«Thornycroft lurrin-kamioia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
Hurrengo urtean beste iragarkia jarri zuten ''El Día'' egunkarian, 1906ko martxoaren 16tik irailaren 8ra arte, ia egunero. | Hurrengo urtean beste iragarkia jarri zuten ''El Día'' egunkarian, 1906ko martxoaren 16tik irailaren 8ra arte, ia egunero. | ||
[[Fitxategi: CAPA._Iragarkia_(El_Día_1906).jpg | thumb | left | 300px | Iragarki hau El Día | [[Fitxategi: CAPA._Iragarkia_(El_Día_1906).jpg | thumb | left | 300px | Iragarki hau El Día egunkarian agertu zen (1906ko abuztuak 21)]] | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 19:02, 14 otsaila 2019 data duena
Lurrin-gurdia
1904 urtean, Compañía Anónima de Placencia de las Armas[1] zenak (Britainia Handiko Vickers Sons & Maxim Ltd.-rena), J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko[2].
Lurrin-motorra compound motakoa zen, eta bi zilindro zituen, bata presio altukoa era bestea presio gutxikoa, biak 12 baretako lurrinez elikatuak. 550 rpm-tan (minutuko birak) 35 CV ematen zituen, eta bi abiada zituen: orduko 6,5 eta 10,5 km. Gehienezko zama 4 Tn-koa zen, eta atoian beste 2 Tn eraman zezakeen. Ikatz biltegia beteta (760 kg) 60 km egin zezakeen... behar zuen ura hornitu eta gero.
Propaganda
1905. urtean Compañía Anónima de Placencia de las Armas-ek iragarkia jarri zuen Espainian argitaratu zen lehengo Tratado práctico de automóviles-ean[3]. Lurrin-gurdia esaten zitzaion produktuari.
Hurrengo urtean beste iragarkia jarri zuten El Día egunkarian, 1906ko martxoaren 16tik irailaren 8ra arte, ia egunero.
Espainiako Armadari egindako eskaintza
1906 urteko irailak 10ean Arístides Fernándezek, orduko zuzendari-jerenteak, Espainiako Armadari lurrin-kamioien eskaintza bidali zion. Bertan, ezaugarri eta prestazioak azaltzeaz gain, Soraluzeko lantegian eraikitako S.A. motako unitatea eskura jartzen zion. Unitate honen katalogo prezioa 6.500 pezetakoa zen[4].
1907. urteko azaroan Armadak lurrin-kamioia probatu zuen, eta bi akats larriz ohartu zen: ez zuen diferentzialik eta jarduera esparru eskasa zuela (12 kilometro) berriro urez bete baino lehen.
Autogintzako etorkizuna
- Sarrera nagusia: Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)
Nahiz eta autogintzan egindako lehen saiakera arrakastatsua ez izan, hogetabost urte geroago The Placencia de las Armas Company Limited berriro ekin zion autogintzari, kasu honetan ibilgailu industrialen motorrak, diferentzialak eta abiadura kutxak ekoizten.
Erreferentziak
- ↑ Ingelesez, The Placencia de las Armas Company Limited.
- ↑ El automóvil en España - Atlas Ilustrado (29 orrialdea). Egile askoren artean (Editorial Susaeta 2014)
- ↑ Tratado práctico de automóviles. Guillermo Ortega Agulla eta Ricardo Goytre Bejarano. Imprenta y Litografía de Bernardo Rodríguez (Madrid 1905)
- ↑ Iturria: Manuel Lage Marco.