«Plazentziatarrak esaten dotse (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
Jatorrizko abestia ere (''Sekulan ez da...'') Soraluzen abestu izan da, letra egokituta; hau da, ''donostiarrak'' eta ''Donostia'' beharrean ''plazentziarrak'' eta ''Plazentzia'' abestuz. | Jatorrizko abestia ere (''Sekulan ez da...'') Soraluzen abestu izan da, letra egokituta; hau da, ''donostiarrak'' eta ''Donostia'' beharrean ''plazentziarrak'' eta ''Plazentzia'' abestuz. | ||
[[Fitxategi: Deba_ibaia._Emari_txikia.jpg | thumb | center | 500px | Deba ibaia eta Zubi Nagusia]] | |||
== Erreferentziak == | == Erreferentziak == | ||
[[Kategoria:Herriko_abestiak]] | [[Kategoria: Herriko_abestiak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:42, 18 martxoa 2021 data duena
Izenburua | Plazentziatarrak esaten dotse |
Egilea/k | Herrikoia |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Imanol López |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Plazentziatarrak esaten dotse
- errekiari ibaixa;
- hartuko leukie emon ezkero
- bost pezetako zurixa[1]
- Plazentziatarrak esaten dotse
Osintxuko Mugarri baserriko Paula Alberdiren[2] bertsioa, ahotsak.eus orrian jasotakoa[3]:
- Plaentxiatarrak esaten dotse
- errekiari ibaixa
- hartuko leuke boltsillorako
- bost pezetako zurixa.
- Plaentxiatarrak esaten dotse
Eta Juan San Martinen Eztenkadak liburuan elkarrizketa moduan etortzen da:
- (eibartarrak) Plaentxitarrek esaten dotse errekiari ibaia,
- (soraluzetarrak) Eibarrek pozik hartuko leuke Plazentziko errekia.
Azalpenak
Sekulan ez da sartu izandu, donostiarrik zeruan... abesti ezagunaren egokitzapena, umorezko tonuan eginda. Eskualdean (Eibar, Bergara...) oso ezaguna izan da.
Jatorrizko abestia ere (Sekulan ez da...) Soraluzen abestu izan da, letra egokituta; hau da, donostiarrak eta Donostia beharrean plazentziarrak eta Plazentzia abestuz.
Erreferentziak
- ↑ Zurixa = zilarrezko durua (bost pezeta).
- ↑ Osintxuko Paulita. Bere ukendu eta pomadak oso ezagunak izan ziren inguruan.
- ↑ "Plaentxiatarrak" antzinako kanta, Paula Alberdik abestuta. Ahotsak.eus