«Gure ildakoeri (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 6 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Abestia (eu) | {{Abestia (eu) | ||
| izenburua = Gure ildakoeri! | | izenburua = Gure ildakoeri! | ||
| egilea = Luis Ariznabarreta Zubiaurre ''Koldaritz'' | | egilea = [[Luis Ariznabarreta (eu) | Luis Ariznabarreta Zubiaurre]] ''Koldaritz'' | ||
| hizkuntza = Euskaraz | | hizkuntza = Euskaraz | ||
| iturria = | | iturria = Bego Ariznabarreta | ||
| partitura = Gure_ildakoeri._Partitura.pdf | | partitura = Gure_ildakoeri._Partitura.pdf | ||
| musika = Gure_ildakoeri._Abestia_( | | musika = Gure_ildakoeri._Abestia_(Bego_Arinabarreta_2020).mp3 | ||
}} | }} | ||
101. lerroa: | 101. lerroa: | ||
==Azalpenak== | ==Azalpenak== | ||
Gerran preso hartuta, [[Luis Ariznabarreta (eu)|Luis Ariznabarreta Zubiaurre]] “Espilla”k (Soraluze 1915 – Gasteiz 2003) lau urte egin zituen "lan behartuetan". Espetxetik askatu zutenean (1941), eta bizitakoa ez ahazteko, abesti hau egin zuen. ''Koldaritz'' ezizenez sinatu zuen. | |||
Honekin batera, gaztelerazko itzulpena ere egin zuen, [[A nuestros muertos (eu)| | Honekin batera, gaztelerazko itzulpena ere egin zuen, [[A nuestros muertos (eu)| ¡A nuestros muertos!]]. Baina azken honek ez dauka musikarik, errezitatzeko elegia da. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:58, 6 otsaila 2023 data duena
Izenburua | Gure ildakoeri! |
Egilea/k | Luis Ariznabarreta Zubiaurre Koldaritz |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Bego Ariznabarreta |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Eskaintza
Abesti hau osatzerakoan, egileak eskaintza erantsi zion aurretik:
- Gaur etxeratu naiz, baña ez askatasun osoakin. Nire biotza oso minduta dago, bai, lagun eta anai maiteenak gaur uts eginez, milla moduz il ziralako.
- Zuen baimenaz utzi nazazute, lerro auek abestutzen. Zergatik azkenez bertso auek ez dira besterik omenaldi eta otoi bat, zuen arimaren alde.
Letra
Jatorrizkoa I
Mendi gañetan eta
bide baztarretan
ainbat ta ainbat il ziran
kartzel barrenetan.
Goietatikan bera
zigorrez besteak
gaixorik etorriak
morduak il ziran
penarekin lertuak
urringo lurretan. (bis)
II
Ama negarrez dago
semeeri elduta
oraintxe bertan AITA[1]
su izkillututa[2]
AMA! deitzen diote
gerritik elduta
AMA! berriro ere
Gure AITA! Nun da?
olaxe ume asko
dira geldituta. (bis)
III
Orrela il ziraden
millaka askoak
anai maitetsuenak
betiko galduak.
Baño gure biotzak
eurekin osoak
askatasuna gaitik
denak ildakoak.
Gorde orain berentzat
isil minuto bat. (bis)
Batuaz I
Mendi gainetan eta
bide bazterretan
hainbat ta hainbat hil ziren
espetxe barrenetan.
Goietatik bera
zigorrez besteak
gaixorik etorriak
mordoak hil ziren
penarekin lehertuak
urrutiko lurretan. (bis)
II
Ama negarrez dago
semeei helduta
oraintxe bertan AITA
Afusilatuta
AMA! deitzen diote
gerritik helduta
AMA! berriro ere
Gure AITA! Non da?
holaxe ume asko
dira geldituta. (bis)
III
Horrela hil ziren
millaka askoak
anai maitetsuenak
betiko galduak.
Baina gure bihotzak
eurekin osoak
askatasuna gaitik
denak hildakoak.
Gorde orain beraientzat
isil minutu bat. (bis)
Azalpenak
Gerran preso hartuta, Luis Ariznabarreta Zubiaurre “Espilla”k (Soraluze 1915 – Gasteiz 2003) lau urte egin zituen "lan behartuetan". Espetxetik askatu zutenean (1941), eta bizitakoa ez ahazteko, abesti hau egin zuen. Koldaritz ezizenez sinatu zuen.
Honekin batera, gaztelerazko itzulpena ere egin zuen, ¡A nuestros muertos!. Baina azken honek ez dauka musikarik, errezitatzeko elegia da.