«Academia de Dibujo Lineal (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    18. lerroa: 18. lerroa:
    Eskolak ia laurogei urte egin zituen lagatako tokian, bere jarduera eten artean.
    Eskolak ia laurogei urte egin zituen lagatako tokian, bere jarduera eten artean.
    1906.ean Trinidad Placenciak Soraluzeko Udalari eskola berria zabaltzeko baimena eskatu zion, baina Udalak (Santos Treviño alkatea zela) lortu zuen bi akademiek bat egitea.
    1906.ean Trinidad Placenciak Soraluzeko Udalari eskola berria zabaltzeko baimena eskatu zion, baina Udalak (Santos Treviño alkatea zela) lortu zuen bi akademiek bat egitea.
    1920.ean Sabino Oroz jaunak irakasle laguntzaileak kontratatu zuen, Jose Maria Astiazaran Ugalde, aurretik Marrazki Eskolaren ikaslea izandakoa.
    1920.ean Sabino Oroz jaunak irakasle laguntzailea kontratatu zuen, Jose Maria Astiazaran Ugalde, aurretik Marrazki Eskolaren ikaslea izandakoa.


    [[Fitxategi: José_María_Astiazarán_Ugalde._Erretratua.jpg | thumb | left | 200px | José María Astiazarán Ugalde]]
    [[Fitxategi: José_María_Astiazarán_Ugalde._Erretratua.jpg | thumb | left | 200px | José María Astiazarán Ugalde]]
    ===Zuzendari berria===
    ===Zuzendari berria===
    1924.eko abuztuan Sabino Orozek erretiroa hartu zuen, eta Jose Maria Astiazaran zuzendari lanetan hasi zen.
    1924.eko abuztuan Sabino Orozek erretiroa hartu zuen, eta Jose Maria Astiazaran zuzendari lanetan hasi zen.

    21:02, 27 martxoa 2022(e)ko berrikuspena

    XX. mendean Soraluzen hezkuntza aukera "formalak" murritzak ziren. Eskola Nazionalak alde batetik, eta Sagrado Corazon ikastetxea bestetik (maristena). Mende bukaeran Soralizeko Ametsa ikastolak azken hau ordeztu zuen, Eskola Nazionalekin bat egin artean.

    Lehen ikasketak bukatuta, mutilek lantegietara jotzen zuten lehen lanpostuaren bila, "granujia" moduan (hau da, aprendiza). Beste aukera lanbide heziketa zen, Eibarko Armagintza Eskola hain zuzen.

    Baina Soraluzen bazegoen hirugarren bide bat aurrera egiteko: Academia de Dibujo Lineak izenekoa. Lanetik irtenda (9 edo 10 ordutako lanegunak izaten ziren), mutil eta gazte asko "eskolara" joaten ziren, etorkizun hobea eraikitzeko.


    Lehen epea (1899-1936)

    Erregetxea sasoi batean

    Sorrera

    Asturiarra jaiotzez, Sabino Oroz aspalditik zegoen Soraluzen errotuta. The Placencia de las Armas Company Limited enpresan lan egiten zuen, delineante[1].

    Aurki jabetu zen marrazki teknikoa menperatzeak gazteen etorkizunean izan zezakeen eragina, batez ere profesio teknikoetan: tornulari, fresalari, proiektista...

    Horregatik, XIX. mende bukaeran Kalebarren 5eko bere etxean bertan zabaldu zuen Academia de Dibujo Lineal izeneko eskola baina, arrakastak bultzatuta, Udalari toki zabalagoren bat eskatu zion. Eta Udalak Erregetxeko lehen solairuko areto handia laga zion (1899/06/22).

    Erregetxean

    Eskolak ia laurogei urte egin zituen lagatako tokian, bere jarduera eten artean. 1906.ean Trinidad Placenciak Soraluzeko Udalari eskola berria zabaltzeko baimena eskatu zion, baina Udalak (Santos Treviño alkatea zela) lortu zuen bi akademiek bat egitea. 1920.ean Sabino Oroz jaunak irakasle laguntzailea kontratatu zuen, Jose Maria Astiazaran Ugalde, aurretik Marrazki Eskolaren ikaslea izandakoa.

    José María Astiazarán Ugalde

    Zuzendari berria

    1924.eko abuztuan Sabino Orozek erretiroa hartu zuen, eta Jose Maria Astiazaran zuzendari lanetan hasi zen.

    Irakasle laguntzaile berria kontraratu zuten, Julio Oroz Vàzquez (Sabinoren iloba). Eta behar zenean Santiago Larrañaga Etxabek ordezkari lanak egiten zituen.


    Nociones Elementales de la Aritmética

    Jarduera

    Ikasketak

    Izena berak argi adierazten duenez, ikasgai nagusia Marrazketa Lineala zen (Marrazketa Teknikoa deitua ere). Norberaren asmoen arabera, bi helburu ziren; makinista (tornulari edo fresalari edo…) izan nahi zutenek planoak ondo interpretatzea behar -zuten; delineante eta proiektista izan nahi zutenentzat, berriz, marrazketa lineala menperatzea ezinbestekoa zen.

    Honetaz gain geometria (marrazketa linealarekin oso lotua), aritmetika eta algebra ere irakasten zen. Ikasleek ez zuten azken hau oso gustoko, baina menperatu zutenek aurrera egin zuten.

    Ikasketa sistema pertsonalizatua zen. Ikasleek beren lan orduak bete ostean joaten ziren Marrazki Eskolara. Bertan, ordu t'erdiko eskolak izaren ziren, gainontzeko denbora ariketak egiten ematen zuten, eskolan zein norberaren etxean, irakasleak zuzenduta.

    Irakasteko materialaren faltaz, Jose María Astiazaránek Nociones elementales de la Aritmética liburuxka idatzi eta argitaratu zuen (1923).

    Ikasleak...

    Urteko, gutxi gora behera, 60 bat ikasle izaten ziren (denak gizonezkoak: mutilak, gazteak eta gizonak ere). Ikasketak bukatzeko hainbat urte behar ziren, norberaren asmo eta denboraren arabera.

    1924-1936 epean 350 bat lagunek bukatu zituzten ikasketak. Baina ikasle kopurua askoz altuagoa izan zen.

    ...eta irakasleak

    Sabino Oroz, Trinidad Placencia, José Mª Astiazarán, Julio Oroz eta Santiago Larrañaga.

    Alde ekonomikoa

    Eskola pribatua izanik, hileko kuota baten bidez bizi zen; 1904. urtean Udalak ikasle bakoitzeko 0,95 pezetako dirulaguntza onartu zuen, kuotaren muga 1,25 eurotakoa zela.

    1924. urtean kuota 3 pezetakoa zen. Ordurako 1924rako Udalak 40 "beka" zituen, hilerokoaren %50a ordaintzen zuela. Babestutako ikasle batek ikasketak bukatzerakoan, edo beste edozein arrazoirengatik alde egiten bazuen, Udalaren laguntza ikasle berri batek jasoko zuen.


    Bigarren epea (1937-198n)

    Gerraren etena

    Espainiako Gerrak bukatu zuen eskolaren lehen epea. Jose Maria Astiazaran eta Julio Oroz irakasleak, errepublikazaleak, herritik alde egin zuten 1936.eko irailean, erreketeak sartu baino lehen, hain zuzen.

    Nahiz eta eskola pribatua izan, sei hilabete geroago Jose Maria Astiazaran zuzendaria eskolatik bota egin zuten[2]:

    Ondoren datozen jaunen espedienteak ikusita, Kultura eta Hezkuntza Batzordeak proposamenari jarraituz eta azken azaroak 8ko Dekretuaren eta 10eko Agintearen arabera, Lehendakaritza honek erabaki du honako jaun hauek eskalafoitik banatu eta baja emateko:
    D. José María Astiazarán, Soraluzeko (Gipuzkoa) Academia de Dibujo Linealaren irakaslea.
    ...

    Eta 1941. urtean Jose Maria Astiazaran Ugalde eta Julio Oroz Vázquez irakasleak Erantzukizun Politikoen Lege azpian auzipetu zituzten[3].

    Eugenio Artolazabal

    Berriro martxan

    1937.ean ikasleen gurasoek eskola zabaltzeko ahaleginak egin zituzten. Ikasle ohi batzuei eskatu zieten eskolak emateko eta, Domingo Arrietaren laguntzaz, urte bukaerako martxan zegoen akademia.

    Aipatutako Domingo Arrietak ezin izan zuen irakasle hasi, eta Eugenio Artolazabal eta Jose Treviño peritu industriala eskolaz arduratu ziren. Handik hilabetetara Herman Oregi bildu zitzaien.

    Jarduera

    Aro berrian akademiak ez zuen aldatu lan egiteko era: ikasgaiak, sistema pedagogikoa, kuotak…

    Udalak ere diruz laguntzen zuen, gerra aurrean moduan.

    Eugenio Artolazabal zuzendariaren esanetan, ikasleak ziren interesa eta gogoa jartzen zutena, eta irakasleak lagundu egiten zuten. Urteko 50 bat ikasle izaren ziren, azken urteetan etorkin gazteak asko eta asko.

    Irakasleak

    Eugenio Artolazabal, José Treviño eta Herman Oregi.

    Azken urteak

    1970. hamarkadak aldaketa handiak ekarri zituen. Alde batetik, hezkuntza "ofiziala" gero eta hobea zen; bestetik, Erregetxea bera 1977. urtean bota zuten, eta Akademia beste toki batera mugitu behar izan zuten.

    Azkenik, 198n.ean Academia de Dibujo Lineal" izandakoak ateak itxi zituen.

    Urte haietan irakasle ibilitakoak: Francisco Javier Larrañaga Guridi, Jesús Gil...


    Academia de Dibujo Linealari omenaldia (1976/06/12). Omenduak

    Omenaldia

    1976. urtean omenaldia egin zieten irakasleei, Udalak eta Herri-lan elkarteak antolatuta. Ordurako asko hil zirenez, omenaldian sendikoek, ikasle ohiek eta herritarrek parte hartu zuten (1976/06/12).

    Omenaldia SAPAren ekonomatoan egin zen. Irakasleei, edo sendikoei, ikur bana eman zieten, eta gero bazkaria egin zen.


    Erreferentziak

    1. Eibarren egin zen Gipuzkoako Industriaren eta Artearen Euskal Erakustaldian (1914) marketeria lan batzuk erakutsi zituen.
    2. BOE (1937/03/20).
    3. Anuncios de incoación de expedientes de responsabilidades políticas. Boletin Oficial del Estado (1941/12/12).