«Irurak-Bat zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
Gero, 1934 urtean, ''Electra Irurak-Bat'' enpresak izena aldatu zuen, ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía'' bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko. | Gero, 1934 urtean, ''Electra Irurak-Bat'' enpresak izena aldatu zuen, ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía'' bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko. | ||
1965. | 1965.ean Soraluze eta Eibarko Udalek elkargoa osatu zuten, ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía'' enpresari hiru zentral erosteko: [[Sologoeneko zentrala (eu)|Sologoen]], [[Ozumako zentrala (eu)|Ozuma]] eta Sagar-erreka. | ||
Erosi eta behereala (1965/07/13) elkargoa desegin zuten. Soraluzeko Udala Sologoen eta Ozumako zentralekin geratu zen, eta Eibarkoak Sagar-errekakoa eskuratu zuen. | |||
Eibarko Udalaren interesa ez zen kndar elektrikoaren ekoizpena, edateko ur emaria baizik. Urte haietan Eibarko biztanleria asko hasi zen, eta arazoak ziren urez hornitzeko. Horregatik, Eibarko Udalak zentral honen urak [[Sagar-errekako uren eruatea (eu)|Sagar-errekako uren eruatearen]] emaria hobetzeko erabili zuen. Horrerarako Igaraten ur-biltegia eraiki zuten, zentralera heltzen zen ura jaso eta Illordoko tunelera ponpatzeko. | |||
Gaur egun zentrala eraitsita dago. | Gaur egun zentrala eraitsita dago. |
14:20, 21 uztaila 2023(e)ko berrikuspena
Izenak
Sagarraga-erreka zentrala, Sagar-erreka zentrala, Irurak-Bat zentrala
Historia
Emakida Angel Astaburuaga Barrutiak lortu zuen, 1911. urteko urtarrilak 14an, eta 1915.ko abuztuak 2an Antonio Zabala Garairi saldu zion.
Antonio Zabala Sologoeneko eta Maltzagako zentralaren jabea zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat.
Gero, 1934 urtean, Electra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.
1965.ean Soraluze eta Eibarko Udalek elkargoa osatu zuten, Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresari hiru zentral erosteko: Sologoen, Ozuma eta Sagar-erreka.
Erosi eta behereala (1965/07/13) elkargoa desegin zuten. Soraluzeko Udala Sologoen eta Ozumako zentralekin geratu zen, eta Eibarkoak Sagar-errekakoa eskuratu zuen.
Eibarko Udalaren interesa ez zen kndar elektrikoaren ekoizpena, edateko ur emaria baizik. Urte haietan Eibarko biztanleria asko hasi zen, eta arazoak ziren urez hornitzeko. Horregatik, Eibarko Udalak zentral honen urak Sagar-errekako uren eruatearen emaria hobetzeko erabili zuen. Horrerarako Igaraten ur-biltegia eraiki zuten, zentralera heltzen zen ura jaso eta Illordoko tunelera ponpatzeko.
Gaur egun zentrala eraitsita dago.
Kokapena
Datu teknikoak
Ibarrola presa
Gastandola, Ibarrola eta Goimendi errekak batzen diren tokian kokatuta, Ibarrola baserriaren gertu. XX. mende hasieran Antonio Zabalaren Electra Irurak-Bat enpresak eraiki zuen.
Presak 5 metro ditu eta, nahiz eta gaur egun lohiz beteta egon, ondo mantentzen da.
Erretena
Ibarrola presatik San Martzial ur-biltegiraino 3.780 metrotako harrizko erretena dago, lurperatuta; bidean beste hainbat errekastoren urak jasotzen ditu.
Erretenaren sekzioak trapezio forma du, eta ertzak borobilduta daude. Harlosaz estalita dago. Azken metrotan, San Martzialeko ur-biltegiko inguruan, erretena agerian dago eta sekzio laukia du.
San Martzialgo ur-biltegia
140 metro luze da, 10 metro zabal eta 2,40 metrotako sakonera du. Boomerang forma du, mendiaren formari egokitzeko. Gaur egun sastrakaz eta zuhaizkaz beteta dago.
Agerian egonda, gutxienez bi ezbehar gertatu dira bertan. Gerra garaian zauritutako errekete bat barrura erori eta bertan ito zen. 1946. urtean, berriz, baserri bateko morroia bere burua bota zuen uretara.
Ur-biltegitik zentralera 30 zm-tako tutua zegoen; gehien bat lurperatuta, baina tarte batean porlanezko zutabe gainean agertzen zen.
Zentrala
Eraikinak bi solairu zituen. 150 CVtako Pelton motako bi turbinek indarra sortzen zuten, gero SAPAri saltzeko.