«Pagobedeinkatu tumulua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
61. lerroa: | 61. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/dolmenak/pagobedeinkatua Pagobedeinkatua]. Debabarrena Turismoa. | |||
[[Kategoria: Historiaurrea]] | [[Kategoria: Historiaurrea]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:38, 16 abendua 2020 data duena
Pagobedeinkatu | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | Neolito-Brontzea |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Tumulua |
Azalpena
Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Pagobedeinkatuko lepoan, Atxolin eta Kurutzebakar tartean, itsas mailatik 799 metrotara. Aizkoin tumulua 200 metrotara mendebalde-iparmendebalderantz dago.
Tumuluak 8,5 metrotako diametroa eta 50-80 zentimetrotako altuera ditu. Erdian 3,5 x 2 metrotako diametroa eta 50 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Indusketan, erdialdean bertako zoru harritsuan zulatutako hobia agertu zen. Baita suharrizko printza bat aurkitu zuten (harrizko industria).
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Ikerlarien esanetan orduan bost harlauza zituen: haietako bat erdian zutik omen zegoen erdian, ekialde-mendebalde norabidean, eta gainerakoak tumuluan sakabanatuta.
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak
Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:
- Kokapena
- Uztailak 6. Pagobedeinkatura igo ginen, Irukûtzeta gainetik pasatzen. Nahiz eta izenak pago bedeinkatua adierazi, gaur egun ez dago bertan halako zuhaitzik, baina bai inguruetan. Oso litekeena da aintzinean pagoa izatea leku hartan, agian gurutze batez edo beste erlijio ikurraz apaindua, eta hortik Pagobedeinkatu izena, trikuharria edo tumulua izendatzeko orain erabiltzen ari garena. Tumulu hau Nâsiko goena-tik 150 bat metrotara dago, mendebalde-iparmendebalderutz, eta Atxolin tontorretik hegoalde-hegoekialderitz, Soraluzetik Azkoitiarako bidetik eskumara.
- Tamaina eta indusketa
- Tumulu honek 11 metrotako diametroa du, eta metro bateko altuera. Mendilerroan ugari diren ofita harriz eta arbelaz osatua dago. Gure ustez, hemen ere izan zen besteen moduko trikuharria, hobi kamararen harlosa handiaz etab.; baina motahonetako monumentu askotan bezelaxe, gaur egun desagertu dira. Altxorrak bilatzeko afan gogorrek, arbasoek soberan eta larregi izan oi zituzten altxorrak (horregatik urrezko aroa esaten diote ezagutzen ez zutenok), gure trikuharriek zituzten hainbeste eta hainbeste datu arkeologiko eta antropologiko lapurtu digute.
- Indusketa betiko legez egin eginda, lurra arakatu eta gero suharrizko printza txiki gorri bat agertu zen. Ostera, mendebalde-iparmendebaldetik argazkia hartu genuen (8. argazkia) eta Aizkoin-era joan ginen eguerdiko hamabietan.
Erreferentziak
- Pagobedeinkatua. Debabarrena Turismoa.