«Kolon soraluzetarra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 4 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Cristobal_Colón_Erretratua.jpg | thumb | 300px | right | Cristobal Colón]]
    [[Fitxategi: Cristobal_Colón_Erretratua.jpg | thumb | 300px | right | Cristobal Colón]]
    Eta oso zabaldua herrian (lotu herri txiki infernu handiarekin).
    ==Cristobal Colónen istorioa==
    ==Cristobal Colónen istorioa==
    Cristobal Colón Soraluzen jaio omen zen, 1441ean, Irure auzoko [[Salonazpi baserria (eu)|Salonazpi]] baserrian. Soraluzeko Andre Mariaren elizan egon omen zitzaion bataioa eta, ohitura zen moduan, egun horretan euskal santutegiaren izendegiak agintzen zuen izena jarri zioten, ''Cristobal''.  
    Cristobal Colón Soraluzen jaio omen zen, 1441ean, Irure auzoko [[Salonazpi baserria (eu)|Salonazpi]] baserrian. Soraluzeko Andre Mariaren elizan egon omen zitzaion bataioa eta, ohitura zen moduan, egun horretan euskal santutegiaren izendegiak agintzen zuen izena jarri zioten, ''Cristobal''.  
    13. lerroa: 10. lerroa:


    ::''Santa María itsasontzian gertatzen denari adi, LURRA! oihu egin zuen. Konturatu zenean oihuak bere jatorria salatzen zuela, ¡TIERRA! zuzendu zuen. Horra hor Mundu berrian euskaraz esan ziren aurreneko berbak.''
    ::''Santa María itsasontzian gertatzen denari adi, LURRA! oihu egin zuen. Konturatu zenean oihuak bere jatorria salatzen zuela, ¡TIERRA! zuzendu zuen. Horra hor Mundu berrian euskaraz esan ziren aurreneko berbak.''
    Hala ere, bada Paco Vargasek erabili ez zuen pisuzko argudioa, garai hartan oraindik aurkitu gabe zegoelako: ''Agur'' hitza, idatziz, Colonen eskutitz batean agertzen da aurreneko aldiz (gazteleraz jatorrian): ''Ez zuten Jaungoikoaren eta munduaren agurra merezi''<ref>No merecían el ''agur'' para con Dios y con el mundo. Euskaltzaindiaren Hiztegi Historiko-Etimologikoa.</ref>




    [[Fitxategi: Paco_Vargas._Erretratua.jpg | thumb | 200px | left | Paco Vargas]]
    [[Fitxategi: Paco_Vargas._Erretratua.jpg | thumb | 160px | left | [[Francisco Meléndez y Polo (eu)|Francisco Meléndez]]]]
    [[Fitxategi: Colón vizcaino. Azala.jpg  | thumb | 160px | right | [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaino]]]]
    ==Istorio honen historia==
    ==Istorio honen historia==
    Istorio honen sortzailea, Francisco Meléndez y Polo, (gaitzizenez ''Paco Vargas'' edo ''El Hidalgo de Soraluze'', berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen.
    Istorio honen sortzailea, [[Francisco Meléndez y Polo (eu)|Francisco Meléndez y Polo]], (gaitzizenez ''Paco Vargas'' edo ''El Hidalgo de Soraluze'', berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen.


    Ideia honen atzetik hainbat ikerketa egin zituen eta azkenean, 1936 urtean, Salamancan liburua argitaratu zuen: [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaino]] izenekoa.
    Ideia honen atzetik hainbat ikerketa egin zituen eta azkenean, 1936 urtean, Salamancan liburua argitaratu zuen: [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaino]] izenekoa.
    29. lerroa: 29. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[¿Era vasco Colón? (eu)| ¿Era vasco Colón? Y a lo mejor fue guipuzkoano]]. ''Aitzol'' (El Día 1936)
    * [[Incógnitas de la historia (eu)| Incógnitas de la historia. Kondaira'ko ez-ezagunak. ¿Colón vizcaíno = vascón?]]. (El Día 1936)
    * [[Cristóbal Colón era de Placencia (eu) | Cristóbal Colón era de Placencia]]. Ramiro Larrañaga (Diario Vasco 1986).
    * [[Soraluze, Colón y Unamuno (eu) | Soraluze, Colón y Unamuno]]. Ramiro Larrañaga (Diario Vasco 1986).
    * [[Colón vizcaíno, una tesis a mantener (eu)| Colón vizcaíno, una tesis a mantener]]. Ramiro Larrañaga (Egin 1987)
    * [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]] ''(262-267 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
    * [[¿Colón Vizcaíno? (eu) | ¿Colón Vizcaíno?]]. Emilio Mujika (Boletin de la R.S.B.A.P. 2003)


    [[Kategoria: Istorioak]]
    [[Kategoria: Istorioak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:17, 7 abuztua 2021 data duena

    Cristobal Colón

    Cristobal Colónen istorioa

    Cristobal Colón Soraluzen jaio omen zen, 1441ean, Irure auzoko Salonazpi baserrian. Soraluzeko Andre Mariaren elizan egon omen zitzaion bataioa eta, ohitura zen moduan, egun horretan euskal santutegiaren izendegiak agintzen zuen izena jarri zioten, Cristobal.

    Izatez, Cristobal Maistegui Larriategui Salogoen Lascurain zen, baina Maiztegi abizena Colón itzuli zuen: maizter = colono + tegi = paraje. inoiz ez zuen bere benetako izena erabili, horrek arazoak ekarri lekizkiolako, familia garrantzitsu batetik omen zetorren, etsai asko zituena.

    Colón Gipuzkoako Placenciakoa omen zen, eta ez Pedro Martin de Anghierak zioen Lombardiako Placenciakoa. Bere tesia eraikitzeko, Cristobal Colón-i buruz ezagutzen ziren aipamen guztiak jaso eta bere ikuspuntutik azaldu zituen: bere lau bidaiak, eskutitzak, berari buruz idatzitakoak, itsasontzi taldearen buru jarri zuen itsasontziaren izen euskalduna (Mari-Galante = Mari-Galanta).

    Eta, noski, euskararen erabilera toponimo berriak asmatzerakoan irla, portu, ibai edo mendiak izendatzeko: Jamaica = hamaika, La Habana = labana, Zugasti, Urre, Zuai, Txiki, Arana, Kai, Karramarro... Eta batez ere Amerikako lurrak ikusi zituenekoa:

    Santa María itsasontzian gertatzen denari adi, LURRA! oihu egin zuen. Konturatu zenean oihuak bere jatorria salatzen zuela, ¡TIERRA! zuzendu zuen. Horra hor Mundu berrian euskaraz esan ziren aurreneko berbak.

    Hala ere, bada Paco Vargasek erabili ez zuen pisuzko argudioa, garai hartan oraindik aurkitu gabe zegoelako: Agur hitza, idatziz, Colonen eskutitz batean agertzen da aurreneko aldiz (gazteleraz jatorrian): Ez zuten Jaungoikoaren eta munduaren agurra merezi[1]


    Istorio honen historia

    Istorio honen sortzailea, Francisco Meléndez y Polo, (gaitzizenez Paco Vargas edo El Hidalgo de Soraluze, berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen.

    Ideia honen atzetik hainbat ikerketa egin zituen eta azkenean, 1936 urtean, Salamancan liburua argitaratu zuen: Colón vizcaino izenekoa.

    José de Ariztimuño Olaso Aitzol apaiz ezagunak ere izan zuen liburu honen berri, eta 1936eko uztailaren 9an El Día egunkarian idatzi zuen artikuluan, tesi honek, zenbait argudio eztabaidagarri jasotzen baditu ere, beste edozein aukera moduan kontuan hartzeko beste datu biltzen dituela adierazi zuen.

    Zoritxarrez, gerra zela eta, liburu honek ez zuen merezi bezalako zabalpenik izan, eta liburu jabe batek azaldu zuenez, gerra ostean ale asko eta asko erre ziren, bada ezpada ere... Dena dela, herrian eta inguruan istorioa oso zabalduta dago urteetan.

    2018 urtean ETBko Herri txiki, infernu handi programan Soraluze agertu zen, eta bertan Juan Luis Ugaldek istorio hau zehatz-mehatz azaldu zuen.


    Erreferentziak

    1. No merecían el agur para con Dios y con el mundo. Euskaltzaindiaren Hiztegi Historiko-Etimologikoa.