontutan hartzen badira, %5 edo %7 besterik ez<ref>Sistema honi batzuk esaten diote ''euskal demokrazia forala''.</ref>. | |||
Kudeaketa aldetik, gaur egunekoekin alderatuz, desberdintasun handiena janarien eta edarien horniketa zen. Orduan, Udalak (milaristen eskuetan) zeukan jaki nahikoa eta merke eskuratzeko ardura, beharbada gehienezko prezioa ezarriz: ardoak, ogia, garia, haragia, arraina... Baina uzta urriko urteetan, esateko, lur jabeek (milaristak denak) nahiago zuten garia kanpora eramatea garestiago saltzeko. Arazo hauek eragin zituzten matxinadak, 1766ekoa kasu. | |||
=== | ===Herritar arruntak sartu zirenekoa (1766-1845)=== | ||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
Matxinaden eraginez, Carlos III erregeak ''auto acordado'' izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05). | |||
Aurrerantzean, Soraluzeko udalbatza zortzi lagunek osatzen zuten. Alde batetik aurreko bostak, milaristek aukeratuak: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore. Eta beste hiru berri, herritar arruntek hautatuak: arrunten diputatuak<ref>Diputados del común.</ref> hornigaiekin arduratuko ziren, eta pertsonen sindikoa<ref>Síndico personero.</ref> herritar arrunten bozeramailea izango zen. | |||
Sistema honek bi eten izan zituen. Lehena Jose I-rekin izan zen (1808-1813), eta bigarrena Hirurteko Liberala etorri zenean (1820-1823). Bietan sufragio unibertsala ezarri zuten, baina ez zuten asko iraun. | |||
== | ==Konstituzionalismoa: 1845tik 1936 arte== | ||
=== | ===Borboiak (1845-1931)=== | ||
1845 | ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Konstituzionalismoa (1845-1931) (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
1840tik aurrera Foruak deuseztu zutenez, 1845ko ''Udal Legea'' onartu zutenean, Soraluzen ere (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zuten. | |||
Sistema foralarekin baziren alde garrantzitsuak: alkateek epaile ahalmenak galtzen zuten, ''udal orokorrak'' desagertzen ziren, zinegotzi guztiak berdinak ziren, hautesleak zergadun aberatsenak izango ziren (hau da, errentaren arabera) eta alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen. | |||
Hurrengo urteetan udal lege berriak izan ziren, moderatu edo aurrerakoiek ezarrita. Moderatuekin hautesle kopurua murrizten zen eta alkatea gobernuak izendatzen zuen; aurrerakoiekin, berriz, hautesle kopurua zabaltzen zen (baina ez asko) eta zinekotziek aukeratzen zuten alkatea. | |||
Udala oligarkiaren menpe jarraitzen zen. Sistema foralarekin hautesleak (kapare milaristak) helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren. | |||
Sistemak eten bikoitza izan zuen: Seiurteko Demokratikoa (1868-1873) eta bigarren karlistada (1873-1876). Gero, Borboien errestaurazioak aurreko sistemaren antzekoa ezarri zuen. | |||
Sufragio unibertsala, Seiurteko Demokratikoak ezarria eta gero ezabatua, 1890an aitortu eta 1907an ezarri zuten, beti gizonentzat. | |||
===Errepublika (1931-1936)=== | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Konstituzionalismoa (1931-1936) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
1931ko apirilak 12ko udal hauteskundeek Errepublikari bidea zabaldu zioten. Soraluzen ezkerrekoek inpugnatu zutenez, epaileak batzorde kudeatzailea izendatu eta hauteskundeak errepikatu ziren. Hauteskunde haiek jeltzaleek irabazi zituzten (10 zinegotzietatik 7 lortu zituzten). | |||
1933 urtean Soraluzen ez zen udal hauteskunderik egin (errepublika garaian errepikatu zirenez, ez ziren susmagarriak). Baina 1934ko amaieran orduko gobernuak bertan behera laga zituen udal guztiak, udal batzordea izendatuz. | |||
1936eko otsailean alkatea eta zinegotziek berriro bueltatu ziren, baina ezin izan zuten agintaldia bukatu, irailak 22an karlistak herrian sartu zirelako. | |||
==Frankismoa: 1936tik 1978 arte== | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Frankismoa (1936-1975) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
1936ko irailak 22an karlistak herrian sartu ziren, eta militarrek udal berria izendatu zuten. Aurreko sistema deseuztuta geratu zen. | |||
1945 urtean Herri-Jardueren Oinarrien legea<ref>Ley de Bases de Régimen Local (1945/07/17).</ref> sortu zuten. Honen arabera Soraluzeko Udalbatzak 10 partaide izango zituen: bederatzi zinegotzi eta alkatea. | |||
Alkatea Gipuzkoako Gobernadore Zibilak zuzenean izendatzen zuen. Eta zinegotziek orduko ''demokrazia organikoa''ren arabera: hiru familiburuek eta beste hiru sindikatu bakarrak, eta seirak bilduta azken hiruak, herriko "ospetsuen" artean. | |||
==Gaur egun: 1978tik hona== | |||
Frankismo osteko lehen udal hauteskundeak 1979/04/03an egin ziren, Espainiako Udal Lege Organikoaren arabera (1978/08/10). | |||
Partiduek edota hautesle-koalizioek zerrenda itxiak aurkezten dute, eta hautesle bakoitzak zerrenda oso bat aukeratzen du. Zinegotziak zerrenda bakoitzak lortutako botoen arabera esleitzen dira, ''d'Hondt legea'' aplikatuz<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/D%27Hondt_metodoa D'Hondt metodoa]. Wikipedia (euskaraz)</ref>. Osteal, udalbatza berriaren lehen bileran, zinegotziek alkatea aukeratzen dute. | |||
1978-1991 artean, udala hamairu zinegotzik osatzen zuten, horietako bat alkatea. 1991rako Soraluzek 5.000 biztanle baino gutxiago zuenez, urte hartatik hona hamaika zinegotzik osatzen dute. | |||
::<small>''Alkate eta zinegotzien izenak ikusteko, sakatu [[Udalbatzak eta alkateak. Demokrazia (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
==Erreferentziak== | |||
=== | |||
[[Kategoria: Udala]] | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 19:04, 2 urtarrila 2022 data duena
Foru garaia: 1343tik 1845 arte
Soraluzeko Udala ia 500 urteetan Foruen arabera antolatu da. Hala ere, antolaketa hau ez da gauza finkoa izan, hainbat aldaketa eta bilakaera izan zituen. Lau aro nabarmen daitezke: hasierako urteak (1343-1499), 1499 ordenantzak (1499-1695), milaristena (1695-1766) eta herritar arruntak sartu zirenekoa (1766-1845).
Hasierako urteak (1343-1499)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Soraluze zaharrak alkateak izan zituen hiribildua sortu baino lehen: lau urte aurretik (1339) Pedro Ruyz de Aguirre izenekoa agertzen da eta.
Placencia de Soraluze hiribildua 1343 urtean sortu zen, Alfonso XI erregeak hiri-bildua antolatzeko agindu zuenean. Logroñoko Forua eman zion lege gisa, eta bertan hiru kargu aipatzen dira: epailea (merino), alkateak eta borreroa (sayón). Kargu hauek ez zituzten biztanleek aukeratzen, erregeak baizik; edo, hobeto esateko, bere ordezkoak.
Bost urte geroago Alfonso XI-k hiribilduei emandako foruak egokitu eta hobetu zituen (Ordenamiento de Alcalá, 1348), besteak beste herritarrei alkatea aukeratzeko askubidea aitortu zielako.
Herritar guztien batzarrari "Udal Orokorra" esaten zioten, eta "udalkide" bertaratutakoei. Udalkidea izateko gizona izan behar zen, 30 urte baino gehiagokoa eta kaparea[1].
Udal Orokorra oso gutxitan biltzen zen, gai edo arazo larrietan erabakitzeko; eta urtean behin ordezkariak aukeratzeko. Ordezkari multzo honi "Udal Itxia" esaten zioten.
Sistema zaharra (1499-1695)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1499ko ordenantzen jasotzen zuten sistema hau. Aspaldikoa zela esaten zuten eta, beraz, 1499 baino lehenagotik.
Bost pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoreak. Honetaz gain, erabaki garrantzitsuenak herri-bileretan hartzen ziren: Udal Orokorrak[2]. Izendapenak egiteko Udal Orokorra urtean behin izaten zen, San Miguel egunean, irailak 29an.
Zortzi hautesle izaten ziren, eta urte batekoek hurrengo urtekoak izendatzen zituztenez, oso bizkor sistema endogamikoa egin zen: Udala familia bakar batzuen eskutan geratu zen, gainontzeko udalkideen haserrea piztuz.
Milaristen errejimendua (1695-1766)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sistema guztiei zabaltzeko asmoz, 1695.eko ordenantza berriak egin ziren. Alde batetik denok izan zitezkeen hautesle eta hautagai (den denak ez, 30 urtetik gorako gizon kapare guztiak baizik), baina baldintza berri bat ezarri zuten: partaide izateko milarista[3] izan behar zen; modu honetan hautesle kopurua asko murriztu zen, aberatsenak bakarrik geratu ziren. Eta beste aldetik "Errejimendua" ezarri zen; hau da, gero eta erabaki gehiago hautetsien eskutan uzten ziren[4], Udal Orokorrari eskumenak kenduz.
Hautetsiak aukeratzeko sistema bitxia izaten zen. Hasieran, udalkideek kapare zerrenda egokitzen zuten. Gero, guztien artean lau hautesle zozketatzen ziren. Lau hautesle hauek kargu bakoitzeko izen bana proposatzen zuten, eta kargua lau izenen arteko zozketaz aukeratzen zen.
Sistema hau oso itxia zen, Agustín de Azcárate herriko eskribauak osatutako 1746ko erroldan 46 milarista agertzen dira (25 kalean eta 21 baserrietan), 153 ez-milarista (103 kalean eta 50 baserrietan) eta 108 kanpotar. Udalan parte hartu dezaketenak gizonen %15a dira, eta andrak eta gizon gazteak kontutan hartzen badira, %5 edo %7 besterik ez[5].
Kudeaketa aldetik, gaur egunekoekin alderatuz, desberdintasun handiena janarien eta edarien horniketa zen. Orduan, Udalak (milaristen eskuetan) zeukan jaki nahikoa eta merke eskuratzeko ardura, beharbada gehienezko prezioa ezarriz: ardoak, ogia, garia, haragia, arraina... Baina uzta urriko urteetan, esateko, lur jabeek (milaristak denak) nahiago zuten garia kanpora eramatea garestiago saltzeko. Arazo hauek eragin zituzten matxinadak, 1766ekoa kasu.
Herritar arruntak sartu zirenekoa (1766-1845)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Matxinaden eraginez, Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herri ordezkariak sartzeko (1766/05/05).
Aurrerantzean, Soraluzeko udalbatza zortzi lagunek osatzen zuten. Alde batetik aurreko bostak, milaristek aukeratuak: alkatea, sindikoa eta hiru errejidore. Eta beste hiru berri, herritar arruntek hautatuak: arrunten diputatuak[6] hornigaiekin arduratuko ziren, eta pertsonen sindikoa[7] herritar arrunten bozeramailea izango zen.
Sistema honek bi eten izan zituen. Lehena Jose I-rekin izan zen (1808-1813), eta bigarrena Hirurteko Liberala etorri zenean (1820-1823). Bietan sufragio unibertsala ezarri zuten, baina ez zuten asko iraun.
Konstituzionalismoa: 1845tik 1936 arte
Borboiak (1845-1931)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1840tik aurrera Foruak deuseztu zutenez, 1845ko Udal Legea onartu zutenean, Soraluzen ere (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zuten.
Sistema foralarekin baziren alde garrantzitsuak: alkateek epaile ahalmenak galtzen zuten, udal orokorrak desagertzen ziren, zinegotzi guztiak berdinak ziren, hautesleak zergadun aberatsenak izango ziren (hau da, errentaren arabera) eta alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen.
Hurrengo urteetan udal lege berriak izan ziren, moderatu edo aurrerakoiek ezarrita. Moderatuekin hautesle kopurua murrizten zen eta alkatea gobernuak izendatzen zuen; aurrerakoiekin, berriz, hautesle kopurua zabaltzen zen (baina ez asko) eta zinekotziek aukeratzen zuten alkatea.
Udala oligarkiaren menpe jarraitzen zen. Sistema foralarekin hautesleak (kapare milaristak) helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren.
Sistemak eten bikoitza izan zuen: Seiurteko Demokratikoa (1868-1873) eta bigarren karlistada (1873-1876). Gero, Borboien errestaurazioak aurreko sistemaren antzekoa ezarri zuen.
Sufragio unibertsala, Seiurteko Demokratikoak ezarria eta gero ezabatua, 1890an aitortu eta 1907an ezarri zuten, beti gizonentzat.
Errepublika (1931-1936)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1931ko apirilak 12ko udal hauteskundeek Errepublikari bidea zabaldu zioten. Soraluzen ezkerrekoek inpugnatu zutenez, epaileak batzorde kudeatzailea izendatu eta hauteskundeak errepikatu ziren. Hauteskunde haiek jeltzaleek irabazi zituzten (10 zinegotzietatik 7 lortu zituzten).
1933 urtean Soraluzen ez zen udal hauteskunderik egin (errepublika garaian errepikatu zirenez, ez ziren susmagarriak). Baina 1934ko amaieran orduko gobernuak bertan behera laga zituen udal guztiak, udal batzordea izendatuz.
1936eko otsailean alkatea eta zinegotziek berriro bueltatu ziren, baina ezin izan zuten agintaldia bukatu, irailak 22an karlistak herrian sartu zirelako.
Frankismoa: 1936tik 1978 arte
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1936ko irailak 22an karlistak herrian sartu ziren, eta militarrek udal berria izendatu zuten. Aurreko sistema deseuztuta geratu zen.
1945 urtean Herri-Jardueren Oinarrien legea[8] sortu zuten. Honen arabera Soraluzeko Udalbatzak 10 partaide izango zituen: bederatzi zinegotzi eta alkatea.
Alkatea Gipuzkoako Gobernadore Zibilak zuzenean izendatzen zuen. Eta zinegotziek orduko demokrazia organikoaren arabera: hiru familiburuek eta beste hiru sindikatu bakarrak, eta seirak bilduta azken hiruak, herriko "ospetsuen" artean.
Gaur egun: 1978tik hona
Frankismo osteko lehen udal hauteskundeak 1979/04/03an egin ziren, Espainiako Udal Lege Organikoaren arabera (1978/08/10).
Partiduek edota hautesle-koalizioek zerrenda itxiak aurkezten dute, eta hautesle bakoitzak zerrenda oso bat aukeratzen du. Zinegotziak zerrenda bakoitzak lortutako botoen arabera esleitzen dira, d'Hondt legea aplikatuz[9]. Osteal, udalbatza berriaren lehen bileran, zinegotziek alkatea aukeratzen dute.
1978-1991 artean, udala hamairu zinegotzik osatzen zuten, horietako bat alkatea. 1991rako Soraluzek 5.000 biztanle baino gutxiago zuenez, urte hartatik hona hamaika zinegotzik osatzen dute.
- Alkate eta zinegotzien izenak ikusteko, sakatu hemen.
Erreferentziak
- ↑ Noblea edo hidalgo. "Bizi guztiko soraluzetar guztiei kaparetasuna berez aitortzen zitzaien, baina kanpotarrek frogatu behar zuten (abokatua, ziurtagiriak...).
- ↑ Ayuntamiento General.
- ↑ Soraluzen etxe edo baserri baten jabea.
- ↑ Regidor gazteleraz, agintari euskaraz.
- ↑ Sistema honi batzuk esaten diote euskal demokrazia forala.
- ↑ Diputados del común.
- ↑ Síndico personero.
- ↑ Ley de Bases de Régimen Local (1945/07/17).
- ↑ D'Hondt metodoa. Wikipedia (euskaraz)