«Uriarte Artolazabal anai-arrebak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    Uriarte Artolazabal anaiak (eu)» orrira birzuzendua)
    Etiketa: Birbideratze berria
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Uriarte Artolazabal familia==
    #BIRZUZENDU [[Uriarte Artolazabal anaiak (eu)]]
    Jose Guillermo Uriarte Ugalde eta Romana Artolazabal Larreategui izan ziren, 1888. urtean ezkondu ziren, eta familia ugaria hazi ere: Maria Santos (1897), Ygnacio Rufino (1889), Francisca Antonia (1891), Paulina (1893), Simon (1895), Lucio, Ignacio (1907) eta Niceto (1910), besteak beste.
     
    Orokorrean sindikalistak eta politikariak izan ziren, [[Liberala (eu) | Liberalekoak]] eta ezkerrekoak (PSOE). Gerra ostean hiruri [[Erantzukizun Politikoen Legea (eu) | Erantzukizun Politikoen Legea]] ezarri zieten.
     
     
    ==Simon Uriarte Artolazabal==
    1895. urtean jaio zen.
     
    1931.ko udal hauteskundetara aurkeztu zen Errege aurkako blokearen zerrendetan<ref>Bloque Antomonárquico.</ref>. Apirilak 12ko emaitzen arabera Soraluzen 5 zinegotzi jaimista, 4 jeltzale eta katoliko bat aukeratuak izan ziren (Simon kanpoan geratu zen). Batzuk ez zituzten emaitzak onartu, eta auzitara jo zuten. Epaiaren arabera, udal bozketak errepikatu behar zituzten maiatzak 31an, eta bitartean kudeaketa batzordea izendatu zuten.
     
    1931/05/23ean Soraluzen udal hauteskundeak errepikatu ziren, baina eskumako alderdiak ez ziren aurkeztu. Simon Uriartek 65 boto jaso zituen lehen hautesbarrutian, baina ez ziren nahikoak zinegotzia izateko.
     
    Gerra ostean Erantzunkizun Politikoen Legea ezarri zioten, baina ez da beste daturik. Bere izenean bi fitxa polizial daude, Madrilen gordetzen direla <ref>Centro Documental de la Memoria  Histórica. Fichero de la Seccion Politico-Social. Fichero 66. Fichas U0009480 y U0009524.</ref>.
     
     
    ==Lucio Uriarte Artolazabal==
    Hau ere PSOEren kidea zen.
     
    SAPAn lan egiten zuen eta, gerra sortu zenean, bertan aritu zen irailak 21ean herritik ihes egin arte.
     
    Preso hartu zutenean Desutuko Langile Adituen Batailoira<ref>Batallón de Trabajadores Especialistas.</ref> bidali zuten, doiztailea zenelako. Bertan, hondatutako ibilgailuak birgaitzen aritu zen. Indultu baten bidez etxera bueltatu izan zen.
     
    Baina komeriak ez ziren bukatu. Arrazoi guzti hauengatik<ref>Causas de responsabilidad política: estar afiliado al Partido Socialista al iniciarse la Guerra Civil, trabajar en la fabricación de armas en la fábrica de cañones en Placencia de las Armas (Guipúzcoa), y haber huido de la localidad ante la llegada del ejército nacional.</ref> Erantzukizun Politikoen Legea ezarri zioten eta, karguak "ez hain larriak" izanik, 1942/03/02ean 50 pezetako isuna ezarri zioten<ref>Sentencia condenando a Lucio Uriarte Artolazábal, ajustador, vecino de Placencia de las Armas (Guipúzcoa), al pago de 50 pesetas en concepto de indemnización de perjuicios, por diversas causas de responsabilidad política.</ref>
     
     
    ==Ignacio Uriarte Artolazabal==
    Soraluzen jaioa (1907), lanbidez doitzailea zen.
     
    ===Afiliazioak===
    UGTren sindikatu metalurgikoaren kidea, lehendakariordea eta idazkaria ere izan zen.
     
    Gaztetan Soraluzeko ''Juventud Socialista''n afiliatua, diruzaina eta lehendakaria izendatu zuten. Urte batzuk geroago Soraluzeko ''Agrupación Socialista''ra pasa zen, hainbat kargu bete zituela, lehendakariordea besteak beste.
     
    ===Gerra===
    1936.eko uztailan estatu-kolpea eman zutenean, Soraluzeko Degfentsa Batzordearen kidea izendatu zuten. Gero, Eibarren Amuategi Batailoia eratu zenean, izena eman zuen eta borrokan aritu zen zauritu zuten arte.
     
    Bilbao, Santander eta Avilés ospitaletatik pasa ondoren, 1937.an Kataluñara eraman zuten.
     
    Bartzelonan ''Parque de Municionamiento''n lan egin zuen, eta ''Batallón Alpino''n konpainia-komisarioa izan zen.
     
    ===Gerraostea==
    Gerra bukatuta Frantziara erbesteratu zen. Ipar Euskal Herrian jarri zen bizitzen eta doitzaile moduan lan egin zuen.
     
    Bigarren Mundu Gerraren ostean Hendaiako UGT eta PSOEren atalekoa izan zen. 1958ko PSOEren VII Kongresuan ere parte hartu zuen, Hendaiako ataleko idazkari gisa.
     
    1956. urtean Eibarra etorri zen senide baten ezkontzara, eta atxilotu zuten. Egun batzuren ostean mugara eraman zuten eta Frantziara egotzi.
     
    Kanbon hil zen (1995)
     
     
    ==Francisca Uriarte Artolazabal==
    Gerra sortu zenean 10 urte zituen.
     
    1937.eko udan itsasontziz alde egin behar izan zuen, eta Le Mans-era heldu zen uztailak 3an.
     
     
    ==Erreferentziak==
     
    [[Kategoria: Beste pertsona ezagunak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 19:31, 4 urria 2024 data duena

    Hona birzuzenduta dago: