«Fabrika berria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 8 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
==Eraikin nagusien azalpena== | ==Eraikin nagusien azalpena== | ||
Hasieran sortutako solairu bakarreko bi nabeak, burdinazko egituraz eraiki zituzten, errematxatutako sareta-zutabeak eta -habeak erabiliz. Era berean, AEBetako tankerako zertxak ere baliatu zituzten. Lantegira, jatorriz, fatxada laburretatik sartzen zen, zirkulu erdiko arkudun ateak igarota ( | {| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" | ||
|- | |||
| <youtube> i5YKCcdt8es </youtube> | |||
|- | |||
| Fabrika berria azken urteetako itxurarekin (Oscar Pérez 2021) | |||
|} | |||
Hasieran sortutako solairu bakarreko bi nabeak, burdinazko egituraz eraiki zituzten, errematxatutako sareta-zutabeak eta -habeak erabiliz. Era berean, AEBetako tankerako zertxak ere baliatu zituzten. Lantegira, jatorriz, fatxada laburretatik sartzen zen, zirkulu erdiko arkudun ateak igarota (aspaldi itxita). | |||
Bulego eraikinak, bi nabeen artekoa, oso bestelako itxura du. Noranzko bakarreko hormigoi forjatuzko egiturako eraikina da, eta adreilu zarpiatuzko hormak ditu. Fatxada hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dago, eta garai batean frontoia zeukan goialdean, gaur egun botata dagoena. Estalkia laua da. | Bulego eraikinak, bi nabeen artekoa, oso bestelako itxura du. Noranzko bakarreko hormigoi forjatuzko egiturako eraikina da, eta adreilu zarpiatuzko hormak ditu. Fatxada hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dago, eta garai batean frontoia zeukan goialdean, gaur egun botata dagoena. Estalkia laua da. | ||
35. lerroa: | 42. lerroa: | ||
Tailer-eraikina oso antzekoa da: hiru solairu ditu, fatxada nagusia hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dauka, eta estalkia laua ere. | Tailer-eraikina oso antzekoa da: hiru solairu ditu, fatxada nagusia hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dauka, eta estalkia laua ere. | ||
Beste ertzean, [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolats]] zubiaren ondoan, | Beste ertzean, [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolats]] zubiaren ondoan, prentsa lantegia dago, neurri txikikoa eta solairu bakarrekoa. Egitura hormigoi forjatuzkoa du, eta estalkia AEBetako tipoko burdinazko zertxen gainean. | ||
Eraikin multzo honi "ekonomatoaren taberna" gehitu zioten iparraldean, eta errepideko beste aldean biltegiak eta argindarraren transformadorea eraikimzituzten. Bion artean zegoen iturria antolatu zuten. | Eraikin multzo honi "ekonomatoaren taberna" gehitu zioten iparraldean, eta errepideko beste aldean biltegiak eta argindarraren transformadorea eraikimzituzten. Bion artean zegoen iturria antolatu zuten. | ||
[[Fitxategi: SAPA._Fabrika_berria_ibaitik.jpg | thumb | 800px | center | Fabrika berria ibaitik]] | [[Fitxategi: SAPA._Fabrika_berria_ibaitik.jpg | thumb | 800px | center | Fabrika berria ibaitik (E. Aldazabal 2011)]] | ||
[[Fitxategi: SAPA._Fabrika_berria_kaletik.jpg | thumb | 800px | center | Fabrika berria kaletik]] | [[Fitxategi: SAPA._Fabrika_berria_kaletik.jpg | thumb | 800px | center | Fabrika berria kaletik (E. Aldazabal 2011)]] | ||
==Historia== | ==Historia== | ||
Soraluzeko [[Fabrika zaharra (eu)|''Fabrika zaharra'']] 1861 urtean eraiki zen. Baina leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, | Soraluzeko [[Fabrika zaharra (eu)|''Fabrika zaharra'']] 1861. urtean eraiki zen. Baina leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, ''The Placencia de las Armas Company Limited'' jabeak lantegi berri bat (''Nueva Fábrica de Placencia de las Armas'') eraikitzea erabaki zuten. Horretarako, Maltzagatik etorrita herri sarreran zeuden lursailak aukeratu zituzten, [[Benta Txuria (eu)|Benta Txuria]] eta ''[[Benta Zarra (eu)|Benta Zarra]]'' inguruetan. | ||
''The Placencia de las Armas Company Limited'' jabeak lantegi berri bat (''Nueva Fábrica de Placencia de las Armas'') eraikitzea erabaki zuten. Horretarako, Maltzagatik etorrita herri sarreran zeuden lursailak aukeratu zituzten, | |||
Soraluzen dagoen espazio faltagatik, | Soraluzen dagoen espazio faltagatik, fabrika berria bost eraikinetan antolatu zuten, gehi eraikin laguntzaileak (biltegia, probalekua, taberna). | ||
Halaxe, | Halaxe, lehenbizi nabe bakarra egin zuten, luzeena, Benta Txuritik Maltzagaranzko norabidean (1916-1917). Jarraian nabe motza eraiki zuten, Gabolatseko zubitik Benta Txuriraino (1917-1918). | ||
<gallery mode="packed-hover" heights="200"> | <gallery mode="packed-hover" heights="200"> | ||
SAPA._Zubi_ondoko_lantegi_nabea.jpg | Zubi ondoko | SAPA._Zubi_ondoko_lantegi_nabea.jpg | Zubi ondoko nabea, egin berritan | ||
SAPA._Bigarren_lantegi_nabea.jpg | | SAPA._Bigarren_lantegi_nabea.jpg | Nabe luzea, egin berritan | ||
Kañoi_fabrika._Benta_Txuri.jpg | Benta | Kañoi_fabrika._Benta_Txuri.jpg | Benta Txuria, bi nabeen artean | ||
</gallery> | </gallery> | ||
Sei urte geroago (1924) eraikuntzarekin jarraitu zuten, eta bi urte geroago fabrika berriaren funtsezko eraikinak bukatuta zeuden. Horretarako Benta Txuria bera bota zuten, eta bertan bulego eraikina jaso, alboetako bi nabeak lotuz. Herritik gertuen zegoen aldean prentsa lantegia eraiki zuten, eta beste ertzean tailer-eraikina. | |||
Orduan pasa zituzten fabrika berrira ekoizpen gehiena, bulegoak eta zerbitzu nagusiak. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab. | Orduan pasa zituzten fabrika berrira ekoizpen gehiena, bulegoak eta zerbitzu nagusiak. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab. | ||
<gallery mode="packed-hover" heights="250"> | |||
Fabrika_berria._Kainoi_ekoizpena.jpg | Kainoi ekoizpena | |||
Fabrika_berria._Jaurtigai_ekoizpena.jpg | Jaurtigai ekoizpena | |||
</gallery> | |||
1935. urterako, tailer-eraikinaren ertzean beste pabiloi txikiagoa jaso zuten, gerora langileentzako taberna (''ekonomatoa''), ileapaindegia... ezarri zituztela. | |||
Gerra ostean, errepidearen bestekaldean zegoen Benta Zarra ere bota zuten, biltegiak egiteko. Inguruan zegoen iturria konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere. | |||
1941.eko irailak 15ean [[Francoren bisita SAPAn (eu)|Francisco Franco]] jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zegoen, eta lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko. Argazkien arabera, Fabrika Berria erakutsi zioten. | |||
Azkenik, gerra garaian fabrika bonbardeatu zutenez (eta hildako bat izan zen), bulegoen eraikinaren aurrean babeslekua eraiki zuten (''refugioa''). | |||
1942/03/17rako bukatuta zegoen. Ez zen beharrezkoa izan, eta inoiz txirbil biltegi moduan erabili izan zen. | |||
Oraindik | Oraindik 1945 urtean Andoaingo lantegia jotzen zuten ''Soraluzeko lantegiaren laguntzaile oso estimagarria''<ref>''"un muy estimable auxiliar de Placencia”''. Memoria y Balance correspondiente al Ejercicio de 1945 para la 9.ª Junta General Ordinaria de la SAPA.</ref>. Baina Andoaingo lantegiak aurki aurrea hartu zien Soraluzeko lantegiei, eta azkenean hauek utzi egin zituzten, Fabrika Zaharra aurretik (1975. inguruan) eta Fabrika Berria gero (2005. urtean). | ||
2005tik aurrera eraikinak hutsik daude. | 2005tik aurrera eraikinak hutsik daude. | ||
88. lerroa: | 100. lerroa: | ||
==Etorkizuna== | ==Etorkizuna== | ||
XXI mendeko lehen hamarkadan SAPAk bere I+G saila bertara ekartzeko asmoa agertu zuen, baina azkenean ez zen gauzatu. | XXI. mendeko lehen hamarkadan SAPAk bere I+G saila bertara ekartzeko asmoa agertu zuen, baina azkenean ez zen gauzatu. | ||
2018 urtean SAPAk Gabolatseko zubiaren ondoko bi nabeak ( | 2018. urtean SAPAk Gabolatseko zubiaren ondoko bi nabeak (prentsa lantegia eta lehen nabe luzea) Soraluzeko Udalari "eman" zizkien, inoiz gainontzeko esparruan etxebizitzak egiterakoan Udalak hartuko lukeen ordainetan. | ||
Udalak bertan plaza estalia egiteko proiektua dauka, jatorrizko egitura eta teilatua mantenduz. | Udalak bertan plaza estalia egiteko proiektua dauka, jatorrizko egitura eta teilatua mantenduz. Egitasmo hau 2023.ean martxan jarri zen. | ||
[[Fitxategi: Fabrika_berria._Zaharberritze_proiektua_(Soraluzeko_Udala_2020).jpg | thumb | 500px | center | Zaharberritze proiektua (Soraluzeko Udala)]] | [[Fitxategi: Fabrika_berria._Zaharberritze_proiektua_(Soraluzeko_Udala_2020).jpg | thumb | 500px | center | Zaharberritze proiektua (Soraluzeko Udala)]] | ||
100. lerroa: | 112. lerroa: | ||
[https://www.google.es/maps/@43.174609,-2.414278,17z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)''] | [https://www.google.es/maps/@43.174609,-2.414278,17z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)''] | ||
{{#display_map: | {{#display_map: | ||
43.176544, -2.414615~ | 43.176544, -2.414615~Prentsa lantegia; | ||
43.176814, -2.414894~ | 43.176814, -2.414894~Nabe txikia; | ||
43.177112, -2.415398~Bulegoak; | 43.177112, -2.415398~Bulegoak; | ||
43.177299, -2.416493~ | 43.177299, -2.416493~Nabe handia; | ||
43.177372, -2.417088~ | 43.177372, -2.417088~Ajuste-eraikina; | ||
43.177432, -2.417469~Ekonomatoa; | 43.177432, -2.417469~Ekonomatoa; | ||
43.177190, -2.417115~Biltegia; | 43.177190, -2.417115~Biltegia; | ||
43.177094, -2.416493~Iturria; | 43.177094, -2.416493~Iturria; | ||
43.176977, -2.415672~ | 43.176977, -2.415672~Babeslekua | ||
|type=earth |zoom=18|height=800px |width=1000px}} | |type=earth |zoom=18|height=800px |width=1000px}} | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:52, 15 iraila 2023 data duena
Fabrika berria | |
---|---|
Estiloa | Razionalismoa |
Mendea | XX |
Kokapena | Baltegieta kalea |
Mota | Eraikina |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Eraikin nagusien azalpena
Fabrika berria azken urteetako itxurarekin (Oscar Pérez 2021) |
Hasieran sortutako solairu bakarreko bi nabeak, burdinazko egituraz eraiki zituzten, errematxatutako sareta-zutabeak eta -habeak erabiliz. Era berean, AEBetako tankerako zertxak ere baliatu zituzten. Lantegira, jatorriz, fatxada laburretatik sartzen zen, zirkulu erdiko arkudun ateak igarota (aspaldi itxita).
Bulego eraikinak, bi nabeen artekoa, oso bestelako itxura du. Noranzko bakarreko hormigoi forjatuzko egiturako eraikina da, eta adreilu zarpiatuzko hormak ditu. Fatxada hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dago, eta garai batean frontoia zeukan goialdean, gaur egun botata dagoena. Estalkia laua da.
Tailer-eraikina oso antzekoa da: hiru solairu ditu, fatxada nagusia hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dauka, eta estalkia laua ere.
Beste ertzean, Gabolats zubiaren ondoan, prentsa lantegia dago, neurri txikikoa eta solairu bakarrekoa. Egitura hormigoi forjatuzkoa du, eta estalkia AEBetako tipoko burdinazko zertxen gainean.
Eraikin multzo honi "ekonomatoaren taberna" gehitu zioten iparraldean, eta errepideko beste aldean biltegiak eta argindarraren transformadorea eraikimzituzten. Bion artean zegoen iturria antolatu zuten.
Historia
Soraluzeko Fabrika zaharra 1861. urtean eraiki zen. Baina leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, The Placencia de las Armas Company Limited jabeak lantegi berri bat (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) eraikitzea erabaki zuten. Horretarako, Maltzagatik etorrita herri sarreran zeuden lursailak aukeratu zituzten, Benta Txuria eta Benta Zarra inguruetan.
Soraluzen dagoen espazio faltagatik, fabrika berria bost eraikinetan antolatu zuten, gehi eraikin laguntzaileak (biltegia, probalekua, taberna).
Halaxe, lehenbizi nabe bakarra egin zuten, luzeena, Benta Txuritik Maltzagaranzko norabidean (1916-1917). Jarraian nabe motza eraiki zuten, Gabolatseko zubitik Benta Txuriraino (1917-1918).
Sei urte geroago (1924) eraikuntzarekin jarraitu zuten, eta bi urte geroago fabrika berriaren funtsezko eraikinak bukatuta zeuden. Horretarako Benta Txuria bera bota zuten, eta bertan bulego eraikina jaso, alboetako bi nabeak lotuz. Herritik gertuen zegoen aldean prentsa lantegia eraiki zuten, eta beste ertzean tailer-eraikina.
Orduan pasa zituzten fabrika berrira ekoizpen gehiena, bulegoak eta zerbitzu nagusiak. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab.
1935. urterako, tailer-eraikinaren ertzean beste pabiloi txikiagoa jaso zuten, gerora langileentzako taberna (ekonomatoa), ileapaindegia... ezarri zituztela.
Gerra ostean, errepidearen bestekaldean zegoen Benta Zarra ere bota zuten, biltegiak egiteko. Inguruan zegoen iturria konpondu zuten eta zuhaitzak sartu ere.
1941.eko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zegoen, eta lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko. Argazkien arabera, Fabrika Berria erakutsi zioten.
Azkenik, gerra garaian fabrika bonbardeatu zutenez (eta hildako bat izan zen), bulegoen eraikinaren aurrean babeslekua eraiki zuten (refugioa). 1942/03/17rako bukatuta zegoen. Ez zen beharrezkoa izan, eta inoiz txirbil biltegi moduan erabili izan zen.
Oraindik 1945 urtean Andoaingo lantegia jotzen zuten Soraluzeko lantegiaren laguntzaile oso estimagarria[1]. Baina Andoaingo lantegiak aurki aurrea hartu zien Soraluzeko lantegiei, eta azkenean hauek utzi egin zituzten, Fabrika Zaharra aurretik (1975. inguruan) eta Fabrika Berria gero (2005. urtean).
2005tik aurrera eraikinak hutsik daude.
Etorkizuna
XXI. mendeko lehen hamarkadan SAPAk bere I+G saila bertara ekartzeko asmoa agertu zuen, baina azkenean ez zen gauzatu.
2018. urtean SAPAk Gabolatseko zubiaren ondoko bi nabeak (prentsa lantegia eta lehen nabe luzea) Soraluzeko Udalari "eman" zizkien, inoiz gainontzeko esparruan etxebizitzak egiterakoan Udalak hartuko lukeen ordainetan.
Udalak bertan plaza estalia egiteko proiektua dauka, jatorrizko egitura eta teilatua mantenduz. Egitasmo hau 2023.ean martxan jarri zen.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Erreferentziak
- S.A. Placencia de las Armas eraikin berria. Beatriz Herreras (Euskadiko Industria Ondarea, Gasteiz 2012)
- Gipuzkoako Arkitektura Gida 1850-1960. COAVN (Donostia, 2003)
- Desarrollo de los edificios de la nueva fábrica. Victor Placencia (Sorapedia 2018)
- ↑ "un muy estimable auxiliar de Placencia”. Memoria y Balance correspondiente al Ejercicio de 1945 para la 9.ª Junta General Ordinaria de la SAPA.