«Coronelliren lurbira-globoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
==Mapa zertan den== | ==Mapa zertan den== | ||
Vincenzo Maria Coronelli franziskotarra (1650-1718) XVII mendeko mapa egile ospetsuenetakoa izan zen. Venezian hasi zen lanean, eta gero Frantziako Luis XIV-k deitu zuen Parisera, eta bertan globo-bilduma monumentala eraiki zuen. | |||
1688. urtean Vincenzo Coronellik grabatuak diseinatu eta inprimatu zituen, eta globoan itsatsi. Hurrengo urteetan (1693-1696) Matteo Alberti laguntzaileak globoen idulkiak eraiki zituen, papera, igeltsua, egurra, letoia, burdina eta urrekarak erabiliz. | 1688. urtean Vincenzo Coronellik Lurrari dagozkion grabatuak diseinatu eta inprimatu zituen, eta globoan itsatsi. Ostean, gauza bera egin zuen zeruari dagozkionekin: izarrak, konstelazioak, haizeak, irudiak... Hurrengo urteetan (1693-1696) Matteo Alberti laguntzaileak globoen idulkiak eraiki zituen, papera, igeltsua, egurra, letoia, burdina eta urrekarak erabiliz. Gero, Europako printze batzuei saldu zizkien. | ||
Coronelliren globoak bere ilustrazio topografiko bikainengatik ospetsuak ziren, aurkikuntza geografiko berrienak ere jasotzen zituztela. Bavariako Maximilian II Emanuel printzeak<ref>[https://en.wikipedia.org/wiki/Maximilian_II_Emanuel,_Elector_of_Bavaria Maximilian II Emanuel]. Wikipedia (ingelesez).</ref> bi globo eskuratu zituen Bruselan<ref>Gaur egun Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean (Bayerische Nationalmuseum) erakusten dira.</ref>, 1696an, beharbada Turkiako Gerretan bere azken garaipenak erakusten zituztelako. | Coronelliren globoak bere ilustrazio topografiko bikainengatik ospetsuak ziren, aurkikuntza geografiko berrienak ere jasotzen zituztela. Bavariako Maximilian II Emanuel printzeak<ref>[https://en.wikipedia.org/wiki/Maximilian_II_Emanuel,_Elector_of_Bavaria Maximilian II Emanuel]. Wikipedia (ingelesez).</ref> bi globo eskuratu zituen Bruselan<ref>Gaur egun Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean (Bayerische Nationalmuseum) erakusten dira.</ref>, 1696an, beharbada Turkiako Gerretan bere azken garaipenak erakusten zituztelako. |
21:31, 3 abuztua 2023(e)ko berrikuspena
Vincenzo Coronelli-ren lurbira-globoa | |
---|---|
Egilea | Vincenzo Coronelli & Matteo Alberti |
Urtea | 1688 & 1693-1696 |
Hiria | Venezia & Düsseldorf? |
Tamaina | Altura 180 zm Diametroa 108 zm |
Mapa zertan den
Vincenzo Maria Coronelli franziskotarra (1650-1718) XVII mendeko mapa egile ospetsuenetakoa izan zen. Venezian hasi zen lanean, eta gero Frantziako Luis XIV-k deitu zuen Parisera, eta bertan globo-bilduma monumentala eraiki zuen.
1688. urtean Vincenzo Coronellik Lurrari dagozkion grabatuak diseinatu eta inprimatu zituen, eta globoan itsatsi. Ostean, gauza bera egin zuen zeruari dagozkionekin: izarrak, konstelazioak, haizeak, irudiak... Hurrengo urteetan (1693-1696) Matteo Alberti laguntzaileak globoen idulkiak eraiki zituen, papera, igeltsua, egurra, letoia, burdina eta urrekarak erabiliz. Gero, Europako printze batzuei saldu zizkien.
Coronelliren globoak bere ilustrazio topografiko bikainengatik ospetsuak ziren, aurkikuntza geografiko berrienak ere jasotzen zituztela. Bavariako Maximilian II Emanuel printzeak[1] bi globo eskuratu zituen Bruselan[2], 1696an, beharbada Turkiako Gerretan bere azken garaipenak erakusten zituztelako.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Plazencia) inguruko herrietatik ak letra tamainaz eta motaz (letra etzana) bereizten da. Inguruan herri bakarrak dauka antzeko letra: Treuigno (Trebiñu).
Soraluze lurbira-globoan agertzeak Florencio Josepf de Lamotek arrazoia zuela frogatzen du. 1756.ean sortutako Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica delakoan zera adierazten zuen[3]:
- ...los demás Príncipes de la Europa mandan poner a esta Villa en sus mapas geográficos por una de las principales y muy conocidas en ella...
Aurreko urtean (1692) Vicenzo Coronellik Europako mapa bat argitaratu zuen, Parte occidentale dell'Europa, eta bertan ere Soraluze agertzen zen.
Bitxikeriak
Globo hau Felix Arizaga soraluzetarrak topa zuen Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean, 2023. urtean.
Kostaldeko portuak alde batera lagata, Euskal Herriko zortzi hiri besterik ez dira agertzen: Plazencia, Treuigno, Bilbao, Tolosa, Baiona, Pamplona, Olite eta Tudela.
Bizkaia (Biscaia) Bidasoatik Santillanaraino heltzen da. Agian horregatik Bilbao Santoña (S. Antonio) eta Santander (S. Andero) artean agertzen da.
Tolosa, gutxi gora behera, Donostiaren inguruan kokatuta dago.
Erreferentziak
- ↑ Maximilian II Emanuel. Wikipedia (ingelesez).
- ↑ Gaur egun Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean (Bayerische Nationalmuseum) erakusten dira.
- ↑ ...Europako gainontzeko printzeek Hiribildu hau beren mapa geografikoetan jartzeko agintzen dute, nagusienetakoa eta oso ezaguna delako...