«Kainoigile gremioa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
* [[Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Josepf de Lamot]] jaunak 1756 urteko [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|''Mapa Topographica de Plasencia'']]n 180 maisu aipatzen ditu: 30 forjari, 60 mailukari, 60 limari eta 30 barrenadore. | * [[Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Josepf de Lamot]] jaunak 1756 urteko [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|''Mapa Topographica de Plasencia'']]n 180 maisu aipatzen ditu: 30 forjari, 60 mailukari, 60 limari eta 30 barrenadore. | ||
* XVIII mende bukaeran<ref>''Noticia del número de maestros asentistas matriculados...'' J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)</ref>, 27 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 43 inguruko herrietan (9 Eibarren, 13 Elgoibaren, 5 Arrasaten). | * XVIII mende bukaeran<ref>''Noticia del número de maestros asentistas matriculados...'' J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)</ref>, 27 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 43 inguruko herrietan (9 Eibarren, 13 Elgoibaren, 5 Arrasaten). | ||
* Juan Cruz Fernández- | * Juan Cruz Fernández-ek 1856 urteko [[Cuadro topográfico (eu)|Apuntes para un cuadro topográfico]] liburuan jasotzen duenez, 44 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 24 Eibarren. | ||
Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste 8 lagunek lan egiten zutela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 99 kainoigile zeuden Soraluzen, eta 243 inguruko herritan. | Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste 8 lagunek lan egiten zutela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 99 kainoigile zeuden Soraluzen, eta 243 inguruko herritan. |
20:41, 12 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena
Lanaren azalpena
Gremio hau fusilen kainoiak egiteko ardura zuen.
Lau motako langileak zituen gremioak: forjaria, mailukaria, limaria eta barrenadorea. Florencio Josepf de Lamot jaunak Mapa Topographica de Plasencian adierazten duenez, forjari bakoitzeko bi mailukari, bi limari eta barrenadore bat zegoen.
Maisu bakoitzak beste 8 ofizial laguntzaile zituen, eta kainoigile bakoitzak bere forja eta lantegia zituen, uraren indarraz forjak eta barrenoak mugitzeko.
Lana bukatu eta gero, Erret Lantegira eramatzen zuten, bertan aztertzeko.
Lan egiteko era
Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era. Egur ikatza erretzen duen sutegi handiak (langile bat ikusten da egur paketea bizkarrean) lehengaia goritan berotzen duen, bi hauspotzarrez lagunduta, bakoitza bere langilearekin. Forjariek, altzairuzko mailutzarrak erabiliz, ingudearen kontra jotzen zuten beharrezko forma emateko. Limatzailea aurrekoen lana fintzen du, bere lan mahaian. Atzeko aldean bi grabatzaile agertzen dira, beraien burnizko bolen gainean makurtuta, bukatutako kainoiei zintzelatuak eta urrezko inkrustazioak egiten. (Jovellanos-ek, grabatua egin eta berrogei urteetara egindako bidaian, grabatzaileak kainoigile gramiokoak zirela idatzi zuen. Irudi hauek baieztatzen dute, hain zuzen). Kainoigileen jazkera ere ederki ikusten da: larruzko amantal handiak erabiltzen dituzte.
Maisu eta langile kopurua
Hiru momentuko datuak gordetzen dira:
- Florencio Josepf de Lamot jaunak 1756 urteko Mapa Topographica de Plasencian 180 maisu aipatzen ditu: 30 forjari, 60 mailukari, 60 limari eta 30 barrenadore.
- XVIII mende bukaeran[1], 27 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 43 inguruko herrietan (9 Eibarren, 13 Elgoibaren, 5 Arrasaten).
- Juan Cruz Fernández-ek 1856 urteko Apuntes para un cuadro topográfico liburuan jasotzen duenez, 44 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 24 Eibarren.
Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste 8 lagunek lan egiten zutela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 99 kainoigile zeuden Soraluzen, eta 243 inguruko herritan.
Erreferentziak
- ↑ Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)