«7301 lokomotora (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 5 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: 7301_lokomotora._Egin_berritan_(1931).png | thumb | 600px | right | 7301 lokomotora egin berritan (1931)]] | |||
==Prototipoa== | ==Prototipoa== | ||
1930 hamarkadan, Espainiako trenbide konpainia garrantzitsuenek elektrifikatzeko asmoa agertu zuten. | 1930 hamarkadan, Espainiako trenbide konpainia garrantzitsuenek elektrifikatzeko asmoa agertu zuten. | ||
4. lerroa: | 6. lerroa: | ||
''Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España'' enpresak ere bere trenbideak ere elektrifikatu nahi zituen, eta 7200 serieko lokomotorak erosi zituen (''krokodiloak''). | ''Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España'' enpresak ere bere trenbideak ere elektrifikatu nahi zituen, eta 7200 serieko lokomotorak erosi zituen (''krokodiloak''). | ||
[[Fitxategi: 7301_lokomotora._Muntaia_Reinosako_lantegian_01_(1930).png | thumb | 300px | left | 7301 lokomotora Reinosako lantegian (1930)]] | |||
SECNek<ref>Sociedad Española de Construcción Naval, artean Vickers talde britaniarrarena zena, Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited bezela.</ref> abiadura handiko lokomotora baten prototipoa eskaini zion ''Norte''ri (Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España) tarte gogorrenentzat; hau da, Espainiako Sistema Zentrala zeharkarzen zutenentzat: Madril-Ávila eta Madril-Segovia. | SECNek<ref>Sociedad Española de Construcción Naval, artean Vickers talde britaniarrarena zena, Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited bezela.</ref> abiadura handiko lokomotora baten prototipoa eskaini zion ''Norte''ri (Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España) tarte gogorrenentzat; hau da, Espainiako Sistema Zentrala zeharkarzen zutenentzat: Madril-Ávila eta Madril-Segovia. | ||
SECNek Reinosako lantegian montatu zuen prototipoa, eta 1931ko udazkenean ''Norte''ri eman zion. Lokomotorak 1.500 voltiotan lan egiten zuen, eta motorek 2277 kWtako indarra zuten (hau da, 3.120 CV; 7200 seriekoek 2.700 CV). Trakzio indarra 13.800 kg-takoa zuten (7200 seriekoek 13.000 kg). Gehienezko abiadura orduko 110 km-takoa zuen. Espainian inoiz egin den lokomotora astunena (151,6 tonelada) izan zen<ref>[http://ferropedia.es/ Ferropedia].</ref>; 7200 seriekoek, berriz, 145 toneladakoak ziren. | SECNek Reinosako lantegian montatu zuen prototipoa, eta 1931ko udazkenean ''Norte''ri eman zion. Lokomotorak 1.500 voltiotan lan egiten zuen, eta motorek 2277 kWtako indarra zuten (hau da, 3.120 CV; 7200 seriekoek 2.700 CV). Trakzio indarra 13.800 kg-takoa zuten (7200 seriekoek 13.000 kg). Gehienezko abiadura orduko 110 km-takoa zuen. Espainian inoiz egin den lokomotora astunena (151,6 tonelada) izan zen<ref>[http://ferropedia.es/ Ferropedia].</ref>; 7200 seriekoek, berriz, 145 toneladakoak ziren. | ||
[[Fitxategi: 7301_lokomotora._Muntaia_Reinosako_lantegian_02_(1930).png | thumb | 300px | right | 7301 lokomotora Reinosako lantegian (1930)]] | |||
Mekanika aldetik 7200 seriekoen oso antzekoa zen, mantenimendua errazteko; baina ardatzeko bi motor zituen: bata izorratu ezkero, ardatza ez zen indarrik gabe geratzen. Trasmisioak Winthertur ziren, garaiko berrienak. | Mekanika aldetik 7200 seriekoen oso antzekoa zen, mantenimendua errazteko; baina ardatzeko bi motor zituen: bata izorratu ezkero, ardatza ez zen indarrik gabe geratzen. Trasmisioak Winthertur ziren, garaiko berrienak. | ||
30. lerroa: | 34. lerroa: | ||
1976 urte arte lanean aritu zen. | 1976 urte arte lanean aritu zen. | ||
Oso lokomotora bitxia izan zen: nahiz eta 7200 seriekoak baino indartsuagoa izan, ez zituen pisua-indarra-kontsumoa ratio onak. Gainera, gidatzeko zaila zen, oso; eta mantenimientua ere beste horrenbeste. Arrazoi guzti hauengandik prototipo honek ez zuen segidarik izan<ref>[http://mundo-ferroviario.es/index.php/historia/37050-las-grandes-cocodrilos-ii-la-leona-renfe-7301 La leona 7301 | Oso lokomotora bitxia izan zen: nahiz eta 7200 seriekoak baino indartsuagoa izan, ez zituen pisua-indarra-kontsumoa ratio onak. Gainera, gidatzeko zaila zen, oso; eta mantenimientua ere beste horrenbeste. Arrazoi guzti hauengandik prototipo honek ez zuen segidarik izan<ref>[http://mundo-ferroviario.es/index.php/historia/37050-las-grandes-cocodrilos-ii-la-leona-renfe-7301 Las grandes cocodrilos II]. La leona RENFE 7301.</ref>. | ||
</ref>. | |||
[[Fitxategi: 7301_lokomotora._Delicias_geltokian_(Chema_Martinez_1983).jpg | thumb | 800px | center | 7301 lokomotora Madrilgo Delicias geltokian (Chema Martínez 1983)]] | |||
==Gaur egun== | ==Gaur egun== | ||
Gaur egun Madrilgo Trenbide Museoan<ref>[https://www.museodelferrocarril.org Madrilgo Trenbide Museoa]. Site ofiziala.</ref> gordetzen da, eta erakusgarri dago. | Gaur egun Madrilgo Trenbide Museoan<ref>[https://www.museodelferrocarril.org Madrilgo Trenbide Museoa]. Site ofiziala.</ref> gordetzen da, eta erakusgarri dago. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 00:16, 2 otsaila 2019 data duena
Prototipoa
1930 hamarkadan, Espainiako trenbide konpainia garrantzitsuenek elektrifikatzeko asmoa agertu zuten.
Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresak ere bere trenbideak ere elektrifikatu nahi zituen, eta 7200 serieko lokomotorak erosi zituen (krokodiloak).
SECNek[1] abiadura handiko lokomotora baten prototipoa eskaini zion Norteri (Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España) tarte gogorrenentzat; hau da, Espainiako Sistema Zentrala zeharkarzen zutenentzat: Madril-Ávila eta Madril-Segovia.
SECNek Reinosako lantegian montatu zuen prototipoa, eta 1931ko udazkenean Norteri eman zion. Lokomotorak 1.500 voltiotan lan egiten zuen, eta motorek 2277 kWtako indarra zuten (hau da, 3.120 CV; 7200 seriekoek 2.700 CV). Trakzio indarra 13.800 kg-takoa zuten (7200 seriekoek 13.000 kg). Gehienezko abiadura orduko 110 km-takoa zuen. Espainian inoiz egin den lokomotora astunena (151,6 tonelada) izan zen[2]; 7200 seriekoek, berriz, 145 toneladakoak ziren.
Mekanika aldetik 7200 seriekoen oso antzekoa zen, mantenimendua errazteko; baina ardatzeko bi motor zituen: bata izorratu ezkero, ardatza ez zen indarrik gabe geratzen. Trasmisioak Winthertur ziren, garaiko berrienak.
Tamalez, Errepublika garaian ekonomiak behera egin zuenez, ez zen eskaera gehiagorik izan.
Soraluzeko lantegiaren partaidetza
Lokomotora honen osagaiak Vickers taldearen beste enpresei eskatu zizkien, era denak Espainian egin ziren (barzuk atzerriko patenteak erabiliz). Esateko, ekipo elektrikoak Metropolitan Vickers-enak ziren.
Beste hainbat osagai Compañía Anónima Placencia de las Armas-ek Soraluzen egin zituen, José Sirvent Dargent[3] ardurapean.
Bizitza
Hasieran, 7301 lokomotorak Altsasu-Irun trenbidean egin zuen lan, bidaiari trenak mugitzeko, oso emaitza onekin[4].
1940 urtean Madrilgo Principe Pío depositora pasa zuten, Madril-Ávila-Segovia trenbidetan lan egiteko.
Azkenik, 1956 urtean Irungo depositora pasatu izan zuten, Miranda-Irun eta Miranda-Burgos trenbideetan erabiltzeko[5].
Zeukan indarrarengatik la leona esaten zioten. Irunen la Clipper moduan ezagutzen zuten eta Madril inguruan la bonita (polita).
1976 urte arte lanean aritu zen.
Oso lokomotora bitxia izan zen: nahiz eta 7200 seriekoak baino indartsuagoa izan, ez zituen pisua-indarra-kontsumoa ratio onak. Gainera, gidatzeko zaila zen, oso; eta mantenimientua ere beste horrenbeste. Arrazoi guzti hauengandik prototipo honek ez zuen segidarik izan[6].
Gaur egun
Gaur egun Madrilgo Trenbide Museoan[7] gordetzen da, eta erakusgarri dago.
Erreferentziak
- ↑ Sociedad Española de Construcción Naval, artean Vickers talde britaniarrarena zena, Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited bezela.
- ↑ Ferropedia.
- ↑ Archivo de Sociedad Estatal de Participaciones Industriales (SEPI). José Sirvent Dargent-en curriculum vitae, INIn (Instituto Nacional de Industria).
- ↑ Resumen de Obras. Sociedad Española de Construcción Naval (SECN 1931).
- ↑ 100 urte trakzio elektrikoa Euskadiko trenbideeta. Donostia–Hernani trenbidea / El ferrocarril de San Sebastián a Hernani. 100 años de tracción eléctrica en los ferrocarriles de Euskadi. Juanjo Olaizola Elordi (Euskotren 2003).
- ↑ Las grandes cocodrilos II. La leona RENFE 7301.
- ↑ Madrilgo Trenbide Museoa. Site ofiziala.