«Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary

    17:21, 20 apirila 2024(e)ko berrikuspena

    Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak
    Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak. Azala.jpg
    Egilea Aida López Urbaneja
    Lara del Valle Andrade
    Arturo Azpeitia Santander
    Agustín Azkarate Garai-Olaun
    Hizkuntza Euskaraz / Gaztelaniaz
    Urtea 2023
    Argitaletxea Euskal Herriko Unibertsitatea
    Hiria Leioa


    Izenburu osoa

    Pasaia-arloko jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak


    Liburua zertan den

    Gidaliburu honen asmoa administrazio publikoei eta talde teknikoei laguntzea da, hobeto ulertzeko bai askotariko eremuen ezaugarriak eta balioak, bai hiriko ibai-eremuak —hain ohikoak Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE)— hobetzeko jardun-irizpideak eta birgaitze-, lehengoratze- edo naturalizatze-neurriak. Gomendioak emateko tresna denez, malgua da.

    Lehen atalean, liburuaren sarrera egiteaz gain, EAE-ko ibai-paisaiaren ezaugarriak biltzen ditu, helburu orokorrak eta metodologia. Markatzen dituen helburuak hauek dira:

    • Eskaini: Leheneratze-proposamenak, bat etorrita erabilera mugakideekin
    • Eskaini: Paisaia-balioak zaintzeko antolamendu-jarraibideak
    • Eskaini: Diseinu jasangarriko jarraibideak eta naturan oinarritutako soluzioak
    • Sustatu: Ibai-paisaia, korridore sozioekologiko eta pedagogiko gisa
    • Sustatu: Errefetente gisa balioko duten gobernantza-estrategiak

    Bigarren atalean, adibideak emate aldera, ibai-eremuetan paisaia-arloan izandako 16 kasu arrakastatsuak biltzen ditu.

    Azkenik, hirugarren atalak ondoriak biltzen ditu, bai kasu bakoitzarena zein orokorrak.

    Liburuak badu gaztelerako hertsioa ere: Guía de buenas prácticas en materia de paisaje. Espacios urbanos fluviales.


    Soraluzeri buruzkoak

    Hamasei kasu arrakastatsuetako bat Soraluze da. Guztira zortzi orrialde eskaintzen dizkio: lehen lauretan Soraluzeren deskribapen orokorra egiten da, eta azken lauretan kasua garatzen da; hau da, gaur egungo ibai-paisaia nolakoa den, eta garatzeko zer egin beharko zen.

    Azpimarratzekoa da lanaren tonu baikorra: Soraluze kasua bikaina da, aukera asko eskeintzen dituena.

    Liburuak honako laburpena ere eskaintzen du:

    TESTUINGURUA ETA BALDINTZATZAILEAK
    Hirigune kontsolidatua, haran baten hondoan dagoena. Hiria ibaiarekin paralelo hazi da, eta ibaiak egituratzen du herria; halaber, maldan gora hazi da, mendi-hegal malkartsuengatik. Haran estuaren morfologia dela-eta, ibaia hirigune historikoan ubideratu behar izan da, gogor bideratu ere, herria uraldietatik babesteko.


    NABARMENDU BEHARREKO JARDUNBIDE EGOKIEN EKINTZAK
    Leheneratze-proposamenak, bat etorrita erabilera mugakideekin:
    • Ubideratze-murruei balioa ematea, baita ibilguaren eta eraikinen arteko bufferrari ere, ibaiarekiko harreman zuzena sustatzen duen eta uraldiak moteltzen dituen zerrenda gisa.
    Paisaia-balioak zaintzeko antolamendu-jarraibideak:
    • Ibai-fatxadaren gainazala tratatzea eta ibaira begira dauden eraikinen eraikuntza-elementuak antolatu eta babestea (begirada afektiboa ibaiari).
    • Ibaiertzei tratamendu desberdina ematea; batetik, ur-xaflaren kotara dagoen pasealeku publiko bat dago —uholde-gune berau—, eta, haren aurrean, pasealeku bat dago gainazalean, ubideratze-murru gogorraren gainean.
    • Altzari eta argiztapen egokituak jartzea, egokiro zainduta tokiko idiosinkrasia paisajistikoa.
    • Ibai-fatxada osatzen duten industria-ondare hidraulikoaren elementuei balioa ematea.
    • Ibaiarekin harreman zuzenekoa duten eremu libre narriatuak berroneratzea.
    Diseinu jasangarriko jarraibideak eta NBSak:
    • Ekologia leheneratzea, bat etorrita uholde-guneetako erabilera sozialarekin.
    • Ibai-ibilguaren eta hirigune historikoaren arteko muga biguna sustatzea.
    • Ibai-habitatari on egiten dion eta higadura-arazoak arintzen dituen (lurzorua finkatzen duen) erriberako landaredia zaindu eta indartzea.
    • Ur-xaflarekin harreman zuzenekoa edukitzeko topalekuak formalizatzea (materialtasun iragazkorreko ibai-pasealekua).
    Ibai-paisaia igarobide sozioekologiko eta pedagogiko gisa sustatzea:
    • Ibaiaren konnotazio positiboa goratzea, hirigunetik igarotzen den tokian.
    • Ibilgua bera eratzen duten tokiko ibai-paisaiako elementu garrantzitsuak mantendu eta baloratzea; hala nola jalkinen arrasteagatik sortutako irlak, presek sortzen dituzten pilatzeak eta emariaren irregulartasuna.
    Erreferente gisa balioko duten gobernantza-estrategiak:
    • Komunitateko bizikidetza- eta zaintza-eremuak ezartzea; adibidez, ibaira begirako hiri-baratzeak.


    HOBETZEKO PROPOSAMENAK
    • Asko-gutxi narriatuta dauden edo «atzealde» kutsua izaten jarraitzen duten ibaira begirako fatxadak kalitate estetikoa zaintzea.
    • Ibai-ardatza elementu egituratzaile gisa kontsolidatzea, gaurko ibilbideko tarteei eta eremu libreei segida emanez.
    • Ur-ibilguari lotutako eremu libreen sisteman irisgarritasun unibertsala bermatzea.
    • Ibaira lotutako eremu libreak berroneratu eta naturalizatzea.

    Soraluzeri dagokion zatia irakurtzeko sakatu hemen.


    Erreferentziak