«Tronpa jolasa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Tronpa_jolasa._Ziba.jpg | thumb | 200px | right | Ziba]]
    {{Jolasa (eu)
    {{Jolasa (eu)
      | izena      = Tronpa jolasa / Ziba jolasa
      | izena      = Tronpa jolasa / Ziba jolasa
    9. lerroa: 10. lerroa:
    Trebetasun jolasa da. Leku askotan jolasten zen, baina Eliz atarian harlauza berezia zegoen horrerarako.
    Trebetasun jolasa da. Leku askotan jolasten zen, baina Eliz atarian harlauza berezia zegoen horrerarako.


    Zibak egurrezkoak ziren, burnizko punta zutela. Soka baten bidez dantzatzen ziren; eta inoiz sokaren beste puntan bi errialeko txanpona jartzen zen,  
    Zibak egurrezkoak ziren, burnizko punta zutela. Soka baten bidez dantzatzen ziren; eta inoiz sokaren beste puntan bi errialeko txanpona jartzen zen, apaingarri gisa.




    17. lerroa: 18. lerroa:




    [[Fitxategi: Santa_Maria_la_Real_parrokia._Elizataria_02._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | thumb | 300px | left | Eskudelak edo barandilak (Arantza Ezeiza Cuesta)]]
    ==Arauak==
    ==Arauak==
    Eliz atariaren erdian dagoen harlauzan dantzatu beharra dago tronpa. Lehen kolpea bertan jo behar du eta bertan dantzatzen hasi, baina ziba-dantza harlauzaren kanpoan bukatu behar zuen.  
    Eliz atariaren erdian dagoen harlauzan dantzatu beharra dago tronpa. Lehen kolpea bertan jo behar du eta bertan dantzatzen hasi, baina ziba-dantza harlauzaren kanpoan bukatu behar zuen.  

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:58, 16 apirila 2019 data duena

    Ziba
    Izena/k Tronpa jolasa / Ziba jolasa
    Tokia Eliz ataria
    Materiala Tronpa edo ziba
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak 3 gutxienez


    Trebetasun jolasa da. Leku askotan jolasten zen, baina Eliz atarian harlauza berezia zegoen horrerarako.

    Zibak egurrezkoak ziren, burnizko punta zutela. Soka baten bidez dantzatzen ziren; eta inoiz sokaren beste puntan bi errialeko txanpona jartzen zen, apaingarri gisa.


    Eliz atariko eskudelak edo barandilak (La Voz de España)

    Hasiera

    Zozketa egiten zen ordena aukerarzeko, zotz egiteko kanta baten bidez.


    Arauak

    Eliz atariaren erdian dagoen harlauzan dantzatu beharra dago tronpa. Lehen kolpea bertan jo behar du eta bertan dantzatzen hasi, baina ziba-dantza harlauzaren kanpoan bukatu behar zuen.

    Partaideak txandaka dantzatzen dute beraien tronpa eta bota ondoren gelditu arte itxoin behar dut

    Norbaitek ziba bota eta ez badu harrizko laukiaren barruan sartzen, edo dantza ez badu egiten, edo dantza bukatzerakoan harlauza barruan geratzen bada, ziba harlauzaren erdian jarri beharko du.

    Harlauzan zibak badaude, bada jolasteko beste modu bat: ziba jaurtitzerakoan besteon tronpen artean bota. Zibak besteak jo eta laukiaren kanpora irtetzen bada, ondo; bainao so gutxik lortzen zuten hau, soilik trebeenek. Bestela, laukian bertan bere ziba jarri beharko du, beste zibekin batera.

    Erdian ez badago zibarik, dantzan daudenak ere kolpatu daitezke, dantzan dagoen ziba ukituz gero ez da derrigorrezkoa norberarena dantzatzea, ontzat ematen da.


    Bukaera

    Azkenak ziba dantzatu ostean jolasa bukatzen da, eta berriro hasi daiteke.

    Inoiz jokaldi berria a la chique jolasten zen; hau da, ziba punta gainean dantzatu beharrean ipurdi gainean dantzatuz.


    Taktikak

    Lagun baten ziba askatzeko, nahikoa zen haren kontra norberaren tronpa bota eta biak harlauzetik atera.

    Helburu maltzur bat besteen tronpak apurtzea zen, burnizko punta erabiliz. Burnizko puntak borobilak izaten ziren, bakna batzuk aitari eskatzen zioten tailerrean zorrozteko.


    Erreferentziak