«San Blas eguna (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: ==Eguna== Otsailaren 3an ospatzen da. Jai erlijioso eta gastronomikoa da. ==San Blas, eztarrien zaintzaile== Besteak beste, San Blas belarri, sudur eta eztarriaren zaint...) |
No edit summary |

(Erabiltzaile berak tartean egindako 11 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._San_Blas._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | thumb | right | 400px | [[Santa Maria la Real eliza (eu)|Parrokian]] dagoen [[San Blas irudia (eu)|San Blas irudia]]]] | |||
San Blas otsailaren 3an ospatzen da. Jai erlijioso eta gastronomikoa da. | |||
==San Blas, eztarrien zaintzaile== | ==San Blas, eztarrien zaintzaile== | ||
Besteak beste, San Blas belarri, sudur eta eztarriaren zaintzailea omen da. Eta azken puntu honekin lotuta, San Blas eguna ospakizun garrantzitsua da aspalditik Soraluzen | Besteak beste, San Blas belarri, sudur eta eztarriaren zaintzailea omen da. Eta azken puntu honekin lotuta, San Blas eguna ospakizun garrantzitsua da aspalditik Soraluzen<ref>Parrokian dagoen irudia XVIII mendekoa da.</ref>, baita Eibarren ere. | ||
Eta egun honetan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean | Eta egun honetan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean bedeinkatzeko; hurrengo egunotan haiek jan edo erabili ostean San Blasek eztarriak babesten ditu urtean zehar. | ||
Ume jaia da, umeak eramaten dituztelako mezetara jakiak (goxokiak, fruta edo ''sanblasopil'' famatuak). | Ume jaia da, umeak eramaten dituztelako mezetara jakiak (goxokiak, fruta edo [[Sanblasopilak (eu)|''sanblasopil'']] famatuak). Batzuk kordoiak ere eramaten dituzte<ref>Ohitura hau Bizkaitik etorri zen XX mende bukaeran, Abadiño ingurutik hain zuzen, San Blas bertako patroia da eta.</ref>. | ||
Sanblasopila jan baino lehen, aurreko zatiarekin Aitaren egin<ref>Aitaren egin. Gurutzea egin norberaren gorputzaren gainean: Aitaren (erakusle eta hatzapar luzearekin bekokia ikutu), Semearen (bularra ikutu) eta Espiritu (ezker besaburua ikutu) Santuaren (eskumako besaburua ikutu) izenean, amen (ezpanak ikutu, erpurua eta erakuslearekin gurutzea eginez).</ref> behar zen, bestela San Blasen babesa galtzen zen. | |||
Kordoiaren kasuan, lepoan erabili behar da bederatzi egunez. Gero, errezatu ostean kordoia erre behar da eta errautsak uretara bota. | |||
[[Fitxategi: Herriko_jaiak._San_Blasak._Plaza_Barrian_(Cortijo_1983).jpg | thumb | 200px | left | Sanblasopilekin Plaza Barrian (Cortijo 1983)]] | |||
==Garai bateko San Blas egunak== | |||
Sanblasopilak egiteko eta jateko ohitura Eibartik etorri omen zen, XX mende erdialdean. | |||
Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana<ref>Askotan, Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, bialdu.</ref>. | |||
Eskolan, jai izaten zen goizean, mezetara joan ahal izateko. Ia familiko guztiak joaten ziren: umeak, amak eta amamak; aitek eta aittaittek ezin zuten, lanean ari zirelako. | |||
Zapi handi batean bilduta eramaten ziren bedeinkatzeko jaki guzti-guztiak: sanblasopilak, frutak, gozokiak... Ahal zenean, fardelak umeek eramaten zituzten edo, hauek ezinean, amek. Mezatan ez zen girorik umeen artean: fardelak hauskorrak ziren oso eta, elkarren artean bultza eta kolpeka ari ziren besteon fardelak (eta sanblasopilak) apurtzeko asmoz. | |||
Meza ostean, bedeinkatzeko momentuan, fardelak ahal den altuen igo behar ziren... oso momentu aproposa elkarren kontra berriro aritzeko. | |||
Mezetatik urtetzerakoan, 1960 hamarkadatik aurrera, ohitura hasi zen umeei erretratuak ateratzekoa. | |||
==Gaur eguneko San Blas egunak== | |||
''(Handiago ikusteko, sakatu gainean)'' | |||
<gallery> | |||
Herriko_jaiak._San_Blas_01._Mezetan_(Plaentxia.eus_2018).jpg | Jendea mezetan
(Plaentxia.eus 2018) | |||
Herriko_jaiak._San_Blas_02._Bedeinkapena_(Plaentxia.eus_2018).jpg | Bedeinkapena
(Plaentxia.eus 2018) | |||
Herriko_jaiak._San_Blas_03._Umeak_(Plaentxia.eus_2018).jpg | Umeak opilekin
(Plaentxia.eus 2018) | |||
Herriko_jaiak._San_Blas_04._Nagusiak_(Plaentxia.eus_2018).jpg | Amak opilekin
(Plaentxia.eus 2018) | |||
Herriko_jaiak._San_Blas_06._Bedeinkapena_(Plaentxia.eus_2019).jpg | Bedeinkapena
(Plaentxia.eus 2019) | |||
Herriko_jaiak._San_Blas_05._Lehiaketa_(Plaentxia.eus_2019).jpg | Lehiaketa
(Plaentxia.eus 2019) | |||
</gallery> | |||
Gauza batzuk aldatu dira, eta besteak berdin berdin jarraitzen dute. | |||
Fruta eta goxikiak ez dira eramaten, baina kordoiak bai. Sanblasopilak, askotan, erositakoak dira; baina bertakoek egindakoak saritzeko, urteko lehiaketa antolatzen da. | |||
Oraindik argazki asko ateratzen dira, ume txikiei batez ere. | Oraindik argazki asko ateratzen dira, ume txikiei batez ere. | ||
Egun horretan, herritarrak, beraien opilak zapi edo trapuetan batuta, kalera irteten dira, elizara joan eta bedeinkatzeko. Lepoan jartzeko lokarriak ere bedeinkatzen dira eztarriko gaitzak uxatzeko. | |||
[[Fitxategi: Herriko_jaiak._Sanblasopilak_(Sonia_Cid).jpg | thumb | left | 300px | Sanblasopilak (Sonia Cid)]] | |||
==Sanblasopilak. Errezetak== | |||
::Errezeta bat eskuratzeko, sakatu [[Sanblasopilak (eu) | ''hemen'']]. | |||
Sanblasopilak egiteko errezetak, Soraluzen etxeak beste daude. | |||
Opila egiteko irina, azukrea, txerri gantza eta arraultzak erabiltzen dira; anis esentzia eta legamia gehitzen zaizkio. Gainekoa egiteko, zuringoak eta ''glas'' azukrea; eta limoi-ur tanta batzuk usaingozatzeko. | |||
Nahiz eta errezeta denak oso antzekoak izan, beti aldatzen da zer edo zer: osagaien proportzioak, denborak, labaren tenperatura... | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:22, 23 maiatza 2020 data duena
San Blas otsailaren 3an ospatzen da. Jai erlijioso eta gastronomikoa da.
San Blas, eztarrien zaintzaile
Besteak beste, San Blas belarri, sudur eta eztarriaren zaintzailea omen da. Eta azken puntu honekin lotuta, San Blas eguna ospakizun garrantzitsua da aspalditik Soraluzen[1], baita Eibarren ere.
Eta egun honetan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean bedeinkatzeko; hurrengo egunotan haiek jan edo erabili ostean San Blasek eztarriak babesten ditu urtean zehar.
Ume jaia da, umeak eramaten dituztelako mezetara jakiak (goxokiak, fruta edo sanblasopil famatuak). Batzuk kordoiak ere eramaten dituzte[2].
Sanblasopila jan baino lehen, aurreko zatiarekin Aitaren egin[3] behar zen, bestela San Blasen babesa galtzen zen.
Kordoiaren kasuan, lepoan erabili behar da bederatzi egunez. Gero, errezatu ostean kordoia erre behar da eta errautsak uretara bota.
Garai bateko San Blas egunak
Sanblasopilak egiteko eta jateko ohitura Eibartik etorri omen zen, XX mende erdialdean.
Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana[4].
Eskolan, jai izaten zen goizean, mezetara joan ahal izateko. Ia familiko guztiak joaten ziren: umeak, amak eta amamak; aitek eta aittaittek ezin zuten, lanean ari zirelako.
Zapi handi batean bilduta eramaten ziren bedeinkatzeko jaki guzti-guztiak: sanblasopilak, frutak, gozokiak... Ahal zenean, fardelak umeek eramaten zituzten edo, hauek ezinean, amek. Mezatan ez zen girorik umeen artean: fardelak hauskorrak ziren oso eta, elkarren artean bultza eta kolpeka ari ziren besteon fardelak (eta sanblasopilak) apurtzeko asmoz.
Meza ostean, bedeinkatzeko momentuan, fardelak ahal den altuen igo behar ziren... oso momentu aproposa elkarren kontra berriro aritzeko.
Mezetatik urtetzerakoan, 1960 hamarkadatik aurrera, ohitura hasi zen umeei erretratuak ateratzekoa.
Gaur eguneko San Blas egunak
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)
Gauza batzuk aldatu dira, eta besteak berdin berdin jarraitzen dute.
Fruta eta goxikiak ez dira eramaten, baina kordoiak bai. Sanblasopilak, askotan, erositakoak dira; baina bertakoek egindakoak saritzeko, urteko lehiaketa antolatzen da.
Oraindik argazki asko ateratzen dira, ume txikiei batez ere.
Egun horretan, herritarrak, beraien opilak zapi edo trapuetan batuta, kalera irteten dira, elizara joan eta bedeinkatzeko. Lepoan jartzeko lokarriak ere bedeinkatzen dira eztarriko gaitzak uxatzeko.
Sanblasopilak. Errezetak
- Errezeta bat eskuratzeko, sakatu hemen.
Sanblasopilak egiteko errezetak, Soraluzen etxeak beste daude.
Opila egiteko irina, azukrea, txerri gantza eta arraultzak erabiltzen dira; anis esentzia eta legamia gehitzen zaizkio. Gainekoa egiteko, zuringoak eta glas azukrea; eta limoi-ur tanta batzuk usaingozatzeko.
Nahiz eta errezeta denak oso antzekoak izan, beti aldatzen da zer edo zer: osagaien proportzioak, denborak, labaren tenperatura...
Erreferentziak
- ↑ Parrokian dagoen irudia XVIII mendekoa da.
- ↑ Ohitura hau Bizkaitik etorri zen XX mende bukaeran, Abadiño ingurutik hain zuzen, San Blas bertako patroia da eta.
- ↑ Aitaren egin. Gurutzea egin norberaren gorputzaren gainean: Aitaren (erakusle eta hatzapar luzearekin bekokia ikutu), Semearen (bularra ikutu) eta Espiritu (ezker besaburua ikutu) Santuaren (eskumako besaburua ikutu) izenean, amen (ezpanak ikutu, erpurua eta erakuslearekin gurutzea eginez).
- ↑ Askotan, Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, bialdu.