«Francisco Meléndez y Polo (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Francisco Meléndez y Polo | irudia = Paco_Vargas._Erretratua.jpg | jaio = | hil = | profila = Idazlea }} Don Francisco Melénd...) |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 8 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Pertsona (eu) | {{Pertsona (eu) | ||
| izena = Francisco Meléndez y Polo | | izena = Francisco Meléndez y Polo <br> ''Paco Vargas'' | ||
| irudia = Paco_Vargas._Erretratua.jpg | | irudia = Paco_Vargas._Erretratua.jpg | ||
| jaio = | | jaio = ? | ||
| hil = | | hil = ? | ||
| profila = Idazlea | | profila = Idazlea | ||
}} | }} | ||
Francisco Meléndez y Polo jaunak Soraluzen daukagun herrikoseme famatuena asmatu (edo aurkitu) zuen: Cristobal Colon. Hala ere, liburuaz gain oso gutxi ezagutzen dugu bere bizitzaz. | |||
==Gurasoak== | ==Gurasoak== | ||
Gurasoak Gil Meléndez y Vargas (Madril, 1821-1899) eta Modesta Polo y Bálgoma izan ziren. Palencian ezkondu ziren, eta sei seme-alaba izan zituzten, Francisco bigarrena izan zela. | |||
Franciscoren aita, | Franciscoren aita sasikoa zen, haren gurasoak Cayetano Meléndez Ayones y Peñalosa eta María de la Paz Vargas y Belluga izan zirela. Cayetano, geroago, María Paz baztertu eta Joaquina de la Pezuela y Ceballos anderearekin ezkondu zen. Agian horregatik Franciscok María Paz amamaren abizena erabili zuen: Paco Vargas. | ||
Gil Melėndez y Vargas Soraluzeko S.A. Euscalduna lantegiaren zuzendaria izan zen bigarren karlistada garaietan. Halaxe agertzen da 1869ko apirilak 30an, ''Zuazubizcar, Isla y Cía'' enpresa sozietate komanditarioa izatetik 'S.A. Euscalduna'' sozietate anonimo izatera pasa zenean. | Gil Melėndez y Vargas Soraluzeko [[S.A. Euscalduna (eu)|S.A. Euscalduna]] lantegiaren zuzendaria izan zen bigarren karlistada garaietan. Halaxe agertzen da 1869ko apirilak 30an, ''Zuazubizcar, Isla y Cía'' enpresa sozietate komanditarioa izatetik ''S.A. Euscalduna'' sozietate anonimo izatera pasa zenean. | ||
Hiru urte geroago bigarren karlistada sortu zenean (1882), Gil Meléndez zuzendariak ahal zuen guztia egin zuen lantegia babesteko. Soraluzen zegoen Lutxanako Erregimenduko soldadu-saldoa nahikoa ez zelakoan, herrian ''Askatasunaren bolondresak'' konpainia sortzen lagundu zuen; lantegiko armagile gehienek alde egin zuten, karlistak zirelako: 65 besterik ez ziren geratu. | Hiru urte geroago, bigarren karlistada sortu zenean (1882), Gil Meléndez zuzendariak ahal zuen guztia egin zuen lantegia babesteko. Soraluzen zegoen Lutxanako Erregimenduko soldadu-saldoa nahikoa ez zelakoan, herrian ''Askatasunaren bolondresak'' konpainia sortzen lagundu zuen; ordurako lantegiko armagile gehienek alde egin zuten, karlistak zirelako: 65 besterik ez ziren geratu. | ||
Karlistak arma gutxi zutela eta, 1873ko udan Antonio de Lizarraga general karlistak eskualdeko herriak hartu zituen, arma gehiago eskuratzeko. ''La Euscalduna'' lantegian abuztuak 18an sartu ziren, baina ez zuten gauza handirik topa, ''etsaiak deseginda utzi zuten'' eta. | Karlistak arma gutxi zutela eta, 1873ko udan Antonio de Lizarraga general karlistak eskualdeko herriak hartu zituen, arma gehiago eskuratzeko. Gil Meléndez, herriko gainontzeko liberalekin, Donostiara ihes egin zuen. Karlistak ''La Euscalduna'' lantegian abuztuak 18an sartu ziren, baina ez zuten gauza handirik topa, beren hitzetan ''etsaiak deseginda utzi zuten'' eta. | ||
== | [[Fitxategi: Sagar-erreka_Eibar._Zuzendariaren_etxea_Igaraten.jpg | thumb | left | 300px | Zuzendariaren etxea Igaraten]] | ||
==Bizitza== | |||
Ez da ezaguten noiz eta nun jaio zen, Palencian agian (gurasoak ezkondu ziren lekuan) edo Soraluzen (aita lanera etorri zen herria). Aita Fabrikako zuzendaria zela, Igarateko zuzendariaren etxean biziko ziren, segur aski. Aitzolek komentatuta<ref>[[¿Era vasco Colón? (eu) | ¿Era vasco Colón?]]. José de Ariztimuño Olaso ''Aitzol'' (El Día, 1936/07/09).</ref>, euskalduna omen zen, Euskal Herrian egindako urteei esker (Soraluzeko euskara erabiliko ete zuen?). | |||
Ramiro Larrañagak aipatzen duenez<ref>[[Cristóbal Colón era de Placencia (eu) | Cristóbal Colón era de Placencia]]- Ramiro Larrañaga (El Diario Vasco 1986/07/11).</ref>, karrera egin zuen (letratak agian?) eta historia eta kultura gaietan oso jantzia zen. Trenbide-inspektorea lanbideaz, lagun eta ezagun asko izan zituen: Ignacio Zuloaga pintorea, Esteban Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiaren lehendakaria lehen, eta Espainiako Korteen lendakaria gero, urte askotan), Alfredo Lafitte (Gipuzkoako diputatua), Ramón de Areitio (Bizkaiko bibliotekari eta idazlea)… Eztabaida sutsuak ere izan zituen, Salamancan Miguel de Unamunorekin, adibidez. | |||
Francisco Meléndez Modesta Romero Lameiro anderearekin ezkondu zen, Vigon (Pontevedra). Sei seme-alaba izan zituzten: Lucila, Salvador, Carolina, Francisco, Joaquín eta Modesta. Bere liburuan galiziarrei buruz esaten duenari kasu eginda, oso begikoak ez zituen. | |||
1936eko udan Fuentesaucon zegoen (Zamora), agian uda pasatzen. Handik bidali zion [[Colón vizcaino (eu)|''Colón vizcaíno'']] liburua Aitzoli. | |||
Portugaleko ''Ordem de Cristo''ren zalduna ere izan zen. | |||
[[Fitxategi: Colón vizcaino. Azala.jpg | thumb | right | 400px | Colón vizcaíno (Salamanca 1936)]] | |||
==Colón vizcaíno== | ==Colón vizcaíno== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Colón vizcaino (eu)|''hemen'']]</small>. | |||
Ikerketa lan luzeen ostean, 1936 urtean liburua plazaratu zuen Salamancan: ''Colón vizcaíno''. | |||
Liburu mardul honetan (338 orrialde!) Cristobal Colón euskalduna zela frogatzen saiatu zen. Eta gainera Soraluzekoa [[Salonazpi baserria (eu)|Salonazpi]] baserrikoa hain zuzen! Bertan jaio omen zen, 1441 urtean. Izen osoa ''Cristobal Maistegui Larriategui Salogoen Lascurain'' zuen, baina Maiztegi abizena Colón itzuli zuen. | |||
Bere tesia eraikitzeko, Cristobal Colón-i buruz ezagutzen ziren aipamen guztiak jaso eta bere ikuspuntutik azaldu zituen: bere lau bidaiak, eskutitzak, berari buruz idatzitakoak, itsasontzi taldearen buru jarri zuen itsasontziaren izen euskalduna (''Mari-Galante'' = ''Mari-Galanta''). Eta, noski, euskararen erabilera. | |||
Liburua atera zuenean ezizena erabili zuen: ''Paco Vargas (El hidalgo de Soraluze)''. | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze | * [[Cristóbal Colón era de Placencia (eu) | Cristóbal Colón era de Placencia]]. Ramiro Larrañaga (1990). | ||
* [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]] ''(262-267 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993) | |||
[[Kategoria: Idazleak]] | [[Kategoria: Idazleak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:31, 10 maiatza 2021 data duena
Francisco Meléndez y Polo Paco Vargas | |
---|---|
Jaio | ? |
Hil | ? |
Profila | Idazlea |
Francisco Meléndez y Polo jaunak Soraluzen daukagun herrikoseme famatuena asmatu (edo aurkitu) zuen: Cristobal Colon. Hala ere, liburuaz gain oso gutxi ezagutzen dugu bere bizitzaz.
Gurasoak
Gurasoak Gil Meléndez y Vargas (Madril, 1821-1899) eta Modesta Polo y Bálgoma izan ziren. Palencian ezkondu ziren, eta sei seme-alaba izan zituzten, Francisco bigarrena izan zela.
Franciscoren aita sasikoa zen, haren gurasoak Cayetano Meléndez Ayones y Peñalosa eta María de la Paz Vargas y Belluga izan zirela. Cayetano, geroago, María Paz baztertu eta Joaquina de la Pezuela y Ceballos anderearekin ezkondu zen. Agian horregatik Franciscok María Paz amamaren abizena erabili zuen: Paco Vargas.
Gil Melėndez y Vargas Soraluzeko S.A. Euscalduna lantegiaren zuzendaria izan zen bigarren karlistada garaietan. Halaxe agertzen da 1869ko apirilak 30an, Zuazubizcar, Isla y Cía enpresa sozietate komanditarioa izatetik S.A. Euscalduna sozietate anonimo izatera pasa zenean.
Hiru urte geroago, bigarren karlistada sortu zenean (1882), Gil Meléndez zuzendariak ahal zuen guztia egin zuen lantegia babesteko. Soraluzen zegoen Lutxanako Erregimenduko soldadu-saldoa nahikoa ez zelakoan, herrian Askatasunaren bolondresak konpainia sortzen lagundu zuen; ordurako lantegiko armagile gehienek alde egin zuten, karlistak zirelako: 65 besterik ez ziren geratu.
Karlistak arma gutxi zutela eta, 1873ko udan Antonio de Lizarraga general karlistak eskualdeko herriak hartu zituen, arma gehiago eskuratzeko. Gil Meléndez, herriko gainontzeko liberalekin, Donostiara ihes egin zuen. Karlistak La Euscalduna lantegian abuztuak 18an sartu ziren, baina ez zuten gauza handirik topa, beren hitzetan etsaiak deseginda utzi zuten eta.
Bizitza
Ez da ezaguten noiz eta nun jaio zen, Palencian agian (gurasoak ezkondu ziren lekuan) edo Soraluzen (aita lanera etorri zen herria). Aita Fabrikako zuzendaria zela, Igarateko zuzendariaren etxean biziko ziren, segur aski. Aitzolek komentatuta[1], euskalduna omen zen, Euskal Herrian egindako urteei esker (Soraluzeko euskara erabiliko ete zuen?).
Ramiro Larrañagak aipatzen duenez[2], karrera egin zuen (letratak agian?) eta historia eta kultura gaietan oso jantzia zen. Trenbide-inspektorea lanbideaz, lagun eta ezagun asko izan zituen: Ignacio Zuloaga pintorea, Esteban Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiaren lehendakaria lehen, eta Espainiako Korteen lendakaria gero, urte askotan), Alfredo Lafitte (Gipuzkoako diputatua), Ramón de Areitio (Bizkaiko bibliotekari eta idazlea)… Eztabaida sutsuak ere izan zituen, Salamancan Miguel de Unamunorekin, adibidez.
Francisco Meléndez Modesta Romero Lameiro anderearekin ezkondu zen, Vigon (Pontevedra). Sei seme-alaba izan zituzten: Lucila, Salvador, Carolina, Francisco, Joaquín eta Modesta. Bere liburuan galiziarrei buruz esaten duenari kasu eginda, oso begikoak ez zituen.
1936eko udan Fuentesaucon zegoen (Zamora), agian uda pasatzen. Handik bidali zion Colón vizcaíno liburua Aitzoli.
Portugaleko Ordem de Cristoren zalduna ere izan zen.
Colón vizcaíno
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Ikerketa lan luzeen ostean, 1936 urtean liburua plazaratu zuen Salamancan: Colón vizcaíno.
Liburu mardul honetan (338 orrialde!) Cristobal Colón euskalduna zela frogatzen saiatu zen. Eta gainera Soraluzekoa Salonazpi baserrikoa hain zuzen! Bertan jaio omen zen, 1441 urtean. Izen osoa Cristobal Maistegui Larriategui Salogoen Lascurain zuen, baina Maiztegi abizena Colón itzuli zuen.
Bere tesia eraikitzeko, Cristobal Colón-i buruz ezagutzen ziren aipamen guztiak jaso eta bere ikuspuntutik azaldu zituen: bere lau bidaiak, eskutitzak, berari buruz idatzitakoak, itsasontzi taldearen buru jarri zuen itsasontziaren izen euskalduna (Mari-Galante = Mari-Galanta). Eta, noski, euskararen erabilera.
Liburua atera zuenean ezizena erabili zuen: Paco Vargas (El hidalgo de Soraluze).
Erreferentziak
- Cristóbal Colón era de Placencia. Ramiro Larrañaga (1990).
- Soraluze. Monografía histórica (262-267 orrialdeak). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
- ↑ ¿Era vasco Colón?. José de Ariztimuño Olaso Aitzol (El Día, 1936/07/09).
- ↑ Cristóbal Colón era de Placencia- Ramiro Larrañaga (El Diario Vasco 1986/07/11).