«Aragonia et Navarra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten) | |||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
| izena = Aragonia et Navarra | | izena = Aragonia et Navarra | ||
| irudia = Aragonia_et_Navarra_(Blaeu_1640).jpg | | irudia = Aragonia_et_Navarra_(Blaeu_1640).jpg | ||
| egilea = Blaeu | | egilea = Willem Janzsoon Blaeu <br> edota Joan Blaeu | ||
| urtea = 1640 | | urtea = 1635-1640 | ||
| hiria = Amsterdam | | hiria = Amsterdam | ||
| tamaina = 50 x 38,4 zm | | tamaina = 50 x 38,4 zm | ||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
==Mapa zertan den== | ==Mapa zertan den== | ||
Willem Janzsoon Blaeu geografoak, latinez Johannes Janssonius, munduko atlasa argitaratzeko asmoa zuen, eta 1629 urtean Abraham Ortelius-ek ''Theatrum Orbis Terrarum'' (1570) egiteko erabili zituen plantxak erosi zituen. | Willem Janzsoon Blaeu geografoak, latinez Johannes Janssonius, munduko atlasa argitaratzeko asmoa zuen, eta 1629 urtean Abraham Ortelius-ek ''Theatrum Orbis Terrarum'' (1570) egiteko erabili zituen plantxak erosi zituen. | ||
Willem hil eta gero Joan Bleu semeak 1662-1667 urteen zehar Atlas Maior izenekoa argitaratu zuen, ''Theatrum Orbis Terrarum, sive Atlas Novus in quo Tabulæ et Descriptiones Omnium Regionum'' izenarekin. Lanak 11 ale zituen, latinez, 594 mapa eta latinezko 3.000 bat orri testu. Gerora frantsesez (12 ale), holandesez (9 ale), alemanez (10 ale) eta gaztelaniaz (10 ale) ere atera zituzten. | Willem hil eta gero Joan Bleu semeak 1662-1667 urteen zehar Atlas Maior izenekoa argitaratu zuen, ''Theatrum Orbis Terrarum, sive Atlas Novus in quo Tabulæ et Descriptiones Omnium Regionum'' izenarekin. Lanak 11 ale zituen, latinez, 594 mapa eta latinezko 3.000 bat orri testu. Gerora frantsesez (12 ale), holandesez (9 ale), alemanez (10 ale) eta gaztelaniaz (10 ale) ere atera zituzten. | ||
Mapak atzekaldean Aragoi eta Nafarroari buruzko testua dakar. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:38, 21 abendua 2023 data duena
Aragonia et Navarra | |
---|---|
Egilea | Willem Janzsoon Blaeu edota Joan Blaeu |
Urtea | 1635-1640 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 50 x 38,4 zm |
Mapa zertan den
Willem Janzsoon Blaeu geografoak, latinez Johannes Janssonius, munduko atlasa argitaratzeko asmoa zuen, eta 1629 urtean Abraham Ortelius-ek Theatrum Orbis Terrarum (1570) egiteko erabili zituen plantxak erosi zituen.
Willem hil eta gero Joan Bleu semeak 1662-1667 urteen zehar Atlas Maior izenekoa argitaratu zuen, Theatrum Orbis Terrarum, sive Atlas Novus in quo Tabulæ et Descriptiones Omnium Regionum izenarekin. Lanak 11 ale zituen, latinez, 594 mapa eta latinezko 3.000 bat orri testu. Gerora frantsesez (12 ale), holandesez (9 ale), alemanez (10 ale) eta gaztelaniaz (10 ale) ere atera zituzten.
Mapak atzekaldean Aragoi eta Nafarroari buruzko testua dakar.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze Plazencia moduan agertzen da, Gipuzkoa (eta Bizkaiko ekialdeko) herri nagusi moduan. Bigarren herri nabarmena (baina gutxiago), Tolosa da. Elgetaren tokian Maia agertzen da, eta Bergararen ordez Oxirondo. Debarroko goialdean elizateak markatuta daude, baina izenik gabe.
Bitxikeriak
Mapa "okertuta" dago, mendebaldea goian duela eta iparraldea eskuman.
Nafarroa oraingoa baino handiagoa agertzen da: mendebaldetik Arabako Sonsierra (Guardia, Lanziego), hegoaldetik Errioxako Ebro aldea (Logroño, Calagorra, Alfaro... eta inguruko eskualdea), eta ekialdetik Aragoi ibaiaren eskumaldea (Canfranc, Berdun...)