«Ezoziako Andramariaren kondaira (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
[[Kategoria: Herri kondairak]] | [[Kategoria: Herri kondairak]] | ||
[[Kategoria: Soraluzeko euskara]] |
21:32, 8 maiatza 2016(e)ko berrikuspena
Kondaira honek Ezoziako santutegiaren jatorria azaltzen du. Jose Migel Barandiaranek 1921. urtean jaso zuen, Soraluzeko Carlos Orueta-k kontatuta.
Soraluzeko euskaraz
Oiñ dala urte asko, milla urtiak akaso, Irigoingo gizon bateri urte otxan Ama Birginak eta eza otxan eitxeko eliza bat Irigoingo soguetan.
Gizon ori azi i zan toki on baten bila, baña Arritxa sogua begitxan du jakin paraje garbixa ta laua. Laguneri esan i otxan, da, dana konprome eresela, eki otxen biarrian Arritxako soguan.
Egunaz eitxen ebena, gabian apurtuta topatzen i eben, da gainera arri ta ol gustiak Ezozira jatxita.
Urrengo goizian, jaso arrixok Arritxako sogora, ekin eitxen eliz ori, da gabian betikua: arri gustiak bera eruanda. Aspertu zian ala ibiltzen, da Irigoingo gizona gertatu zan gabian zaintzeko.
Alaze, gabe erdixan ikusi i eban Ama Birgiñia zidarrezko jantzixakin da bei bikin arrixok Ezozira jeisten, esanaz:
Aida txurita belegi Begira daguan orri Begixa atara bei
Irigoingo gizon ori begi bakarrakin gelditu i zan, da ameiku gisaldi ero begixan ze o ze izan i dabe.
Euskara batuaz
Orain dela urte asko, mila urte agian, Irigoingo gizon bati Amabirgina agertu zitzaion eta esan zion eliza bat egiteko Irigoingo soroetan.
Gizon hori hasi egin zen toki on baten bila, baina Arritxa soroa begitandu zitzaion paraje garbia eta laua. Laguneri esan omen zitzaion, eta, denak konforme zeudela, ekin zien lanari Arritxako soroan.
Egunez egiten zutena, gauan apurtuta topatzen omen zuten, eta gainera harri eta ohol guztiak Ezoziara jaitsita.
Hurrengo goizean, jaso harriok Arritxako sorora, ekin zioten eliz horri, eta gauean betikoa: harri guztiak behera eramanda. Aspertu ziren horrela ibiltzen, eta Irigoingo gizona gertatu zen gauean zaintzeko.
Hala, gau erdian ikusi omen zuen Amabirgina zilarrezko jantziarekin eta behi birekin harriok Ezoziara jaisten, esanez:
Aida txuri eta beilegi Begira dagoen horri Begia atera bekio
Irigoingo gizon hori begi bakarrarekin gelditu omen zan, eta hamaika gizalditan edo begian zer edo zer izan omen dute.