«Lauko Aliantzaren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 4 ekarpen ez dira erakusten)
    19. lerroa: 19. lerroa:
    [[Fitxategi: James_Fitz-James,_Berwickeko_dukea._Erretratua.jpg | thumb | left | 300px | James Fitz James, Berwickeko dukea]]
    [[Fitxategi: James_Fitz-James,_Berwickeko_dukea._Erretratua.jpg | thumb | left | 300px | James Fitz James, Berwickeko dukea]]
    ===Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu===
    ===Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu===
    Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.
    Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukeratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.

    Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/James_Fitz-James_(Berwickeko_I._dukea) James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin<ref>Beste batzuk 16.000 zirela diote.</ref>.

    1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina 1719.eko ekainean Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zutn (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… gogo handirik gabe.
    1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina 1719.eko maiatza hasieran Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zuen (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… baina gogo handirik gabe, itxura denez (aduanak oraindik kostaldean zeuden eta).

    Berwicken gudarostea Hondarribia setiatu eta ekainak 16an hartu zuen. Egun horretan bertan Jose de Mendiolak, Gipuzkoako Koroneltzaren sargento nagusiak, Soraluze, Elgeta, Zumarraga, Zegama eta Zizurkilgo konpainiak zabaldu zituen inguruetan, frantsesak oztopatzeko asmoz.
    Berwicken gudarosteak Hondarribia setiatu eta ekainean bertan hartu zuen, 18an hain zuzen. Egun horretan bertan Jose de Mendiolak, Gipuzkoako Koroneltzaren sargento nagusiak, Soraluze, Elgeta, Zumarraga, Zegama eta Zizurkilgo konpainiak zabaldu zituen inguruetan, frantsesak oztopatzeko asmoz.

    Baina hauek aurrera egin zuten, Pasaian hainbat itsasontzi erre zituzten, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta inguruaz jabetu ziren, eta uztailak 4an Donostia setiatu zuten. Hainbat egunetan borrokatu eta gero, abuztuak 1.ean errenditu zen. Bitartean, Felipe V.ak eta Lesakan zituen 15.000 soldadu Iruñara erretiratu ziren.
    Baina hauek aurrera egin zuten, Pasaian hainbat itsasontzi erre zituzten, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta inguruaz jabetu ziren, eta uztailak 4an Donostia setiatu zuten. Hainbat egunetan borrokatu eta gero, Donostia abuztuak 2an errenditu zen, eta bertako gaztelua 19an. Bitartean, Felipe V.ak eta Lesakan zituen 15.000 soldadu Iruñara erretiratu ziren.

    ===Soraluze okupatuta===
    ===Soraluze okupatuta===
    Hondarribia eta Donostia hartuta, Blas de Loya maretxalaren 3.000 soldadu espainiarrak ordurako alde eginda eta Felipe V.a bere Iruñara erretiratuta, Berwick-eko dukearen gudarosteak ez zuen arazo handirik topa aurrera egiteko. Ondorioz, Berwick-en gudarosteak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean. Ez da ezagutzen bertan goarnizioaren bat eratu zuten, Erret Lantegiak zaintzeko.
    Hondarribia eta Donostia hartuta, Blas de Loya maretxalaren 3.000 soldadu espainiarrak ordurako alde eginda eta Felipe V.a bere Iruñara erretiratuta, Berwick-eko dukearen gudarosteak ez zuen arazo handirik topa aurrera egiteko. Ondorioz, abuztuaren bigarren erdian Berwick-en gudarosteek Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean.
     
    Arma lantegiak Gipuzkoan egonda, txostena osatu zuten: ''Soraluzeko eta Tolosako armagintzaren egoera''<ref>Situation des manufactures d'armes de Tolosa et de Plasencia (1719).</ref>. Ez da ezagutzen Erret Lantegi hauek martxan jarri zituzten, edota bertan goarnizioaren bat eratu zuten, arma lantegiak zaintzeko.

    ===Soraluze Frantzian===
    ===Soraluze Frantzian===
    Espainiako Ondorengoaren Gerra ostean Felipe V.ak eta orduko agintariek oso estilo zentralista agertu zuten, Aragoiko koroaren lurraldeen foruak bertan behera utziz<ref>Oin Berriko Dekretuak edo ''Decretos de Nueva Planta'' (1707-1716).</ref>. Orduan Euskal probintzien foruak "salbatu" ziren, Felipe V.aren alde egin zutelako.

    Baina 1717.eko aduanen dekretua foruen aurkakoa ikusi zen, antzeko beste askoren lehena agian; era foruen aldeko ardura piztu zen.
    Baina 1717.eko aduanen dekretua foruen aurkakoa ikusi zen, antzeko beste askoren lehena agian; ea foruen aldeko ardura piztu zen.
     
    Horregatik, Berwick-eko dukeak Donostia konkistatu ostean, abuztuak 7an Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Eta Frantziako gobernua beretzat aitortu zuen gero.
     
    Abuztuak 18an Berwick bera Donostiako gazteluan sartu zen, eta Bizkaiara gutuna bidali zuen, negoziatzeko. Bizkaiako Aldundiak, gerra aurki bukatuko zelakoan, gutuna erregeari birbidali zion, ezer erantsi gabe. Baina egunetara Berwick-eko dukearen gudarosteak Bizkaia osoa hartu zuen.

    Orduan, Berwick-eko dukeak Gipuzkoa konkistatu ostean, abuztuak 7an Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Abuztuak 18an Berwick bera Donostian sartu zen, eta Bizkaiara gutuna bidali zuen, negoziatzeko. Bizkaiak, gerra aurki bukatuko zelakoan, gutuna erregeari birbidali zion, erzer erantsi gabe. Arabak, berriz, abuztuak 29an Frantzian sartzea sinatu zuen, foruak gorde eta gero.
    Araban ere gauza bera gertatu zen. Berwick-en gudarosteek okupatuta, abuztuak 29an Frantzian sartzeko eskaera sinatu zuen, honek foruak gorde eta gero.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 14:33, 8 apirila 2023 data duena

    Felipe V. erregea eta Isabel Farnesio emaztea

    Lauko Aliantzaren Gerra (1717-1720)

    Nahiz eta Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1714) irabazi, ondorioak garratzak izan ziren Felipe V. Borboikoarentzat, ordurarte Espainia azpiko hainbat eskualdei uko egin behar zion eta: Menorka, Belgika, Napoli, Sizilia, Sardinia…

    1714. urtean bigarren aldiz ezkondu zen, Italiako Isabel Farnesiorekin. Eta, emazteak xaxatuta, bion semeentzako lurrak berreskuratu nahian hasi zen 1717.ean: Sardinia aurretik eta Sizilia gero. Eta gainera Frantziako erregea inoiz izateko aukerak zituen, bi koroak bilduz.

    Kezkatuta, Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublika Lauko Aliantza osatu zuten, eta haren kontra gerra hasi zuten: Lauko Aliantzaren Gerra[1].

    Gerra, besteak beste, Pirineotan garatu zen: Katalunia aldean lehen eta Euskal Herrian gero.

    Gerra Soraluzen

    Orduko giroa: 1718.ko matxinada

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1717. urtean Felipe V.ak Ebrotik itsasertzera ekarri zituen aduanak, eta honek 1818.ko matxinada piztu zuen Bilbon, Debarroraino heldu zena. Matxinatuek agintari eta noble batzuk hil zituzten, jauregiak erre…

    Eta osteko errepresioa ere oso latza izan zen: heriotz zigorrak, espetxeratuak, deserriak, isunak...

    James Fitz James, Berwickeko dukea

    Berwickeko dukea Gipuzkoan sartu

    Gerra sortu zenean, herri gehienek beren konpainia osatu zuten, Soraluzek barne, biztanleriaren arabera. Orokorrean, soldaduak ezkongabeen artean aukeratzen zituzten, zozketaren bidez; eta premiazko langile batzuk (armagileak, esateko) salbuetsita izaten ziren.

    Hasierako bi urtetan guda Kataluniako mugan gertatu bazen, 1719.ko maiatzak 12an James Fitz-James[2], jeneral frantsesa eta Berwickeko dukea, Baionara heldu zen 30.000 gizonezko gudarostearekin[3].

    1717.eko matxinadaren ostetik Felipe V.ak hiru bat mila soldadu zituen Euskal Herrian kantonatuta, bada ezpada, Blas de Loya maretxalaren aginpean. Baina 1719.eko maiatza hasieran Berwicken gudarosteak Bidasoa zeharkatu zuenean, erregeak erretirada agindu zuen, eta probintzi bakoitzak bere defentsa antolatu zuen (Gipuzkoak 5.000 gizon deitu zituen)… baina gogo handirik gabe, itxura denez (aduanak oraindik kostaldean zeuden eta).

    Berwicken gudarosteak Hondarribia setiatu eta ekainean bertan hartu zuen, 18an hain zuzen. Egun horretan bertan Jose de Mendiolak, Gipuzkoako Koroneltzaren sargento nagusiak, Soraluze, Elgeta, Zumarraga, Zegama eta Zizurkilgo konpainiak zabaldu zituen inguruetan, frantsesak oztopatzeko asmoz.

    Baina hauek aurrera egin zuten, Pasaian hainbat itsasontzi erre zituzten, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta inguruaz jabetu ziren, eta uztailak 4an Donostia setiatu zuten. Hainbat egunetan borrokatu eta gero, Donostia abuztuak 2an errenditu zen, eta bertako gaztelua 19an. Bitartean, Felipe V.ak eta Lesakan zituen 15.000 soldadu Iruñara erretiratu ziren.

    Soraluze okupatuta

    Hondarribia eta Donostia hartuta, Blas de Loya maretxalaren 3.000 soldadu espainiarrak ordurako alde eginda eta Felipe V.a bere Iruñara erretiratuta, Berwick-eko dukearen gudarosteak ez zuen arazo handirik topa aurrera egiteko. Ondorioz, abuztuaren bigarren erdian Berwick-en gudarosteek Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba osoak okupatu zituzten, Soraluze tartean.

    Arma lantegiak Gipuzkoan egonda, txostena osatu zuten: Soraluzeko eta Tolosako armagintzaren egoera[4]. Ez da ezagutzen Erret Lantegi hauek martxan jarri zituzten, edota bertan goarnizioaren bat eratu zuten, arma lantegiak zaintzeko.

    Soraluze Frantzian

    Espainiako Ondorengoaren Gerra ostean Felipe V.ak eta orduko agintariek oso estilo zentralista agertu zuten, Aragoiko koroaren lurraldeen foruak bertan behera utziz[5]. Orduan Euskal probintzien foruak "salbatu" ziren, Felipe V.aren alde egin zutelako.

    Baina 1717.eko aduanen dekretua foruen aurkakoa ikusi zen, antzeko beste askoren lehena agian; ea foruen aldeko ardura piztu zen.

    Horregatik, Berwick-eko dukeak Donostia konkistatu ostean, abuztuak 7an Aldundiak foruak gordetzeko hitza eskatu zuen, baiezkoan Frantzian sartzeko prest zegoela adieraziz. Eta Frantziako gobernua beretzat aitortu zuen gero.

    Abuztuak 18an Berwick bera Donostiako gazteluan sartu zen, eta Bizkaiara gutuna bidali zuen, negoziatzeko. Bizkaiako Aldundiak, gerra aurki bukatuko zelakoan, gutuna erregeari birbidali zion, ezer erantsi gabe. Baina egunetara Berwick-eko dukearen gudarosteak Bizkaia osoa hartu zuen.

    Araban ere gauza bera gertatu zen. Berwick-en gudarosteek okupatuta, abuztuak 29an Frantzian sartzeko eskaera sinatu zuen, honek foruak gorde eta gero.

    Bukaera

    Erretirada

    1719. bukaeran Felipe V.ak ulertu zuen indarrez inoiz ez zuela bere helburuak lortuko, eta amore eman zuen. Lehenik eta behin Alberoni ministroa kendu zuen, eta negoziaziotan hasi zen Italiako eskualde batzuk bere semeentzat lortzeko asmoz.

    Azkenean, bakea Hagan (Holanda) sinatu zuten, 1720.ko otsailean, Lauko Aliantzaren Gerra bukatuz. Usteak ustel, Felipe V.ak ez zuen semeentzat ia ezer lortu, ez gerrarekin, ezta bake itunarekin.

    Bitartean, Berwick-en dukea eta bere gudarostea Frantziara itzuli ziren atzera, euskal probintziak askatuz, Soraluze barne. Felipe V. erregeak euskal probintziak berreskuratu zituen.

    Carte du Guipuzcoa (François de La Blottière 1720)

    Carte du Guipuzcoa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1720. urtean, gutxi gora behera, François de la Blottière injeniari militarrak Gipuzkoako mapa marraztu zuen: Gipuzkoako mapa, aldi berean Nafarroako zati bat, Frantziako, Araba eta Bizkaiko mugak erakusten dituela, baita Baztan eta Araitz haranak zein Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba eta Artibai ibaien arroak.

    Soraluze (Plazenzia) ondo nabarmenduta dago. Baliteke soldadu frantsesak bertatik pasa izana, edota bertan egon izana, armagintzaren erdigunea zen eta.

    Segururena, mapa hau osatzeko datuak Berwick-en kanpainan lortuko zituen, eta ostean marraztu. Halaxe egin omen zuen beste kasuetan ere.

    Erreferentziak

    1. Lauko Aliantzaren Gerra. Wikipedia (euskaraz).
    2. James Fitz-James (Berwickeko I. dukea). Wikipedia (euskaraz).
    3. Beste batzuk 16.000 zirela diote.
    4. Situation des manufactures d'armes de Tolosa et de Plasencia (1719).
    5. Oin Berriko Dekretuak edo Decretos de Nueva Planta (1707-1716).