«Placencia tiene su entrada (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    182. lerroa: 182. lerroa:


    Azkenean, Edurne Orbea lobak letra euskaratu zuen (2019).
    Azkenean, Edurne Orbea lobak letra euskaratu zuen (2019).


    ==Abestiak egin duen bidea==
    ==Abestiak egin duen bidea==
    197. lerroa: 198. lerroa:
    ===Eibar===
    ===Eibar===
    Soraluzen bakarrik ez, beste herrietara ere zabaldu zen abestia. ''Eibar kantuan 2021'' jaialdian ''Eibar tiene su entrada'' abestu izan zuten, eta abenduan ''Ustekabe'' txarangak''Eibarko kantak'' diska grabatu zuen, tartean ''Eibar tiene su entrada'' abestia dakarrela.
    Soraluzen bakarrik ez, beste herrietara ere zabaldu zen abestia. ''Eibar kantuan 2021'' jaialdian ''Eibar tiene su entrada'' abestu izan zuten, eta abenduan ''Ustekabe'' txarangak''Eibarko kantak'' diska grabatu zuen, tartean ''Eibar tiene su entrada'' abestia dakarrela.
    https://m.youtube.com/watch?v=HTI7OKKFkbc
        
        
    Doinua berbera da, eta letra ere oso antzekoa, Soraluzeko aipamenen beharrean Eibarkoak tartekatuz. ''Ustekabe''koek diotenez, beraiek ''Kantuz kantu''<ref>[https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibar-kantuz-kantu/kantuz_kantu.pdf Kantuz kantu]. 1999.eko azarotik 2000.eko ekaina arte osatu zuten, Eibarko abesti herrikoiak bilduz.</ref> liburutik hartu zuten, egilea ezezaguna agertzen dela.
    Doinua berbera da, eta letra ere oso antzekoa, Soraluzeko aipamenen beharrean Eibarkoak tartekatuz. ''Ustekabe''koek diotenez, beraiek ''Kantuz kantu''<ref>[https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibar-kantuz-kantu/kantuz_kantu.pdf Kantuz kantu]. 1999.eko azarotik 2000.eko ekaina arte osatu zuten, Eibarko abesti herrikoiak bilduz.</ref> liburutik hartu zuten, egilea ezezaguna agertzen dela.
    203. lerroa: 206. lerroa:


    ===Zumaia===
    ===Zumaia===
    Zumaian ere kantu hau egokitu zuten, eta bataiatu ere: Erremolatxea.
    Zumaian ere kantu hau agertzen da, izen desberdinarekin: ''Erremolatxea''<ref>
    [http://hogarzumaia.blogspot.com/2014/06/san-pedro-jaiak-zumaia-habanera-zaharra.html?m=1 Erremolatxea habanera zaharra]. Hogar Zumaia (2014/06/03).</ref>.
     
    Eibarren gertatu zen moduan, doinua Soraluzeko bera da eta letra antzekoa, Zumaiako aipamenak tartekatuak. Eta egilea, berriro ere, ezezaguna
     


    Eibarren gertatu den moduan, doinua bera da eta letra antzekoa, Zumaiako aipamenak tartekatuak. Eta egilea, berriro ere, ezezaguna.
    Zailagoa da abestia nundik nora heldu zen Zumaiaraino. Bi dira sinisgarrienak: edo Gaintxurizketan zirela preso zumaiar batek ikasiko zuen, edo udatiar eibartar batek eramango zuen. Gero, izen berria jarri, letra egokitu eta… abestera era gozatzera
    Zailagoa da abestia nundik nora heldu zen Zumaiaraino. Bi dira sinisgarrienak: edo Gaintxurizketan zirela preso zumaiar batek ikasiko zuen, edo udatiar eibartar batek eramango zuen. Gero, izen berria jarri, letra egokitu eta… abestera era gozatzera
     
    ===Egileari aitormena===
     
    ==Egileari aitormena==
    Pozgarria da ainfzinako abesti honek egin duen bidea, eta oraindik abestua izana, jendeari umorea, poza era alaitasuna ekarriz.
    Pozgarria da ainfzinako abesti honek egin duen bidea, eta oraindik abestua izana, jendeari umorea, poza era alaitasuna ekarriz.
    Eta komenigarria da ere bai Soraluzen, Eibarren zein Zumaian denok ezagutzea zein izan zen jmore, poz eta alaitasun guzti horien iturria: Luis Ariznabarreta.
    Eta komenigarria da ere bai Soraluzen, Eibarren zein Zumaian denok ezagutzea zein izan zen jmore, poz eta alaitasun guzti horien iturria: Luis Ariznabarreta.

    16:52, 2 martxoa 2023(e)ko berrikuspena

    Izenburua Placencia / Placencia tiene su entrada
    Egilea/k Luis Ariznabarreta Zubiaurre Espilla
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Iturria Bego Ariznabarreta, Heraclia Maiztegi, Isabelita Artolazabal
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra (hasierakoa)

    Jatorrizkoa Euskarazko itzulpena
    ::Estribillo

    Venid, venid, venid, verán.
    Venid, venid, venid, verán.
    Venid, venid, venid, verán.
    Que el pueblo de Placencia es muy chiquito pero industrial,
    que el pueblo de Placencia es un pequeño San Sebastián.

    ::Leloa

    Hator, hator, hator ta ikusi.
    Hator, hator, hator ta ikusi.
    Hator, hator, hator ta ikusi.
    Plaentxiako herria oso txikia baina industriala,
    Plaentxiako herria Donostia txikia dela.

    ::I

    Placencia tiene su entrada a dos palmos de la carretera,
    con los de Vitoria y Málzaga, con los de Eibar y Vergara;
    es una capital industrial, mercantil y comercial,
    tiene vía con su túnel y mucho ferrocarril,
    tiene vía con su túnel y mucha guardia civil.
    (estribillo)

    ::I

    Plaentxiak sarrera dauka errepidetik oso gertu,
    Bitorixa eta Maltzagakoekin, Eibar eta Bergarakoekin;
    hiriburu industrial, merkantil eta komertziala,
    tunel eta trenbidea dauka, eta ferrokarril asko,
    tunel eta trenbidea dauka, eta guardia zibil asko.
    (leloa)

    ::II

    Tiene banda musical y también la de tamborileros,
    en Erregetxe la Kursaal, Puerta del Sol muy popular;
    el clásico bar de Los Ángeles, la simpática Trabakua,
    en Recalde Sakristaua, más acá Tinterokua,
    En Recalde Sakristaua, más acá Tinterokua.
    (estribillo)

    ::II

    Musika banda badauka, baita danbolin-banda,
    Erregetxean la Kursaal, Puerta del Sol oso famatua;
    betiko Los Ángeles taberna, Trabakua abegitsua,
    Errekalden Sakristaua, honuntza Tinterokua,
    Errekalden Sakristaua, honuntza Tinterokua,
    (leloa)


    Letra (gehitutakoak)

    Jatorrizkoa Euskarazko itzulpena
    ::III

    El bar restaurant de Galo es algo sensacional,
    donde todos los viajantes allí suelen hospedar;
    y la taberna de Errotatxo es fantástica y atroz
    donde suele ir mucha gente a bailar el charlestón,
    donde suele ir mucha gente a bailar el charlestón.
    (estribillo)

    ::III

    Galoren taberna-jatetxea ikaragarria da,
    biajante guztiak bertan geratzen direla;
    Errotatxo taberna txundigarri eta izugarria da
    jende mordoa joaten dela txarleston dantzatzera,
    jende mordoa joaten dela txarleston dantzatzera.
    (leloa)

    ::IV

    Junto a su hermoso puente está el club de Gonzaga,
    y en la punta de Igarate la gran fábrica de armas;
    y “pa” comer chipirones vamos al bar de Mendata
    y para bailar al suelto vamos a la plaza “zarra”,
    y para bailar al suelto vamos a la plaza “zarra”.
    (estribillo)

    ::IV

    Zubi ederraren ondoan Gonzaga klub dago,
    eta Igarateko puntan arma fabrika handia;
    eta txipiroiak jateko Mendatara joaten gara
    eta "suelton" egiteko plaza zaharrera,
    eta "suelton" egiteko plaza zaharrera.
    (leloa)

    ::V

    En cuanto a la instrucción está muy bien preparada,
    y los mejores armeros salen de esta tierra tan sana;
    y todo aquel que visita Placencia de las Armas,
    queda prendado de ella volviendo a visitarla,
    queda prendado de ella volviendo a visitarla.
    (estribillo)

    ::V

    Heziketari dagokionez ondo prestatuta dago,
    eta armagile onenak herri jator hontatik datoz;
    eta Soraluze bisitatzen duen guztiak,
    oso pozik geratzen dira, eta itzultzen dira,
    oso pozik geratzen dira, eta itzultzen dira.
    (leloa)

    ::VI

    En cuanto a la buena música Allegro lleva la fama,
    con Juanito Urcelay y Ramiro Larrañaga;
    también tiene toreros pues Arruza llena plazas,
    pelotaris nunca faltan a cesta, mano y pala,
    pelotaris nunca faltan a cesta, mano y pala.
    (estribillo)

    ::VI

    Musika onari buruz ospe onena Allegrok dauka,
    Juanito Urcelai eta Ramiro Larrañagarekin;
    Toreroak ere baditu, Arruzak plazak betetzen dituela,
    Pelotari faltarik ez dago, zestaz, eskuz ala palaz,
    Pelotari faltarik ez dago, zestaz, eskuz ala palaz.
    (leloa)

    ::VII

    Si hablamos de montaña sus crestas son las más altas,
    el mar tiene muy cerquita para darse un baño en sus aguas;
    también tiene biblioteca, pintores buenos artistas,
    y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas,
    y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas.
    (estribillo)

    ::VII

    Mendiak aipatzen badira, bere gailurrak altuenak dira,
    itxasoa ere gertu dago, uretan bainua hartzeko;
    biblioteka, pintoreak eta artista onak ere baditu,
    eta datorren urtean, Jauna lagun, gauza gehiago kontatuko ditugu,
    eta datorren urtean, Jauna lagun, gauza gehiago kontatuko ditugu.
    (leloa)


    Letren bilakaera


    Azalpenak

    Abestiaren sorrera

    Luis Ariznabarrera zatika sortu zuen abesti hau. Hau da, hainbat alditan estrofa berriak erantsi zizkion doinuari.

    Eta, noizkoak dira lehen estrofak? Heraclia Maiztegiren gogorapenetan, lehen bi estrofa gerra aurretik sortu ziren, eta gerra ostean gainontzekoak.

    Beste batzuren arabera, Luisek Gaintxurizketan sortu zuen abestia, lan behartuetan ari zela (1940-1941). Musika eta umorea ziren irtenbide ia bakarrak egoera gogor haietatik aldentzeko.

    Azkenik, eta letrari erreparatuta, bada 1945 ingurua proposatzen duena. Baina agian data honetakoak estrofa osagarriak izango ziren, era ez lehenak.

    Dena dela, 1940.eko hamarkada bukaeran bazen gizon taldea, kantuzalea, Soraluzeko tabernatan eta kaleetan zehar besteak beste Placencia tiene su entrada abesten zuena. Eta, Luis Ariznabarretaren iloba batek gogoratzen duenez, abeslari talde hau inoiz inguruko herrietara irtetzen zen, akordeonista eta guzti.

    Familiarekin Gasteizera

    1956. urtean Luis Ariznabarreta Soraluzetik Gasteizera joan zen, lanera, eta familia berarekin eraman zuen. Eta familiarekin batera abestia ere eraman zuen.

    Jaioterria gogoratzeko eta herrimina nolabait gozotzeko, Ariznabarreta Orbea familia biltzen zenean, ospakizun, bazkaloste, ezkontza, txangoa, ibilaldi... izan, Luisek gitarra hartu eta bere kanta “luzea” abesten zuten, beste abesti askoren artean, bereak edota besteenak.

    Abestiak ez zuen izen "ofizialik". Seme-alabek zenbait izenburu eman izan diote abestiari: Placencia tiene su entrada, Plaentziko kanta, Placencia, Venid, venid, venid, verás… eta oraindik ere abesten dute, abestiak bizirik dirau.

    Luisek Gasteizen sortu zituen azken estrofa, Gabonetan bisitan joandako Soraluzeko senideak agurtzeko. Azken esaldiak hurrengo urtean berriro bilduko zirela adierazten zuela: Y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas.

    Azken estrofa hau ez da agertzen 1960.eko bertsioan, Luisen alaba batek jasoa. Baina bai 1964.koan. Beraz, tarte horretakoa izan beharko du.

    Azkenean, Edurne Orbea lobak letra euskaratu zuen (2019).


    Abestiak egin duen bidea

    Abestia familia barruan kantatu bada ere, dauzkan doinu alaia eta letragatik aurki zabaldu zen, oraindik ere abesten dela.

    Soraluze

    Gorago aipatu dugu 1940.eko hamarkada bukaeran herrian kantatzen zela, talde kantuzale batek Soraluzen eta inguruko herrieran zabalduta. Ahoz aho zabalduta, aldaera txiki batzuk ere sortu ziren.

    Zabaltzearekin batera egilearen memoria galtzen joan zen, eta 1956. urtean Gasteizera joan izanak ez zuen lagundu. 1972-1973 inguruan herrian osatu zen kantutegiak abestia jasotzen du, letra osoarekin, baina ez egilearen izena.

    Batzuk Soraluzen sortu izana ere dudatan jartzen zuten. Isabelita Artolazabalen ustetan herritik urtero pasatzen ziren komedianteen kantua omen zen: y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas. Baina letra osatu zuenak herria oso ondo ezugutzen zuen, nekez izan zitezkeen kanpotik etorritako "komediante batzuk".

    Plaentxia kantuz sortu zenean, letra osoa ez zutenez, familiari eskatu zioten abestiaren letra "ofiziala", eta hauek bialdu ere. Ordutik hainbatetan abestu izan dute kanta hau Plaentxiako kaleetan.

    Eibar

    Soraluzen bakarrik ez, beste herrietara ere zabaldu zen abestia. Eibar kantuan 2021 jaialdian Eibar tiene su entrada abestu izan zuten, eta abenduan Ustekabe txarangakEibarko kantak diska grabatu zuen, tartean Eibar tiene su entrada abestia dakarrela.

    https://m.youtube.com/watch?v=HTI7OKKFkbc

    Doinua berbera da, eta letra ere oso antzekoa, Soraluzeko aipamenen beharrean Eibarkoak tartekatuz. Ustekabekoek diotenez, beraiek Kantuz kantu[1] liburutik hartu zuten, egilea ezezaguna agertzen dela.

    1990. hamarkadako azken urteetan ika-mika izan zen soraluzetar eta eibartar baten artean, ea norberaren herriak abestirik batuen. Eta eztabaidan gailentzeko, Jesus Orbea Lizarralde soraluzetarrak, Luis Ariznabarretaren koinatuak, Placencia tiene su entrada abestia erakutsi eta eman zion Luis Mari Mendia eibartarrari… handik urtetara abesti "tuneatua" Eibarren entzuteko, Kantujiran irtendako abesbatzari!

    Zumaia

    Zumaian ere kantu hau agertzen da, izen desberdinarekin: Erremolatxea[2].

    Eibarren gertatu zen moduan, doinua Soraluzeko bera da eta letra antzekoa, Zumaiako aipamenak tartekatuak. Eta egilea, berriro ere, ezezaguna


    Zailagoa da abestia nundik nora heldu zen Zumaiaraino. Bi dira sinisgarrienak: edo Gaintxurizketan zirela preso zumaiar batek ikasiko zuen, edo udatiar eibartar batek eramango zuen. Gero, izen berria jarri, letra egokitu eta… abestera era gozatzera


    Egileari aitormena

    Pozgarria da ainfzinako abesti honek egin duen bidea, eta oraindik abestua izana, jendeari umorea, poza era alaitasuna ekarriz. Eta komenigarria da ere bai Soraluzen, Eibarren zein Zumaian denok ezagutzea zein izan zen jmore, poz eta alaitasun guzti horien iturria: Luis Ariznabarreta.






    1956. urtean Luis Ariznabarreta (1915-2003) Soraluzetik Gasteizera joan zen, lanera, eta familia berarekin eraman zuen. Urtero urtero Soraluzeko senideak joaten zitzaizkien bisitan, eta halako batean Luisek abesti hau ondu zuen, etorritakoei gasteiztarrek ongi etorria egiteko.

    Urtetik urtera, bisita horien aitzakiarekin, Luisek zati berria gehitzen zion abestiari, eta 1964.erako zazpi ahapaldiz osatuta geratu zen. Ariznabarreta Orbea familia biltzen zenean, ospakizun, bazkalondo edo ezkontza izan, Luisek gitarra hartu eta bere kanta “luzea” abesten zuten, beste abesti askoren artean, bereak edota besteenak. Seme-alabok, zenbait izenburu eman izan diote abestiari: Placencia, Venid, venid, venid, verás, Placencia tiene su entrada, Plaentziko kanta...

    Abestia familiakoa bazen ere, zeuzkan doinu alaia eta letragatik, Soraluzen aurki zabaldu zen. Besteak beste, Heraclia Maiztegik eta Isabelita Artolazabalek abesten zuten, aldaera txiki batzuekin. Baina jatorria ez zen ezaguna: Isabelitak kontatzen zuenez, herritik urtero pasatzen ziren komedianteen kantua omen zen; horregatik ulertzen da y el próximo año si Dios quiere contaremos más cositas.

    Plaentxia kantuz sortu zenean, familiari eskatu zioten abestiaren letra "ofiziala", eta hauek bialdu ere. Ordutik hainbatetan abestu izan dute kanta hau Plaentxiako kaleetan.

    Soraluzen bakarrik ez, beste herrietara ere zabaldu zen abestia. Eibar[3] eta Zumaian[4], esateko, doinu berdineko abestiak ere badaude, beste letra batekin, noski. Nondik jiratu duten abestia beste kontua da...[5]

    Azkenean, Edurne Orbea lobak letra euskaratu zuen (2019).

    Soraluze zerutik (Paisajes españoles 1959)

    Erreferentziak

    1. Kantuz kantu. 1999.eko azarotik 2000.eko ekaina arte osatu zuten, Eibarko abesti herrikoiak bilduz.
    2. Erremolatxea habanera zaharra. Hogar Zumaia (2014/06/03).
    3. 2021. urte bukaeran Ustekabe fanfarreak Eibarko kantak diska grabatu zuen, bertan Eibar tiene su entrada... dakarrela.
    4. Erramolatxa habanera zaharra. Zumaiakoek habanera esaten diote.
    5. Erabili, erabili dute; baina oraindik ez dute jatorria aitortu.