«Nueva recopilación de los Fueros (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
| hizkuntza = Gaztelaniaz | | hizkuntza = Gaztelaniaz | ||
| urtea = 1696 | | urtea = 1696 | ||
| argitaletxea = | | argitaletxea = Bernardo de Ugarte | ||
| hiria = Tolosa | | hiria = Tolosa | ||
}} | }} | ||
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
==Liburua zertan den== | ==Liburua zertan den== | ||
Gipuzkoan indarrean zeuden lege eta arauak mendeetan sortu ziren | Gipuzkoan indarrean zeuden lege eta arauak mendeetan sortu ziren. [[Historia. Soraluze Gipuzkoan (eu)|Getariako Batzarrean]] (1397) hartutako ebazpenak Probintziako lehen Ordenantza Liburuan idatzi ziren lehen aldiz. | ||
Hiru tituluetan aipatzen dira hiribilduak, tartean | Foru eta lege bildumak kronologikoak izanik, gero eta zailago zen berauek ezartzea. Hirurehun urte geroago, Gipuzkoako Ermandadeak Miguel de Aramburu<ref>[https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/aramburu-miguel-de/ar-2099/ Miguel de Aramburu]. Auñamendi (gazteleraz).</ref> diputatuari eskatu zion foru eta legeak gaika sailkatzea era biltzea, ordutik aurrera erreferentzi bakarra izateko. Lana bukatuta, Miguel de Aranburuk inprimategia antolatu zuen Tolosako bere jauregian<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Aranburu_jauregia_(Tolosa) Aranburu jauregia]. Wikipedia (euskaraz).</ref> osatutako bilduma inprimatzeko. | ||
Hiru tituluetan aipatzen dira hiribilduak, tartean Soraluze. Bederatzigarrenean, zenbat boto dituen batzarrean eta ze parte duen Probintziaren gastuetan. Hamairugarrenean, ermandadearen zein taldean sartzen den. Azkenik, hamazortzigarrenak herriak ordaindu beharreko zergak ezartzen ditu. | |||
22:08, 19 iraila 2022(e)ko berrikuspena
Nueva recopilación de los Fueros | |
---|---|
Egilea | Gipuzkoako Ermandadea |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1696 |
Argitaletxea | Bernardo de Ugarte |
Hiria | Tolosa |
Izenburu osoa
Nueua recopilacion de los fuer[os], Priuilegios, buenos vsos y costumbres, Leyes y ordenes dela muy N. y muy L. provincia de Guipúzcoa.
Gipuzkoako Txit Noble eta Txit Leialaren Foru, Erregalia, usadio eta ohitura on, Lege eta aginteen bilduma berria
Liburua zertan den
Gipuzkoan indarrean zeuden lege eta arauak mendeetan sortu ziren. Getariako Batzarrean (1397) hartutako ebazpenak Probintziako lehen Ordenantza Liburuan idatzi ziren lehen aldiz.
Foru eta lege bildumak kronologikoak izanik, gero eta zailago zen berauek ezartzea. Hirurehun urte geroago, Gipuzkoako Ermandadeak Miguel de Aramburu[1] diputatuari eskatu zion foru eta legeak gaika sailkatzea era biltzea, ordutik aurrera erreferentzi bakarra izateko. Lana bukatuta, Miguel de Aranburuk inprimategia antolatu zuen Tolosako bere jauregian[2] osatutako bilduma inprimatzeko.
Hiru tituluetan aipatzen dira hiribilduak, tartean Soraluze. Bederatzigarrenean, zenbat boto dituen batzarrean eta ze parte duen Probintziaren gastuetan. Hamairugarrenean, ermandadearen zein taldean sartzen den. Azkenik, hamazortzigarrenak herriak ordaindu beharreko zergak ezartzen ditu.
Soraluzeri buruzkoak
IX. Titulua
- Batzar-prokuradoreen idazkunak eta botoa emateko modua, eta zenbat suterekin bozkatzen duen bakoitzak, eta parte hartzen duten kontzeju pribilegiatu, pribilegio gabekoak zein probintziako zenbait etxe.
II. atala
- Batzar Nagusietan eta Partikularretan aipatutako errepublikek botoa emateko ordenari buruzkoa
- ...
- 23 Soraluze
III. atala
- Aurreko atalean aipatutako errepublika guztiek zenbat suterekin edo botorekin bozkatzen duten
- ...
- Soraluze hogetasei su
IV. atala
- Probintzia honetako Kontzeju, Herri, Alkatetza, Auzo eta Etxe bakoitzak urteko gastuetarako ordaindu behar dituen suez
- ...
- Soraluze hogetasei su
XIII. Titulua
- Probintziako ermandadeko alkateak, eta nola aritu behar den ermandadeko jardueraz
I. atala
- Probintzia honetan zazpi ermandadeko alkate egotea. Zein lekutan aukeratu behar diren, eta zein kalitate izan behar duten.
- ...
- Beste alkate bat
- Arrasate, eta Bergara, eta Gatzaga, eta Elgeta, eta Soraluze, eta Eybar, bere auzoekin, modu honetan: Arrasatek bi urtetan bere alkatea, Bergarak hirugarrenean, eta martxa honetan segi.
XVIII. Titulua
- Itxasoz zein lehorrez Probintziaren zerga-salbuespenez, eta kanpoko Erresumetatik hornitzeko bertakoen zein auzokoen askatasunaz.
I. atala
- Probintzia honetako alkabalen betiko ezarpenaz[3]
- ...datorren urtea, mila bostehun eta hamahirugarrena, bukatu arte... Soraluzeko Kontzejuak hamazortzi mila eta seiehun eta 30 marabedi.
- ...hurrengo mila bostehun eta hamalaugarren urteko urtarrilaren 1etik aurrera ezartzen da... Soraluzeko Kontzejuak hamazazpi mila berrehun eta hogeitamabi marabedi t'erdi.
- ...hurrengo mila eta bostehun eta hamar, bostehun eta hamaika eta bostehun eta hamabi urteetan... Soraluzeko Kontzejuak hamazortzi mila seirehun eta hogeitamar marabedi.
- ...eta hurrengo mila bostehun eta hamalaugarren urteko urtarrilaren 1etik aurrera ezartzen da, urtero eta behin betiko... Soraluzeko Kontzejuak hamazazpi mila berrehun eta hogeitamabi marabedi t'erdi.
- ...Eta izan ezazue nire borondateagatik, urtero, Juro de heredad moduan, hiribildu bakoitzak honako kopuru hau... Soraluzeko Hiribilduak mila eta berrehun eta hogetalau marabedi t'erdi, aipatutako Soraluzeko Hiribilduaren alkabaletatik hartuak.
- ...eta bakoitzeko azaltzen du bere zatia, niri dagozkidan Hiribildu horien eta Probintzi horren Auzoen alkabaletatik hartuak modu honetan... zuri, Soraluzeko Hiribilduari, mila eta berrehun eta hogetalau marabedi t'erdi, aipatutako Soraluzeko Hiribilduaren alkabaletatik hartuak.
Erreferentziak
- ↑ Miguel de Aramburu. Auñamendi (gazteleraz).
- ↑ Aranburu jauregia. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Alkabala. Aintzineko zerga, salerosketei ezartzen zitzaiena; Errege Ogasunerako zerga garrantzitsuena izaten zen.