|
|
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) |
1. lerroa: |
1. lerroa: |
| [[Teknologia: errobera giltza (eu)|Errobera giltzaren]] moduan, suharri giltzak argi-mukiaren premia desagertarazten du, baina sistema askoz fidagarriago batekin. | | #BIRZUZENDU [[Teknologia: txispa giltza (eu)]] |
| | |
| | |
| [[Fitxategi: Fusil_zaharra_03_(giltza).jpg | thumb | center | 600px | Soraluzen egindako txispa-fusila: giltza (XIX mendea)]]
| |
| ==Teknologiaren beharra==
| |
| Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.
| |
| | |
| Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.
| |
| | |
| Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.
| |
| | |
| | |
| ==Suharri-sistema==
| |
| Suharri giltzaz gain, txispa giltza eta txinparta giltza ere esan diote.
| |
| | |
| Suharri giltzaren hastapenak XVI mende bigarren erdikoak dira. Errobera giltzaz oinarrituta, hiru sistema garatu ziren nahikoa paraleloan: ''snaphance'' (Holanda inguruan), ''mikelete-giltza'' (Espainian) eta ''doglock'' izenekoa. Eta hiruron bilakaera moduan suharri giltza klasikoa lortu zen.
| |
| | |
| Giltzak suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko<ref>Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.</ref>.
| |
| | |
| Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak ''rastillo'' izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, Mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa<ref>Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.</ref> zabalduz.
| |
| | |
| Suharriak ''rastrilloa'' jotzerakoan txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
| |
| | |
| Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
| |
| | |
| | |
| [[Fitxategi: Mosketeak._Marin_Le_Bourgeoys.jpg | thumb | left | 200px | Marin le Bourgeoys]]
| |
| ==Marin le Bourgeoys-en hobekuntza==
| |
| Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: ''segurua''. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.
| |
| | |
| Behin almetxa ''rastrillo''az itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.
| |
| | |
| Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.
| |
| | |
| | |
| ==Erabilera==
| |
| Suharri giltzak moskete eta pistoletan erabili ziren. Beste [[Txispa-fusilak (eu)#Teknologi aurrerapenak|teknologiekin]] batera, mosketeak txispa-fusilak bilakatu zituzten.
| |
| | |
| | |
| ==Erreferentziak==
| |
| * [http://amodelcastillo.blogspot.com.es/2014/05/y-los-mosquetes-aun-mas-letales.html Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales]. Amo del Castillo.
| |
|
| |
|
| [[Kategoria: Armagintza]] | | [[Kategoria: Armagintza]] |