«Sologoeneko zentral historikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    Elektrika (eu)» orrira birzuzendua)
    Etiketa: Birbideratze berria
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_01.jpg | thumb | 600 px | center | Elektrika zaharra (Jose Berrueta)]]
    #BIRZUZENDU [[Elektrika (eu)]]
     
    :::<small>'''Oharra:''' Gaur egungo Sologoeneko zentrala ikusteko, sakatu [[Sologoeneko zentrala (eu) |''hemen'']].</small>
     
     
    ==Izenak==
    Garai baten ''Elektrika'' edo ''la eléctrica'' moduan ezagutzen zen.
     
     
    ==Lehen urteak==
    ===Zentralaren sorrera===
    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaitik]], [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]].
     
    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bergarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.
     
    ===Ozumako emakida===
    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] ([[Osuma-azpi baserria (eu)|Osuma]] eta [[Oitturri baserria (eu)|Oitturri]] lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketako]] urak ere.
     
    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, ''Higinio Larrañaga y hermanos'' izenpean.
     
    ===Antonio Zabalaren eskuetara===
    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek [[Sagar-erreka zentrala (eu)|Sagar-erreka zentrala]] ere erosi zuen 1915. urtean.
     
    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak ''Elektra Irurak-Bat'' enpresari pasa zion. Enpresa hau ''Antonio Zabala y Cía'' enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.
     
    1934. urteko uztailak 18an ''Elektra Irurak-Bat'' enpresak izena aldatu zuen, ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía'' bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.
     
    Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.
     
     
     
    ==Kokapena==
    {{#display_map: 43.166903, -2.405631~Zentrala;
                    43.170334, -2.395854~[[Agarrebeiztei baserria (eu)|Agarrebeiztei]]ko biltegia
      | center = 43.164602, -2.402991
      | lines  = 43.167195,-2.403479: 43.167051,-2.404182: 43.166976,-2.404869: 43.166900,-2.405575
                ~Urruztiko tutua~ ~Red~ ~2;
                43.167086,-2.402573: 43.167195,-2.403479
                ~Deba azpiko tutua~ ~Red~ ~2;
                43.167086,-2.402573: 43.167310,-2.401794: 43.167529,-2.400013: 43.167850,-2.398055: 43.168049,-2.396461:
                43.170334,-2.395854
                ~Urruztiko tutua~ ~Red~ ~2;
                43.167019,-2.408200: 43.167581,-2.407540: 43.167800,-2.406950: 43.167315,-2.406542: 43.166903,-2.405631
                ~Joanerreketako tutua~ ~Red~ ~2;
                43.160633,-2.402464: 43.161035,-2.401843
                ~Erretena~''(kanal irekia)''~DodgerBlue~ ~5;
                43.161035,-2.401843: 43.163132,-2.402013
                ~Erretena~''(Mugarriko tunela)''~Blue~ ~5;
                43.163132,-2.402013: 43.163326,-2.402499: 43.163574,-2.402880: 43.164438,-2.403464: 43.165459,-2.403432
                ~Erretena~''(kanal irekia)''~DodgerBlue~ ~5;
                43.165459,-2.403432: 43.166753,-2.404842
                ~Erretena~''(Irukurutzetako tunela)''~Blue~ ~5;
                43.166753,-2.404842: 43.166828,-2.405310: 43.166903,-2.405631
                ~Erretena~''(kanal irekia)''~DodgerBlue~ ~5;
                43.160633,-2.402464: 43.160351,-2.402169
                ~Presa~ ~DarkGrey~ ~8;
      |type=earth |zoom=16|height=800px |width=1000px}}
     
     
    [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_01._Osintxuko_presa.jpg | right | 400px]]
    ==Sologoen: datu teknikoak==
    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaitik, [[Ozuma erreka (eu)|Ozuma]] eta [[Urruzti erreka (eu)|Urruzti]] arteko errekatik eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]] (Sologoen erreka).
     
    ===Osintxuko presa===
    Presa nagusia Deba ibaian dago, [[Osintxu (eu)|Osintxuko]] auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metro gora eta Osintxuko zubitik 550 bat metrotara.
     
    Presa 3,5 metro altu, 2,5 metro sendo eta 31,5 metro luze da. Hauetatik 28 ura gainetik isurtzeko erabiltzen dira, eta gainontzeko 3,5 metrotan uhatea eta erretenaren mekanismoak daude.
     
    ===Sarrerako erretena===
    Presatik abiatuta, urak ia 824 metro egiten zituen turbinara heltzeko. Horietatik 438,3 aire zabalean, eta beste 385,5 bi tuneletan.
     
    ::{| class="wikitable"
    ! width= "100 px" style="background:Cyan" | Tarte mota
    ! width= "100 px" style="background:Cyan" | Luzeera
    ! width= "100 px" style="background:Cyan" | Sekzioa
    ! width= "200 px" style="background:Cyan" | Krokisa
    |-
    | Aire zabalean ||          || 3,00 x 1,95    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_02._Presako_irteera.jpg | 200px]]
    |-
    | Aire zabalean ||  56,30 m || 2,00 <br> 3,00 || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_03._Lehen_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    |-
    | Tunela        ||  8,00 m || 2,65 x 1,60    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_04._Errepide_azpiko_pasua.jpg | 200px]]
    |-
    | Tunela        || 247,10 m || 2,00 x 2,35    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_05._Bigarren_zatia_(tunela).jpg | 200px]]
    |-
    | Aire zabalean || 286,00 m || 2,00          || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_06._Hirugarren_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    |-
    | Tunela        || 138,40 m || 1,70 x 2,15    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_07._Laugarren_zatia_(tunela).jpg | 200px]]
    |-
    | Aire zabalean ||  96,00 m || 3,00          || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_08._Bosgarren_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    |-
    | '''Guztira''' || 823,80 m ||
    |}
     
    ===Turbina XXX===
    Deba ibaitik zetozen urak XXX tubinan turbinatzen ziren. Potentzia hemen sartu ueta enparauak.
     
     
    [[Fitxategi: Agarrebeiztei_baserria._Txabola_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb |left | 400px | Agarrebeizteiko ur-biltegia (Kontrargi 2002)]]
    ==Ozuma: datu teknikoak==
    ===Sarrerako erretenak eta ur-biltegia===
    Ustiaketa honen urak bi errekatik hartu, eta [[Agarrebeiztei baserria (eu)|Agarrabeiztei]]ko ur-biltegira eramaten ziren.
     
    Ozuma errekatik zetorren erretena porlanezkoa zen, sekzio trapezialarekin, eta estalita zegoen. Guztira 787,70 metro zituen. Oitturritik zetorrenak ezaugarri berberak zituen eta luzeera, berriz, 1.100 metrotakoa zen.
     
    Agarrebeizteiko ur-biltegia Sologoeneko zentrala baino 302 metro altuago dago. Neurriak 16 x 6 metro dira (kanpotik). Harrizko ganga batek estaltzen du, eta gainetik lurra dauka.
     
    [[Fitxategi: Sologoeneko_zentrala._Deba_ibaiaren_azpiko_tutua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | thumb | right | 400px | Ibai-azpiko tutua (J.C. Astiazarán 2019)]]
    ===Tutu behartua===
    Ura Agarrebeizteiko ur-biltegitik zentraleraino tutu behartu baten bidez eramaten zen. Tutu honen diametroa 200 milimetrotakoa zen, eta burdin urtuaz egina zegoen.
     
    Tutuak 634 metro zituen, eta Deba ibaia azpitik pasatzen zen, [[Irukurutzeta errebuelta (eu)|Irukurutzeta errebuelta]] parean, ''sifoia'' erabiliz.
     
    Honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]] (Sologoen errekatik) ekartzen ur gehiago zuen. Tutu hau zuzenean heltzen zen turbinaraino.
     
    ===Pelton turbina===
    Ur honek Pelton motako turbina mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan<ref>Gaur egun mota honetako sistemak Pirinioetan, Kantauri mendietan, Alpeetan… ikus daitezke.</ref>.
     
     
    [[Fitxategi: Sologoen._Eraikina._Aurrekaldea.jpg | thumb | center | 600px | Sologoen zentraleko eraikina]]
    ===Eraikina eta hustubidea===
    Eraikinak hiru zatitan eginda zegoen. Zaharrena erdiko zatia zen. Salogoen turbina sartzeko. Beheko plantan Salogoen turbina zuen, eta lehenenan makinistaren etxebizitza.
     
    Gero, ezkerreko zatia eraiki zen (hegoaldekoa). Beheko plantan Pelton turbina zegoen, sala de maquinas. Beste solairua zuen gainean.
     
    Iparraldean, berriz, biltegia zegoen.
     
    Urak behin turbinatu ondoren, hustubidea zegoen (irteerako erretena) berauek Deba ibaira berriz isurtzeko. Hustubide hau errepidearen azpitik pasatzen zen.
     
    <gallery mode="packed-hover" heights="150">
      Sologoen._Eraikina._Behe_solairuaren_planoa.jpg  | Eraikina. Behe solairuaren planoa
      Sologoen._Eraikina._Lehen_solairuaren_planoa.jpg | Eraikina. Lehen solairuaren planoa
      Sologoen._Erretena_09._Irteerakoa.jpg            | Irteerako erretena
    </gallery>
     
    ===Zentralaren energia-ekoizpena===
    Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.
     
     
     
     
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_11_(José_Berrueta).jpg  | thumb | 400 px | right | Ikuspegi orokorra (Jose Berrueta)]]
    ==Udalak erosi==
     
    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
     
    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko ''monopolioa'' zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
     
     
    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen<ref>EVE, Ente Vasco de la Energía.</ref>. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
     
    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
     
    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (''Central Hidroelectrica Sologoen S.A'' sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
     
     
    ==Irudiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Sologoeneko_zentrala._Ikuspegi_orokorra_02_(José_Berrueta).jpg            | Zentral zaharra <br> (José Berrueta)
    </gallery>
     
     
     
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Olak, errotak eta zentralak]]
    [[Kategoria: Olak, errotak eta zentralak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 18:27, 18 uztaila 2023 data duena

    Hona birzuzenduta dago: