«Aurea Etxaniz (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    40. lerroa: 40. lerroa:
    Orduan erretiratu zen. Profesional moduan jokatutako azken azken partidua Las Palmasen izan zuen, 1948ko abuztuaren 18a.
    Orduan erretiratu zen. Profesional moduan jokatutako azken azken partidua Las Palmasen izan zuen, 1948ko abuztuaren 18a.

    Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senarrarekin, bertan bizi izatera, 1.948ko urtarrillaren 7an.
    Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senarrarekin, bertan bizi izatera, 1.949ko urtarrillaren 7an.

    Ordutik Caracasen segitzen da, gaur egun alaba batekin bizi dela.
    Ordutik Caracasen segitzen da, gaur egun alaba batekin bizi dela.

    17:37, 14 maiatza 2018(e)ko berrikuspena

    Aurea Etxaniz Beitia
    Aurea Etxaniz Beitia. Caracasen (txikia).jpg
    Jaio 1.922
    Hil
    Profila Kirolaria (raketista)

    Aurea Etxaniz Beitia soraluzetarra primerako pilotaria izan zen, eta parean tokatu zitzaion joan den mendeko hasiera hartan bizi izan zen testuinguru berezia: raketisten sorrera, haien gorakada eta kirol-mota horren profesionalizazioa.

    Ez zen Soraluzeko raketista bakarra, adin bereko Juanita Nieto Matas ere Bartzelonan ibili zen gerra garaian.

    Gazte garaiak

    Aurea Etxaniz Beitia Soraluzen jaio zen, 1922ko urriaren 4.

    Umetatik osabaren eskutik hasi zen frontoian, esku-pilotan hasi ere. Jose Etxaniz zen Aurea Etxanizen osaba eta Azkoitiko frontoiko arduraduna zen hura. Alabari eta lobari, biei erakutsi zien pilotan jokatzen, Azkoitian; hain ondo eze Fernando Alberdik, Aurea Etxanizen lobak, etxean askotan entzunda duen moduan, “12 urte ingurura arte, ez zegoen Soraluzen inor, ezta mutilik ere, esku-pilotan Aureari irabaziko zionik”.

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Ibilbide profesionala

    Nahiz eta raketista asko 15 urterekin etxetik joaten ziren, Juanita Nieto kasu, gerra garaiak zirela eta 20 urtekin hasi zen Aurea raketista profesional moduan. Cusco izeneko empresario batek egin zion lehenengo kontratoa Sabadellen jokatzen hasteko.

    Zazpi urteko ibilbide profesionala egin zuen Etxanizek, Espainiako hainbat frontoitan jokatuz: Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria eta Santa Cruz de Tenerife.

    Orduko prentsak ondo goraipatu zuen: "Ikuspuntu guztietatik pelotari ona... oso zehatza... badaki noiz eutsi pilota eta noiz indarrez eman... den ezkertirik ononetarikoa..."

    Erretiroa

    Santa Cruz de Tenerifeko frontoian lanean ari zela bere gizona izango zena ezagutu zuen.

    Erreferentziak