«Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    (Ez dago alderik)

    13:21, 4 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

    Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (asentista) asko izan ziren.

    1.734 urtean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas[1] zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Real Compañía de Filipinas zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.

    Real Compañía de Filipinas 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.


    Caracasko Gipuzkoar Konpainia

    Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia, Caracasko Gipuzkoar Konpainia edo Gipuzkoar Konpainia (gaztelaniaz sortua, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas edo Compañía Guipuzcoana izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia bat izan zen 1728tik 1785era, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Bere akziodunak Espainiako erregea, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundi Nagusia eta inbertsore pribatuak izan ziren.

    Tabakoa, kakaoa eta kolonietako beste hainbat gai ekarri zituen Venezuelatik, eta hara hainbat produktu eta tresna esportatu. Europako merkataritza-trafikorako garrantzi handikoa izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, eta modu erabakigarrian Ilustrazioko ideiak eraman zituen Venezuelara, Hego Amerikaren independentzia-mugimenduaren atarian.

    Venezuelako merkataritzatik gain, beste hainbat negoziotan sartu zen. 1.734 urtean Soraluzeko Erret Lantegien bitartekari (asentista)bakarra izateko eskatu zuen, eta lortu ere.


    Eragina

    Alde txarrean, kontrola eta etekina. Alde onean, ordainketa. Eta, batez ere, negozioa aurrera eramana.

    Konpañia berak esanda (1764) 1735, urteko 8000 fusil beren baionetaz, eta giltzak Liejatik ekarri behar (teknologia falta) Hamar urte geroago 12.000 fusil urteko, eta giltza guztiak bertan egiten zirela (teknologiaz jabetu) 1735-1764 urtetan 300.000 fusil baino gehiago, gehi beste honenbeste baionetak eta gastadoreen lanabesak. Europako onenak 1764 kontrata 14.000 urteko fusila, karabina eta pistolak erregeak eskatu adina eta 4.000 gastadore lanabes beharrezkoa diru fondoa: 2.000.000 errial (130.000 peso urteko) 577 gizon lanean.

    1775 eta 1777. urteetan, Konpainiak Ameriketara bidaltzeko arma-horniketa sorta oso handiak ekoizteko mandatua jaso zuen Erregerengandik, Soraluze eta Tolosako arma-fabriketan egitekoak.


    Eraketa

    Bi zuzendari, erregearen ordezkaria (militarra) eta Konpañiaren ordezkaria. Askotan, elkarren kontra.

    Jua Francisco de Lardizabal, 1777 jubilatu eta semea zuzendari Jose Antonio de Lardizabal, eta iloba Tolosako Erret Lantegien Ordainketa-bulego burua.


    Real Compañía de Filipinas

    1779ko apirilean, Ingalaterrarekiko gerra berpiztu zen. Nolanahi ere, Rodney britainiar almiranteak zuzendutako itsas armadak egundoko kolpea eman zion Konpainiari gerrako lehendabiziko urtean: Kantauriko kostaldea blokatu eta 25 itsasontzi atzitu zizkion.[37] Nuestra Señora de la Asunción (Guipuzcoano) ontzia ere harrapatu zuten.[38] Atzipen hori latza izan zen Konpainiarentzat, merkataritza-kanpaina hasi berria baitzen; hurrengo urteetan, Konpainiaren koloniekiko trafikoa erabat moteldu zen. 1782an eta 1783an, Konpainiak Herbehereetako ikurrarekin egin zituen bidaiak.[10]

    Aldi berean, 1778ko liberalizazio-erabakiak efektu kaltegarriak edukitzen hasi zen Konpainiarekiko, Espainiako portuak erabat libre aritu baitzitezkeen Venezuelarekin, baina legegileek Konpainiaren kalterako interpretatu zuten liberalizazio-erabakia, Bilbo eta Donostia euskal probintzia salbuetsietan zeuden aldetik.[39] Estatuak aduanak Ebrotik kentzeko presioa egiten jarraitu zuen eta, bitartean, euskal lurraldeak atzerritartzat hartuak izango ziren eta, aduanan, Ebroz behera eta Aragoira ateratako produktuek zerga larriak ordainduko zituzten, baita Ameriketatik ekarritako kakaoak ere (1780tik aurrera). 1783an, Espainiako administrazioak euskal lurraldeek aduanak kostaldean jartzeari uko egin izana eman zuen aitzakiatzat euskal lurraldeok baztertzeko. Donostia merkataritza-bide nagusietatik kanpora geratu zen.[40]

    Ingalaterrarekiko gerra hiru urtez luzatu zen 1783 arte. 1784an, Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen. Enpresaren ondasunen eta hartzekoen zati bat gordailuan jarrita zegoen San Carlos Bankuan.[37] Orduan, Frantzisko Cabarrús baionesak, konpainiaren akziodun eta zuzendaritza-batzordeko kideak, proposamen bat egin zuen Konpainia berregituratzeko (1784), euskal Habanako Konpainiarekin eta San Fernando Konpainiarekin bateratuz. Konpainia berria Filipinetako Konpainia bilakatu zen, 1788an hezurmamitua, eta Filipinekin trafikoaren monopolioa eskuratu zuen.[41]


    Etekina

    Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia-k ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari. Halaxe jaso zen, behintzat, 1.744 urteko Batzarrean, asientoa berritzeko eskatu zutenean[2].

    1.760 urteko prezioak[3] aztertzen badira, armen salerostearekin bataz besteko %4,7 bat lortzen zuten:

    Arma mota Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa
    Azken modeloko fusila 90,00 86,75 3,25 %3,6
    Corps guardien karabina 78,00 74,00 4,00 %5,1
    Corps guardien pistola parea 101,00 97,00 4,00 %4,0
    Zalditerirako karabina 58,00 54,00 4,00 %6,9
    Zalditerirako pistola 38,50 37,00 1,50 %3,9

    Etekin motz hauek erakusten dute orduko armen ekoizpena ez zela oso lehiakorra. Mende horren bukaeran hasiko zen gremio sistemen gainbehera, batez ere Espainiako armadak beste lantegi lehiakorragoei eskaerak egiten hasi zenean (Oviedo eta Trubiako arma lantegi berriak).

    Askoz etekin gehiago ateratzen zizkien gastadoreen lanabesei, %34 bat. Etekin gordina antzekoa bazan ere, prezio askoz merkeagoa zuten eta hortaz ehunekoa zazpi bider altuagoa da:

    Lanabesa Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa
    Bi eskuko aizkora handia 12,00 9,00 3,00 %25
    Aizkora txikia 11,00 7,00 4,00 %36
    Marrazoa 10,00 5,50 4,50 %45
    Aitzur-pikatxoia 12,00 8,00 4,00 %33
    Bi puntako pikatxoia 9,00 7,50 1,50 %17
    Aitzur zabala 15,00 9,50 5,50 %37
    Pala angeluzuzena 13,00 7,00 6,00 %46


    Erreferentziak

    • Monografía. 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)
    1. Caracasko Gipuzkoar Konpainia. Wikipedia (euskaraz).
    2. Que aunque se había experimentado no ser lucrativo para la Compañía el Asiento de Armas de las Fábricas de Placencia, no obstante, en atención a ser cosa del Real servicio y utilidad de los pueblos u moradores de la Provincia la subsistencia de ellas...
    3. Prezioak erreal kuartotak daude (reales de vellón).