«Soraluze Marraskilo Tour (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
2007. urtetik aurrera,mendi ibilaldi hau [[Soraluzeko Mendi Taldea (eu)|Soraluzeko Mendi Taldeak]] antolatzen du urtero<ref>[[COVID-19 pandemia (eu) | COVID-19 pandemia]] zela eta, 2020. urtekoa bertan behera geratu zen.</ref>. | |||
Hasiera batean ''Soraluzeko Mendi Itzulia'' zuen izen ofiziala, [[Mendiak (eu)|Soraluzeko mendi ia guztietatik]] pasatzen zelako, eta ''Marraskilo Tour'' gaitzizen moduan erabiltzen zen. Baina baina urteekin ''Soraluze Marraskilo Tour'' geratu da. | Hasiera batean ''Soraluzeko Mendi Itzulia'' zuen izen ofiziala, [[Mendiak (eu)|Soraluzeko mendi ia guztietatik]] pasatzen zelako, eta ''Marraskilo Tour'' gaitzizen moduan erabiltzen zen. Baina baina urteekin ''Soraluze Marraskilo Tour'' geratu da. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:54, 17 urria 2023 data duena
2007. urtetik aurrera,mendi ibilaldi hau Soraluzeko Mendi Taldeak antolatzen du urtero[1].
Hasiera batean Soraluzeko Mendi Itzulia zuen izen ofiziala, Soraluzeko mendi ia guztietatik pasatzen zelako, eta Marraskilo Tour gaitzizen moduan erabiltzen zen. Baina baina urteekin Soraluze Marraskilo Tour geratu da.
Ibilbidea
Urteko ibilbidea honako hau izaten da: Sagar Erreka >> Topinburu >> Azurtza >> Gallaztegitorrea >> Krabelinaitz >> Untzeta >> Soraluze >> Zeleta >> Argateburu >> Karakate >> Atxolin >> Irukurutzeta >> Kurutzebakar >> Artzain Txaboleta >> Pagobedeinkatu >> Ipiñarrieta >> San Andres >> Bozkoitxi >> Soraluze.
Bi zatik osatzen dute Soraluze Marraskilo Tourra. Lehenak, Sagar-errekako mendien ingurukoak, 16 bat kilometro ditu; bigarrenak, berriz, Mazelaegiko mendiak lotzen ditu bere 19 kilometroen zehar.
Bi zatiak elkarrekin lotuta daude, eta ia zirkularrak dira. Guztira, gorako desnibela 1.806 metrotakoa da, eta beherakoa 1.779 metrotakoa. Puntu altuena Kurutzebakar mendia da (902 m) eta apalena Soraluzen bertan dago (84 m).
Antolaketa
Lasterketa iraila erdialdean egiten da, domekan.
Izena aurretik eman daiteke www.kirolprobak.com web orrian, edo bestela lasterketa egunean bertan irteera puntuan. Izen ematea mugatua da, azken urteetan guztira 250 plaza izan direla.
Bi aukera izaten dira: ibilbide osoa egitea, goizeko seiretan irtenda Plaza Barritik (hau da, Sagar-errekako mendien inguruko zatiak lehen eta Mazelaegiko zatia gero, guztira 35 km), edo ibilbide motza, goizeko zortziretan irtenda (Mazelaegiko zatia bakarrik, 19 km).
Partaideei kamiseta bana ematen zaie, eta ibilbidearen ostean bazkaria izaten da, partaideak inbitatuta daudela.
Erreferentziak
- Soraluze Marraskilo Tour. Wikiloc.
- ↑ COVID-19 pandemia zela eta, 2020. urtekoa bertan behera geratu zen.