«Mikeleteak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 9 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Batzokiaren_argazki_bilduma_09_(1924)._Mikeleteak_Maltzagan.jpg | thumb | right | 600px | Soraluzeko mikeleteak Maltzagan (1924)]]
    ==Gipuzkoako mikeleteak==  
    ==Gipuzkoako mikeleteak==  
    ===Aurrekariak (1796-1841)===
    ===Aurrekariak (1796-1841)===
    12. lerroa: 14. lerroa:
    1844. urtean, ehun gizonekin "Gipuzkoako Mikeleteen Gorputza"<ref>Cuerpo de Miqueletes de Guipúzcoa.</ref> sortu zuten.
    1844. urtean, ehun gizonekin "Gipuzkoako Mikeleteen Gorputza"<ref>Cuerpo de Miqueletes de Guipúzcoa.</ref> sortu zuten.

    Hasieran 100 gizon hauek gaizkileen kontra aritu ziren. 1856.ean probintziako zergen ardura eman zieten, beste berrogei gizon gehiagorekin (140 guztira). Eta bost urte geroago (1861) beste hogei lagun gehiago hartu zituzen, probintziaren bidesariak kobratzeko ardura eman zietelako.
    Hasieran 100 gizon hauek gaizkileen kontra aritu ziren. 1846.ean berriro desegin zuten "Mikeleteen Gorputza", baina urte berean berrantolatu zuten.
     
    Urte hartako (1846) arautegiaren arabera, mikelete izateko lau baldintza bete behar ziren: ezkondugabea (ezkontzerakoan mikelete izateari laga egin behar zioten), 18 eta 25 urte arteko gipuzkoarra, 5,5 oin baino altuagoa (1,54 metro gutxi gorabehera) eta gorpuzkera sendokoa.
     
    1856.ean probintziako zergak kobratzeko ardura ere eman zieten, beste berrogei gizon gehiagorekin (140 guztira). Eta bost urte geroago (1861) beste hogei lagun gehiago hartu zituzen, 160 guztira, probintziaren bidesariak kobratzeko ardura eman zietelako.

    1873. urtean, bigarren karlistada sortu zenean, kopurua 400 arte igo zuten. Eta hurrengo urtean mikeleteak liberal bolondresekin bildu zituzten, 700-800 gizoneko batailoia sortzeko: ''Gipuzkoako Mikelete Boluntarioen Batailoia''. Gerra bukatu zenerako batailoiak 144 hildako eta 400 bat zauritu izan zituen.
    1873. urtean, bigarren karlistada sortu zenean, kopurua 400 arte igo zuten<ref>Iturri batzuek 600 arte igotzen dute kopuru hau.</ref>, baina asko karlisten lerroetara pasa ziren, ospetsuena [[Francisco Iturriaga (eu)|Francisco Iturriaga]] ''Otxabo'' izan zela. Hurrengo urtean mikeleteak liberal bolondresekin bildu zituzten, 700-800 gizoneko batailoia sortzeko: ''Gipuzkoako Mikelete Boluntarioen Batailoia''<ref>Batallon de Miqueletes Voluntarios.</ref>. Gerra bukatu zenerako batailoiak 144 hildako eta 400 bat zauritu izan zituen.

    ===Bigarren karlistada ostekoak (1876-1937)
    ===Bigarren karlistada ostekoak (1876-1937)===
    Bigarren karlistada amaituta, mikelete taldea berrantolatu zuten, aurreko zereginetan aritzeko. Gizon kopurua ere dezente murriztu zuten<ref>Esateko, 1913.ean komandantea, bi kapitain, lau ofizial eta 218 gizon zituen.</ref>.

    1896 urtean Gipuzkoako Aldundiak [https://eu.wikipedia.org/wiki/Gipuzkoa_Donostia_Kutxa Gipuzkoako Aurrezki Kutxa] sortu zuen, eta mikeleteen postuak erabili zituen sukurtsalen sarea antolatzeko. Postu bakoitzeko arduraduna, sargentoa ala kaboa izan, arielen<ref>Ariel. Arbitrio, zerga.</ref> kudeatzailea eta sukurtsalaren ordezkaria izaten zen.

    Espainiako gerran (1936-1939), frankistek Gipuzkoa 1936.ean hartu zuten, eta Bizkaia 1937.ean. Orduan Kontzertu Ekonomikoak bertan behera utzi zituzten, eta mikeleteak era foralak desegin.
    Espainiako gerran (1936-1939), frankistek Gipuzkoa 1936.ean hartu zuten, eta Bizkaia 1937.ean. Orduan bi probintzien Itun Ekonomikoak bertan behera utzi zituzten, eta mikeleteak eta foralak desegin.

    [[Fitxategi: Kontribuzio_berezia_(Afrikako_gerra_1860).jpg | thumb | right | 400px | Mikeleteek kobratutako kontribuzio berezia (Afrikako gerra 1860)]]
    [[Fitxategi: Kontribuzio_berezia_(Afrikako_gerra_1860).jpg | thumb | left | 400px | Mikeleteek kobratutako kontribuzio berezia (Afrikako gerra 1860)]]
    ==Mikeleteak Soraluzen==
    ==Mikeleteak Soraluzen==
    ''(argazkia bilatu)''
    Soraluzen aspalditik egon zen mikeleteen postu bat, hasieran [[Udaletxea (eu)|Udaletxean]] bertan. Bertatik gaizkileak zaindu eta arielak kudeatzen ziren.
    Soraluzen aspalditik egon zen mikeleteen postu bat, hasieran [[Udaletxea (eu)|Udaletxean]] bertan. Bertatik gaizkileak zaindu eta arielak kudeatzen ziren.
       
    36. lerroa: 41. lerroa:
       
    [[Fitxategi: Arabakoa_etxea._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_2022).jpg | thumb | right | 400px | Arabakoa, mikeleteen etxea (J.C. Astiazarán 2022)]]
    [[Fitxategi: Arabakoa_etxea._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_2022).jpg | thumb | right | 400px | Arabakoa, mikeleteen etxea (J.C. Astiazarán 2022)]]
    1896 urtean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa sortu zuenean, zeuden mikelete postuak erabili zituen sukurtsal gisa, tartean Soraluzekoa<ref>Guztira 24 ziren. Soraluzekoaz gain beste 23: Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia (burua), Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Oñati, Ordizia, Pasaia, Segura, Tolosa, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga (Noticia de Guipúzcoa. Apéndice Carmelo Echegaray 1900).</ref>
    1896 urtean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa sortu zuenean, zeuden mikelete postuak erabili zituen sukurtsal gisa, tartean Soraluzekoa<ref>Guztira 24 ziren. Soraluzekoaz gain beste 23: Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia (burua), Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Oñati, Ordizia, Pasaia, Segura, Tolosa, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga ([[Noticia de Guipúzcoa (eu)|Noticia de Guipúzcoa]]. Apéndice Carmelo Echegaray 1900).</ref>

    Handik urte batzuetara Aldundiak [[Arabakoa etxea (eu)|Arabakoa]] etxea (Errabal 26) erosi zuen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sukurtsala ezartzeko. Eta goiko etxebizitzak mikeleteei alokatu zizkien.
    Handik urte batzuetara Aldundiak [[Arabakoa etxea (eu)|Arabakoa]] etxea (Errabal 26) erosi zuen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sukurtsala ezartzeko. Eta goiko etxebizitzak mikeleteei alokatu zizkien.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:41, 25 urtarrila 2023 data duena

    Soraluzeko mikeleteak Maltzagan (1924)

    Gipuzkoako mikeleteak

    Aurrekariak (1796-1841)

    Frantziako Konbentzioaren Gerraren ostean (1796) Gipuzkoa oso egoera nahasian geratu zen, gaizkile eta lapurrak ugaritu zirela. Arazoari aurre egiteko, Probintziak "miquelete" taldea osatu zuen bere kontura.

    1830.erako 27 gizon ziren, hiru azpitaldetan antolatuta zeuden (zortzi gizon bere kabo edo kaporalarekin), Ahaldun Nagusiaren agindupean. Baina lehen Karlistada sortu zenean taldea desegin zuten.

    Gerra bukatuta (1839), Gipuzkoa oso egoera nahasian geratu zen berriro, gaizkile eta lapurrak ugaritu zirela. Eta Aldundiak "Herri babesa eta segurtasuna"[1] izeneko taldea eratu zuen, hau ere bere kontura. Horretarako lau konpainia bildu zituen, bi liberalen bolondresenak (txapelgorriak) eta beste biak karlistenak; 400 gizon guztira.

    "Herri babesa eta segurtasuna"rako taldeak oso lan ona egin zuen hurrengo urteetan. 1841.an, probintziaren egoera lasaituta, eta kosteak arintzeko asmoarekin, taldea desegin zuten.

    Mikeleteen lehen urteak (1844-1876)

    1844. urtean, ehun gizonekin "Gipuzkoako Mikeleteen Gorputza"[2] sortu zuten.

    Hasieran 100 gizon hauek gaizkileen kontra aritu ziren. 1846.ean berriro desegin zuten "Mikeleteen Gorputza", baina urte berean berrantolatu zuten.

    Urte hartako (1846) arautegiaren arabera, mikelete izateko lau baldintza bete behar ziren: ezkondugabea (ezkontzerakoan mikelete izateari laga egin behar zioten), 18 eta 25 urte arteko gipuzkoarra, 5,5 oin baino altuagoa (1,54 metro gutxi gorabehera) eta gorpuzkera sendokoa.

    1856.ean probintziako zergak kobratzeko ardura ere eman zieten, beste berrogei gizon gehiagorekin (140 guztira). Eta bost urte geroago (1861) beste hogei lagun gehiago hartu zituzen, 160 guztira, probintziaren bidesariak kobratzeko ardura eman zietelako.

    1873. urtean, bigarren karlistada sortu zenean, kopurua 400 arte igo zuten[3], baina asko karlisten lerroetara pasa ziren, ospetsuena Francisco Iturriaga Otxabo izan zela. Hurrengo urtean mikeleteak liberal bolondresekin bildu zituzten, 700-800 gizoneko batailoia sortzeko: Gipuzkoako Mikelete Boluntarioen Batailoia[4]. Gerra bukatu zenerako batailoiak 144 hildako eta 400 bat zauritu izan zituen.

    Bigarren karlistada ostekoak (1876-1937)

    Bigarren karlistada amaituta, mikelete taldea berrantolatu zuten, aurreko zereginetan aritzeko. Gizon kopurua ere dezente murriztu zuten[5].

    1896 urtean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa sortu zuen, eta mikeleteen postuak erabili zituen sukurtsalen sarea antolatzeko. Postu bakoitzeko arduraduna, sargentoa ala kaboa izan, arielen[6] kudeatzailea eta sukurtsalaren ordezkaria izaten zen.

    Espainiako gerran (1936-1939), frankistek Gipuzkoa 1936.ean hartu zuten, eta Bizkaia 1937.ean. Orduan bi probintzien Itun Ekonomikoak bertan behera utzi zituzten, eta mikeleteak eta foralak desegin.

    Mikeleteek kobratutako kontribuzio berezia (Afrikako gerra 1860)

    Mikeleteak Soraluzen

    Soraluzen aspalditik egon zen mikeleteen postu bat, hasieran Udaletxean bertan. Bertatik gaizkileak zaindu eta arielak kudeatzen ziren.

    1859. urtean Afrikako gerra izan zen eta hiru probintzietako Aldundiek Tercios Vascongados izenekoak errekrutatzen hasi ziren[7]. Soraluzeko Udalak soldaduak aukeratzeko zozketa egiteko agindu zuen, baina egundoko iskanbila suertatu zen, eta alkateak parte eman behar izan zien Aldundiari eta gobernadoreari. Azkenean, zozketa 1860/01/02ean egin zen, eta gerra diruz laguntzeko kontribuzio berezia onartu zuten. Kobratzeko arazoak zirenez, Udalak Aldundiari eskatu zion mikeleteek bere gain hartzeko lan hori.

    Bigarren karlistada ostean, Gipuzkoako Mikelete Boluntarioen Batailoia desegin zen, eta bertan aritutako guztiak ezin izan ziren mikelete jarraitu. Horietako batek, Melchor de Benco y Lecumberri, Soraluzeko Udalari eskatu zion Francisco Martín de Azcárate alguazila kargugabetzeko, karlista zelako, eta Melchor bera izendatzeko. Eta halaxe egin zuten.

    Mikeleteek Mauser fusila, sablea eta pistola erabiltzen zuten. Eta ospakizun handietan galako uniformeak erabiltzen zituzten, besteak beste Aste Santuko prozesiotan laguntzeko.

    Arabakoa, mikeleteen etxea (J.C. Astiazarán 2022)

    1896 urtean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa sortu zuenean, zeuden mikelete postuak erabili zituen sukurtsal gisa, tartean Soraluzekoa[8]

    Handik urte batzuetara Aldundiak Arabakoa etxea (Errabal 26) erosi zuen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sukurtsala ezartzeko. Eta goiko etxebizitzak mikeleteei alokatu zizkien.

    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa zela eta, Arabakoa etxea goitik behera berregin zuten, estilo historizista-eklektikoan, gaur egunean duen itxura emanez.

    Soraluzeko mikeleteak 1937. urtean desegin zituzten ofizialki.

    Erreferentziak

    1. Protección y seguridad pública
    2. Cuerpo de Miqueletes de Guipúzcoa.
    3. Iturri batzuek 600 arte igotzen dute kopuru hau.
    4. Batallon de Miqueletes Voluntarios.
    5. Esateko, 1913.ean komandantea, bi kapitain, lau ofizial eta 218 gizon zituen.
    6. Ariel. Arbitrio, zerga.
    7. Euskaldunak salbuetsita zeuden, baina Espainian Foruen aurkako giroa ikusita, Aldundiek aipatutako Tercios Vascongados-ekin lagundu nahi izan zuten, giroa apaltzeko.
    8. Guztira 24 ziren. Soraluzekoaz gain beste 23: Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia (burua), Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Oñati, Ordizia, Pasaia, Segura, Tolosa, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga (Noticia de Guipúzcoa. Apéndice Carmelo Echegaray 1900).