«Teknologia: pistoi giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
[[Fitxategi: | [[Fitxategi: Pistoi_giltza.jpg | thumb | right | 400px | Pistoi giltza]] | ||
==Pistoi-mosketeak== | ==Pistoi-mosketeak== | ||
1799. urtean Edward C. Howard jaunak polbora leherkariak aurkitu zituen; hau da, sua erabili beharrean polbora pizteko edota lehertzeko nahikoa zela jotzea. Eta 1807. urtean Alexander Forsyth abade eskoziarrak perkusio-giltza asmatu zuen. | 1799. urtean Edward C. Howard jaunak polbora leherkariak aurkitu zituen; hau da, sua erabili beharrean polbora pizteko edota lehertzeko nahikoa zela jotzea. Eta 1807. urtean Alexander Forsyth abade eskoziarrak perkusio-giltza asmatu zuen. | ||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Pistoi_fusilak._Pistoiak._Eibarko_Museoa_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | thumb | left | 400px | Pistoiak. Eibarko Arma Museoa (J.C. Astiazarán 2019)]] | |||
==Sistemaren hedapena== | ==Sistemaren hedapena== | ||
Denbora gutxian pistoi giltzak fusil, karabina eta pistolatan erabiltzen hasi ziren. | Denbora gutxian pistoi giltzak fusil, karabina eta pistolatan erabiltzen hasi ziren. | ||
Teknologi berri honek ez zuen denbora asko behar izan Euskal Herrira heltzeko: 1826. urtean Ybarzabak eibartarrak pistoi giltzak erabiltzen hasi zen armak egiteko. Eta 1831an Eusebio Zuloagak, eibartarra hau ere, pistoiak egiteko makina patentatu zuen<ref>Privilegio de introducción: | Teknologi berri honek ez zuen denbora asko behar izan Euskal Herrira heltzeko: 1826. urtean Ybarzabak eibartarrak pistoi giltzak erabiltzen hasi zen armak egiteko. Eta 1831an Eusebio Zuloagak, eibartarra hau ere, pistoiak egiteko makina patentatu zuen<ref>Privilegio de introducción: ''Máquina para la elaboración de cebos fulminantes llamados pistones''.</ref>. | ||
la elaboración de cebos fulminantes llamados pistones | |||
Eskaintzen zituen abantailak aprobetzatzeko, pistoi giltza arma zaharretan (txispa giltza zutenak) ere ezarri zuten. Modu merke, azkar eta erabilgarriena kainoiaren belarrian "bombeta" izeneko pieza soldatzea edo lotzea izan zen, eta bonbeta honi "tximinia"n hariz lotu. Dena dela, Espainiako armadak txispa | Eskaintzen zituen abantailak aprobetzatzeko, pistoi giltza arma zaharretan (txispa giltza zutenak) ere ezarri zuten. Modu merke, azkar eta erabilgarriena kainoiaren belarrian "bombeta" izeneko pieza soldatzea edo lotzea izan zen, eta bonbeta honi "tximinia"n hariz lotu. Dena dela, Espainiako armadak [[Teknologia: txispa giltza (eu)|txispa giltza]] indarrean mantendu zuen 1849 arte. | ||
17:57, 25 martxoa 2024(e)ko berrikuspena
Pistoi giltzak suaren beharra desagertarazi zuen, polbora leherkaria erabiliz.
Teknologiaren beharra
Aurreko sistema guztiak (argi-mukizko giltzak, errobera giltzak, suharri giltzak) sua behar zuten polbora lehertzeko eta jaurtigaia botatzeko.
Honek bi traba zituen. Alde batetik tiroen erritmoa edo kadentzia[1] motela zen, prozesua luzatzen zelako. Honetaz gain lehertzeko arriskua zegoen, inoiz suak behar ez zen polbora karga erre eta gero.
Pistoi-mosketeak
1799. urtean Edward C. Howard jaunak polbora leherkariak aurkitu zituen; hau da, sua erabili beharrean polbora pizteko edota lehertzeko nahikoa zela jotzea. Eta 1807. urtean Alexander Forsyth abade eskoziarrak perkusio-giltza asmatu zuen.
Azkenean, 1815. urtean Joseph Eggs armagile londondarrak pistoi-sistema garatu zuen, pistoi metalikoa (edo kapsula leherkaria) asmatu zuenean. Hiru urte geroago (1818) kobrezko pistoia asmatu zuen, ekoizpena errazten eta merketzen.
Pistoi sistema suharri sistema baino soilagoa da. Almetxan polbora jarri beharrean, gero suharriz pizteko, kapsula leherkaria jartzen da, merkurio fulminatoz[2] beteta. Katuak mailua askatzerakoan honek kapsula jotzen du, merkurio fulminatoa lehertuz. Sugarrak tximinietatik kainoira pasatzen dira, eta bertan polbora pizten dute.
Sistemaren hedapena
Denbora gutxian pistoi giltzak fusil, karabina eta pistolatan erabiltzen hasi ziren.
Teknologi berri honek ez zuen denbora asko behar izan Euskal Herrira heltzeko: 1826. urtean Ybarzabak eibartarrak pistoi giltzak erabiltzen hasi zen armak egiteko. Eta 1831an Eusebio Zuloagak, eibartarra hau ere, pistoiak egiteko makina patentatu zuen[3].
Eskaintzen zituen abantailak aprobetzatzeko, pistoi giltza arma zaharretan (txispa giltza zutenak) ere ezarri zuten. Modu merke, azkar eta erabilgarriena kainoiaren belarrian "bombeta" izeneko pieza soldatzea edo lotzea izan zen, eta bonbeta honi "tximinia"n hariz lotu. Dena dela, Espainiako armadak txispa giltza indarrean mantendu zuen 1849 arte.
Bilakaera
Pistoi sistema atzekargako armen aurrekaria izan zen.
Pistoia eta kartutxoa bakoitza bere aldetik armetan sartu beharrean, pistoia kartutxoari erantsi zioten, eta arma atzetik kargatu.
Eragina
Suharri txisparekin alderatuta, pistoi giltza oso sinplea zen, bere ekoizpena ez zuen eskatzen inolako trebetasun berezirik. Ondorioz, edozein langile koalifikatuen eskura zegoen, eta ez bakarrik giltzagileen gremioaren menpe.
Ordurarte, Soraluzeko armagile gehienak gremio "zailenetan" (hots, kainoigile eta giltzagileak) lan egiten zuten, hobeto ordainduta zeuden eta. Baina pistoi giltza sortu zenean inguruko herrietan zabaldu zen giltzen ekoizpena, eta Soraluzeko lantegien gainbehera hasi zen.
Erreferentziak
- Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales. Amo del Castillo.