«Joseph Tomas del Hierro (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
31. lerroa: | 31. lerroa: | ||
Honetaz gain, azpimarratzekoa da 1785an Soraluzeko Arma Lantegien buruzko liburua idatzi zuela: [[Descripción de las Fábricas de Armas (eu) | Descripción de las Fábricas de Armas de Plazencia y las defensivas que hubo en Egui y que fueron trasladadas a Tolosa]]. | Honetaz gain, azpimarratzekoa da 1785an Soraluzeko Arma Lantegien buruzko liburua idatzi zuela: [[Descripción de las Fábricas de Armas (eu) | Descripción de las Fábricas de Armas de Plazencia y las defensivas que hubo en Egui y que fueron trasladadas a Tolosa]]. | ||
1784.eko martxoak 27an Joseph Tomasek azterketa hau agindu zion Pedro de Llerena | 1784.eko martxoak 27an Joseph Tomasek azterketa hau agindu zion Pedro de Llerena Ogasun eta Gerraren ministroari, Estatu Kontseilukoa, eta azken honek onartu. Urtebete geroago, 1785.eko maiatzak 26an, txostena bukatuta zegoen, eta Joseph Tomasek Pedro de Llerena jaunari zein bere idazkariari eskaini zien. | ||
Txostena ez zen inoiz liburu moduan argitaratu, baina 116 orrialdeko eskuizkribua gordetzen da. Sortu eta gutxira Juan Francisco de Saavedra y Sangronís<ref>[https://es.wikipedia.org/wiki/Francisco_de_Saavedra Juan Francisco de Saavedra y Sangronís]. Wikipedia (gazteleraz).</ref> jaunaren eskuetara pasa omen zen, eta honek bere liburutegian gorde zuen. Gaur egun Granadan gordetzen da, Teologia Fakultatearen Artxibo Historikoan. | Txostena ez zen inoiz liburu moduan argitaratu, baina 116 orrialdeko eskuizkribua gordetzen da. Sortu eta gutxira Juan Francisco de Saavedra y Sangronís<ref>[https://es.wikipedia.org/wiki/Francisco_de_Saavedra Juan Francisco de Saavedra y Sangronís]. Wikipedia (gazteleraz).</ref> jaunaren eskuetara pasa omen zen, eta honek bere liburutegian gorde zuen. Gaur egun Granadan gordetzen da, Teologia Fakultatearen Artxibo Historikoan. | ||
==...eta Udalekoak== | ==...eta Udalekoak== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:29, 22 ekaina 2024 data duena
Joseph Tomas del Hierro | |
---|---|
Jaio | 175.? |
Hil | 1793 |
Profila | Kontularia Idazlea |
Lehen urteak
Badajozen jaio zen. Aita Bartolomé de Hierro izan zuen, eta Vicenta de Herrera ama, biak ere Badajoztarrak.
Gaztetan Artillerian sartu zen, baina diru-kontuetara dedikatu zen.
Joaquina Oliver Crespo anderearekin ezkondu zen. Ez da ezagutzen nungoa zen, baina gurasoak Almagro (Ciudad Real) eta Meridakoak izan zituen.
Ezkondu eta 1774. urte hasieran Joseph Tomas del Hierro Soraluzeko Erret Lantegira bidali zuten, kontulari[1] moduan.
Soraluzen zirela zortzi seme-alaba izan zituzten, 1774 eta 1790 artean: Manuela Xaviera Ana (1774), Josef Maria Gabriel (1776), Manuel Juaquin Eladio (1778), Maria Gabriela Josefa Victoria (1780), Martin Antonio Manuel Pedro Nolasco (1783), Antonio Juaquin Rufo (1785), Caietana Maria Josefa Antonia (1787) eta Antonia Ysidora Maria Ana Justa Germana Caietana (1790).
Erret Arma Lantegian oso aurrean zegoenez, seme-alaben aitapontekoak ez ziren edozein. Josef Maria Gabrielena, esate baterako, Erret Arma Lantegiaren zuzendaria eta emaztea izan ziren; hau da, José María de Lardizábal Oriar eta María Ignacia de Olloqui.
Arma Lantegiko lanak...
Sorlauzera etorri zenean, itxura denez Erret Lantegiaren artxiboan egundoko anabasa topa zuen. Beraz, inbentarioa egitea proposatu zuen (1774/07/06), eta onartu zioten.
Soraluzen zela, bere zereginen artean armen logistika zegoen. 1792. urtean, esate baterako, Gasteizko José de Santa María jaunarekin kontratua egin zuen pago egurra lortzeko, gero armak paketatzeko kutxak egin ahal izateko[2].
Descripción de las Fábricas de Armas
Honetaz gain, azpimarratzekoa da 1785an Soraluzeko Arma Lantegien buruzko liburua idatzi zuela: Descripción de las Fábricas de Armas de Plazencia y las defensivas que hubo en Egui y que fueron trasladadas a Tolosa.
1784.eko martxoak 27an Joseph Tomasek azterketa hau agindu zion Pedro de Llerena Ogasun eta Gerraren ministroari, Estatu Kontseilukoa, eta azken honek onartu. Urtebete geroago, 1785.eko maiatzak 26an, txostena bukatuta zegoen, eta Joseph Tomasek Pedro de Llerena jaunari zein bere idazkariari eskaini zien.
Txostena ez zen inoiz liburu moduan argitaratu, baina 116 orrialdeko eskuizkribua gordetzen da. Sortu eta gutxira Juan Francisco de Saavedra y Sangronís[3] jaunaren eskuetara pasa omen zen, eta honek bere liburutegian gorde zuen. Gaur egun Granadan gordetzen da, Teologia Fakultatearen Artxibo Historikoan.
...eta Udalekoak
Arma Lantegian zituen ardurez gain, José Tomás-ek herriaren kudeaketan ere parte hartu zuen.
1766. urtea baino lehen Soraluzeko udalbatza bost lagunek osatzen zuten, denak kapare milaristek aukeratuak: alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradorea. Urte hartan izandako matxinadaren eraginez, ordutik aurrera beste hiru udalkidek hartu zuten parte, herritar aurruntek aukeratuak: herri-diputatu[4] bi eta herri-sindiko bat[5].
Joseph Tomas ez zen kaparea, ezta aberatsa ere. Beraz, 1780.eko hauteskundeetan bere burua aurkeztu zuen eta herri-diputatu aukeratu zuten, urte baterako.
Besteak beste Erret Arma Lantegiak bultzatuta, urte haietan erregebide berria egiten ari ziren Bergaratik Altzolaraino. Eta lanak ordaintzeko ardoa zergapetu zuten.
Itxura denez, ardo saltzaileek zergak ordaintzen ez zituztenez José Tomás del Hierro eta Joaquín de Calderón herri-diputatuek auzitan sartu zituzten[6].
Heriotza
1793.eko abenduak 7an Jose Tomas del Hierro Soraluzen hil zen, gaztea artean, alarguna eta zortzi umezurtz laga zituela. Suzko Armen Erret Lantegian mugimendu handiko garaia zen hura, Espainiako Eerresuma eta Frantziako Errepublika gerran zeuden eta: hurrengo urtean (1794) frantses errepublikarrek Soraluzen sartu ziren eta hilabetetan bertan geratu.
Gizona hil ostean, Joaquina Oliver alargunak pentsioa eskatu eta lortu zuen. Jose Oliver anaia Ciudad Rodrigon zuenez, bertako Apaiztegiaren errektorea, bertara joan zen bere seme alabekin.
Erreferentziak
- ↑ Contralor. Garai batean diru-zaintzalea, kontu-ikuskaria, kontroladorea...
- ↑ José de Santa María, vecino de la ciudad de Vitoria, habiendo hecho contrata con José Tomás del Hierro, de las Reales Fábricas de Armas de Placencia, obligándose a proveer madera de haya para la construcción de cajones para empaquetar dichas armas, suplica al consejo se le exima de todo oficio de república por el mucho tiempo que le ocupa dicha tarea (Archivo Histórico Nacional, Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1792, 1793).
- ↑ Juan Francisco de Saavedra y Sangronís. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Diputados del común.
- ↑ Síndico personero del común.
- ↑ Pedimiento de José Tomás del Hierro y Joaquín de Calderón, diputados del común de la villa de Placencia, de auto de ejecución contra los rematantes de la sisa del vino y de la construcción del nuevo camino real, por incumplimiento de obligación de pago (1780/09/19 Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa).