«Ybarra aita-semeak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
1.857 urtean Espainiako armadak 20.000-24.000 fusil behar zituen, 1.854 urteko eredukoak hain zuzen. Eskaintzak eskatu zituenean, Soraluzeko Erret Lantegiaren gremioen gutxieneko prezioa 176 erreal eta 50 marabeditakoa izan zen. | 1.857 urtean Espainiako armadak 20.000-24.000 fusil behar zituen, 1.854 urteko eredukoak hain zuzen. Eskaintzak eskatu zituenean, Soraluzeko Erret Lantegiaren gremioen gutxieneko prezioa 176 erreal eta 50 marabeditakoa izan zen. | ||
Baina José Ybarrak 154 errealetan eskaini zituen, eta eskaera irabazi. Modu honetan beste enpresa gizonei bidea zabaldu zien, gremioen eragina sahiestuz. | Baina José Ybarrak 154 errealetan eskaini zituen, eta eskaera irabazi. Modu honetan beste enpresa gizonei bidea zabaldu zien<ref>Horien artean garrantzitsuena Juan Bautista Aldasoro Uribe, Soraluzeko medikua.</ref>, gremioen eragina sahiestuz. | ||
===''S.A. Euscalduna''=== | ===''S.A. Euscalduna''=== |
00:04, 31 maiatza 2018(e)ko berrikuspena
José Ignacio Ybarra Yribe Campos[1]
1815/04/10ean jaio zen, Soraluzen. Aita Juan Francisco Ybarra Unamuno zuen eta ama Manuela Yribe Campos Argarate.
Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen.
Familia
1844/01/29an Josefa Juana Cortazar Arrizabalaga anderearekin ezkondu zen, Soraluzen.
Bost seme-alaba izan zituzten: Juan Víctor (1845/03/06), Lucio (1846/12/11), José Francisco Leopoldo Doroteo (1848/12/03), Luis Raimundo (1851/03/15) eta María Josefa Prisca (1854/01/19). Igarrena, Lucio, umetan hil zen, bi urte eskas zituela (1849/03/14).
Armagile eta enpresa gizona
XIX mendearen erdialde arte gremioek eta Espainiako armadak zuzenean negoziatzen zituzten eskaerak, eta gero gremioek beren kideen artean banatzen zuten lana. Baina garesti fama irabazia zuten, eta sistema desegiteko gogo bizia zegoen.
José Ybarra izan zen, sefuruena, lehen enpresa gizon independientea.
1.857 urtean Espainiako armadak 20.000-24.000 fusil behar zituen, 1.854 urteko eredukoak hain zuzen. Eskaintzak eskatu zituenean, Soraluzeko Erret Lantegiaren gremioen gutxieneko prezioa 176 erreal eta 50 marabeditakoa izan zen.
Baina José Ybarrak 154 errealetan eskaini zituen, eta eskaera irabazi. Modu honetan beste enpresa gizonei bidea zabaldu zien[2], gremioen eragina sahiestuz.
S.A. Euscalduna
- Sarrera nagusia: S.A. Euscalduna (eu)
Sistema gremiala desagertzerakoan, 1.861 urtean José de Ybarrak La Euscalduna enpresa sortu zuen, fusilak egiten jarraitzeko.
Fabrika zaharra eraiki zuen, eta 80 bat armagile soldatapean hartu.
Hurrengo urtean Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari negozioa pasa zion, bera kudeatzaile moduan jarraitu zela. Enpresa honek harreman-kapital garrantzitsua zuen Madrilen, ezinbestekoa Espainiako itsas-armadarekin kontratuak sinatzeko.
1867/03/09an José de Ybarrak asmakizun-abantaila erregistratu zuen, bost urtetarakoa, errekamaratik kargatzen diren suzko armen sistema, gerra eta ehiza armentzat erabilgarri.
1.869 urtean, berriz, enpresatik alde egin zuen, eta azken hau sozietate anonimoa bilakatu zen, aurreko izena berreskuratuz, S.A. Euscalduna hain zuzen.
Bigarren karlistada sortu zenean (1872-1876) bizirik zituen hiru semeak dezente nabarmendu ziren.
Juan Víctor Ybarra Cortazar
Anaia zaharrena, Soraluzen jaio zen (1845/03/06).
Bergaran seminarista ikasi zuen, dominikoekin (1856-1860), baina gero injeniari industriala ikasi zuen.
Bigarren karlistadan Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murguía y Cia enpresa zabaldu zuen Azpeitian, La Azpeitiana fusil lantegia sortuz.
Hobekuntza batzuk patentatu zituen, eta José anaiarekin Ibarra orratz-fusila[3] asmatu zuen.
Gerra bukatu berritan hil zen, Soraluzen (1880/07/29).
José Francisco Leopoldo Doroteo Ybarra Cortazar
Soraluzen jaio zen (1848/12/03).
Militarra zen, teniente. Gerra sortu zenean Segoviatik desertatu eta Ziburura (Lapurdi) pasa zen; han Pedro de Zuazubizcar-en gutuna jaso zuen, karlistek La Euscalduna fabrika hartu bezain pronto zuzendaritza hartzeko.
Juan anaiarekin Ibarra orratz-fusila asmatu zuen.
Gerra bukatu eta gero, degradatu egin zituzten eta inguruetatik desagertu ziren.
Luis Raimundo Ybarra Cortazar
Soraluzen jaioa (1851/03/15), hau ere militarra zen.
Karrera militarra
Bigarren karlistada sortu zenean, Beran (Nafarroa) antolatu zen jaurtigailuen lantegian parte hartu zuen. Gerra bukatuta, degradatu zuten.
1.880 urtean berrizendatu zuten teniente, eta handik gutxira Puerto Ricora bidali zuten kapitain moduan.
1.884ko maiatzean gaixotu zen, eta Soraluzera ekarri zuten atzera lau hilabeterako. Bere asmakizuna zela eta, komandante maila eman zioten.
Soraluzen uste baino bi hilabete gehiago emanda, Puerto Ricora ez itzultzeko eskatu zuen. Onartu zioten eta destino berria eman, baina Soraluzen gaixorik jarraitzen zuelako karrera militarra bukatu zuen.
Asmakizuna
Anaia zaharren moduan, armagintza arloan asmatzaile izan zen: errebolberrentzako gasez bidezko zorroen erauzketa sistema[4] garatu zuen[5].
Pruebak egiteko, prototipoa Lefacheux errebolber bati ezarri zion (Lefacheux 1863 eredua, Oviedo 1874). Privilegio de invención ere eskatu zuen.
Lau urte geroago sistema hau Estatu Batuetan patentatu zuen (1878/04/23), Smith & Wesson errebolberrentzat. Piñal errebolberra esan zitzaion, prototipoak egiterakoan Piñal izenekoak lagundu ziolako.
Azkenik, 1.881 urtean patente hau Espainian erregistratu zuen.