«Santa Ana arkua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 2 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
==Sorrera== | ==Sorrera== | ||
[[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentua]] | [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentua]] 1531./ urtean [[Errabal kalea (eu)|Errabalen]] sortu bazuten ere, 1584. urtean [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxea jauregira]] ekarri zuten, [[Kalegoen (eu)|Kalegoenera]]. | ||
Ehun urte geroago, | Ehun urte geroago, 1692. urtean, komentu berria eraiki zuten Irusagarreta etxearen lurretan, Olearako bidean. Eraikinaz gain esparruaz ornitu zuten komentua, bertan baratza eta fruta zuhaitzak ustiatzeko. | ||
[[Fitxategi: Santa_Ana_kalea._Arkua_02.jpg | thumb | left | 300px | Arkua (1.950 hamarkadan)]] | [[Fitxategi: Santa_Ana_kalea._Arkua_02.jpg | thumb | left | 300px | Arkua (1.950 hamarkadan)]] | ||
Eraikina Deba ibaia eta Oleako bidearen artean jaso zuten. Baina | Eraikina Deba ibaia eta Oleako bidearen artean jaso zuten. Baina herritar batek ortu batzuk testamentuan laga zizkienean, ezin zituzten erabili bidearen bestekaldean zeudelako: klausurako mojak izanik, ezin zuten bidea zeharkatu. | ||
Horregarik, | Horregarik, 1738. urtean Catalina de Santa Rita y Orbe-k, orduko Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1738-1742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen. | ||
Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: ''Santa Ana arkua''. | Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: ''Santa Ana arkua''. | ||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila). | Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila). | ||
Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero | Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero eta handiagoak ziren. | ||
Arkua ostopoa zenez, eraldatu zuten forma laukia emanez | Arkua ostopoa zenez, 1.955an eraldatu zuten forma laukia emanez, modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta. | ||
== | ==1977. urtea: azkena== | ||
Mojek komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko 21, 23 eta 25 zenbakiak. | Mojek komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko 21, 23 eta 25 zenbakiak. | ||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
<gallery> | <gallery> | ||
06_Komentuko_ortuak._Lehen.jpg | Santa Ana kalea eta komentuko ortuak | |||
Santa_Ana_komentua._Arkua_botatzen_01_(1977).jpg | Arkua botatzen (1977) | Santa_Ana_komentua._Arkua_botatzen_01_(1977).jpg | Arkua botatzen (1977) | ||
Santa_Ana_komentua._Arkua_botatzen_02_(1977).jpg | Arkua botatzen (1977) | Santa_Ana_komentua._Arkua_botatzen_02_(1977).jpg | Arkua botatzen (1977) | ||
49. lerroa: | 50. lerroa: | ||
Santa_Ana_komentua._Arku_barik_02_(1977).jpg | Komentua arku barik (1977) | Santa_Ana_komentua._Arku_barik_02_(1977).jpg | Komentua arku barik (1977) | ||
</gallery> | </gallery> | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Arkitektura erlijiosoa]] | [[Kategoria: Arkitektura erlijiosoa]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:25, 1 azaroa 2021 data duena
Sorrera
Santa Ana komentua 1531./ urtean Errabalen sortu bazuten ere, 1584. urtean Ormaetxea jauregira ekarri zuten, Kalegoenera.
Ehun urte geroago, 1692. urtean, komentu berria eraiki zuten Irusagarreta etxearen lurretan, Olearako bidean. Eraikinaz gain esparruaz ornitu zuten komentua, bertan baratza eta fruta zuhaitzak ustiatzeko.
Eraikina Deba ibaia eta Oleako bidearen artean jaso zuten. Baina herritar batek ortu batzuk testamentuan laga zizkienean, ezin zituzten erabili bidearen bestekaldean zeudelako: klausurako mojak izanik, ezin zuten bidea zeharkatu.
Horregarik, 1738. urtean Catalina de Santa Rita y Orbe-k, orduko Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1738-1742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen.
Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: Santa Ana arkua.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Zezena dator arkupetik
Santa Ana arkua herri-gogoan ondo sartuta egon da. Adibide gisa, Zezena dator arkupetik izeneko kantua.
Garai batean zezenak Santa Ana arkupetik askatzen ziren, gero Santa Ana kalea, Kalegoen, Plaza Barria, Kalebarren korritzeko Plaza Zaharrera heldu bano lehen.
Letrak ederki asko adierazten du: Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik!
Arkua birmoldatzen
Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila).
Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero eta handiagoak ziren.
Arkua ostopoa zenez, 1.955an eraldatu zuten forma laukia emanez, modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta.
1977. urtea: azkena
Mojek komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko 21, 23 eta 25 zenbakiak.
Eta horrerarako, lehengo gauza arkua botatzea izan zen. Komentuak beste bizpairu urte gehiago iraun zuen zutik.